際際滷

際際滷Share a Scribd company logo
Hizkuntz mendekotasunezko portaeran eragiteko proposamena: ikuspegi
                            psikologikoa


                            Gemma Sangin辿s S叩iz eta Ferran Suay i Lerma
                                 Societat Valenciana de Psicologia




     Laburpena: Lan honek ikuspegi psikologikotik komunitate minorizatuan dagoen
     hizkuntz mendekotasuna aztertzen du. Hizkuntz mendekotasuna sistematikoki
     hizkuntza dominatzailera aldatzeko portaera da; eta minorazioak inplikatzen du legez
     koofizialak diren bi hizkuntza agertzeko probabilitateak oso desberdinenak direla.
     Probabilitate hori bai ikaskuntzaren historiak bai berehalako erantzunetan izandako
     gertaerek baldintzatzen dute. Analisi psikologiko horretatik abiatuta, hiztunei hizkuntza
     gutxitua erabiltzen laguntzera bideratutako interbentziorako proposamen zehatza
     formulatzen da.



1. Katalan hiztunen hizkuntz mendekotasuna

Oso gertaera behagarria da katalan hiztunak diren pertsonek ohikoa dutela hizkuntz mendekotasuna

praktikatzea. Hau da, gaztelaniara aldatzen dute (edo frantsesera Ipar Katalunian) hizketakidea ez

denean katalan hiztuna, edo baita ere, ez dela suposatzen dutenean. Gaztelaniarekin bateratzeko arau

hori sistematikoki aplikatzeak gure hizkuntzaren biziari kaltea dakarkiola esateak ez du

argumenturik behar. (ikus Meli 2004, eragin horren azalpen matematikorako). Beste alde batetik,

mendekotasunezko portaera horren inplantazioa azaltzen duten arrazoi historiko eta politikoak oso

ezagunak dira, eta lan honen helburua ez da kausa tipo horiek aztertzea, baizik eta fenomenoaren

analisi psikologikoa egitea.   Horrek aipatu portaeran eragiten duten aldagaiak identifikatzea

suposatzen du, hau da, hizkuntza bat edo bestea aukeratzea baldintzatzen dutenak identifikatzea.

Gainera, katalan hiztunak hizkuntza dominatzailearen mende sistematikoki makurtzea onartzen ez

duenean gertatu daitezkeen gatazka egoerei aurre egiteko, baliabide interpertsonalak garatzera

bideratuta dagoen interbentzio eredu bat proposatu nahi dugu.



Gure kultura minorizazio sistematikora makurtuta egoteak, analisi mailan, norbanakoaren

ongizateari eragiten dio identitate pertsonalari eragiten dion neurrian. Pertsonek identitate

pertsonala erreferentziazko inguruarekin, familiarekin, taldeekin edo kolektiboekin              duten


                                                                                                    1

                     Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
harremanetan oinarrituz eraikitzen dute. Komunitatearen ezaugarri bereizgarri batek kontsiderazio

baxua edo gutxiespen jasotzen duenean, pertsonek propioak diren ezaugarriak baztertzeko joera

dute, eta horrek ondoeza eragiten die. Hizkuntza ez dela soilik komunikazio bitartekoa, baizik eta

identitate zeinua ere badela barneratzen dugu (Marino 1996), eta auto-estimu maila asegarria

lortzeko, besteak beste, pertsonek gure identitatea argitu eta konplexurik gabe erakutsi behar dugula.

Identitatearen adierazpen hori, sistematikoki, beste identitate baten mesedetan (beste ezaugarri

batzuekin, beste hizkuntza batekoa) baztertu eta zapuzten denean, zaila da auto-estimu maila

osasungarriak mantentzea. Beste lan batzuetan azaldu den moduan (ikusi, esate baterako, Alexandre

2003) sarri gizarte valentziarrari egotzi zaion auto-estimu baxuak auto-gorrotoa sortzen laguntzen

du. Fenomeno hori honela definitu daiteke: pertsona batek talde propioan gutxiesten dituen

ezaugarriak izateagatik izan dezakeen lotsa sentimendua, ezaugarri horiek errealak edo imajinatuak

izan.



Gizarte valeentziarrean, duela urte asko, hizkuntza propioaren ordez gaztelania erabiltzea sozialki

igotzeko baldintza bihurtu zen. Diskurtso ofizialak gaztelania lehenengo mailako hizkuntza

kontsideratzen du, edozein erabileratarako balio duena, hasi erregistro kolokialenetik jasoenera arte;

katalana, berriz, erregistro kolokialetara eta famili testuinguruetara baztertzen d a(diglosia). Ideia

hori era desberdinetara indartu izan da. Hasi debeku esplizitutik (ikus Sol辿 y Sabat辿 y Villarroya

1994), komunikabide ofizialetan egun egiten den hizkuntzaren dekonstrukzioa edo agintari

politikoen erabilera minimora arte, are nulura arte (Suay y Sangin辿s 2004). Testuinguru sozial

horretan, lurraldeko hizkuntza propioak bigarren mailako rola du, eta etengabe atzera egiten du.

Hain aldarrikatua den elebitasunetik urrun, Herrialde Valentziarrean diskriminazio egoera dago, eta

herri eta hizkuntza batekoa izaten irmo mantentzen direnak, lurralde propioan aparheid batera

eramaten dira, hizkuntza propioan espresatzeko baimen eskuzabalarekinquot; (Adell 2003).



Laburtuz, asko erraztu da hizkuntza baztertzea: Valentziako hainbat sektoreren artean egoera hori

oso zabalduta dago, eta horrek belaunaldien artean katalanaren transmisioa galtzea eragin du. Sarri,

mendekotasun linguistikoa, hau da, hipotetikoki edo benetan katalana hitz egiten ez duten pertsonen

aurrean hizkuntza propioaren erabilera legitimoa abandonatzeko portaera interpretatzen da

adeitasun edo kortesia moduan (batez ere praktikatzen dutenen aldetik). Eta, aldiz, ezin da horrela

kontsideratu, beti zentzu berean gertatzen baita (katalan hiztuna da gaztelaniara aldatzen dena), eta


                                                                                                    2

                      Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
beste zentzuan inoiz ez, ezta bi hiztunek katalanez dakitenean ere. Beraz, mendeko portaera moduan

ulertzen dugu hizkuntza propioa abandonatzeko portaera bideragarria den edozein egoeratan, eta

indarrean dauden arauak kontuan izanda. Baina ez dugu kontsideratzen gaztelaniaz hitz egitea beti

mendekotasun portaera denik. Ez da Cuenca edo Segovian gaztelaniaz egiten dugunean, baina bai

Gandian edo Ulldeconan egiten dugunean. Ez diogu tiro ezaugarria eman nahi. Ez dago pertsona

mendeko eta ez mendekorik, gerta daiteke pertsonok egoera batzuetan mendekotasunez jokatzea eta

beste egoera batzuetan ez. Pertsona mendekoak baino gehiago, portaera mendekoak eta ez

mendekoak daude.


Esan beharra dago hizkuntzarekiko leialtasuna gertatzeko probabilitatea ere badela. Hain zuzen ere,

aukera bakoitza gertatzeko probabilitatea ez delako %50era gerturatzen, hizkuntza leialtasuna

handitzeko modua aztertzen dugu, pertsonak izan edota lortu ditzakeen baliabide espezifikoen

bidez.


Josep Murgadesek azaltzen duen moduan(2003), hizkuntz mendekotasunaren fenomenoak zerikusi

handia du auto-gorrotoarekin, baina hemen baliabide psikologikoak eskura izatearekin duen

harremana lantzea interesatzen zaigu; hau da, banakako hiztunak testuinguru bakoitzean hizkuntza

aukeratu behar duenean mendekotasunak eragiten dion modua konkretuki, eta bereziki, interesatzen

zaigu, psikologiatik egin daitezkeen ekarpenak hiritar katalan hiztunen auto-estimua eta ongizatea

handitzeko.


Egia da egun hizkuntza ordezkatzeko jasaten ari garen prozesua iraultzeko maila desberdinetan

eragin behar dela, baina, horrekin batera, egia da prozesu hori ulertu eta bertan eragiterakoan jaitsi

dezakegun azken mailan hiztun indibiduala dagoela. Edozein hizkuntz politikak, eraginkorra izan

dadin, hizkuntza erabiltzeko eredu konkretuak sortu behar ditu. Finean, hiztun indibiduala da

egoera bakoitzean erabiliko duen hizkuntza aukeratuko duena. Ikuspuntu psikologikotik, hizkuntza

aukeratzea portaera bat da eta, horrenbestez, ikasketa arauen arabera ikasten da. Horrela,

testuinguru zehatz batean hizkuntza aukeratzeko eragina duten elementuak dira, batetik, aurreko

estimuluak, horiek aukera bakoitzaren kostu-onura harremana zehazten baitute, eta bestetik,

egindako aukeraketaren ondorioak.


Artikulu honetan hizkuntz mendekotasuna aztertu nahi dugu, Portaeraren Analisi Funtzionalaren

ereduari jarraituz. Horrek bere baitan hartzen du hizkuntza aukeratzeko portaeran aldagai

nabarmenak direnak identifikatzea, ondoren aldagai horietako batzuetan eragiteko interbentzio
                                                                                             3

                      Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
eredu bat proposatzeko. Eredu hori hizkuntz gatazka interpertsonala gertatzen den egoerei aurre

egiteko gaitasunak garatzera bideratuta egongo da. Horrekin, ekarpena egin nahi diogu: (a) hizkuntz

mendekotasunaren fenomenoa ulertzeari, eta (b) jendea katalanez espresatzeko probabilitatea

handitzeari.


Psikologia portaera edo jokabidea aztertzen zentratzen da. Horrela, fenomeno bat psikologikoki

aztertzeak inplikatzen du parte hartzen duten pertsonen portaeran zentratzea, eta horrek portaera

ebaluatzeko prozesu bat exijitzen du. Portaera ebaluatzeko eredu baten ezaugarri nagusietako bat da

eskuragarri dagoen informazio guztia integratzeko erabilgarria izatea da, eta, ondorioz, portaera

azaldu eta aurresatea posible egitea. Portaeran eragiten duten aldagaiak identifikatzea da kontua;

kasu honetan, hizkuntza bat edo bestea aukeratzea testuinguru jakin batean espresatzerako orduan.

Ebaluatzeko tresna moduan, Portaeraren Analisi Funtzionalak (Segura, Sanchez y Barbado, 1991)

portaera eta edozein erantzun gertatzeko probabilitatea modulatzen duten aldagai desberdinak

baieztatzeko eta estimulu funtzioak behatzeko oinarrizko gako batzuk eskaintzen ditu. Portaera

ulertzen dugu gertaera jakin batzuen arteko harreman funtzional moduan, ordena jakin batean

gertatzeko joera dutenak, eta ez fenomeno monokausal moduan. Horrenbestez, aldagai

dependenteen eta independenteen nozioaren ordez, hau da, erantzuna estimuluaren araberakoa dela

eta estimulua organismoarekiko independentea dela dioen nozioaren ordez, norabide bikoitzeko

eskema bat erabiltzen da, eta hori estimuluen eta erantzunen arteko harremana: Es  Er (Kantor

1978).



Izaera interaktiboko analisia da, zeinean portaera ez den soilik hizkuntza aukeratzeko ekintza, baizik

eta ekintza horren eta berarekin harremana duten kontingentzien arteko konexioa, aurrekariak eta

ondorioak barne. Beraz, giroa portaeraren berezko osagaia da, eta portaera ulertu eta aurresateko

ebaluatu beharreko ezinbesteko elementua da. Portaera definitzeko giroaren aldagaiak identifikatu

behar dira, baita organismoak berez dituenak ere. Landuko dugun portaeraren sekuentzia ondorengo

hau da: .

               Aurreko estimulazioa  Portaera  Ondorengo estimulazioa




Portaeraren sekuentzia horrek osagai bakoitzaren funtzio espezifikoa zein den detektarazten du,

osagaien arteko interakzioaren funtzionalitatea ahaztu gabe. Portaera kate horretan, sekuentzia jakin

                                                                                                    4

                      Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
batean Ondorengo estimulazioa dena, ondorengo sekuentzian Aurreko estimulazioa izango da, horrela

portaerari koherentzia eta jarraikortasuna ematen dioten pauso desberdinak lotuz.

         1. Taulan etorkizunean portaera bat izateko eragin dezaketen aldagai tipoak daude.

                     1. Taula PORTAERAN ERAGINA DUTEN ALDAGAI TIPOAK
             ALDAGAI DISPOSIZIONALAK                                   ALDAGAI FUNTZIONALAK
                                                            ESTIMULU FUNTZIOA       ERANTZUN FUNTZIOA
        INGURUKOAK           NORBANAKOARENAK
                                                            (Aurreko estimulazioak)     (Ondorengo
                                                                                       estimulazioak)

      Hurbileko              Espezifikoak:                 Egoera
                                                                                      Indartzaileak
      testuingurua
                               Ikasketaren historia        Erantzun baldintzatuak:
      Testuinguru zabala
                               Pribazioa/Asetzea               Fisiologikoak          Zigorrak
      Balio sozialak
                             Orokorrak:                        Psikologikoak

                               Une ebolutiboa

                               Gorabehera funtzionalak

                               Egiturako gorabeherak

                               Trebetasunak

                               Estimulazio tasa
                               indartuz gero

                               Lehentasunezko berrespen
                               funtzioa

Portaera bat behatzeko, aldagai funtzionalak eta disposizionalak kontuan izan behar dira, eta azken

horiek banatu egiten dira, portaeraren bi osagaiak ebaluatzeko: norbanakoa eta bere ingurua. Beraz,

bi sarrerako koadroa marraz dezakegu, lau zatitan banatuta (1 irudia).


1 irudia. Aldagai disposizionalak eta funtzionalak (Segura et al. 1991, aldatua)

                                  ALDAGAI DISPOSIZIONALAK
                           Inguruaren baldintza     Norbanakoaren
                             fisiko eta sozialak baldintza fisikokimiko
                                                    eta biografikoak
     INGURUA                                                                         NORBANAKOA

                            Estimulu funtzioak            Erantzun funtzioak



                                   ALDAGAI FUNTZIONALAK




                                                                                                        5

                       Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
Aldagai disposizionalak norbanakoaren eta bere inguruaren baldintza dira, interakzioa gertatzeko

eragina dute, gertatzea probableago egiten dute edo alde edo kontra agintzen egiten dute (Segura,

1991). Beraz, inguruaren aldagai disposizionalak aztertzen ari garen portaera gertatzeko

probabilitatea   aldatu   dezaketen   baldintza   anbientalak   dira.   Testuinguru    zehatz   batean

komunikatzeko, katalana aukeratzean eragina duten aldagai disposizionalak hauek izan daitezke:

zuzentzen garen pertsonak edo taldeak hitz egiten duen hizkuntza, erreferentzi taldearen hizkuntz

erabilera, edo hizkuntza bat edo bestea aukeratzearen aurreikusitako ondorioak. Modu horretan,

(a)zuzentzen garen taldeak katalanez hitz egiten duen testuinguru batean, (b) hizkuntza horretan

espresatzea ohikoa bada eta (c) katalanez hitz egitea ondo kontsideratzen bada, hizkuntza hori

aukeratzeko probabilitatea maximoa izango da. Bestalde, probabilitatea gutxitu egingo da (a) taldea

erdal hiztuna denean, (b) katalanez espresatzen den beste pertsonarik ez dagoenean eta (c) katalana

hizkuntza prestigioduna ez denean.

Hizkuntza batean hitz egitean eragin handia duen beste aldagai tipo bat balio sozialak dira. Balio

sozialak aurretiazko ideia multzo bat dira (aurreiritziak), talde sozial handiek partekatuak eta orokor

gisa kontsideratu ohi direnak. Aztertzen ari garen portaeraren kasuan, oso garrantzitsuak dira

testuinguru jakinetan hizkuntza bat edo bestea erabiltzearen egokitasunari buruzko balio sozialak.



Kontuan hartu beharreko berezitasun bat da sarri katalanez hitz egiteak suposatzen duen konnotazio

ideologikoa. Bereziki Valentziako metropoli area handietan, komunikazio hizkuntza moduan

gaztelania erabiltzea ohiko bihurtu da populakuntzaren zati handi batentzat, eta katalanez hitz egitea

ohikotzat duen portaera politikoki konnotatuta gelditu da, ideologia nazionalistaren portaera propio

modura. Gaztelaniaz hitz egitea, ordea, ez da interpretatzen ideologia gaztelau nazionalista moduan,

baizik eta jarrera neutro moduan. Nabarmena da gezurra dela, baina egia da pertsonok nahiago izaten

dugula burutzen ditugun interakzio sozial guztietan geure ideologia modu irekian ez adierazi, eta

politikoki konnotatzen duen hizkuntza bat aukeratzeak aukera horri kostu bat gehitzen dio.



Kontrako zentzuan, esan beharra dago baita ere, komunikazio hizkuntz moduan katalanaren

erabilera orokorragoa den inguruetan, hizkuntza hori erabiltzearekin harremana duten indartzaile

eta zigorren arteko harremana oso desberdina izan daitekeela. Baldintza horietan hizkuntzaren balio

konnotatiboa, gutxienez, txikiagoa da. Edozein modutan, aitortu dezakegu balio sozial onartuenek

katalanari bigarren mailako kategoria (eta eginkizuna) ematen diotela, hau da, ez da ezinbestekoa
                                                                                                     6

                      Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
zirkunstantzia batzuetan zein besteetan. Gaztelaniak, ordea, lehentasunezko hizkuntzaren

kontsiderazioa du, eta bere erabilerak ez du kalte indibidual berehalakorik ia inongo kasutan.

Horrez gain, norbanakoaren aldagai disposizionalek erreferentzia egiten diote hainbat alderdiri:

hiztunaren konpetentzia linguistikoari, espresatzeko duen gaitasunari, bere trebetasun psikologikoei,

edo hizkuntza bakoitzaren erabileraren historiarekin harremana duten datu biografiko batzuei, hau

da, bere ikasketaren historia indibidualari. Dudarik gabe, hizkuntza bat erabiltzeagatik jasotako

aitorpenen eta zigorren arteko harremanak baldintzatzen du pertsona bakoitzaren portaera

linguistikoa. Katalanak azkeneko mendeetan zigor baldintza zehatzak izan ditu, eta espresuki

esparru jakin batzuetan erabiltzea debekatzen zuten legeak ere egon dira. Baldintzatzearen

paradigmaren arabera, zigor sistematikoa jaso duen portaera batek gertatzeko probabilitate txikiagoa

izango du. Kontrako baldintza sozial eta legalek oso modu garrantzitsuan kaltetu dute katalanaren

prestigio soziala; prestigioan modu negatiboan eragiten dute agintari eta pertsonaia publikoek gutxi

erabiltzeak. Horrenbestez, giro bat sortu da, eta bertan jotzen da edukazio txarrekoa edo baztertzailea

dela pertsona bat testuinguru publikoetan katalanez aritzea, edo besterik gabe erdal hiztunen

aurrean. Horrek eta beste balio sozial batzuek (hizkuntza komunikazio tresna hutsa dela sinestea,

edo benetan garrantzitsua dena elkar ulertzea dela, edo katalanez hitz egitea nolabaiteko txokokeria

dela edo kosmopolitismo falta adierazten duela) hiztunek hizkuntza propioan hitz egiteko

probabilitatea murriztea laguntzen dute ( betiere hizkuntza gaztelania ez denean).



Portaeran eragina duten aldagai funtzionalen artean estimulu funtzioa aztertu behar da.

Indibiduo batek ez die erantzuten bere inguruko estimulu guztiei, balio esanguratsua dutenen

aurrean bakarrik erantzuten du. Horrela, lau estimulu talde desberdindu ditzakegu. Denbora

kontuan izanik, aurreko estimuluei eta ondorengo estimuluei buruz aritu gaitezke, eta, jatorriaren

arabera, kanpo estimuluei eta barne estimuluei buruz. Aurreko estimulazioak kasu bakoitzean

berari lotuta dagoen erantzunerako funtzionatzen du, berarekin harremana daukan beste estimulu

baten seinale, iragarle edo errepresentazio moduan (Segura, 1991). Egokitutako estimuluak dira,

portaera jakin bat eragiteko propietatea hartu dutenak. Ondorengo estimuluaren funtzioa, berriz,

etorkizunean   antzeko baldintzak      gertatzen   direnean   interakzio mota     berdina   gertatzeko

probabilitatea handitzea edo txikitzea da. Estimulu horiek, beren balio subjektiboa dela eta,

errefortzu propietateak hartzen dituzte, bai izaera positiboarekin (saritzea), bai negatiboarekin

(kontrako sentsazioa arintzea). Modu horretan, erantzun jakin bat eman ostean atzeman

daitezkeenez, etorkizunean berriz gertatzeko probabilitatea handitu egiten da.
                                                                                                     7

                      Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
Horrela, hizkuntza batean espresatzen den pertsona batek, baldin eta sistematikoki erantzun moduan

ulertu ezina, indiferentzia edo gaitzespen nolabait nabarmena jasotzen badu, hizkuntza hori

erabiltzeari uzteko joera izango du. Eskolan katalanez mintzo ziren umeei ahoa xaboiaz garbitzen

zitzaien garaiak ez daudela urruti gogoratu beharra badaukagu ere, egia da orain ohikoagoak direla

beste zigor tipo batzuk, sotilagoak izanda ere besteak bezain efektibo direnak.



Hala ere, bada hizkuntza propioan hitz egiteagatik zigortzearekin harremana duen fenomeno

aipagarri bat, hizkuntz mendekotasunaren oinarrietan dagoelako. Ikasitako babesgabetasuna da (learned

helplessness), eta definizioa izan daiteke erantzunen eta berrespenaren artean harremanik ez

dagoelako hartutako espektatiba (Ursin eta Eriksen 2004). Fenomenoa hasiera batean animaliengan

behatu zen, konkretuki txakurrengan: txoke elektriko saihestezinen mende egon ostean (txakurren

erantzuna edozein izanda ere txokea ez zen gelditzen ), ikasketa hori orokortu egiten zuten, eta ihes

egitea posible zen beste egoera batzuetan ere ez zuten ihes egiteko ahaleginik egiten.

Babesgabetasunaren oinarrizko ezaugarri bat da erantzun orokorturako espektatiba izatetik erantzun

posible guztiak izatera pasatzen dela. Hori animaliengan eta baita gizakiengan ere ikusi da. Izan ere,

ikasitako babesgabetasuna Seligmanek formulatutako depresioaren eredu kognitiboaren oinarrian

dago (1975).



Esku artean dugun gaiari dagokionez, babesgabetasuna (edo indefentsioa) ikastea adibide zehatz

baten bidez azaldu dezakegu. 40ko eta 50eko hamarkadetan eskolatutako belaunaldietan ohikoa zen

eskolaumeak katalanez hitz egiteagatik zigortzea. Sarri askotan, pertsona horiek beraiek irainduak

izaten ziren gaztelaniaz hitz egiten zutenean, beren azentua zela eta, eta gaztelaniaz hitz egiteko

zailtasunak zituztelako. Beraz, bi erantzun posible zituen egoera batean (katalanez hitz egitea edo

gaztelaniaz hitz egitea), zigorra jasotzen zuten portaera bategatik eta zigorra halaber besteagatik.

Zigorretik ihes egiteko, pertsona horietako askok beren hizkuntza ezkutatu ez ezik, beren identitatea

ere ezkutatu dute. Eta norbere identitatea sistematikoki ezkutatzea onartu denean, oso probablea da

horrek dakarren disonantzia kognitiboa murriztea aukeratzea, eta azkenean nortasunari berari uko

egitea.   Hain   zuzen   ere   egoera   horretan   oinarritu   daiteke   autogorrotoaren   fenomenoa,

baldintzapenean oinarritutako perspektiba batetik.




                                                                                                    8

                      Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
Kontzeptu berriago batek, desesperantzak (hoplessness), aztertzen ari garen jarrera linguistikoak hobeto

ulertzen lagun diezaguke. Desesperantza definitu daiteke erantzun gehienek edo guztiek emaitza

negatiboak ekartzen dituztelako jasotako espektatiba moduan (Ursin eta Eriksen 2004). Aurretik

ikusi dugunean ez bezala, honetan kontrola dago; erantzunek eraginak dituzte, baina eragin guztiak

negatiboak dira. Horrek, gizakioi dagokigunez, erruduntasunaren elementua sartzen du, eta batez

ere horregatik esan da desesperantza depresio eredu hobea dela, babesgabetasuna baino (Johnson et

al. 2001). Ziurrenik, hori hobeto egokitzen da egun bizi dugun hizkuntza egoerara. Katalan hiztunok

badakigu gure hizkuntzan espresatu gaitezkeela eta, hala ere, horrek eragin negatiboak ekarri ohi

ditu (eta lehenaldian ekarri zituen, eta desesperantzaren ikasketa indartu). Beharbada orain ez gara

kolpe edo zigor fisikoei buruz ari, baina bai gutxieste, indiferentzia, marjinazio edo, besterik gabe,

gatazkari buruz. Katalanez hitz egiteak gatazka badakar (ondorio negatiboa da) pertsonek hori

egiteari uzteko joera izango dute. Bestalde, egin dezaketela dakitenez (nolabait, beraien esku dagoela)

errudun sentitu daitezke, eta justu hori da desesperantza.



Beste alde batetik, gaztelaniaz hitz egitea, eta hori portaera alternatiboa da, modu negatiboan indartzen

da, ez duelako inolako zigorrik suposatzen. Horrela, pertsonek egoera jakinetan gaztelaniaz

espresatzen ikasten dute, horrela zigorra jasotzea saihesten dutelako.



Berrespen positiboari dagokionez, esan beharra dago katalanez hitz egiteak sari batzuk izan

ditzakeela. Jatorrizko katalan hiztun batentzat, sari horiek harremana izan dezakete nagusiki

erosotasunarekin eta komunitatearekiko identifikazioarekin; katalan hiztun berriak, berriz, beste

indartzaile batzuetan zentratuko dira, esate baterako, zoriondua izatean, lanpostua lortzean edo

jasotzen dituen komunitatean integratuta sentitzean. Izan ere, identitate zeinu moduan, hizkuntza

tresna demokratiko eta igualitarioena da (Joan 2004). Ezaugarri etniko edo jatorrizkoengatik (leinu

edo linajeak) identifikatzen diren komunitateetan, kanpotik datorren pertsonarentzat ezinezkoa da

integratzea. Aldiz, hizkuntzak identifikatutako komunitatean integratzeko egin behar den guztia

hizkuntza ikasi eta erabiltzea da. Eta gure lurraldean katalana integratzeko hizkuntza da: katalana

hitz egiten duten pertsona guztiek gure komunitateko kide bihurtzen dira.




                                                                                                       9

                      Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
Laburbilduz, esan dezakegu mendekotasun linguistikoa ikasitako portaera dela, ia kuestionatzen ez

den testuinguru batean gertatzen dena. Horrela, berrespen positiboengatik (onarpen soziala), eta

berrespen negatiboengatik (gatazka saihestea) mantentzen da. Posible da hori praktikatzen duten

pertsonak mendeko portaera bat izateaz kontziente ez izatea, eta kortesia erakustea edo edukazio ona

izatea kontsideratzera iristea. Aldiz, guk mendeko portaeratzat jotzen dugu (modu sistematikoan

amore eman eta hizkuntza propioa baztertzea beste hizkuntzaren presentzia hutsaren aurrean) eta

horrek neurri handi batean azaltzen du egozten zaigun auto-estimu baxua. Horregatik pentsatzen

dugu horrela jokatzeko baliabideak eskuratzeak katalan hiztunen ongizatea eta auto-estimua handitu

ditzakeela.




3. Hizkuntz mendekotasunean eragin.

Katalana komunikazio hizkuntza izan dadin ekarpena egin nahi dugu, hizkuntz gatazkak dituzten

egoerak konpontzeko gaitasuna handitzera bideratuta, eta gure ikuspegi akademiko eta

profesionaletik, hau da, Psikologiatik, interbentzio estrategia bat garatu dugu: Taller de espacio

ling端鱈stico personal (TELP). TELP horrek hizkuntz gatazkari aurre egiteko baliabide pertsonalak sortu

nahi ditu, eta dagoeneko existitzen direnak hobetu. TELP katalan hiztunengana bideratuta dago

(jatorrizkoak edo adopziokoak, berdin-berdin), zeinak beste batzuentzako portaera eredu izan

daitezkeen, maila desberdinetan. Horrek barne hartzen ditu lider politiko eta sozialak, irakasleak,

gurasoak eta abar. Jakin dakigu hizkuntz leialtasunari buruzko ereduen gabezia oztopo larria dela

hiztun berriek katalana komunikazio hizkuntz moduan hartzeko. Hori oso nabarmena da

Valentziako gizartean, izan ere, salbuespenak salbuespen, buruzagi politiko eta agintariek

gaztelaniazko kulturarekiko erabateko mendekotasuna praktikatzen dute, eta bakarrik identitate

valentziarraren   aspekturik   folklorikoenak   aldarrikatzen   dituzte   (normalean    gaztelaniaz).

Horrenbestez, ezinbestekoa iruditzen zaigu pertsonek baliabideak ikastea hizkuntz leialtasunari

eusteko (eta norbere ongizateari), eta, ondorioz, eragina duten beste pertsona batzuentzat eredugarri

izatea. Printzipioz, dagoeneko hizkuntz kontzientzian nahikoa maila duten pertsonentzat

pentsatutako iniziatiba da hau. Pertsona horiek, nahiz eta kontzientzia maila izan, maila

indibidualean hizkuntza minorizatua hitz egitearen eragozpenak jasaten dituzte, eta horrek ongizate

soziala eta pertsonala nabarmen kaltetzen die. Ez dugu posibilitate bat ahaztu behar: pertsona horien


                                                                                                  10

                     Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
hizkuntz asertibitateak beste pertsona batzuei kontzientzi maila altuagoetara iristen laguntzea, baina

hori ez da TELPen lehentasunezko helburua.

Lan saio sorta bat da, metodo interaktiboa jarraitzen da Portaeraren, Kirol Psikologiaren eta

Antzerkiaren Terapiatik datozen teknika eta metodoak erabiliz, eta portaeraren analisiaren hiru

mailetan eragiten da: maila fisiologikoan, kognitiboan eta motorrean, gatazka egoerei aurre egitetik

eratortzen diren kostuak minimizatzeko, eta ahal den neurriraino eratortzen diren satisfazioak

handitzeko. 10-15 pertsonarentzat pentsatuta dago, guztira 10-20 ordutan, eta bertan daude:




(a) Hurbilpen teorikoa: egoera jakin batean hizkuntza aukeratzeko prozesua maila indibidualean nola

gertatzen den ulertzeko ezinbestekoak diren ezagutza minimoak eman nahi dira. Aukeratze prozesua

hainbat eraginen mende dago, eta eragin horiek aukera bakoitzaren probabilitatea aldatzen dute.

Portaeraren analisiaren ikuspuntutik, aukera posible bakoitzetik eratortzen diren ondorio positiboek

eta negatiboek pertsonaren portaera gidatuko dute etorkizun hurbilean. Modu horretan, katalanez

hitz egiteak, probabilitate handiagoarekin, hizkuntz gatazkara eramango du (subjektuarentzat

ezatseginak izan ohi dira), eta horrek berriz egiteko probabilitatea murritzaraziko du, katalana

erabiltzea  gatazka egoera - horri lotutako ondoeza sekuentziaren errepikapena handitzen den neurrian.

Gure iritziz, portaera hori erregulatzen duten mekanismoak ulertzeak lagundu egiten du katalanaren

alde gertatzeko probabilitatea aldatzera bideratutako portaera estrategiak lantzen.

Arazoa Psikologiaren ikuspegitik lantzeak inplikatzen du erantzun indibidualean zentratzea. Nahiz

eta beste analisi maila batzuk ahaztu ez (analisi soziala, legala, politikoa), gure formazioak portaera

indibidualean esku hartzeko gaitasuna ematen digu. Proposatzen dugun esku hartzea portaera

aztertzeko eredu zientifikoetan oinarritzen da, eta horrek ulertarazten digu nola sortu diren

portaerak eta zergatik mantentzen diren. Interakzio sozialetan katalanez hitz egiteko portaera

gertatzeko probabilitatea handitzeko xedearekin, gure hizkuntza sozialki erabiltzen dugunean

ongizatea eta satisfazioa esperimentatu ahal izatea ahalbidetuko diguten baliabideak ikas daitezke



(b) Hizkuntz gatazka duten egoerak sailkatzeko proposamen funtzionala egiten da, eta hizkuntz

gatazka duten egoerei modu desberdinetan aurre egin dakiekeela erakutsi nahi du, ezaugarri batzuen

arabera, esate baterako, hizketakideen arteko harreman motaren arabera, elkarrekintzaren

aurreikusteko moduko ondorioen edo eragiten digun inplikazio emozionalaren mailaren arabera.


                                                                                                     11

                      Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
Portaeraren baldintzatzaile garrantzitsu batzuek testuinguruko faktore batzuekin dute zerikusia,

esaterako, aurrez aipatutakoek. Egungo egoera da katalan hiztun gehienek mendekotasun

linguistikoa praktikatzen dutela, egoera sozial askotan beren hizkuntza baztertuz. Egoera horietako

batzuek hiztunarentzat ondorio kaltegarri zuzenak ekar ditzakete (esate baterako, lan bat galtzea edo

ez lortzea). Kasu horretan uler dezakegu, sinplifikatuz, hizkuntza irizpide instrumentalen arabera

aukeratuko dela. Beste egoera batzuk, berriz, hierarkikoki alderantzizkoak dira, eta katalan hiztuna

da pertsona posizio supraordinatuan kokatzen dena. Teknikoki katalana aukeratzeko probabilitateak

alderantzizko bi egoera horietako bakoitzean oso desberdina izan beharko litzateke. Eta aldiz,

behaketa soilak esaten digu ez dela hori juxtu gertatzen dena. Katalanek mendekotasuna praktikatu

ohi dute, bai hizketakide subordinatuekin, bai supraordinatuekin.




Hizkuntz gatazka desberdinak deskribatu eta sailkatzeak lagundu egiten du erantzun (portaera)

desberdinak eta egoera bakoitzaren ezaugarrietara doituagoak aukeratu eta emateko estrategia

berriak jasotzen.




(c) Dagoeneko dauzkagun baliabideak identifikatzea, garatzeko xedearekin, eta teknika eta baliabide

berriak ikastea. Hori dramatizazioen bidez eta taldeka eta bikoteka lan eginez egiten da, antzerkiko

teknika batzuei buruzko oinarrizko formazioa txertatuz. Praktika eta ariketa horien bidez partaideen

ahozko eta ez ahozko espresiorako gaitasunak optimizatu nahi ditugu komunikazioa ezartzeko

orduan efikazagoak izan (eta sentitu) daitezen.




Ziur gaude pertsonak, baliabide efikaz gehiago dituzten heinean, benetako hizkuntz aukera bat

egiteko libreagoak direla, beren hizketakideekiko mendekotasuna sistematikoki praktikatzera

behartuta egon gabe. Argi dago baliabideak dituzten pertsonek baliabide horiek erabili edo ez erabili

aukeratu dezaketela, baina baliabiderik ez dutenek ezin dute. Finean, erabakia hiztunarena da.




Halaber, esan behar da gure proposamenak ez duela izaera dikotomikorik. Alternatibak ez dira (a)

denboraren %100ean katalanez hitz egin, edo (b) hizkuntz abandonua praktikatu. Aitzitik,

                                                                                                  12

                      Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
gradualtasun zabala onartzen duen proposamena da eta, beraz, hizkuntzarekin konpromiso maila

desberdina duten pertsonek asumitu dezakete. Horrela, orain komunikazio sozialerako batez ere

gaztelania erabiltzen duten hiztunek oso pauso erraza egitea planteatu dezakete, etorkizuneko

interakzioak katalanez hasi, aurrerago erabakitzeko, hizketakidearengandik jasotako erantzunaren

arabera, hizkuntza horretan jarraitu edo beste batean. Pauso erraz horrek saihestuko du, esate

baterako, hain ezaguna den fenomenoa gertatzea: bi katalan hiztun elkarren artean gaztelaniaz hitz

egitea, besterik gabe biek (gaizki) aplikatu dutelako gaztelaniara berdintzeko arau ezaguna,

hizketakidearen hizkuntza zein den ezagutu aurretik.




Esan beharra dago era berean, progresibitatea elementu erabakigarria dela katalan hiztunen hizkuntz

asertibitatea handitzeko. Esan berri duguna egitea erabaki duten pertsonek (eta beharrezko

baliabideak eskuratu dituztenek) aurkituko dute, denbora gutxira, katalanez hitz egiteari eusten

askoz erosoago sentituko direla, katalanez hitzik egin ez baina zailtasunik gabe ulertzen dutela

erakusten duten hizketakideen. Eta progresio gradualak ahalbidetzen du, hain zuzen ere, hizkuntz

normaltasunerantz bilakaera arrazoizkoa eta erosoa egitea. Normaltasun hori, finean, ez da beste

munduko ezer. Mundu honetan erraz asko ikus dezakegu, buelta eman eta gaztelaniaz mintzo diren

gure herrikideei begiratu besterik ez dugu.




                                                                                                13

                      Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
4. Ondorioak

Laburki lan honetan adierazten diren ideia nagusiak jasoko ditugu:

1. Katalan hiztunei sarri egozten zaien auto-estimu baxuaren oinarrian hizkuntz mendekotasuna

   dago.

2. Katalan hiztun askok hizkuntz mendekotasuna praktikatzeko arrazoi historiko, politiko eta

   sozialak daude.

3. Finean , ikasitako portaera da eta, beraz, aldatu daiteke.

4. Fenomeno hau Psikologiatik aztertzeak esan nahi du hizkuntza aukeratzeko portaerarekin

  harremana duten eta portaera hori eragiten duten estimulu eta ondorioetan zentratzea.

5. Komunikazio hizkuntza gisa katalana aukeratzeko probabilitatea handitzeko modu bat gatazkari

  aurre egiteko baliabide pertsonalak handitu eta garatzea da.

6. TELP lantegia katalana komunikazio hizkuntza izatea nahi duten baina testuinguru ez oso

  aldekoetan katalanez aritzen direnean zailtasunak edo ondoeza esperimentatzen duten pertsonei

  bideratuta dago.

7. Gure iritziz, pertsona batzuek hizkuntz gatazkari efikazia eta atsegin handiagoarekin aurre

  egiteak eragina izan dezake beste pertsona batzuek hizkuntz mendekotasunari uzteko eta, horren

  ordez, portaera atseginago eta osasungarriagoa izateko.

8. Edozein hiztunek aldatu dezake, kostu gutxirekin, egungo hizkuntz jarrera, bere bizitzan eboluzio

  handia egin beharrik gabe, eta hizkuntz jarrera asertiboetarantz eboluzionatuz.

9. Hizkuntz mendekotasuna modu mailakatuan abandonatu daiteke, gure hizkuntza erabiltzen

  dugun egoera kopurua progresiboki handituz.




                                                                                                 14

                      Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
Erreferentziak


Adell, Marc Antoni: Autoestima i identitat: enfocament psicol嘆gic. En Gibert, Q.; Murgades, Josep.;
       Adell, i Joan, Bernat.: Autoestima i Pa誰sos Catalans. La Busca edicions, 2003.
Alexandre, V鱈ctor: Catalanitats. T. Strubell (koord.): Lautoestima dels catalans. P嘆rtic, 2003
Joan, Bernat.: Normalitat ling端鱈stica i llibertat nacional. Contextos 3 i 4, 2002
Johnson, Jeffrey G., Alloy, Lauren B., Panzarella, Catherine, Metalsky, Gerald.I., Rabkin, Judith G.,
      Williams, Janet B., Abramson, Lyn.Y., (2001). Hopelessness as a mediator of the association
      between social support and depressive symptoms:findings of a study of men with HIV. J
      Consult Clin Psychol 69, 10561060
Kantor, Jacob Robert (1978): Psicologia interconductual. Trillas, Mexiko
Mar鱈, Isidor (1996): Pluriling端isme europeu i llengua catalana . Biblioteca Ling端鱈stica Catalana, 1996
Meli, Josep Llu鱈s. (2004). Com es destrueix la llengua dels valencians: un model binomial pels efectes
        de la regla de submissi坦 ling端鱈stica. Anuari de Psicologia, 9 (1), 55-68
Murgades, Josep (2003): Baixa autoestima (o autoodi) i identitat: enfocament socioling端鱈stic. En
     Gibert, Q.; Murgades, J.; Adell, M.A. i Joan, B.: Autoestima i Pa誰sos Catalans. La Busca edicions
Segura, Mariana, Sanchez, Pilar, Barbado, Pilar (1991). An叩lisis funcional de la conducta. Granadako
       Unibertsitatea.
Seligman, Martin E.P. (1975). Helplessness: On Depression, Development and Death. Freeman, San
      Francisco.
Sol辿 i Sabat辿, Josep Maria i Villaroya, Joan (1994). Cronologia de la repressi坦 de la llengua i la
       cultura catalanes 1936-1975. Curial argitaletxea, Bartzelona
Suay, Ferran. i Sangin辿s, Gemma. (2004): Un model danlisi i intervenci坦 en la submissi坦 ling端鱈stica.
       Anuari de Psicologia, 9 (1): 95-110
Ursin,    Holger i Eriksen, Hege (2004). The                   cognitive    activation   theory   of   stress.
         Psychoneuroendocrinology 29 (2004) 567592




                                                                                                           15

                        Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA

More Related Content

Ferran Suay - Portaeran Eragiteko Proposamena (artikulua)

  • 1. Hizkuntz mendekotasunezko portaeran eragiteko proposamena: ikuspegi psikologikoa Gemma Sangin辿s S叩iz eta Ferran Suay i Lerma Societat Valenciana de Psicologia Laburpena: Lan honek ikuspegi psikologikotik komunitate minorizatuan dagoen hizkuntz mendekotasuna aztertzen du. Hizkuntz mendekotasuna sistematikoki hizkuntza dominatzailera aldatzeko portaera da; eta minorazioak inplikatzen du legez koofizialak diren bi hizkuntza agertzeko probabilitateak oso desberdinenak direla. Probabilitate hori bai ikaskuntzaren historiak bai berehalako erantzunetan izandako gertaerek baldintzatzen dute. Analisi psikologiko horretatik abiatuta, hiztunei hizkuntza gutxitua erabiltzen laguntzera bideratutako interbentziorako proposamen zehatza formulatzen da. 1. Katalan hiztunen hizkuntz mendekotasuna Oso gertaera behagarria da katalan hiztunak diren pertsonek ohikoa dutela hizkuntz mendekotasuna praktikatzea. Hau da, gaztelaniara aldatzen dute (edo frantsesera Ipar Katalunian) hizketakidea ez denean katalan hiztuna, edo baita ere, ez dela suposatzen dutenean. Gaztelaniarekin bateratzeko arau hori sistematikoki aplikatzeak gure hizkuntzaren biziari kaltea dakarkiola esateak ez du argumenturik behar. (ikus Meli 2004, eragin horren azalpen matematikorako). Beste alde batetik, mendekotasunezko portaera horren inplantazioa azaltzen duten arrazoi historiko eta politikoak oso ezagunak dira, eta lan honen helburua ez da kausa tipo horiek aztertzea, baizik eta fenomenoaren analisi psikologikoa egitea. Horrek aipatu portaeran eragiten duten aldagaiak identifikatzea suposatzen du, hau da, hizkuntza bat edo bestea aukeratzea baldintzatzen dutenak identifikatzea. Gainera, katalan hiztunak hizkuntza dominatzailearen mende sistematikoki makurtzea onartzen ez duenean gertatu daitezkeen gatazka egoerei aurre egiteko, baliabide interpertsonalak garatzera bideratuta dagoen interbentzio eredu bat proposatu nahi dugu. Gure kultura minorizazio sistematikora makurtuta egoteak, analisi mailan, norbanakoaren ongizateari eragiten dio identitate pertsonalari eragiten dion neurrian. Pertsonek identitate pertsonala erreferentziazko inguruarekin, familiarekin, taldeekin edo kolektiboekin duten 1 Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 2. harremanetan oinarrituz eraikitzen dute. Komunitatearen ezaugarri bereizgarri batek kontsiderazio baxua edo gutxiespen jasotzen duenean, pertsonek propioak diren ezaugarriak baztertzeko joera dute, eta horrek ondoeza eragiten die. Hizkuntza ez dela soilik komunikazio bitartekoa, baizik eta identitate zeinua ere badela barneratzen dugu (Marino 1996), eta auto-estimu maila asegarria lortzeko, besteak beste, pertsonek gure identitatea argitu eta konplexurik gabe erakutsi behar dugula. Identitatearen adierazpen hori, sistematikoki, beste identitate baten mesedetan (beste ezaugarri batzuekin, beste hizkuntza batekoa) baztertu eta zapuzten denean, zaila da auto-estimu maila osasungarriak mantentzea. Beste lan batzuetan azaldu den moduan (ikusi, esate baterako, Alexandre 2003) sarri gizarte valentziarrari egotzi zaion auto-estimu baxuak auto-gorrotoa sortzen laguntzen du. Fenomeno hori honela definitu daiteke: pertsona batek talde propioan gutxiesten dituen ezaugarriak izateagatik izan dezakeen lotsa sentimendua, ezaugarri horiek errealak edo imajinatuak izan. Gizarte valeentziarrean, duela urte asko, hizkuntza propioaren ordez gaztelania erabiltzea sozialki igotzeko baldintza bihurtu zen. Diskurtso ofizialak gaztelania lehenengo mailako hizkuntza kontsideratzen du, edozein erabileratarako balio duena, hasi erregistro kolokialenetik jasoenera arte; katalana, berriz, erregistro kolokialetara eta famili testuinguruetara baztertzen d a(diglosia). Ideia hori era desberdinetara indartu izan da. Hasi debeku esplizitutik (ikus Sol辿 y Sabat辿 y Villarroya 1994), komunikabide ofizialetan egun egiten den hizkuntzaren dekonstrukzioa edo agintari politikoen erabilera minimora arte, are nulura arte (Suay y Sangin辿s 2004). Testuinguru sozial horretan, lurraldeko hizkuntza propioak bigarren mailako rola du, eta etengabe atzera egiten du. Hain aldarrikatua den elebitasunetik urrun, Herrialde Valentziarrean diskriminazio egoera dago, eta herri eta hizkuntza batekoa izaten irmo mantentzen direnak, lurralde propioan aparheid batera eramaten dira, hizkuntza propioan espresatzeko baimen eskuzabalarekinquot; (Adell 2003). Laburtuz, asko erraztu da hizkuntza baztertzea: Valentziako hainbat sektoreren artean egoera hori oso zabalduta dago, eta horrek belaunaldien artean katalanaren transmisioa galtzea eragin du. Sarri, mendekotasun linguistikoa, hau da, hipotetikoki edo benetan katalana hitz egiten ez duten pertsonen aurrean hizkuntza propioaren erabilera legitimoa abandonatzeko portaera interpretatzen da adeitasun edo kortesia moduan (batez ere praktikatzen dutenen aldetik). Eta, aldiz, ezin da horrela kontsideratu, beti zentzu berean gertatzen baita (katalan hiztuna da gaztelaniara aldatzen dena), eta 2 Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 3. beste zentzuan inoiz ez, ezta bi hiztunek katalanez dakitenean ere. Beraz, mendeko portaera moduan ulertzen dugu hizkuntza propioa abandonatzeko portaera bideragarria den edozein egoeratan, eta indarrean dauden arauak kontuan izanda. Baina ez dugu kontsideratzen gaztelaniaz hitz egitea beti mendekotasun portaera denik. Ez da Cuenca edo Segovian gaztelaniaz egiten dugunean, baina bai Gandian edo Ulldeconan egiten dugunean. Ez diogu tiro ezaugarria eman nahi. Ez dago pertsona mendeko eta ez mendekorik, gerta daiteke pertsonok egoera batzuetan mendekotasunez jokatzea eta beste egoera batzuetan ez. Pertsona mendekoak baino gehiago, portaera mendekoak eta ez mendekoak daude. Esan beharra dago hizkuntzarekiko leialtasuna gertatzeko probabilitatea ere badela. Hain zuzen ere, aukera bakoitza gertatzeko probabilitatea ez delako %50era gerturatzen, hizkuntza leialtasuna handitzeko modua aztertzen dugu, pertsonak izan edota lortu ditzakeen baliabide espezifikoen bidez. Josep Murgadesek azaltzen duen moduan(2003), hizkuntz mendekotasunaren fenomenoak zerikusi handia du auto-gorrotoarekin, baina hemen baliabide psikologikoak eskura izatearekin duen harremana lantzea interesatzen zaigu; hau da, banakako hiztunak testuinguru bakoitzean hizkuntza aukeratu behar duenean mendekotasunak eragiten dion modua konkretuki, eta bereziki, interesatzen zaigu, psikologiatik egin daitezkeen ekarpenak hiritar katalan hiztunen auto-estimua eta ongizatea handitzeko. Egia da egun hizkuntza ordezkatzeko jasaten ari garen prozesua iraultzeko maila desberdinetan eragin behar dela, baina, horrekin batera, egia da prozesu hori ulertu eta bertan eragiterakoan jaitsi dezakegun azken mailan hiztun indibiduala dagoela. Edozein hizkuntz politikak, eraginkorra izan dadin, hizkuntza erabiltzeko eredu konkretuak sortu behar ditu. Finean, hiztun indibiduala da egoera bakoitzean erabiliko duen hizkuntza aukeratuko duena. Ikuspuntu psikologikotik, hizkuntza aukeratzea portaera bat da eta, horrenbestez, ikasketa arauen arabera ikasten da. Horrela, testuinguru zehatz batean hizkuntza aukeratzeko eragina duten elementuak dira, batetik, aurreko estimuluak, horiek aukera bakoitzaren kostu-onura harremana zehazten baitute, eta bestetik, egindako aukeraketaren ondorioak. Artikulu honetan hizkuntz mendekotasuna aztertu nahi dugu, Portaeraren Analisi Funtzionalaren ereduari jarraituz. Horrek bere baitan hartzen du hizkuntza aukeratzeko portaeran aldagai nabarmenak direnak identifikatzea, ondoren aldagai horietako batzuetan eragiteko interbentzio 3 Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 4. eredu bat proposatzeko. Eredu hori hizkuntz gatazka interpertsonala gertatzen den egoerei aurre egiteko gaitasunak garatzera bideratuta egongo da. Horrekin, ekarpena egin nahi diogu: (a) hizkuntz mendekotasunaren fenomenoa ulertzeari, eta (b) jendea katalanez espresatzeko probabilitatea handitzeari. Psikologia portaera edo jokabidea aztertzen zentratzen da. Horrela, fenomeno bat psikologikoki aztertzeak inplikatzen du parte hartzen duten pertsonen portaeran zentratzea, eta horrek portaera ebaluatzeko prozesu bat exijitzen du. Portaera ebaluatzeko eredu baten ezaugarri nagusietako bat da eskuragarri dagoen informazio guztia integratzeko erabilgarria izatea da, eta, ondorioz, portaera azaldu eta aurresatea posible egitea. Portaeran eragiten duten aldagaiak identifikatzea da kontua; kasu honetan, hizkuntza bat edo bestea aukeratzea testuinguru jakin batean espresatzerako orduan. Ebaluatzeko tresna moduan, Portaeraren Analisi Funtzionalak (Segura, Sanchez y Barbado, 1991) portaera eta edozein erantzun gertatzeko probabilitatea modulatzen duten aldagai desberdinak baieztatzeko eta estimulu funtzioak behatzeko oinarrizko gako batzuk eskaintzen ditu. Portaera ulertzen dugu gertaera jakin batzuen arteko harreman funtzional moduan, ordena jakin batean gertatzeko joera dutenak, eta ez fenomeno monokausal moduan. Horrenbestez, aldagai dependenteen eta independenteen nozioaren ordez, hau da, erantzuna estimuluaren araberakoa dela eta estimulua organismoarekiko independentea dela dioen nozioaren ordez, norabide bikoitzeko eskema bat erabiltzen da, eta hori estimuluen eta erantzunen arteko harremana: Es Er (Kantor 1978). Izaera interaktiboko analisia da, zeinean portaera ez den soilik hizkuntza aukeratzeko ekintza, baizik eta ekintza horren eta berarekin harremana duten kontingentzien arteko konexioa, aurrekariak eta ondorioak barne. Beraz, giroa portaeraren berezko osagaia da, eta portaera ulertu eta aurresateko ebaluatu beharreko ezinbesteko elementua da. Portaera definitzeko giroaren aldagaiak identifikatu behar dira, baita organismoak berez dituenak ere. Landuko dugun portaeraren sekuentzia ondorengo hau da: . Aurreko estimulazioa Portaera Ondorengo estimulazioa Portaeraren sekuentzia horrek osagai bakoitzaren funtzio espezifikoa zein den detektarazten du, osagaien arteko interakzioaren funtzionalitatea ahaztu gabe. Portaera kate horretan, sekuentzia jakin 4 Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 5. batean Ondorengo estimulazioa dena, ondorengo sekuentzian Aurreko estimulazioa izango da, horrela portaerari koherentzia eta jarraikortasuna ematen dioten pauso desberdinak lotuz. 1. Taulan etorkizunean portaera bat izateko eragin dezaketen aldagai tipoak daude. 1. Taula PORTAERAN ERAGINA DUTEN ALDAGAI TIPOAK ALDAGAI DISPOSIZIONALAK ALDAGAI FUNTZIONALAK ESTIMULU FUNTZIOA ERANTZUN FUNTZIOA INGURUKOAK NORBANAKOARENAK (Aurreko estimulazioak) (Ondorengo estimulazioak) Hurbileko Espezifikoak: Egoera Indartzaileak testuingurua Ikasketaren historia Erantzun baldintzatuak: Testuinguru zabala Pribazioa/Asetzea Fisiologikoak Zigorrak Balio sozialak Orokorrak: Psikologikoak Une ebolutiboa Gorabehera funtzionalak Egiturako gorabeherak Trebetasunak Estimulazio tasa indartuz gero Lehentasunezko berrespen funtzioa Portaera bat behatzeko, aldagai funtzionalak eta disposizionalak kontuan izan behar dira, eta azken horiek banatu egiten dira, portaeraren bi osagaiak ebaluatzeko: norbanakoa eta bere ingurua. Beraz, bi sarrerako koadroa marraz dezakegu, lau zatitan banatuta (1 irudia). 1 irudia. Aldagai disposizionalak eta funtzionalak (Segura et al. 1991, aldatua) ALDAGAI DISPOSIZIONALAK Inguruaren baldintza Norbanakoaren fisiko eta sozialak baldintza fisikokimiko eta biografikoak INGURUA NORBANAKOA Estimulu funtzioak Erantzun funtzioak ALDAGAI FUNTZIONALAK 5 Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 6. Aldagai disposizionalak norbanakoaren eta bere inguruaren baldintza dira, interakzioa gertatzeko eragina dute, gertatzea probableago egiten dute edo alde edo kontra agintzen egiten dute (Segura, 1991). Beraz, inguruaren aldagai disposizionalak aztertzen ari garen portaera gertatzeko probabilitatea aldatu dezaketen baldintza anbientalak dira. Testuinguru zehatz batean komunikatzeko, katalana aukeratzean eragina duten aldagai disposizionalak hauek izan daitezke: zuzentzen garen pertsonak edo taldeak hitz egiten duen hizkuntza, erreferentzi taldearen hizkuntz erabilera, edo hizkuntza bat edo bestea aukeratzearen aurreikusitako ondorioak. Modu horretan, (a)zuzentzen garen taldeak katalanez hitz egiten duen testuinguru batean, (b) hizkuntza horretan espresatzea ohikoa bada eta (c) katalanez hitz egitea ondo kontsideratzen bada, hizkuntza hori aukeratzeko probabilitatea maximoa izango da. Bestalde, probabilitatea gutxitu egingo da (a) taldea erdal hiztuna denean, (b) katalanez espresatzen den beste pertsonarik ez dagoenean eta (c) katalana hizkuntza prestigioduna ez denean. Hizkuntza batean hitz egitean eragin handia duen beste aldagai tipo bat balio sozialak dira. Balio sozialak aurretiazko ideia multzo bat dira (aurreiritziak), talde sozial handiek partekatuak eta orokor gisa kontsideratu ohi direnak. Aztertzen ari garen portaeraren kasuan, oso garrantzitsuak dira testuinguru jakinetan hizkuntza bat edo bestea erabiltzearen egokitasunari buruzko balio sozialak. Kontuan hartu beharreko berezitasun bat da sarri katalanez hitz egiteak suposatzen duen konnotazio ideologikoa. Bereziki Valentziako metropoli area handietan, komunikazio hizkuntza moduan gaztelania erabiltzea ohiko bihurtu da populakuntzaren zati handi batentzat, eta katalanez hitz egitea ohikotzat duen portaera politikoki konnotatuta gelditu da, ideologia nazionalistaren portaera propio modura. Gaztelaniaz hitz egitea, ordea, ez da interpretatzen ideologia gaztelau nazionalista moduan, baizik eta jarrera neutro moduan. Nabarmena da gezurra dela, baina egia da pertsonok nahiago izaten dugula burutzen ditugun interakzio sozial guztietan geure ideologia modu irekian ez adierazi, eta politikoki konnotatzen duen hizkuntza bat aukeratzeak aukera horri kostu bat gehitzen dio. Kontrako zentzuan, esan beharra dago baita ere, komunikazio hizkuntz moduan katalanaren erabilera orokorragoa den inguruetan, hizkuntza hori erabiltzearekin harremana duten indartzaile eta zigorren arteko harremana oso desberdina izan daitekeela. Baldintza horietan hizkuntzaren balio konnotatiboa, gutxienez, txikiagoa da. Edozein modutan, aitortu dezakegu balio sozial onartuenek katalanari bigarren mailako kategoria (eta eginkizuna) ematen diotela, hau da, ez da ezinbestekoa 6 Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 7. zirkunstantzia batzuetan zein besteetan. Gaztelaniak, ordea, lehentasunezko hizkuntzaren kontsiderazioa du, eta bere erabilerak ez du kalte indibidual berehalakorik ia inongo kasutan. Horrez gain, norbanakoaren aldagai disposizionalek erreferentzia egiten diote hainbat alderdiri: hiztunaren konpetentzia linguistikoari, espresatzeko duen gaitasunari, bere trebetasun psikologikoei, edo hizkuntza bakoitzaren erabileraren historiarekin harremana duten datu biografiko batzuei, hau da, bere ikasketaren historia indibidualari. Dudarik gabe, hizkuntza bat erabiltzeagatik jasotako aitorpenen eta zigorren arteko harremanak baldintzatzen du pertsona bakoitzaren portaera linguistikoa. Katalanak azkeneko mendeetan zigor baldintza zehatzak izan ditu, eta espresuki esparru jakin batzuetan erabiltzea debekatzen zuten legeak ere egon dira. Baldintzatzearen paradigmaren arabera, zigor sistematikoa jaso duen portaera batek gertatzeko probabilitate txikiagoa izango du. Kontrako baldintza sozial eta legalek oso modu garrantzitsuan kaltetu dute katalanaren prestigio soziala; prestigioan modu negatiboan eragiten dute agintari eta pertsonaia publikoek gutxi erabiltzeak. Horrenbestez, giro bat sortu da, eta bertan jotzen da edukazio txarrekoa edo baztertzailea dela pertsona bat testuinguru publikoetan katalanez aritzea, edo besterik gabe erdal hiztunen aurrean. Horrek eta beste balio sozial batzuek (hizkuntza komunikazio tresna hutsa dela sinestea, edo benetan garrantzitsua dena elkar ulertzea dela, edo katalanez hitz egitea nolabaiteko txokokeria dela edo kosmopolitismo falta adierazten duela) hiztunek hizkuntza propioan hitz egiteko probabilitatea murriztea laguntzen dute ( betiere hizkuntza gaztelania ez denean). Portaeran eragina duten aldagai funtzionalen artean estimulu funtzioa aztertu behar da. Indibiduo batek ez die erantzuten bere inguruko estimulu guztiei, balio esanguratsua dutenen aurrean bakarrik erantzuten du. Horrela, lau estimulu talde desberdindu ditzakegu. Denbora kontuan izanik, aurreko estimuluei eta ondorengo estimuluei buruz aritu gaitezke, eta, jatorriaren arabera, kanpo estimuluei eta barne estimuluei buruz. Aurreko estimulazioak kasu bakoitzean berari lotuta dagoen erantzunerako funtzionatzen du, berarekin harremana daukan beste estimulu baten seinale, iragarle edo errepresentazio moduan (Segura, 1991). Egokitutako estimuluak dira, portaera jakin bat eragiteko propietatea hartu dutenak. Ondorengo estimuluaren funtzioa, berriz, etorkizunean antzeko baldintzak gertatzen direnean interakzio mota berdina gertatzeko probabilitatea handitzea edo txikitzea da. Estimulu horiek, beren balio subjektiboa dela eta, errefortzu propietateak hartzen dituzte, bai izaera positiboarekin (saritzea), bai negatiboarekin (kontrako sentsazioa arintzea). Modu horretan, erantzun jakin bat eman ostean atzeman daitezkeenez, etorkizunean berriz gertatzeko probabilitatea handitu egiten da. 7 Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 8. Horrela, hizkuntza batean espresatzen den pertsona batek, baldin eta sistematikoki erantzun moduan ulertu ezina, indiferentzia edo gaitzespen nolabait nabarmena jasotzen badu, hizkuntza hori erabiltzeari uzteko joera izango du. Eskolan katalanez mintzo ziren umeei ahoa xaboiaz garbitzen zitzaien garaiak ez daudela urruti gogoratu beharra badaukagu ere, egia da orain ohikoagoak direla beste zigor tipo batzuk, sotilagoak izanda ere besteak bezain efektibo direnak. Hala ere, bada hizkuntza propioan hitz egiteagatik zigortzearekin harremana duen fenomeno aipagarri bat, hizkuntz mendekotasunaren oinarrietan dagoelako. Ikasitako babesgabetasuna da (learned helplessness), eta definizioa izan daiteke erantzunen eta berrespenaren artean harremanik ez dagoelako hartutako espektatiba (Ursin eta Eriksen 2004). Fenomenoa hasiera batean animaliengan behatu zen, konkretuki txakurrengan: txoke elektriko saihestezinen mende egon ostean (txakurren erantzuna edozein izanda ere txokea ez zen gelditzen ), ikasketa hori orokortu egiten zuten, eta ihes egitea posible zen beste egoera batzuetan ere ez zuten ihes egiteko ahaleginik egiten. Babesgabetasunaren oinarrizko ezaugarri bat da erantzun orokorturako espektatiba izatetik erantzun posible guztiak izatera pasatzen dela. Hori animaliengan eta baita gizakiengan ere ikusi da. Izan ere, ikasitako babesgabetasuna Seligmanek formulatutako depresioaren eredu kognitiboaren oinarrian dago (1975). Esku artean dugun gaiari dagokionez, babesgabetasuna (edo indefentsioa) ikastea adibide zehatz baten bidez azaldu dezakegu. 40ko eta 50eko hamarkadetan eskolatutako belaunaldietan ohikoa zen eskolaumeak katalanez hitz egiteagatik zigortzea. Sarri askotan, pertsona horiek beraiek irainduak izaten ziren gaztelaniaz hitz egiten zutenean, beren azentua zela eta, eta gaztelaniaz hitz egiteko zailtasunak zituztelako. Beraz, bi erantzun posible zituen egoera batean (katalanez hitz egitea edo gaztelaniaz hitz egitea), zigorra jasotzen zuten portaera bategatik eta zigorra halaber besteagatik. Zigorretik ihes egiteko, pertsona horietako askok beren hizkuntza ezkutatu ez ezik, beren identitatea ere ezkutatu dute. Eta norbere identitatea sistematikoki ezkutatzea onartu denean, oso probablea da horrek dakarren disonantzia kognitiboa murriztea aukeratzea, eta azkenean nortasunari berari uko egitea. Hain zuzen ere egoera horretan oinarritu daiteke autogorrotoaren fenomenoa, baldintzapenean oinarritutako perspektiba batetik. 8 Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 9. Kontzeptu berriago batek, desesperantzak (hoplessness), aztertzen ari garen jarrera linguistikoak hobeto ulertzen lagun diezaguke. Desesperantza definitu daiteke erantzun gehienek edo guztiek emaitza negatiboak ekartzen dituztelako jasotako espektatiba moduan (Ursin eta Eriksen 2004). Aurretik ikusi dugunean ez bezala, honetan kontrola dago; erantzunek eraginak dituzte, baina eragin guztiak negatiboak dira. Horrek, gizakioi dagokigunez, erruduntasunaren elementua sartzen du, eta batez ere horregatik esan da desesperantza depresio eredu hobea dela, babesgabetasuna baino (Johnson et al. 2001). Ziurrenik, hori hobeto egokitzen da egun bizi dugun hizkuntza egoerara. Katalan hiztunok badakigu gure hizkuntzan espresatu gaitezkeela eta, hala ere, horrek eragin negatiboak ekarri ohi ditu (eta lehenaldian ekarri zituen, eta desesperantzaren ikasketa indartu). Beharbada orain ez gara kolpe edo zigor fisikoei buruz ari, baina bai gutxieste, indiferentzia, marjinazio edo, besterik gabe, gatazkari buruz. Katalanez hitz egiteak gatazka badakar (ondorio negatiboa da) pertsonek hori egiteari uzteko joera izango dute. Bestalde, egin dezaketela dakitenez (nolabait, beraien esku dagoela) errudun sentitu daitezke, eta justu hori da desesperantza. Beste alde batetik, gaztelaniaz hitz egitea, eta hori portaera alternatiboa da, modu negatiboan indartzen da, ez duelako inolako zigorrik suposatzen. Horrela, pertsonek egoera jakinetan gaztelaniaz espresatzen ikasten dute, horrela zigorra jasotzea saihesten dutelako. Berrespen positiboari dagokionez, esan beharra dago katalanez hitz egiteak sari batzuk izan ditzakeela. Jatorrizko katalan hiztun batentzat, sari horiek harremana izan dezakete nagusiki erosotasunarekin eta komunitatearekiko identifikazioarekin; katalan hiztun berriak, berriz, beste indartzaile batzuetan zentratuko dira, esate baterako, zoriondua izatean, lanpostua lortzean edo jasotzen dituen komunitatean integratuta sentitzean. Izan ere, identitate zeinu moduan, hizkuntza tresna demokratiko eta igualitarioena da (Joan 2004). Ezaugarri etniko edo jatorrizkoengatik (leinu edo linajeak) identifikatzen diren komunitateetan, kanpotik datorren pertsonarentzat ezinezkoa da integratzea. Aldiz, hizkuntzak identifikatutako komunitatean integratzeko egin behar den guztia hizkuntza ikasi eta erabiltzea da. Eta gure lurraldean katalana integratzeko hizkuntza da: katalana hitz egiten duten pertsona guztiek gure komunitateko kide bihurtzen dira. 9 Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 10. Laburbilduz, esan dezakegu mendekotasun linguistikoa ikasitako portaera dela, ia kuestionatzen ez den testuinguru batean gertatzen dena. Horrela, berrespen positiboengatik (onarpen soziala), eta berrespen negatiboengatik (gatazka saihestea) mantentzen da. Posible da hori praktikatzen duten pertsonak mendeko portaera bat izateaz kontziente ez izatea, eta kortesia erakustea edo edukazio ona izatea kontsideratzera iristea. Aldiz, guk mendeko portaeratzat jotzen dugu (modu sistematikoan amore eman eta hizkuntza propioa baztertzea beste hizkuntzaren presentzia hutsaren aurrean) eta horrek neurri handi batean azaltzen du egozten zaigun auto-estimu baxua. Horregatik pentsatzen dugu horrela jokatzeko baliabideak eskuratzeak katalan hiztunen ongizatea eta auto-estimua handitu ditzakeela. 3. Hizkuntz mendekotasunean eragin. Katalana komunikazio hizkuntza izan dadin ekarpena egin nahi dugu, hizkuntz gatazkak dituzten egoerak konpontzeko gaitasuna handitzera bideratuta, eta gure ikuspegi akademiko eta profesionaletik, hau da, Psikologiatik, interbentzio estrategia bat garatu dugu: Taller de espacio ling端鱈stico personal (TELP). TELP horrek hizkuntz gatazkari aurre egiteko baliabide pertsonalak sortu nahi ditu, eta dagoeneko existitzen direnak hobetu. TELP katalan hiztunengana bideratuta dago (jatorrizkoak edo adopziokoak, berdin-berdin), zeinak beste batzuentzako portaera eredu izan daitezkeen, maila desberdinetan. Horrek barne hartzen ditu lider politiko eta sozialak, irakasleak, gurasoak eta abar. Jakin dakigu hizkuntz leialtasunari buruzko ereduen gabezia oztopo larria dela hiztun berriek katalana komunikazio hizkuntz moduan hartzeko. Hori oso nabarmena da Valentziako gizartean, izan ere, salbuespenak salbuespen, buruzagi politiko eta agintariek gaztelaniazko kulturarekiko erabateko mendekotasuna praktikatzen dute, eta bakarrik identitate valentziarraren aspekturik folklorikoenak aldarrikatzen dituzte (normalean gaztelaniaz). Horrenbestez, ezinbestekoa iruditzen zaigu pertsonek baliabideak ikastea hizkuntz leialtasunari eusteko (eta norbere ongizateari), eta, ondorioz, eragina duten beste pertsona batzuentzat eredugarri izatea. Printzipioz, dagoeneko hizkuntz kontzientzian nahikoa maila duten pertsonentzat pentsatutako iniziatiba da hau. Pertsona horiek, nahiz eta kontzientzia maila izan, maila indibidualean hizkuntza minorizatua hitz egitearen eragozpenak jasaten dituzte, eta horrek ongizate soziala eta pertsonala nabarmen kaltetzen die. Ez dugu posibilitate bat ahaztu behar: pertsona horien 10 Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 11. hizkuntz asertibitateak beste pertsona batzuei kontzientzi maila altuagoetara iristen laguntzea, baina hori ez da TELPen lehentasunezko helburua. Lan saio sorta bat da, metodo interaktiboa jarraitzen da Portaeraren, Kirol Psikologiaren eta Antzerkiaren Terapiatik datozen teknika eta metodoak erabiliz, eta portaeraren analisiaren hiru mailetan eragiten da: maila fisiologikoan, kognitiboan eta motorrean, gatazka egoerei aurre egitetik eratortzen diren kostuak minimizatzeko, eta ahal den neurriraino eratortzen diren satisfazioak handitzeko. 10-15 pertsonarentzat pentsatuta dago, guztira 10-20 ordutan, eta bertan daude: (a) Hurbilpen teorikoa: egoera jakin batean hizkuntza aukeratzeko prozesua maila indibidualean nola gertatzen den ulertzeko ezinbestekoak diren ezagutza minimoak eman nahi dira. Aukeratze prozesua hainbat eraginen mende dago, eta eragin horiek aukera bakoitzaren probabilitatea aldatzen dute. Portaeraren analisiaren ikuspuntutik, aukera posible bakoitzetik eratortzen diren ondorio positiboek eta negatiboek pertsonaren portaera gidatuko dute etorkizun hurbilean. Modu horretan, katalanez hitz egiteak, probabilitate handiagoarekin, hizkuntz gatazkara eramango du (subjektuarentzat ezatseginak izan ohi dira), eta horrek berriz egiteko probabilitatea murritzaraziko du, katalana erabiltzea gatazka egoera - horri lotutako ondoeza sekuentziaren errepikapena handitzen den neurrian. Gure iritziz, portaera hori erregulatzen duten mekanismoak ulertzeak lagundu egiten du katalanaren alde gertatzeko probabilitatea aldatzera bideratutako portaera estrategiak lantzen. Arazoa Psikologiaren ikuspegitik lantzeak inplikatzen du erantzun indibidualean zentratzea. Nahiz eta beste analisi maila batzuk ahaztu ez (analisi soziala, legala, politikoa), gure formazioak portaera indibidualean esku hartzeko gaitasuna ematen digu. Proposatzen dugun esku hartzea portaera aztertzeko eredu zientifikoetan oinarritzen da, eta horrek ulertarazten digu nola sortu diren portaerak eta zergatik mantentzen diren. Interakzio sozialetan katalanez hitz egiteko portaera gertatzeko probabilitatea handitzeko xedearekin, gure hizkuntza sozialki erabiltzen dugunean ongizatea eta satisfazioa esperimentatu ahal izatea ahalbidetuko diguten baliabideak ikas daitezke (b) Hizkuntz gatazka duten egoerak sailkatzeko proposamen funtzionala egiten da, eta hizkuntz gatazka duten egoerei modu desberdinetan aurre egin dakiekeela erakutsi nahi du, ezaugarri batzuen arabera, esate baterako, hizketakideen arteko harreman motaren arabera, elkarrekintzaren aurreikusteko moduko ondorioen edo eragiten digun inplikazio emozionalaren mailaren arabera. 11 Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 12. Portaeraren baldintzatzaile garrantzitsu batzuek testuinguruko faktore batzuekin dute zerikusia, esaterako, aurrez aipatutakoek. Egungo egoera da katalan hiztun gehienek mendekotasun linguistikoa praktikatzen dutela, egoera sozial askotan beren hizkuntza baztertuz. Egoera horietako batzuek hiztunarentzat ondorio kaltegarri zuzenak ekar ditzakete (esate baterako, lan bat galtzea edo ez lortzea). Kasu horretan uler dezakegu, sinplifikatuz, hizkuntza irizpide instrumentalen arabera aukeratuko dela. Beste egoera batzuk, berriz, hierarkikoki alderantzizkoak dira, eta katalan hiztuna da pertsona posizio supraordinatuan kokatzen dena. Teknikoki katalana aukeratzeko probabilitateak alderantzizko bi egoera horietako bakoitzean oso desberdina izan beharko litzateke. Eta aldiz, behaketa soilak esaten digu ez dela hori juxtu gertatzen dena. Katalanek mendekotasuna praktikatu ohi dute, bai hizketakide subordinatuekin, bai supraordinatuekin. Hizkuntz gatazka desberdinak deskribatu eta sailkatzeak lagundu egiten du erantzun (portaera) desberdinak eta egoera bakoitzaren ezaugarrietara doituagoak aukeratu eta emateko estrategia berriak jasotzen. (c) Dagoeneko dauzkagun baliabideak identifikatzea, garatzeko xedearekin, eta teknika eta baliabide berriak ikastea. Hori dramatizazioen bidez eta taldeka eta bikoteka lan eginez egiten da, antzerkiko teknika batzuei buruzko oinarrizko formazioa txertatuz. Praktika eta ariketa horien bidez partaideen ahozko eta ez ahozko espresiorako gaitasunak optimizatu nahi ditugu komunikazioa ezartzeko orduan efikazagoak izan (eta sentitu) daitezen. Ziur gaude pertsonak, baliabide efikaz gehiago dituzten heinean, benetako hizkuntz aukera bat egiteko libreagoak direla, beren hizketakideekiko mendekotasuna sistematikoki praktikatzera behartuta egon gabe. Argi dago baliabideak dituzten pertsonek baliabide horiek erabili edo ez erabili aukeratu dezaketela, baina baliabiderik ez dutenek ezin dute. Finean, erabakia hiztunarena da. Halaber, esan behar da gure proposamenak ez duela izaera dikotomikorik. Alternatibak ez dira (a) denboraren %100ean katalanez hitz egin, edo (b) hizkuntz abandonua praktikatu. Aitzitik, 12 Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 13. gradualtasun zabala onartzen duen proposamena da eta, beraz, hizkuntzarekin konpromiso maila desberdina duten pertsonek asumitu dezakete. Horrela, orain komunikazio sozialerako batez ere gaztelania erabiltzen duten hiztunek oso pauso erraza egitea planteatu dezakete, etorkizuneko interakzioak katalanez hasi, aurrerago erabakitzeko, hizketakidearengandik jasotako erantzunaren arabera, hizkuntza horretan jarraitu edo beste batean. Pauso erraz horrek saihestuko du, esate baterako, hain ezaguna den fenomenoa gertatzea: bi katalan hiztun elkarren artean gaztelaniaz hitz egitea, besterik gabe biek (gaizki) aplikatu dutelako gaztelaniara berdintzeko arau ezaguna, hizketakidearen hizkuntza zein den ezagutu aurretik. Esan beharra dago era berean, progresibitatea elementu erabakigarria dela katalan hiztunen hizkuntz asertibitatea handitzeko. Esan berri duguna egitea erabaki duten pertsonek (eta beharrezko baliabideak eskuratu dituztenek) aurkituko dute, denbora gutxira, katalanez hitz egiteari eusten askoz erosoago sentituko direla, katalanez hitzik egin ez baina zailtasunik gabe ulertzen dutela erakusten duten hizketakideen. Eta progresio gradualak ahalbidetzen du, hain zuzen ere, hizkuntz normaltasunerantz bilakaera arrazoizkoa eta erosoa egitea. Normaltasun hori, finean, ez da beste munduko ezer. Mundu honetan erraz asko ikus dezakegu, buelta eman eta gaztelaniaz mintzo diren gure herrikideei begiratu besterik ez dugu. 13 Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 14. 4. Ondorioak Laburki lan honetan adierazten diren ideia nagusiak jasoko ditugu: 1. Katalan hiztunei sarri egozten zaien auto-estimu baxuaren oinarrian hizkuntz mendekotasuna dago. 2. Katalan hiztun askok hizkuntz mendekotasuna praktikatzeko arrazoi historiko, politiko eta sozialak daude. 3. Finean , ikasitako portaera da eta, beraz, aldatu daiteke. 4. Fenomeno hau Psikologiatik aztertzeak esan nahi du hizkuntza aukeratzeko portaerarekin harremana duten eta portaera hori eragiten duten estimulu eta ondorioetan zentratzea. 5. Komunikazio hizkuntza gisa katalana aukeratzeko probabilitatea handitzeko modu bat gatazkari aurre egiteko baliabide pertsonalak handitu eta garatzea da. 6. TELP lantegia katalana komunikazio hizkuntza izatea nahi duten baina testuinguru ez oso aldekoetan katalanez aritzen direnean zailtasunak edo ondoeza esperimentatzen duten pertsonei bideratuta dago. 7. Gure iritziz, pertsona batzuek hizkuntz gatazkari efikazia eta atsegin handiagoarekin aurre egiteak eragina izan dezake beste pertsona batzuek hizkuntz mendekotasunari uzteko eta, horren ordez, portaera atseginago eta osasungarriagoa izateko. 8. Edozein hiztunek aldatu dezake, kostu gutxirekin, egungo hizkuntz jarrera, bere bizitzan eboluzio handia egin beharrik gabe, eta hizkuntz jarrera asertiboetarantz eboluzionatuz. 9. Hizkuntz mendekotasuna modu mailakatuan abandonatu daiteke, gure hizkuntza erabiltzen dugun egoera kopurua progresiboki handituz. 14 Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
  • 15. Erreferentziak Adell, Marc Antoni: Autoestima i identitat: enfocament psicol嘆gic. En Gibert, Q.; Murgades, Josep.; Adell, i Joan, Bernat.: Autoestima i Pa誰sos Catalans. La Busca edicions, 2003. Alexandre, V鱈ctor: Catalanitats. T. Strubell (koord.): Lautoestima dels catalans. P嘆rtic, 2003 Joan, Bernat.: Normalitat ling端鱈stica i llibertat nacional. Contextos 3 i 4, 2002 Johnson, Jeffrey G., Alloy, Lauren B., Panzarella, Catherine, Metalsky, Gerald.I., Rabkin, Judith G., Williams, Janet B., Abramson, Lyn.Y., (2001). Hopelessness as a mediator of the association between social support and depressive symptoms:findings of a study of men with HIV. J Consult Clin Psychol 69, 10561060 Kantor, Jacob Robert (1978): Psicologia interconductual. Trillas, Mexiko Mar鱈, Isidor (1996): Pluriling端isme europeu i llengua catalana . Biblioteca Ling端鱈stica Catalana, 1996 Meli, Josep Llu鱈s. (2004). Com es destrueix la llengua dels valencians: un model binomial pels efectes de la regla de submissi坦 ling端鱈stica. Anuari de Psicologia, 9 (1), 55-68 Murgades, Josep (2003): Baixa autoestima (o autoodi) i identitat: enfocament socioling端鱈stic. En Gibert, Q.; Murgades, J.; Adell, M.A. i Joan, B.: Autoestima i Pa誰sos Catalans. La Busca edicions Segura, Mariana, Sanchez, Pilar, Barbado, Pilar (1991). An叩lisis funcional de la conducta. Granadako Unibertsitatea. Seligman, Martin E.P. (1975). Helplessness: On Depression, Development and Death. Freeman, San Francisco. Sol辿 i Sabat辿, Josep Maria i Villaroya, Joan (1994). Cronologia de la repressi坦 de la llengua i la cultura catalanes 1936-1975. Curial argitaletxea, Bartzelona Suay, Ferran. i Sangin辿s, Gemma. (2004): Un model danlisi i intervenci坦 en la submissi坦 ling端鱈stica. Anuari de Psicologia, 9 (1): 95-110 Ursin, Holger i Eriksen, Hege (2004). The cognitive activation theory of stress. Psychoneuroendocrinology 29 (2004) 567592 15 Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA