1. FUTBOLAREN OINARRIZKO ARAUTEGIA
1.JOKALARI KOPURUA
Partidu hasieran hamaika jokalari dira talde bakoitzean parte
hartzen dutenak: atezaina eta zelaiko hamar jokalariak. Dena
den, jokoan zehar jokalari batzuk, atezaina eta zelaiko hiru
jokalari alda daitezke.
2. EPAILEAK
Epaile nagusiak erantzukizun osoa hartuko du jokoa
araupean mantentzeko. Lan neketsu honetan bi laguntzaile
izango ditu, marrazain izenekoak . Hauek batez ere jokoz
kanpoko jokaldiak epaileari adierazten saiatuko dira.
Epaile nagusia edo marrazainen bat gaixotu edo lesionatzen
bada, laugarren epaileak ordezkatuko du.
3. JOKO-EREMUA
Ez da oso zehatza . Izan ere-, 90-120 metroko luzera eta
45 - 90 metroko zabalera eduki dezake. Marrek, albokoak eta
atekoak, ondo marraztuta egon behar dute. Marra batek
zelaia bi zatitan banatzen du . Erdi-erdian dagoen gunetik
hasiera ematen zaio jokoari eta 9,15 metroko erradioa
duen zirkunferentzia marrazten da.
Area handi edo penalti-area 39,32x16,5 metroko laukizuzena
da. Honen barruan eta ate marraren erditik 11 metrora
penalti-puntua dago.
Area txikia edo ate-area, aldiz, 18,3x5,5 metrokoa da eta area
handiaren barruan dago.
4.BALOIA
68 eta 71 zm bitarteko zirkunferentzia du eta larruzkoa da .
Marrazki iluneko baloi zuri honek 396 eta 453 g bitarteko
pisua dauka .
2. 5.ATEA
Bi zutoinen arteko distantzia 7,32 metrokoa da. Langa, ordea,
2,44 metroko altueran jarrita dago. Sarea barrualdetik hauekin
uztartuta dago.
6. PARTIDUAREN IRAUPENA
Arauzko 90 minutuak 45 minutuko bi zatitan banatzen dira,
tartean 15 minutuko atsedenaldia egiten delarik .
Hala ere, jokalarien lesioak, aldaketak, e.a. direla medio
denbora alferrik galtzen bada, epaileak partidua luza dezake.
Zenbait txapelketatan, bi taldeen arteko partidua berdindurik
amaitzen bada, 30 minutuko luzapena egiten da, 15 minutuko
bi zatitan banatuta. Golik sartzen ez bada, penalti-jaurtiketetan
gol gehien sartzen duena izaten da garaile .
7.GOLA
Jokoaren xedea dugu. Baloiak derrigorrez zutoin eta langaren
arteko ateko marra oso-osorik gainditu beharko du.
8.BALOIA JOKATZEKO AUKERA
Zelaiko jokalariek ezingo dute baloia ez eskuez ez besoez
nahita ukitu. Atezainak, bestalde, area handian erabil ditzake
esku nahiz besoak, baldin eta bere taldeko inork baloia
pasatzen ez badio. Hori gertatuz gero, area handian ere
gorputzeko beste atalez jo beharko du baloia .
9. JAURTIKETA LIBREA
Epaileak jaurtiketa librea adieraziko du jokalari bat nahita
honako hau egiten edo horretan saiatzen ari denean:
 Beste taldeko jokalari bati ostikoa eman.
 Aurkakoa zangotrabatu.
 Aurkakoaren gainera jausi.
 Aurkakoa jo edo heldu, bultza egin edo txistua bota.
3.  Zelaiko jokalariak esku edo besoez baloia eraman.
10. JOKOZ KANPO
Baloia jokoan dagoen unean jokalari bat kontrako ate-marratik
baloia baino gertuago aurkitzen denean gertatzen da.
Horretan bi salbuespen daude:
 Jokalaria bere ekipoari dagokion zelai erdian
kokatuta baldin badago.
 Beraren eta hondoko marraren artean beste taldeko
bi jokalari edo gehiago baldin badaude.
11. PENALTIA
Jokalari batek arestian azaldutako faltak bere atezainaren
area handian egiten dituenean edo horretan egiten saiatzen
denean. Kontrako ekipoko jokalari batek aukera du baloia,
geldi dagoela, penalti-puntutik jaurtitzeko, aurrean atezainaz
gain beste jokalaririk ez duela defentsa-lanak egiteko .
12. JAURTIKETA LIBRE EZ-ZUZENA
 Baloia modu arriskutsuan jokatzean
 Aurkakoari bidea oztopatzean
 Arauz kontra kargatu edo erasotzean
 Atezainak, baloia eskuetan duela, sei segundo
baino gehiago ematen dituenean.
Askotan epaileek falta horiek guztiak gorriaz edo horiaz zigor
ditzakete.
4. 13. SAKEAK
 HASIERAKO SAKEA
Partiduaren hasieran edota bigarren zatiaren hasieran, ekipo
batek lehenengo kasuan eta besteak bigarrenean, erdiko
puntutik egiten duena da. Erdiko sake hau gola jasotzen duen
taldeak ere egingo du
jokoari berriz jarraipena ematearren.
 ATEKO SAKEA
Defentsan ari den ekipoari emandako sakea da. Baloia
azkenekoz ekipo erasotzailearen jokalari batek ukitu ondoren
ateko marratik ateratzen da. Baloia area txikiko edozein
tokitan jarriz egiten da sake hau, eta baloiak area handiko
marra gainditu beharko du.
 ALBOKO SAKEA
Alboko marraren atzetik eta zelaitik irten den leku beretik
baloia bi eskuez jaurtitzea da, azkenekoz baloia ukitu duen
ekipokoa ez den jokalari batek egina.
 KORNERRA
Jokalari batek baloia bere ateari dagokion hondoko marratik
kanpora botatzen duenean gertatzen da.
 EPAILEAREN SAKEA
Epaileak ohizkoa ez den joko-etenaldi baten ondoren egiten
duena da; ekipo bakoitzeko jokalari bat hartu, eta baloia bien
artean lurrera erortzen uzten da.