5. TETRAEDROA
Tetraedro bat lau aurpegi dituen poliedro bat da. Erpin
bakoitzean hiru hiruki elkartzen dira eta guztira lau hiruki ditu.
Lauak berdinak badira tetraedro erregularra deitzen jako.
Erpinak:4, Ertzak:6, Aurpegiak:4.
6. HEXAEDROA
Kuboa edo hexaedro erregularra 6 aurpegi dituen poliedroa izateaz gain, 6 aurpegi
berdinak dituen hexaedroa da. Orduan, luzera, zabalera eta garaiera berdina izango
dute.
Erpinak:8, Ertzak:12, Aurpegiak: 6.
7. OKTAEDROA
Oktaedro bat zortzi aurpegi dituen poliedro bat da. Erpin bakoitzean lau
hiruki elkartzen dira eta guztira zortzi hiruki ditu. Zortziak berdinak badira
Oktaedro erregularra izango da.
Erpinak:6, Ertzak: 12, Aurpegiak: 8.
8. IKOSAEDROA
Ikosaedroa 30 ertz, 12 erpin eta 20 aurpegi dituen poliedroa erregularra da.
Aurpegietako hirukiak aldekideak dira eta, hortaz, bost solido
platonikoetako bat da ikosaedroa.
Erpinak:12, Ertz:30, Aurpegiak: 20.
9. DODEKAEDROA
Dodekaedroa poliedro erregular bat da hamabi aurpegi dituena.
Dodekaedroa erregularra da hamabi pentagono erregularrez osatuta
dagoenean. 20 erpin, 12 aurpegi eta 30 ertz ditu.
Erpinak:20, Ertzak: 30, Aurpegiak:12.
13. PRISMA ZUZENA
Prisma zuzenak, non oinarriak dituzten aldeak laukizuzenak diren; prisma
zuzenetan, oinarrien eta oinarriak lotzen dituzten aldeen arteko angelua
zuzena da.
Erpinak: 8, Ertzak:12, Aurpegiak: 6.
14. PRISMA ZEIHARRA
Prisma zeiharrak, non oinarrien eta oinarrien lotzen dituzten aldeen arteko
angelua zuzena ez den; prisma zeiharretan altuera ez dator prismako ertzen
luzerarekin. Gainera, prisma guztiak zuzenak edo zeiharrak dira.
Erpinak: 12, Ertzak: 18, Aurpegiak: 8.
16. PIRAMIDE ERREGULARRA
Piramidea gorputz geometrikoa da, oinarritzat poligono bat duena, eta poligono
horren erpinak goiko beste erpin bati lotzen zaio, piramidearen erpinari hain zuzen
ere; alboetako aurpegiak triangeluak dira.
Oinarria triangelu bat bada, piramidea triangeluarra dela esaten da; oinarria
laukizuzena bada, piramidea lauangeluarra dela esaten da, etab. Hau da, oinarrian
duen poligono-motak piramidearen izena osatzen du.
Erpinak:5, Ertzak: 8, Aurpegiak :5.
21. KONOA
Kono bat hiruki batek kateto baten inguruko biraketaz sortzen den
gorputz geometrikoa da.
Erpinak:1
22. ZILINDROA
Zilindro bat forma geometriko bat da, laukizuzen baten biraketaz sortzen
dena. Hiru aurpegi ditu: bi zirkulu plano kurbo batez batuak, bi aurpegi
horiekiko elkartzuta dena
23. ESFERA
Esfera hiru dimentsiotako espazioan puntu jakin batetik distantzia berera dauden
espazioko puntu guztiek osatzen duten azalera da. Erdiko puntutik azalerara dagoen
distantziari erradio deritzo. Era berean, zirkulu bat bere ardatzaren inguruan
biratzen denean sortzen den gorputz geometrikoa ere bada. Alde guztietatik
begiratuta, erabat biribila den gorputza da esfera.