1. Getxolinguae 2015
Â
Hizkuntza Proiektua Gure Ikastetxeetan
Maribi Apraiz, Marimar Perez, Teresa Ruiz
Berritzegune Nagusia. Hizkuntza aholkulariak
Hizkuntza Proiektua ikastetxeko hizkuntzen erabileraren eta irakaskuntzaren
inguruko erabakiak biltzen dituen dokumentu garrantzitsua izateaz gain,
irakasleentzat hizkuntzak irakasteko tresna lagungarria da eta eskolako
hizkuntzen kudeaketarako gida eta gurasoentzat informazio iturria ere bada.
Ikastetxeei Hizkuntza Proiektua garatzen laguntzeko hainbat ideia azpimarratu
nahiko genituzke atal honetan: Hizkuntza Proiektua Eskola Elkartea osoaren
lana da, testuinguruari lotua eta Hezkuntza Proiektuaren pean dago; kudeaketa
eremuari eta eremu didaktiko-metogologikoari eragiten dion lan sakona da
Hizkuntza Proiektua. Zorionez, lan hori garatzeko tresnak ditugu eskura:
Hizkuntza Proiektua egiteko gida, Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua gaineko
prestakuntzarako baliabideak (ikasturte honetako webgunea), eta, batez ere,
Ikastetxeetako irakasleek egindako lan izugarria.