1. Haren eta bere
Haren erantzukizuna da
(Nor) bere ekintzen erantzule da
(Nork) bere ekintzak gobernatu behar ditu
(Nori) bere ekintzen erantzukizuna eskatu behar zaio
2. Arrunta, haren; bihurkaria, bere
Pertsona-izenorde arrunta haren da; hortik behar dugu abiatu. Bere,
berriz, izenordaina baldintza jakin batzuen pean gertatzen denean
erabiltzen da (erabilera zorrotzean): dagoen perpauseko NOR, NORK
edo NORI elementua adierazten duenean. Horregatik esaten da bere
bihurkaria dela: aditzaren ardatz diren elementu horietako baten isla
da.
Haren ondoan nago.
*Bere ondoan nago.
Bere ondoan nauka.
Esan beharrik ez dago (edo bai) aditzari begiratu behar zaiola; izan ere, aditzean ardazten
da bihurkaritasuna: haren ondoan nago, (bere) ondoan nauka. Aditzera ere begiratzen
duen geziarekin (gezi bikoitzarekin) adierazi nahi dugu hori adibideetan, eta aditza bera
letra lodiz jarri dugu bihurkaritasuna gertatzen denean (nago / nauka).
3. Arrunta, haren; bihurkaria, bere
Ez dut ezagutzen haren letra.
Ez du ezagutzen bere letra.
Haren erantzukizuna da hori.
Bere erantzukizuna du hori.
4. Arrunta, haren; bihurkaria, bere
Haren iritziz, ez da ona.
[# Bere iritziz, (bera) ez da ona]
Bere iritziak azalduko ditu.
Hori harena da.
Hori berea du.
5. Arrunta, haren; bihurkaria, bere
Artistek beren ikusgarria aurkeztu ziguten, eta denok
goraipatu genuen haien lana.
Adibidearen iturria (bereziki gomendagarria artikulu hau ere):
Anuntxi Arana, Haren, BERE, haien, BEREN (EUREN); erabili.com,
2008-11-19. http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1226995769
6. Arrunta, haren; bihurkaria, bere: bikoteak (1)
Aipatu erakundeak legez eratua behar du, eta zerrendatutako jarduera
guztiak garatu behar dira *bere establezimendu edo sukurtsaletan.
Aipatu erakundeak legez eratua behar du, eta zerrendatutako jarduera
guztiak garatu behar ditu bere establezimendu edo sukurtsaletan.
Aipatu erakundeak legez eratua behar du, eta zerrendatutako jarduera
guztiak garatu behar dira haren establezimendu edo sukurtsaletan.
7. Arrunta, haren; bihurkaria, bere: bikoteak (2)
Poztu egin nau haren berri izateak.
Pozik eman digu bere berri.
Jakina, lehenbiziko esaldiko egin nau aditz horren erreferenteak
hauek dira: NOR: ni / NORK: haren berri izateak (ez dago aditzean
hura, denea delakoa)
Bigarren esaldian, berriz, bere horrek adierazten duena da aditzaren
NORK erreferentea, eta horregatik da erabiltzekoa bihurkaria.
8. Arrunta, haren; bihurkaria, bere: bikoteak (3)
Esan du ez naizela haren/beraren ondoan jarriko.
Esan du ez nauela bere ondoan eserita ikusi nahi.
Horra hor ohar interesgarri bat: zein aditz behar dugu hartu kontuan,
bihurkaritasunik baden edo ez ikusteko? Esaldi pare horretan, bietan
esan du hartuko bagenu, bietan bere genuke. Baina ez.
Izenordaina ageri den perpausaren aditza hartu behar da; mendekoa
baldin bada, mendekoa. Gure kasuan: ez naiz(ela) haren ondoan
jarriko / ez nauela bere ondoan eserita ikusi nahi.
Bigarren ohar bat: halakoetan, argiago gertatzen da, seguruenik, haren
ez baizik beraren jartzea, esan du perpausaren subjektuaz beraz eta
ez beste norbaitetaz ari garela adierazteko.
9. Arrunta, haren; bihurkaria, bere: X eta haren Z
Dirua eta haren norabideak
Oharkabean bere jartzen den kasu tipikoa.
Perpaus bat osatzen badugu, edozen aditz jartzen dugula ere, ezin esango dugu dirua
aditzaren erreferenteetako bat dela. Erreferentea haiek bat izango da (dirua +
norabideak).
Dirua eta haren norabidek ikusiko ditugu.
Dirua eta haren norabidek interesatzen zaizkit.
Dirua eta haren norabidek misterio bat dira.
Jakina, bere da honelakoetan (ikus alde nabarmena):
Diruak bere norabidek hartzen ditu.
Diruak baditu bere norabideak.
Diruak baditu bere legeak.
10. Arrunta, haren; bihurkaria, bere: X eta haren Z
Krisia eta haren ondorioak
Energia eta haren formak
Miren eta haren/beraren laguna
OSAGARRI:
Galdera (erabili.com): Alkatea eta bere semea ala alkatea eta haren
semea?
Anuntxi Aranaren erantzuna:
http://www.erabili.com/zer_berri/galdezka/1234020764
Alkatea eta haren semea etorri dira.
Alkatea bere semearekin etorri da.
11. Arrunta, haren; bihurkaria, bere: adibide iruzkinduak (1)
Ez pentsatzeko beti bere jarriz egiten dela hutsa Orain, erreakzioz
edo, kontrako alderako batzuk ere ikusten ditugu:
Txirri, Mirri eta Txiribiton *haien 40. urteurrena ospatzen ari
dira, eta horretarako, *haien errepertorioko doinu ezagunenak
orkestra eta abesbatzarako bertsioan partekatu dituzte.
Bietan beren da: ari dira aditzeko NOR eta partekatu dituzte
aditzeko NORK dira Txirri, Mirri eta Txiribiton.
12. Arrunta, haren; bihurkaria, bere: adibide iruzkinduak (2)
Eta hona hemen berriki aurkitutako gurutzatze bat (EHAA, testu berean):
1. Zuzendariaren agintaldian zehar, ebaluazioa egiteko talde batek *bere
jarduerak aztertuko ditu eta nola betetzen duen kargua baloratuko du.
2. Prozesu horren ondorioak jakinaraziko zaizkio interesatuari, dagokion
aldaketak egiteari ekin diezaion, *haren lanbide-jarduera hobetzeko.
Talde batek bere jarduerak aztertuko ditu esanez gero, taldearenak
aztertzeaz ari gara, jakina (eta hor zuzendariarenaz ari zen).
Bigarrenean, berriz, interesatuak bere lanbide-jarduera hobetzea
adierazi nahi zen, eta ez zen forma egokia hautatu. .
13. Arrunta, haren; bihurkaria, bere
EHUko Euskara Zerbitzuaren Ehulkuren aholkuak
orrian bada aurkezpen oso gomendagarri bat gai honen
inguruan .
http://ttiki.com/40288
(Denak daude hor; bilatu)