2. NOLA EGITEN DUGU?
• Harreman-funtzioari esker, kanpoko
ingurunean gertatzen diren aldaketei
erantzuten diegu.
• Zentzumen-organoek informazioa
hautematen dute.
• Garunak informazioa jaso, interpretatu
eta nola jokatu erabakitzen du.
• Giharrek garuneko aginduak jaso dituzte
eta gorputza mugiarazi dute.
4. • Garuna nerbio-sistemaren atal bat da,
atal nagusia.
• Giharrek gihar-sistema osatzen dute
eta hezurrek hezur-sistema. Bi
sistema hauek lokomozio-aparatua
osatzen dute.
• Zentzumen - organoek informazioa
hartzen dute.
5. ZENTZUMEN - ORGANOAK
• Zelula berezi batzuen bidez hautematen
dute informazioa.
• Zelula horiek zelula errezeptoreak
deitzen dira.
• Zelula errezeptoreek informazioa
bidaltzen dute garunera nerbioen bidez.
• Mota batzuk daude gure gorputzean:
- ikusmen – nerbioak
7. LOKOMOZIO - APARATUA
• Giharrez eta hezurrez osatuta
dago.
• Hezurren muturrak kartilagoz
estalita daude; elastikoagoak dira.
• Hezurrak artikulazioetan bidez
lotzen dira: lotailuen bidez.
• Giharrak hezurretara lotuta daude,
tendoien bidez.
9. NERBIO – SISTEMA
• Nerbio-sistemak harreman-funtzioa
zuzentzen du.
• Ehun mota bakar batez osatuta dago:
nerbio-ehunez.
• Nerbio-ehuna gorputz osoan zehar banatuta
dago.
• Nerbio-ehuna zelulez osatuta dago:
neuronak.
• Neuronek mezuak jaso eta bidaltzen
dituzte.
• Nerbio – sistemak bi zati ditu: nerbio-
sistema zentrala eta nerbio-sistema
periferikoa.
10. NEURONAK
• Oso forma bihurriak dituzte eta luzakin
asko dituzte alde guztietan.
• Hiru zati dituzte: gorputza, dentritak
eta axoia
11. – Gorputza: nukleoa eta organuluak daude.
- Dendritak: Luzakin lodi adarkatuak dira.
Dendriten bidez, neuronek informazioa
jasotzen dute
- Axoia luzakin bakarra da. Informazioa
bidaltzen die beste neuronei eta aginduak
bidaltzen dizkie gorputzeko organoei.
12. NERBIO-SISTEMA
ZENTRALA
• Bi zati ditu:
– Entzefaloa
– Bizkarrezur – muina
13. ENTZEFALOA
• Gure gorputzeko kontrolgune
nagusia da. Pentsamenduaren
eta oroimenaren organoa da.
Buruan dago. Hiru zati daude:
• Garuna: borondatezko
ekintza guztiak
kontrolatzen ditu eta
oroitzapenak gordetzen
ditu.
• Zerebeloa: Mugimenduak
eta oreka koordinatzen ditu.
• Bizkarrezur – erraboila:
organo asko erregulatzen
ditu.
14. NERBIO-SISTEMA
PERIFERIKOA
• Nerbioz osatuta dago.
• Gorputz osoan zehar banatuta
daude nerbioak.
• Bi motatakoak daude:
– Sentimen-nerbioak.
Zentzumen-organoetatik
nerbio-sistema zentralera
eramaten dute informazioa.
– Nerbio-motorrak: Nerbio-
sistema zentraletik
giharretara eta beste organo
batzuetara eramaten dituzte
aginduak.
15. BARNE-KOORDINAZIO
• Barruan guztia daukagu: barne-
ingurunean
• Gorputzak ondo funtzionatzeko, oso
inportantea da elkarren artean ondo
koordinatzea.
• Hori da barne-koordinazioa eta nerbio-
sistemak egiten du.
• Barne-koordinazioa egiteko, nerbio-
sistemak atal hauetan eragiten du: ez-
borondatezko giharretan eta sistema
endokrinoan.
16. EZ-BORONDATEZKO GIHARRAK
• Ez-borondatezko giharrek gu konturatu
gabe funtzionatzen dute.
• Organo hauek ez-borondatezko giharrak
dituzte: bihotza eta digestio-aparatua.
– Bihotzeko giharrak uzkurtzen eta
erlaxatzen dira.
– Digestio-aparatuko giharren mugimenduei
esker elikagaik ahotik heste-lodira arte
joaten dira.
• Nerbio-sistemak kontrolatze dute gihar
horien funtzionamendua nerbioen bidez.
17. SISTEMA ENDOKRINOA
• Organo multzo batez osatuta dago:
guruin endokrinoz.
• Guruin horiek substantzia batzuk
sortzen dituzte: hormonak.
• Mezulariak dira.
• Sistema endokrinoak funtzio batzuk
kontrolatzen ditu; adibidez,
ugalketa eta hazkundea.
18. GURUIN ENDOKRINOAK
• Hauek dira:
– Hipofisia: garunean dago eta
hazkundearen hormona sortzen du.
– Tiroidea: Tiroxina sortzen du.
Hormona honi esker, behar bezala
erabiltzen ditugu mantenugaiak.
– Pankrea: Intsulina sortzen du.
Azukrea erregulatzen du.
– Emakumeen obulutegiak eta gizonen
barrabilak: sexu-hormonak sortzen
dituzte,