2. Udaberria zen.
Gereziondoa lorez
beterik zegoen.
Hala ere, adartxo
bat ez zegoen oso
pozik. Berak lore
bat baino ez
zeukan eta berak
ere beste adar
guztiek bezala lorez
beterik egon nahi
zuen. Baina egun
batean, ezustean,
inork susmatu gabe,
hara non hil ziren
gereziondoko lore
guztiak! Eta
adartxoa ez zen
orduan hain triste
sentitu.
3. Eguzkia gogor
berotzen hasi zen,
eguzkiaren beroak
adarretatik
hostotxoak aterarazi
zituen eta
gereziondo osoa
hostoz bete zen.
Baina lore bakarra
zeukan adarrari ez
zitzaion orduan ere
hostorik atera.
Egunak joan,
egunak etorri,
azkenean, kilikiliak
eginez, lore
bakarreko adarrari
hosto berde-berde
distiratsu eta alai
bat atera zitzaion.
4. Handik egun batzuetara urretxindor batek hostoa ikusi zuen eta
agurtzera joan zitzaion:
—Egunon, hostotxo! Gereziondoko hostorik ederrena zara –esan zion-.
Gaur arte ez zaitut ikusi.
—Atzo jaio nintzen –esan zion hostoak.
—Eta jakina, hain gaztea izanda, mundua ez duzu ezagutuko, ezta?
–galdetu zion urretxindorrak.
—Ez, ba, ez dut mundua ezagutzen –erantzun zion
hostotxoak.
—Eta ez al dakizu zer den belarra zapaltzea edota
landetan eta erreketan ura edatea? –jarraitu zuen
urretxindorrak.
—Ura? Zer da ura? –galdetu zuen hostotxoak harriturik.
5. Orduan
Urretxindorra ura
zer zen azaltzen
ahalegindu zen:
—Ura kristalaren
antzeko zerbait da.
Baina ez da kristala
bezala geldi egoten,
ura mugitu egiten da.
—Ez dut ondo
ulertzen –esan zion
hostotxoak.
6. Une hartan zeruan
zegoen laino txiki bat
desegin egin zen eta ur
tanta batzuk erori
ziren zerutik
hostotxoa eta
urretxindorra zeuden
tokira.
—Hauxe da ura! –esan
zion urretxindorrak.
—Ongi da –erantzun
zion hostotxoak–. Orain
badakit ura zer den.
7. Baina haizeak putz egin zuen eta hostoaren gainean zegoen ura erori egin
zen.
—Nire ura! Nire ura! -hasi zen hostoa garrasika-. Nire ura nahi dut.
—Ezinezkoa da ur hori berriro berreskuratzea -erantzun zion
urretxindorrak-. Lurrak jan du ura. Zatoz nirekin, errekatxora eramango
zaitut eta nahi beste ur izango duzu.
8. —Ez zaitez zoroa izan -esan
zion adarrak hostotxoari-. Ez
al duzu ikusten zure lekua
hau dela?. Niri lotuta zaude,
neuk ematen dizut bizia. Utzi
txoriei hegaz egiten. Hau da
zure lekua -esan zion berriro
ere.
Baina hostoak errekara
joan nahi zuen.
9. Hurrengo egunean
urretxindorra berriro
itzuli zen adar gainera
eta abesten hasi zen.
—Oso ondo abesten
duzu -esan zion
hostotxoak-. Hori
ahots ederra!
—Ez pentsa nire
ahotsa horren polita
denik, politagoa da
etxe batean entzuten
dudan biolina -esan
zion urretxindorrak.
10. —Zer da biolina? -galdetu
zion orduan hostotxoak.
—Egurrezko kutxa baten
modukoa da -erantzun zion
urretxindorrak-. Eta
barrutik oso musika ederra
ateratzen du.
—Biolina entzun nahi dut
-esan zuen orduan hostoak.
—Zatoz nirekin eta etxe
horretako leihora joango
gara eta hantxe entzungo
dugu.
—Ez zaitez itsua izan! -esan
zion berriro adarrak
hostoari-. Nahikoa duzu
haizeak jotzen duenean
egiten duen musika
entzutearekin.
11. H
Hostoak gau hartan
ez zuen lorik egin eta
hurrengo arratsaldean
berriro joan zitzaion
urretxindorra.
—Gaur ez daukat
zurekin egoteko astirik,
hostotxo. Aurki haurrak
irtengo dira eskolatik
eta haiek bidean
botatzen dituzten ogi
eta gailleta apurrak
biltzera joan behar dut
–esan zion
urretxindorrak.
12. H
—Eta zer dira haurrak? –galdetu
zion hostotxoak.
–Ez al dakizu haurrak zer diren?
–erantzun zion urretxindorrak
zeharo harriturik-. Haurrak txorien
antzekoak dira –azaldu zion-. Bai,
antzekoak dira, baina txoriak baino
handiagoak.
—Eta ba al daukate hegorik?
–galdetu zion hostotxoak jakin-
minez-. Eta mokorik ba al dute?
–jarraitu zuen.
—Ez, ez dute hegorik, ezta mokorik
ere, baina salto egiten dute, baita
hitz egin eta abestu ere. Eta zarata
handiak ateratzen dituzte, txoriek
bezala.
—Haur bat ikusi nahi dut –esan zion
hostotxoak-. Eraman nazazu zurekin,
mesedez!
—Ez zaitez joan –esan zion berriro
ere adarrak-. Zuk neu naukazu
hemen, eta gauean biok elkarrekin
izarrak ikusiko ditugu.
13. Hostotxoa oso triste zegoen. Hurrengo gauean berriro etorri zitzaion
urretxindorra.
—Gabon, hostotxo -esan zion-. Etorriko al zara nirekin? Orain adarra lo dago eta
neuk askatuko zaitut.
14. Hura poza hostotxoak hartu zuena! Azkenean adarrarengandik bereiztu eta libre
izango zen. Urretxindorrak mokoan hartu zuen hostotxoa eta errekara eraman zuen
uretara, ondoren biolina entzuten zen etxeko leihora eta, azkenik, berak lo egiten
zuen harrizko dorrera eraman zuen.
15. Urretxindorra goizean
goiz jaiki eta eltxoak eta
mamarroak eraman
zizkion hostotxoari
gosaltzeko.
—Nik ezin dut
horrelakorik jan -esan
zion hostotxoak-. Gainera,
begira, eguzkiak jo nau
eta kolorea galtzen eta
zimurtzen hasia naiz.
Urretxindorra,
hostoaren kolore zurbila
ikustean, ikaratu egin zen.
Larriturik lorategira joan
zen eta han aurkitutako
guztia eraman zion
jateko, baina hostotxoak
ezin izan zuen ezer jan.
16. Bat-batean haize zakar
batek ur potxingo
bateraino eraman zuen
hostotxoa eta bertan
hondoratu zen.
Urretxindorrak bazter
guztiak arakatu zituen
hostoaren bila, baina
ezin izan zuen aurkitu.
17. Hantxe geratu zen hostotxoa ur potxingoan bere
adarra eta gereziondoa gogotik kendu ezinda.