2. Filosofian galderak eta galderak entzuten dira, bakoitza
lehena baino inkoherenteagoa.
Badirudi, duela urte asko, hainbat pertsonek denbora libre
gehiegi zeukatela eta pentsatzen hasi zirenean ez zuten
soluziorik aurkitu.
Garai hartan telebista izan balute, guk gaur egun ez genuke
haiek egindako galderak ikasi egin behar.
Beti egiten ziren galdera berdinak: Zergatik da Lurra
borobila?; zergatik jauzten dira lurrera gauzak?; zergatik
hazten dira gorantz zuhaitzak eta landareak?...
3. Dakizunez
hamasei urtetako neskak gara eta orain arte,
ez dugu filosofia ezertarako izan behar.
Baina orain, ikasi egin behar dugunean,
nahiko galduta gaude eta ez dugu ezer
ulertzen.
Baina klasean entzun eta ikusi dugunarekin
galderak eta zalantzak barruan pizten hasi
zaizkigu. Inoiz izan ez ditugun zalantzak,
hau da, nondik gatoz? Nora goaz? Eta zer
gara?
Argi dago, galdera hauen erantzunik gabe
lasai bizi gaitezkela, orain arte egin dugun
bezala. Baina bapatean, badirudi mundua
geratu dela eta galdera berri pilo
dauzkagula.
4. Aste hauetan asko pentsatu eta gero harritu gara
zenbat gauzez arduratzen den filosof鱈a: existentziaz,
ezagutzaz, moralaz, egiaz, edertasunaz
Badago jendea guzti horretaz arduratzen dena, haiek bai
txoroak! Baina egia esateko, barruan jakinmin pixka bat
sortu zaigu.
Bizirik irauteko beharrezkoa ez den arren, galdera edo gai
hauetaz pentsatzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Agian
ez jatea, edatea, besteekin erlazionatzea eta maitatzea
bezain beste. Baina garrantzitsua azken finean.
Nola heldu garen honaino jakitea garrantzitsua izango
baita, gu zer garen hobeto ulertzeko.