ݺߣ

ݺߣShare a Scribd company logo
HELBURU PEDAGOGIKO OROKORRAK
HAUR HEZKUNTZA
Zer ikasten dute zure seme-alabek Haur Hezkuntzan?
Haur Hezkuntza haurrek hezkuntza sistemarekin daukaten lehenengo kontaktua da. Adin
honetan (2-5 urte) gurasoek garrantzi handia daukate, eta horretxegatik Ikastolako
ekintzekin bat egitea beharrezkoa da.
Etapa honetan zehar ikasleak bere gorputza deskubritzen du, eta era berean kontrolatzen
ikasten du, gero eta era autonomoago batez jokatzen hasten delarik. Horrela, berarengan
konfiantza eta iniziatiba garatzen hasten da. Era honetan ingurunearekin erlazio sozialak
mantentzeko gai izaten hasten da (helduekin zein bere adinekoekin). Era berean,
afektuzko adierazpenak elkartrukatzen ikasten du, eta desberdintasunak errespetatzen.
Jakin-minak bultzatuta, haur hezkuntzako umeek ingurune naturala eta kulturala behatu,
ikertu... egiten dute, eta errespetatzen ikasten dute. Errealitatearen aspektu desberdinak
adierazten ere irakasten dizkiegu.
Etapa honetako beste helburu bat, ikasleak bere ideiak, sentimenduak, esperientziak eta
nahiak espresatzen ikastea da. Gainera, bere adinari dagozkion posibilitate adierazkorrak
eta artistikoak gara ditzan laguntzen dugu.
LEHEN HEZKUNTZA
Haurraren gaitasunak garatuz.
Ikasleak dituen gaitasunak garatzea da Lehen Hezkuntzako helburu nagusia. Umearen
gaitasunak indartzea gizartean integra dadin. Etapa honetan haurrak bere gorputza
ezagutu eta preziatuko du eta osasun ohiturak hartuko ditu. Ekimen propioei ekiteko gai
izango da, eta baita harreman afektiboak sortzeko ere.
Umeak talde jardueretan parte hartzen du, eta dagozkion erantzukizunak bereganatuz,
ikuspuntu ezberdinak errespetatzen ikasten du. Sineste, arraza, sexu edo bestelako
bereizkeriak baztertzen ikasiko du, elkartasunezko harremanetan oinarrituta.
Etapa honetako beste helburu bat komunikazioari lotuta dago. Izan ere, ikaslea ahoz eta
idatzizko mezuak ulertzeko eta sortzeko gauza izango da, euskaraz nahiz gazteleraz. Eta,
maila sinpleagoan, baita atzerriko hizkuntza batean ere (ingelesa adibidez).
Lehen Hezkuntza hiru ziklotan banatuta dago (hasierakoa, erdiko eta goikoa) eta
bakoitzak bi urteko iraupena du. Sei urte hauetan zehar ikasleak Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzarako funtsezko diren kontzeptuak, teknikak eta jarrerak ikasiko ditu.

More Related Content

Similar to Helburu pedagogikoak (20)

PPT
Haur hezkuntzako curriculuma (2)
anesimon
DOCX
2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
92939394
PPTX
Ikasketa-prozedurak
MartaVenzala
PPT
M A T R I K U L A Z I O A
tximinotxiki
PDF
Decretu Currikularra
kattalingorriak
DOCX
XXI.mendeko hezkuntza
edurrezurizuri
DOCX
XXI.mendeko hezkuntza
edurrezurizuri
DOCX
Curriculumaren sintesia
bashirlazahar
PDF
Pedagogoen alderaketa
JuneMateo
PPTX
Hezkuntzaren altxor ezkutua
andertms
PDF
Decreto primaria heziberri eusk
i martinez
DOCX
2. dekretuaren sintesia
Equipoa754
ODT
Gaitasunak[1]
txinparta1
DOCX
Unitate didaktikoa
Xingola
DOCX
Dekretuaren sintesia
irakasletaldea
DOCX
Dekretuaren sintesia
irakasletaldea
DOC
Dekretu galderak[1]
txinparta1
DOCX
Galderak (didaktika orokorra) igo
EtiopiaUtopia
PPTX
hizkuntzen trataera integratua eta integrala.pptm.pptx
MireneUgarte
PPT
Ikasgaiaren aurkezpena
Iñaki Larrea
Haur hezkuntzako curriculuma (2)
anesimon
2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
92939394
Ikasketa-prozedurak
MartaVenzala
M A T R I K U L A Z I O A
tximinotxiki
Decretu Currikularra
kattalingorriak
XXI.mendeko hezkuntza
edurrezurizuri
XXI.mendeko hezkuntza
edurrezurizuri
Curriculumaren sintesia
bashirlazahar
Pedagogoen alderaketa
JuneMateo
Hezkuntzaren altxor ezkutua
andertms
Decreto primaria heziberri eusk
i martinez
2. dekretuaren sintesia
Equipoa754
Gaitasunak[1]
txinparta1
Unitate didaktikoa
Xingola
Dekretuaren sintesia
irakasletaldea
Dekretuaren sintesia
irakasletaldea
Dekretu galderak[1]
txinparta1
Galderak (didaktika orokorra) igo
EtiopiaUtopia
hizkuntzen trataera integratua eta integrala.pptm.pptx
MireneUgarte
Ikasgaiaren aurkezpena
Iñaki Larrea

Helburu pedagogikoak

  • 1. HELBURU PEDAGOGIKO OROKORRAK HAUR HEZKUNTZA Zer ikasten dute zure seme-alabek Haur Hezkuntzan? Haur Hezkuntza haurrek hezkuntza sistemarekin daukaten lehenengo kontaktua da. Adin honetan (2-5 urte) gurasoek garrantzi handia daukate, eta horretxegatik Ikastolako ekintzekin bat egitea beharrezkoa da. Etapa honetan zehar ikasleak bere gorputza deskubritzen du, eta era berean kontrolatzen ikasten du, gero eta era autonomoago batez jokatzen hasten delarik. Horrela, berarengan konfiantza eta iniziatiba garatzen hasten da. Era honetan ingurunearekin erlazio sozialak mantentzeko gai izaten hasten da (helduekin zein bere adinekoekin). Era berean, afektuzko adierazpenak elkartrukatzen ikasten du, eta desberdintasunak errespetatzen. Jakin-minak bultzatuta, haur hezkuntzako umeek ingurune naturala eta kulturala behatu, ikertu... egiten dute, eta errespetatzen ikasten dute. Errealitatearen aspektu desberdinak adierazten ere irakasten dizkiegu. Etapa honetako beste helburu bat, ikasleak bere ideiak, sentimenduak, esperientziak eta nahiak espresatzen ikastea da. Gainera, bere adinari dagozkion posibilitate adierazkorrak eta artistikoak gara ditzan laguntzen dugu. LEHEN HEZKUNTZA Haurraren gaitasunak garatuz. Ikasleak dituen gaitasunak garatzea da Lehen Hezkuntzako helburu nagusia. Umearen gaitasunak indartzea gizartean integra dadin. Etapa honetan haurrak bere gorputza ezagutu eta preziatuko du eta osasun ohiturak hartuko ditu. Ekimen propioei ekiteko gai izango da, eta baita harreman afektiboak sortzeko ere. Umeak talde jardueretan parte hartzen du, eta dagozkion erantzukizunak bereganatuz, ikuspuntu ezberdinak errespetatzen ikasten du. Sineste, arraza, sexu edo bestelako bereizkeriak baztertzen ikasiko du, elkartasunezko harremanetan oinarrituta. Etapa honetako beste helburu bat komunikazioari lotuta dago. Izan ere, ikaslea ahoz eta idatzizko mezuak ulertzeko eta sortzeko gauza izango da, euskaraz nahiz gazteleraz. Eta, maila sinpleagoan, baita atzerriko hizkuntza batean ere (ingelesa adibidez). Lehen Hezkuntza hiru ziklotan banatuta dago (hasierakoa, erdiko eta goikoa) eta bakoitzak bi urteko iraupena du. Sei urte hauetan zehar ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako funtsezko diren kontzeptuak, teknikak eta jarrerak ikasiko ditu.