ݺߣ

ݺߣShare a Scribd company logo
06/05/2013 | GAINDEGIA | 943 304 365
IPAR EUSKAL
HERRIKO
ERRENTA
%27,2 baxuagoa da errenta pertsonala
barnealdean kostaldean baino Edukia
Ipar Euskal Herriko errenta
Iruzkina 1
Taula eta iruzkina 2
Errentaren mapa 3
Taula nagusia 4
Iparralden, urteko errenta gordina pertsonako 16.830€koa da (2009),
Estatistika eta Ikerketa Ekonomikoen Frantziako Institutuaren arabera
(INSEE). Azken hamarkadan (1999/2009), errenta pertsonalak %46,5eko
hazkundea izan du (+5.339€) eta joera hori bera mantendu du 2006/2009
epealdian (+%6,9; +1.092€).
Ipar Euskal Herriaren banaketa funtzionalari erreparatzen badiogu (kostaldea,
bitarteko zonaldea, barnealdea), kostaldean errenta pertsonalaren balioa
17.659€koa da eta bitarteko zonaldean (17.118€) eta barnealdean (12.857€),
berriz, xumeagoa. 2006/09 epealdian, errenta pertsonalaren hazkunderik
markatuena barnealdean (+%9,4) gertatu zen eta murritzena, aldiz, bitarteko
gunean (+%5,7). Erreferentzia data azken hamarkada hartuz gero
(1999/2009), errentaren hazkunde orokorra (+%46,5) nabariagoa izan da
barnealdean (+%75,1) eta bitarteko zonaldean (+%58,7) kostaldean (+%35,6)
baino eta horrek, modu apalean bada ere, orain hamar urteko lurraldeen
arteko desoreka horrenbestekoa ez izatera bideratzen du.
Lurralde elkargoei dagokienean, lurralde desorekak antzeko egoeratan
gauzatzen dira: bataz besteko errenta pertsonal altuena Errobi Herri
Elkargoan (17.734€) dago eta honi jarraiki daude: Hego Lapurdiko Hirigunea
(17.716€), Euskal Kosta-Aturri Aglomerazio Elkargoa (17.692€) eta Errobi
Aturri Herri Elkargoa (17.589€). Aitzitik, errenta baxuena duten eremuak
Iholdi-Oztibarreko Herri Elkargoa (11.187€), Bastidako udalerria (12.020€)
eta Zuberoako Herri Elkargoa dira (12.802€).
Ipar Euskal Herriko errentaren
banaketa 2006/2009
Parisko errenta pertsonalarekin alderatuz
Iparraldekoa 11.296€tan apalagoa da
2
Errenta pertsonal osoa
18 urteko edo hortik gorako
pertsonen lan-errentak,
ekonomi jardueren,
transferentzien edo gizarte-
prestazioen ondoriozko errentak
eta higigarriaren eta
higiezinaren kapitalaren
errentak gehitzean ateratzen
dena da (EUSTAT).
Oharra: biztanleriaren %10
aberatsenen bizi-maila 6,98 aldiz
handiagoa da biztanleriaren %10
pobreenena baino.
Lurralde arteko desberdintasunak agerikoak dira errentaren banaketan Iparralden
Bestalde, Iparraldeko hiriburu administratibo eta ekonomiko nagusiaren
errenta pertsonala nabarmen apalagoa da Bordele edo Parisekoa baino.
Baionako errenta pertsonala %14,9 (-2.543€) murritzagoa da Bordelekoa
baino eta %48,5 (-13.654€) murritzagoa Pariskoa baino. Azken hamarkadan
(1999/2009) desberdintasun hauek areagotu egin dira, izan ere, Lapurdi
hiriburuko errenta (+%38) Bordele (+%65,8) edo Parisko (+%53,6) errenta
hazkundearen azpitik hazi baita.
Errenta dezilen arteko distantziari erreparatzen badiogu (kontsumo
unitateko), bataz besteko errentak uzten duen argazkitik haratago, lurralde
arteko desorekak bistaratu daitezke. Horrela, 2010eko datuen arabera, urrun
geratzen dira aurrez aipaturiko desorekak Baiona (6,98*), Bordele (9,31) eta
Paris (11,46) artean. Desorekak, ordea, Euskal Kosta-Aturri Aglomerazio
Elkargoan (5,51) bistaratzen dira gehien eta Errobi-Aturri Herri Elkargoan
(3,25) gutxien. Hainbat udalerri txikirentzat daturik gabe, errenta desoreka
handienak Baiona, Biarritz (6,22), Donibane Lohizune (5,18), Bidarte (4,94) eta
Hendaian (4,82) pilatzen dira.
Azkenik, aipatzekoa da, errenta populazio aktiboaren arabera neurtzen
badugu, kostaldea eta barnealdearen arteko desberdintasunak errenta
pertsonalean baino zertxobait altuagoak dira: barnealdean bataz besteko
errenta %28,7 (-9.510€) txikiagoa da kostaldean baino. Familia errentaren
arabera desorekak neurtuz gero argazkia aldatu egiten da erabat. Errentak
barnealdean kostaldekoa baino apalagoa izaten jarraitzen du baina familia
errenta altuena bitarteko zonaldean dago (34.150€). Unitatearen araberako
emaitza desberdintasunek lurraldeek duten familia egitura desberdinei eta lan
jardueretako desberdintasunei erantzuten diete.
2
GAINDEGIA
Martin Ugalde Kultur Parkea
20.140 Andoain
943 304 365
komunikazioa@gaindegia.org
Euskal Herriko ekonomia eta gizarte
garapenerako behategia
Gure guneak:
www.gaindegia.org
www.basqueinfo.net
www.atlasa.net
[Iruzkinak]
2
ERRENTA PERTSONALA. IPARRALDEA ETA BERE LURRALDEAK, 2009 URTEA.
Errenta
pertsonala
Dezilen arteko
tartea*
Lan errenta,
guztizko
errentarekiko (%)
Errenta pertsonalaren
hazkundea (%)
2009 2010 2009/10 2010 2009/10 1999/2009 2006/2009
IPARRALDEA 16.830 - - 46,5 6,9
HERRIALDEAK
Lapurdi 17.565 - - 40,8 6,5
Nafarroa Beherea 13.059 - - 82,8 9,7
Zuberoa 12.624 - - 66,7 8,1
ZONALDE FUNTZIONALAK
Kostaldea 17.659 - - 35,6 6,9
Bitarteko zonaldea 17.118 - - 58,7 5,7
Barnekaldea 12.857 - - 75,1 9,4
LURRALDE ELKARGOAK
Euskal Kosta-Aturri aglomerazio
elkargoa
17.692 5,51 -0,2 52,0 0,8 44,3 7,4
Hego Lapurdiko Hirigunea 17.716 4,36 0,0 54,3 0,1 21,9 6,1
Salbaterraldeko herri elkargoa - 4,15 -0,3 52,5 0,3 - -
Errobi herri elkargoa 17.734 3,82 0,0 58,1 -0,2 60,4 5,5
Errobi-Aturri herri elkargoa 17.589 3,25 0,0 61,9 -0,6 36,3 5,2
Zuberoako herri elkargoa 12.802 3,65 -0,4 50,5 0,0 65,2 8,5
Amikuzeko herri elkargoa 13.411 4,23 -0,3 50,8 -0,5 52,5 9,4
Garazi-Baigorri herri elkargoa 13.102 4,47 -0,1 49,9 -0,3 96,2 12,2
Bidaxuneko herri elkargoa 14.316 3,93 -0,6 59,3 0,8 87,5 -4,0
Oloroealdeko herri elkargoa 14.253 4,03 -0,1 58,3 -0,7 72,6 18,4
Hazparneko Lurraldea 14.650 3,58 -0,1 60,9 -0,1 74,4 9,2
Bastida 12.020 3,86 -0,7 50,1 -2,3 82,2 -1,4
Iholdi-Oztibarreko herri elkargoa 11.187 - - 102,5 4,8
BAIONA ETA ERREFERENTZAIZKO BESTE
HIRIBURU BATZUK
Paris 28.125 11,46 0,1 65,4 -0,4 53,6 0,3
Bordeaux 17.014 9,31 0,0 63,6 0,0 65,8 5,9
Baiona 14.471 6,98 0,1 58,9 -0,1 38,0 5,0
*Dezilen arteko errenta tarteen neurria Kontsumo-unitateen errentan oinarritzen da. Informazio gehiago:
http://www.insee.fr/fr/methodes/default.asp?page=definitions/unite-consommation.htm
Oharra: Iparraldea osatzen ez duten udalerriak kanpo Lurralde elkargoen datuetan.
Oharra: Salbaterraldeko herri elkargoarentzako bataz besteko errenta daturik ez dago sekretu estatistikoa dela medio.
Iturria: INSEE.
Gaindegia Mikro-fitxa Ipar Euskal Herriko errenta

More Related Content

Gaindegia Mikro-fitxa Ipar Euskal Herriko errenta

  • 1. 06/05/2013 | GAINDEGIA | 943 304 365 IPAR EUSKAL HERRIKO ERRENTA %27,2 baxuagoa da errenta pertsonala barnealdean kostaldean baino Edukia Ipar Euskal Herriko errenta Iruzkina 1 Taula eta iruzkina 2 Errentaren mapa 3 Taula nagusia 4 Iparralden, urteko errenta gordina pertsonako 16.830€koa da (2009), Estatistika eta Ikerketa Ekonomikoen Frantziako Institutuaren arabera (INSEE). Azken hamarkadan (1999/2009), errenta pertsonalak %46,5eko hazkundea izan du (+5.339€) eta joera hori bera mantendu du 2006/2009 epealdian (+%6,9; +1.092€). Ipar Euskal Herriaren banaketa funtzionalari erreparatzen badiogu (kostaldea, bitarteko zonaldea, barnealdea), kostaldean errenta pertsonalaren balioa 17.659€koa da eta bitarteko zonaldean (17.118€) eta barnealdean (12.857€), berriz, xumeagoa. 2006/09 epealdian, errenta pertsonalaren hazkunderik markatuena barnealdean (+%9,4) gertatu zen eta murritzena, aldiz, bitarteko gunean (+%5,7). Erreferentzia data azken hamarkada hartuz gero (1999/2009), errentaren hazkunde orokorra (+%46,5) nabariagoa izan da barnealdean (+%75,1) eta bitarteko zonaldean (+%58,7) kostaldean (+%35,6) baino eta horrek, modu apalean bada ere, orain hamar urteko lurraldeen arteko desoreka horrenbestekoa ez izatera bideratzen du. Lurralde elkargoei dagokienean, lurralde desorekak antzeko egoeratan gauzatzen dira: bataz besteko errenta pertsonal altuena Errobi Herri Elkargoan (17.734€) dago eta honi jarraiki daude: Hego Lapurdiko Hirigunea (17.716€), Euskal Kosta-Aturri Aglomerazio Elkargoa (17.692€) eta Errobi Aturri Herri Elkargoa (17.589€). Aitzitik, errenta baxuena duten eremuak Iholdi-Oztibarreko Herri Elkargoa (11.187€), Bastidako udalerria (12.020€) eta Zuberoako Herri Elkargoa dira (12.802€). Ipar Euskal Herriko errentaren banaketa 2006/2009
  • 2. Parisko errenta pertsonalarekin alderatuz Iparraldekoa 11.296€tan apalagoa da 2 Errenta pertsonal osoa 18 urteko edo hortik gorako pertsonen lan-errentak, ekonomi jardueren, transferentzien edo gizarte- prestazioen ondoriozko errentak eta higigarriaren eta higiezinaren kapitalaren errentak gehitzean ateratzen dena da (EUSTAT). Oharra: biztanleriaren %10 aberatsenen bizi-maila 6,98 aldiz handiagoa da biztanleriaren %10 pobreenena baino. Lurralde arteko desberdintasunak agerikoak dira errentaren banaketan Iparralden Bestalde, Iparraldeko hiriburu administratibo eta ekonomiko nagusiaren errenta pertsonala nabarmen apalagoa da Bordele edo Parisekoa baino. Baionako errenta pertsonala %14,9 (-2.543€) murritzagoa da Bordelekoa baino eta %48,5 (-13.654€) murritzagoa Pariskoa baino. Azken hamarkadan (1999/2009) desberdintasun hauek areagotu egin dira, izan ere, Lapurdi hiriburuko errenta (+%38) Bordele (+%65,8) edo Parisko (+%53,6) errenta hazkundearen azpitik hazi baita. Errenta dezilen arteko distantziari erreparatzen badiogu (kontsumo unitateko), bataz besteko errentak uzten duen argazkitik haratago, lurralde arteko desorekak bistaratu daitezke. Horrela, 2010eko datuen arabera, urrun geratzen dira aurrez aipaturiko desorekak Baiona (6,98*), Bordele (9,31) eta Paris (11,46) artean. Desorekak, ordea, Euskal Kosta-Aturri Aglomerazio Elkargoan (5,51) bistaratzen dira gehien eta Errobi-Aturri Herri Elkargoan (3,25) gutxien. Hainbat udalerri txikirentzat daturik gabe, errenta desoreka handienak Baiona, Biarritz (6,22), Donibane Lohizune (5,18), Bidarte (4,94) eta Hendaian (4,82) pilatzen dira. Azkenik, aipatzekoa da, errenta populazio aktiboaren arabera neurtzen badugu, kostaldea eta barnealdearen arteko desberdintasunak errenta pertsonalean baino zertxobait altuagoak dira: barnealdean bataz besteko errenta %28,7 (-9.510€) txikiagoa da kostaldean baino. Familia errentaren arabera desorekak neurtuz gero argazkia aldatu egiten da erabat. Errentak barnealdean kostaldekoa baino apalagoa izaten jarraitzen du baina familia errenta altuena bitarteko zonaldean dago (34.150€). Unitatearen araberako emaitza desberdintasunek lurraldeek duten familia egitura desberdinei eta lan jardueretako desberdintasunei erantzuten diete.
  • 3. 2 GAINDEGIA Martin Ugalde Kultur Parkea 20.140 Andoain 943 304 365 komunikazioa@gaindegia.org Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia Gure guneak: www.gaindegia.org www.basqueinfo.net www.atlasa.net
  • 4. [Iruzkinak] 2 ERRENTA PERTSONALA. IPARRALDEA ETA BERE LURRALDEAK, 2009 URTEA. Errenta pertsonala Dezilen arteko tartea* Lan errenta, guztizko errentarekiko (%) Errenta pertsonalaren hazkundea (%) 2009 2010 2009/10 2010 2009/10 1999/2009 2006/2009 IPARRALDEA 16.830 - - 46,5 6,9 HERRIALDEAK Lapurdi 17.565 - - 40,8 6,5 Nafarroa Beherea 13.059 - - 82,8 9,7 Zuberoa 12.624 - - 66,7 8,1 ZONALDE FUNTZIONALAK Kostaldea 17.659 - - 35,6 6,9 Bitarteko zonaldea 17.118 - - 58,7 5,7 Barnekaldea 12.857 - - 75,1 9,4 LURRALDE ELKARGOAK Euskal Kosta-Aturri aglomerazio elkargoa 17.692 5,51 -0,2 52,0 0,8 44,3 7,4 Hego Lapurdiko Hirigunea 17.716 4,36 0,0 54,3 0,1 21,9 6,1 Salbaterraldeko herri elkargoa - 4,15 -0,3 52,5 0,3 - - Errobi herri elkargoa 17.734 3,82 0,0 58,1 -0,2 60,4 5,5 Errobi-Aturri herri elkargoa 17.589 3,25 0,0 61,9 -0,6 36,3 5,2 Zuberoako herri elkargoa 12.802 3,65 -0,4 50,5 0,0 65,2 8,5 Amikuzeko herri elkargoa 13.411 4,23 -0,3 50,8 -0,5 52,5 9,4 Garazi-Baigorri herri elkargoa 13.102 4,47 -0,1 49,9 -0,3 96,2 12,2 Bidaxuneko herri elkargoa 14.316 3,93 -0,6 59,3 0,8 87,5 -4,0 Oloroealdeko herri elkargoa 14.253 4,03 -0,1 58,3 -0,7 72,6 18,4 Hazparneko Lurraldea 14.650 3,58 -0,1 60,9 -0,1 74,4 9,2 Bastida 12.020 3,86 -0,7 50,1 -2,3 82,2 -1,4 Iholdi-Oztibarreko herri elkargoa 11.187 - - 102,5 4,8 BAIONA ETA ERREFERENTZAIZKO BESTE HIRIBURU BATZUK Paris 28.125 11,46 0,1 65,4 -0,4 53,6 0,3 Bordeaux 17.014 9,31 0,0 63,6 0,0 65,8 5,9 Baiona 14.471 6,98 0,1 58,9 -0,1 38,0 5,0 *Dezilen arteko errenta tarteen neurria Kontsumo-unitateen errentan oinarritzen da. Informazio gehiago: http://www.insee.fr/fr/methodes/default.asp?page=definitions/unite-consommation.htm Oharra: Iparraldea osatzen ez duten udalerriak kanpo Lurralde elkargoen datuetan. Oharra: Salbaterraldeko herri elkargoarentzako bataz besteko errenta daturik ez dago sekretu estatistikoa dela medio. Iturria: INSEE.