1. 1
Erdaldunak euskarara erakartzea:
ba al dakigu zirrikituak irekitzen?
1.- Esperientzia:
No sabemos euskera, ¿cómo ayudar a nuestros
hijos e hijas para que sean bilingües?
2.- Ideia: Zirrikituak irekitzea
3.- Ideiaren aplikazioa
3.1.- Nondik hasi behar dugu? Zer hartu behar dugu
kontuan?
3.2.- Nola jokatu beharko dut zirrikituak irekitzeko?
4.- Ondorioak
5.- Bibliografia interesgarria
Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
2. 2
1- Esperientzia:
Nola lagundu seme-alabei eskolako lanekin? Zer egin euskara eta
gaztelania nahasten badituzte? Euskara ondo ez baldin badakit erabili
behar al dut seme-alabekin? Gaztelania ondo ikasiko al dute?...
Horiek dira euskaraz ez dakiten gurasoentzako ematen ditugun
hitzaldietan gehienek egiten dituzten galderak.
Baina, horiek erantzuteaz gain, soziolinguistikatik abiatuz eskolatik
kanpo ere euskara sustatu beharra azpimarratzen diegu, elebitasunaren
onurak azpimarratzen dizkiegu (edo gutxienez zalantza sorrarazten
duten aurreiritziak gainditzeko datuak ematen dizkiegu) eta seme-
alabak benetako elebidunak izatera iritsi daitezen guraso moduan egin
dezaketenari buruzko ideia zehatzak ematen zaizkie.
Hitzaldi hauek argitalpen batean oinarritzen dira: GuÃa práctica
para padres y madres de niños y niñas bilingües. Alkarbidek (Bizkaiko
Udaletako Euskara Zerbitzuen Federazioak) eta Bizkaiko hainbat
udaletako euskara zerbitzuk argitaratu zuten 2005ean. Argitalpen
horiek aurkezteko herriz herri euskaraz ez zekiten gurasoentzat
hitzaldiak antolatu zituzten eta han hasi zen No sabemos euskera,
¿cómo ayudar a nuestros hijos e hijas para que sean bilingües?
hitzaldien ibilbidea.
Hasierako hitzaldiak arrakastatsuak izan zirela ikusirik,
hitzaldiekin jarraitzea erabaki genuen, bai, une hartan, Ttakun Kultur
Elkartetik, baita, gaur egun, ebetetik ere.
Ordu t’erdi inguruko hitzaldiak dira. Julio Ibarra kazetari ezagunak
eta biok (Iñaki Eizmendi) ematen ditugu. Saio arinak dira eta mezu
argiekin.
Horregatik, saio hasieran ohikoak diren hamar galdera aurkezten
dizkiegu eta nondik nahiko luketen erantzuten hastea galdetu. Horren
Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
3. 3
ondoren, hizkuntzen ikaste prozesutik abiatuz gaian kokatzeko
oinarriak ematen dizkiegu, eta, elebitasunari buruzko zenbait datu ere
eman ondoren, galderak erantzuten ematen da hitzaldiaren tarterik
handiena.
Ia beti galdera beretik hasi behar izaten dugu: Nola lagundu
seme-alabei eskolako lanekin euskara jakin gabe? Zenbat eta ingurune
erdaldunagoa eta nabarmenagoa izaten da galdera horretatik hasteko
eskaria.
Baina, zein da hitzaldien benetako helburua? Euskaraz ez dakiten
gurasoek ikustea seme-alabak elebidun orekatuak izatera iristeko ez
dela nahikoa euskarazko ereduetan matrikulatzea eta eskolaz kanpo ere
euskara behar dutela (etxean, eskolaz kanpoko jardueretan...).
Hainbat saioren ondoren argi dugu mezu hori ondo ematen
dugula. Gainera, saioaren denbora tarterik handiena mezu horien
inguruan aritzen gara. Baina, bestalde, argi dugu mezuak benetan
gurasoengana iristeko beharrezkoa dela lehenik eta behin gurasoen
kezkak argitzea, guretzat gai garrantzitsuenak ez badira ere: Nola
lagundu eskolako lanekin? Gaztelania ondo ikasiko al dute? Zer egin bi
hizkuntzak nahasten badituzte?... Beraien kezkak argitzean, lasaitu
egiten dira, eta guretzat garrantzitsuak diren ideiak eta proposamenak
entzuteko jarrera hobea dute.
Zirrikituarekin ondo asmatu dugulakoan gaude. Ondorio horretara
iritsi gara.
Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
4. 4
2- Ideia: Zirrikituak irekitzea
Zirrikituak irekitzearen ideia oso sinplea da: errazagoa da
zerbaitekin lotura txiki bat duen pertsona lotura handiagoak hartzera
animatzea, zuzenean lotura handietara jotzea baino. Lotura txikien
bidez lotura handi batera iritsi gaitezke. Hau euskararen kasura
eramanda horrela adierazi daiteke: norbait euskarara erakarri nahi
badugu, lehenik eta behin horretarako bide bat aurkitu behar dugu.
Pauso txikiak emateko bideak aurkitzea da gure proposamena, behin
pauso txiki bat eman duenak pauso handiagoak ematea errazagoa baita.
Hau da, zirrikituak ireki behar ditugu.
Baina, nondik hasi zirrikituak bilatzen edo irekitzen? Bide
emozionalak lantzea izan daiteke eraginkorrena. Gero eta gehiagok
azpimarratzen duten gaia da hori, gainera.
Hau frogatzeko gaitasunik ez dugun arren, hona hemen bi adibide.
Bata liburuetatik hartua, bestea guk saioetatik ondorio bezala
ateratakoa.
1. adibidea: Erretzaile bat medikuarengana joaten da eta honek
erretzeari utzi behar diola lehenbailehen esaten dio, hainbat
arrazoirengatik lehenbailehen uztea komeni zaiola. Baina erretzaileak ez
dio erretzeari uzten. Halako batean, bere alabak horren berri jakiten du
eta honakoa esaten dio: agindu zenidan, medikuak erretzeari uzteko
eskatzen bazizun, erretzeari utziko zeniola. Eta erretzaileak erretzeari
utzi zion. Zergatik? Medikuak oso ondo arrazoitu zion utzi beharra, eta
ez zuen utzi. Alabaren kasuan, berriz, alabari huts ez egiteak, hau da,
alaba ez mintzeak eraman zuen kasu egitera. Arlo emozionalak izan
zuen eragina. Ez al zaizue iruditzen, horrelako edo bide bereko beste
egoeraren batean guregan ere eragin gehiago izango lukeela arlo
emozionalak?
Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
5. 5
2. adibidea: Zergatik etortzen dira euskaraz ez dakiten gurasoak
hitzaldietara? Euskararen normalizazioarekin oso kontzientziatuta
daudelako? Hizkuntzaren ekologiari sekulako garrantzia ematen
diotelako? Edo guraso (hezitzaile) onak izan nahi dutelako eta horretan
huts egiteko beldurra dutelako? Gehien aukeratzen dituzten galderek
argi erakusten dute: eskolako lanekin nola lagundu? gaztelania ondo
ikasiko al dute? euskara eta gaztelania nahasten badituzte zer? Seme-
alaben heziketan parte hartu nahi dute baina kezkak eta beldurrak
dituzte. Baina ez datuetan eta arrazoietan oinarritutakoan, emozioetan
oinarritutakoak baizik: seme-alaben heziketan huts egiteko beldurra,
guraso moduan eredu egokia izateko nahia, beste gurasio batzuk baino
gutxiago izatearen sentsazioa (euskaraz dakiten gurasoak)...
Beraz, horixe gure proposamena, bide emozionaletatik zirrikituak
irekitzeko ahalegina egitea erdaldunak euskarara erakartzerakoan.
Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
6. 6
3- Ideiaren aplikazioa
Bide emozionaletik zirrikituak bilatzea proposatzen dugu, beraz.
3.1-
3.1- Nondik hasi behar dut? Zer hartu behar dut
kontuan?
Gure helburua erdaldunak euskarara erakartzea bada,
euskararekin harremanetan jarri behar ditugu.
Euskararekin harremanetan jartzeko, bakoitzaren abiapuntua
hartu beharko dugu kontuan, hainbat kasu ezberdin aurkituko baititugu:
- Euskararekin inolako harremanik ez dutenak, euskararekin
harreman gutxi dutenak eta euskararekin harreman handia
dutenak euskara ez jakin arren (ingurune euskaldunetan bizi
diren erdaldunak, adibidez).
- Euskararekin harremana badutenak (gutxi edo gehiago), eta,
gainera, euskara zerbait badakitenak (ulertzen dutenak,
zertxobait hitz egiten dutenak...). Ia euskaldunak, alegia.
Abiapuntu oso ezberdinak ditugunez, euskararekiko harremana
bilatzeko garaian, estrategia edo bide ezberdinak eskaintzen ahalegindu
beharko dugu. Hau da, tipologia ezberdinentzako egokiak izan
daitezkeen jarduerak eskaintzen ahalegindu beharko dugu: euskara
erabiltzeko taldeak, euskara ikasteko klaseak, seme-alaben jarreretan
eragiteko tresna sinpleak, eta abar.
Jarduera edo bide horiek aukeratzerakoan, aproposa izan daiteke
eragin nahi dugun gizataldearen interesguneak ezagutzea eta hortik
egitea eskaintza: lagunartea, familia, lana, ikasketak, bikotea,
zaletasunak... Interesgune horietan bilatu beharko ditugu euskararekiko
harremanak.
Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
7. 7
Gainera, bakoitzaren izaerak eta erritmoak errespetatzeko
saiakera egin beharko dugu. Batzuentzako oso normala izan daiteke
euskararekin batere harremanik ez edukitzetik euskaltegian izena
ematea eta euskara ikasten hastea, baina beste batzuek euskara
ikasteko pausoa eman aurretik beste tarteko hainbat pauso eman
beharko dituzte (eta agian ez dira sekula euskaltegi batera joango).
Nolabait ere, hainbat aukera eman behar dizkiegu euskarara
hurbilarazteko, eta bakoitzari lagundu beretzako egokiena dena
aukeratzen. Baina norberak erabakitzen du zein den bere bidea, ezin
dugu guk guztia erabat bideratu.
Planteamendu positiboetatik jo beharko dugu, noski. Ematen diren
aldaketak norberarentzat onak direla ikusi behar du erdaldunak, egiten
duen ahalegina bere onurarako izango dela beti.
Bestalde, interesgarria da kontuan hartzea, zenbait aldaketa
batera ematea aldaketa bakar bat ematea baino errazagoa izan
daitekeela, edo, gutxienez, aldaketa bat ziur emango dela
badakigunean, beste aldaketa batzuekin ere lotzeak hauek lortzea
erraztu dezakeela. Hau da, bizitzan zeharreko erritmo aldaketak erabili
ditzakegu jokabide bat baino gehiago aldatzeko. Adibidez: iraila iristen
da eta oporrak amaitu dira. Egunerokotasunera itzultze horretan badago
ohitura aldaketa bat, eta beste batzuekin lotzea ez da zaila: dieta
egitearekin, kirola egiten hastearekin, erretzeari uztearekin... Ohitura
aldaketak asko izaten dira, batzuk hautazkoak dira baina beste asko
berez datoz: seme-alaba bat edukitzea hautazkoa da baina behin
etortzen denean aldaketa handiak eragiten ditu gure bizitzan
(ordutegiak, lagunartea, ikastetxea...). Ahalegin aldetik askotan ez da
handiagoa aldaketa bakarra ematea edo aldaketa horri beste bi edo hiru
txikiago eranstea. Beraz, euskararen gaian ere, saiatu gaitezke erritmo
aldaketa horiek aurreikusten gure saiakerak horrekin lotzeko.
Hau izan daiteke horren guztiaren adibide bat:
40 urte inguruko pertsona bat, ingurune nahiko erdaldun batean
bizi dena, eta euskara ikasteko beharrik inoiz sentitu ez duena. Lanean
dabilen enpresa euskara plan bat egiten hasi da eta bere alaba eskola
Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
8. 8
batean D ereduan ikasten hasi da. Euskara lehen baino gertuago du eta
zenbait kezka sortzen zaizkio: alabari nola lagundu eskolako lanekin
edo euskara planaren ondorioz enpresako hainbat eremutatik baztertuta
sentituko ote den beldurra. Aukerak ere baditu: euskara ikastekoa,
kezkak argitzeko antolatutako hitzaldietara joatekoa, euskara ikasi ez
baina norabide horretan zenbait pauso ematekoa (ikastaro laburrak...),
eta abar. Egoera horretan dagoen batek zuzenean euskara ikasten
hastea erabaki dezake. Beste batek euskara ikasi ez, baina kezkak
argitzeko hitzaldietara joatea hautatu dezake eta ikastetxean antolatu
duten jolas ikastaroan izena eman dezake jolas batzuk euskaraz
ikasteko. Eta abar.
Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
9. 9
3.2-
3.2- Nola jokatu beharko dut zirrikituak irekitzeko?
Erdaldunak euskararekin harremanetan jarri beharko ditugu eta
horretarako hainbat aukera eskaini beharko dizkiegu norberak bere
ezaugarrietara egokitu ahal izateko.
Horretarako oso garrantzitsua izango da enpatia etengabe
erabiltzea. Ulertu behar dugu zer sentitzen duten besteek guk zer egin
dezakegun ikusteko, hau da, zirrikituak zein izan daitezkeen ikusteko
eta mezu egokiak helarazteko. Gure ustez oso ideia ona edo oso logikoa
dena, agian beste batentzat ez da horrela eta gainera gaizki
sentiaraztera edo defentsa jarrera batean jartzera eramaten dugu.
Zirrikituak ezinbestekoaren bidetik edo sedukzioaren bidetik
bilatu beharko ditugu. Biak balio digute eta biak dira egokiak. Bietatik
edukitzea dela onena ere esan daiteke: euskara ezinbestekoa soilik izan
ez dadin (motibazio instrumental hutsetara ez mugatzeko) baina
sedukzio hutsera ere mugatu gabe (oso zaila izango baita hainbat eta
hainbat bide horretatik soilik euskarara hurbilaraztea).
Ezinbestekoaren bidetik bilatzearekin hau esan nahi dugu:
euskara, pertsona horrenagana, ezinbestekoa den jarduera batzuen
bidez iristen dela, hau da, ez dugu euskarara erakartzen, euskara
topatzen du bere bidean. Adibidez: seme-alabak ikastetxean hasi behar
dutenean, euskarazko ereduak dira nagusi. Nahi edo ez, euskararekin
topo egiten dute hainbat erdaldunek.
Zirrikituak sedukziotik bilatzea, berriz, euskarara erakartzea da.
Seduzitu ahal izateko hainbat oinarri hartu behar ditugu kontuan.
Besteak beste, honako hauek:
- Erakargarriak izan daitezkeen gauzak eskaini behar ditugu,
eragin nahi dugunen interesguneetatik gertu daudenak.
Kuadrillategi egitasmoa hainbat gazteren kasuan, jolas
Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
10. 10
ikastaroak edo seme-alaben klase orduetan ematen diren
euskara ikastaroak gurasoentzat, eta abar.
- Proposamen zehatzak egin beharko ditugu. Argumentazioak
argiak izan behar dute eta mezuak Zergatik
sinpleak.
proposatzen dizugun jolas ikastaro bat egitea? Euskarazko
hainbat jolas ikasteko eta seme-alabekin euskaraz ere jolastu
ahal izateko. Hori bai, ez duzu euskara asko ikasiko eta batez
ere jarreren aldetik izango du eragina.
- Aurreikusi zeintzuk izan daitezkeen kontrako argudioak edo
oztopoak. Horren arabera Adibidez: aldebiko
jokatu.
argumentazioak erabili. Euskara ikasten hasteko kontrako
argumentazio nagusienetako bat denbora faltarena izaten da.
Hori aurreikusi badut, eta, azaltzerakoan arazo horren aurrean
nola jokatuko dugun pentsatua badut (saio motzak dira, ez
dira egun guztiak, zure ordutegia kontuan hartu dugu
diseinatzerakoan...), argumentu edo aitzakia hori erabili nahi
duenak zailagoa du: ñabardurak bilatu beharko ditu edo beste
proposamenen bat egin... Ez banu aurreikusia izango, berehala
erabiliko luke eta orduan nik izan beharko nuke ñabardurak,
xehetasunak... azaltzen hasi beharko nukeena.
- Proposamenak egiten dituenak sinesgarritasuna beharko du
eta proposatzeko moduak ere fidagarritasuna erakutsi behar
du.
- Emozioetan oinarritutako argumentazioek eragin handiagoa
dute arrazoietan oinarritutakoak baino. Estatistika landu eta
zehatzak baino indar gehiago izaten du irudi hunkigarri batek
edo adibide pertsonal batek.
- Asertibitatez aurkeztu behar dira gauzak: zer nahi dugun
azaldu behar da, baina bestearen errealitatea kontuan hartuz.
Nire jokabideetan, zeharka eta disimiluan eragiten saiatzen ari
direla ohartzen banaiz jarrera defentsiboa hartuko dut eta oso
zaila izango da eragitea. Hau da, pertsuasioa erabiltzen dute,
Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
11. 11
baina ni ohartzerik ez dutenez nahi, gure izaerarekiko
mehatxu moduan ikusiko dugu.
Bide hauetatik lortu dezakegu, beraz, hainbat erdaldun euskarara
erakartzen hastea. Eta, zirrikitua irekitzearen ideiarekin azaldu bezala,
behin pauso bat emandakoan errazagoa da aurrera jarraitzea.
Lortuko bagenu, gainera, ez soilik jardueretan parte hartzea,
baizik eta inplikatzea, eragina biderkatu egingo genuke. Inplikazio hau
ere, noski, pausoka eman daiteke eta oso gauza txikiak ere izan
daitezke: antolaketako konturen batean aritzea, euskara ikasteaz gain
tarte batzuetan sistematikoki erabiltzen hasteko konpromisoa hartzea...
Euskarara erakarriz zirrikitua irekitzen dugu, baina norberak bere
jokabideetan aldaketa txikiak eginaz eta jardueretan inplikatuz,
zirrikitua zabaldu egingo dugu eta pauso gehiago ematea asko erraztu
daiteke.
Adibidez, euskara ondo ez dakien bat euskara klaseetara joaten
hasi daiteke, eta, agian, erabilera talde batean sartu. Baina lortuko
bagenu erabilera taldearen buru bera izatea, jardueran inplikatzen dugu
eta errazagoa izango da beste pausu batzuk ematera animatzea.
Beraz, beti enpatiatik abiatuz eta sormena erabiliz, ez da oso zaila
zirrikituak irekitzeko bideak topatzea. Hori bai, hemen aipatzen diren
moduko oinarriak kontuan izan beharko ditugu pauso zuzenak eman
ahal izateko.
Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
12. 12
4- Ondorioak:
Zirrikituak irekitzearen ideia ez da berria, noski. Erdaldunak
erakartzerakoan beti ahalegindu izan gara horretan. Hala ere, askotan
ez dugu asmatu izan edo ez ditugu erabili eskura izan genitzakeen
baliabide guztiak. Proposatzen diren ideiak askoz gehiago landu
daitezke eta hutsuneak ere badaude, baina baliagarriak izan
daitezkeelakoan aipatzen dira.
Azken batean, euskaraz ez dakiten gurasoentzako antolatutako
hitzaldietan zirrikituaren ideiarekin oso ondo asmatzen dela uste dugu,
eta horregatik erabaki dugu saioa ideia horren inguruan antolatzea.
Gurasoen hitzaldi hauetan, gurasoen kezka edo beldur batzuk argitzen
dira eta seme-alaben heziketa elebidunean laguntzeko ideia eta tresna
zehatzak eskaintzean zirrikitua zabaltzeko aukerak sortzen dira. Une
horretan, beste zenbait zirrikitu irekitzea askoz errazagoa da: gurasoak
jolas ikastaroetan izena ematea, euskara ikasteko guraso taldeak
osatzea, eta abar. Ideia hori aztertzea eta horren inguruko
proposamenak egitea bilatu da.
Beste hainbat eremutan ere zirrikituaren ideia erabili daitekeela uste
dugu: lan munduan, adibidez. Euskaldunengan eragiteko ere zirrikituak
irekitzearen ideia erabili beharko dugu. Erdaldunak erakarri nahi ditugu
baina askotan ez dakigu euskaldunongana ere nola iritsi:
gaztelaniarekiko joera nabarmena dutenengana, seme-alaben hizkuntza
transmisioan jokabide oso egokiak ez dituztenengana... Guraso
euskaldunentzako hitzaldiak ere egiten ditugu, gure ustez egokiak diren
gaiekin eta mezuekin: guraso euskaldunak seme-alabentzat eredu
izatea nahi genuke hizkuntzaren erabileran eta jokabideetan. Baina
askoz guraso gutxiago hurbiltzen dira saio hauetara. Zergatik? Ez
dugulako zirrikitua aurkitu. Baina aurkitu beharko dugu eta emozioen
bidetik seguru aurkituko dezakegula zirrikituren bat.
Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA
13. 13
5- Bibliografia interesgarria:
Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua. Alkarbide, 2005.
Hezitzaileek asko egin dezakete. Ttakun Kultur Elkartea eta
Gipuzkoako Foru Aldundia, 2006.
El animal social. Elliot Aronson. Alianza, 1997.
Inteligencia emocional. Daniel Goleman. Kairos, 1996.
La práctica de la inteligencia emocional. Daniel Goleman.
Kairos, 1999.
Educar con inteligencia emocional. Zenbait autore. Debolsillo,
2006.
Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa JARDUNALDIA