ݺߣ

ݺߣShare a Scribd company logo
IGERIKETA 
Betidanik ibai edo itsas ertzetan bizi diren gizakiengan; uretan igeri 
egitearen ametsa nagusitu da. Hasieran bizi iraupena bermatzeko bazan 
gaur egun alderdi utilitarioa edo ludiko eta kirol ikuspegipean zabaldu da. 
Igeriketan teknikak garrantzi handia hartzen du. Oso kirol orekatua dela 
esan daiteke, gihar eta gaitasun fisiko guztiak lantzen bait ditu. Zenbait 
osasun arazoei aurre egiteko (eskoliosis, asma, eta abar) oso gomendagarria 
da. Igeriketa praktikatzen duen kirolariak lesionatzeko arrisku txikia du. 
Gaur egun esan daiteke zaila dela igerian ez dakien gazteren bat aurkitzea, 
herri gehienetan igerilekuak dauzkagu, gero eta jende gehiagok erabiltzen 
ditu igerilekuak bere aisialdirako, adin guztietarako egokia eta osasuntsua 
den ekintza bat dugu. 
Kirol jarduera bezala 1896. urtean; lehenengo joko olinpikoekin batera, 
hasten dela esan daiteke. Garai hartan itsas librean ospatzen ziren 
txapelketak, gaur egun neurri eta tenperatura jakineko igerilekutan 
ospatzen da. 
Hauek dira kirol igeriketan lehiatzen diren frogak: 
IGERIKETA FROGAK 
Estilo Librea Bizkar estiloa Igela estiloa Tximeleta 
100 metro. 
100 metro. 
100 metro. 
200 metro. 
200 metro. 
200 metro. 
400 metro. 
800 metro.** 
1500 metro.* 
4 x 200 metro.* 
4 x 100 metro.** 
100 metro. 
200 metro. 
Estilo froga: (Igela, bizkarra, tximeleta eta librea) 
400 metro. 
(Igerilariak 100 metro 
egin behar ditu estilo 
bakoitzean). 
4 x 100. 
(Taldekide bakoitzak estilo 
batean igeri egingo du). 
* Gizonezkoek bakarrik 
** Emakumezkoak soilik
IGERILEKUKO BESTE KIROLAK 
Igeriketaz gain igerilekuan beste kirol batzuk ospatzen dira. 
 IGERIKETA SINKRONIZATUA. 
Oraingoz emakumeek soilik egiten duten 
kirola da. Lehiaketa bi tarteetan banatzen da: 
derrigorrezko ariketak eta “rutina” deituriko 
koreografia. Bi lan horietan lortutako puntuak 
batu egiten dira. 
Hiru lehiaketa mota bereiztu daitezke: 
o Bakarkakoa. 
o Binakakoa. 
o Taldekakoa. Zortzi igerilarik 
osatutako taldeak izate dira. 
 WATERPOLOA. 
Zazpi jokalariek osatutako taldekako kirola da. 
Gizon nahiz emakumeek jokatzen dute. Helburua 
baloia aurkariaren atean sartzean datza. 
Lehiaketa zazpi minututako lau denboraz osatuta 
dago. 
Debekatuta dago igerilekuko hondoan edo bazterretan heltzea. 
 JAUZIAK. 
Gizon eta emakumeak parte hartzen duten kirol honetan bi 
lehiaketa daude: bakarkako jauziak edo binaka egiten diren 
jauzi sinkronizatuak. 
Bi froga ezberdintzen dira saltatzen den altuera eta 
elementuen arabera: 
o Palanka: 10 metrotara dagoen oinarri zurruna. 
o Tranpolina: 3 metrotako ohol malgua. 
Lehiaketaren helburua jauzi akrobatikoak egin eta uretan 
ahalik eta zipriztin gutxien ateriaz jauztea.
IGERIKETA ESTILOAK 
Igeriketan lau estilo ezberdindu daitezke: 
 CROLL IGELA BIZKARRA TXIMELETA 
OINARRIZKO UR SOROSPENAK
IGERILEKUA ERABILTZERAKOAN BETE BEHARREKO ARAUAK 
Igeriketa lantzeko herriko igerilekura joango gera. Gogoratu igerilekua leku 
publikoa dela eta bertan arau berezi batzuk bete behar ditugula: 
 Normalean gurekin batera jende gehiago egongo da igerilekua 
erabiltzen. Guri dagokigun kalea edo kaleak soilik erabili. 
 Igerilekuko instalazioak, igerilekuko langileak, bai eta beste bezeroak 
errespetuz tratatu. 
 Bainu txanoa derrigorrezkoa da igerilekuan sartzeko. Etxean ahaztu 
egin bazaizu sarreran edo sorosleari eskatu. 
 Komenigarria da igeriketako betaurrekoak erabiltzea. Urak duen 
gehiegizko kloroa oso kaltegarria bai da begietarako. 
 Kale berdinean jende gehiagorekin topatzen bagara denak zentzu 
berean igeri egingo dugu; hau da norbera bere kaleko eskuinetik joango da 
beti. 
 Derrigorrezkoa da igerilekuan sartu aurretik dutxa hartzea, honela 
gorputzeko izerdi arrasto eta bestelako zikinkeriak garbituko ditugu. 
 Igerileku ingurura ezin izango zara kaleko arropa edo oinetakorekin 
sartu. 
 Lurrean egon daitezkeen onddoekin kutsatu ez gaitezen komenigarria 
da aldageletan bai eta igerileku ingurutan txankletak erabiltzea. 
 Igerileku inguruan debekatuta dago korrika egitea. Lurra bustita 
egoterakoan lurrera erortzeko arriskua baitago. 
 Bazkaldu ondoren bi edo hiru ordutako tartea utzi behar dugu, uretan 
sartu aurretik. 
 Igerilekutik irten ondoren komenigarria da xaboiarekin gorputz osoa 
garbitzea, igerilekuak duen gehiegizko kloroa garbitzeko. Onddoekin 
kutsatu ez gaitezen komenigarria da dutxa amaitu ondoren gorputza eta 
zehatzago behatz arteak ondo idortzea. 
 Txistua edo pixagura sartzen bazaizu gertuen dagoen komuna bilatu. 
 Saiatu igerilekuko ura ez edaten, kloroak ez ditu gai guztiak 
garbitzen. 
 Aldageletan ezin da jan; itxaron kanpora irten arte.
GURE IGERIKETA TEKNIKA HOBETZEN 
Igeri estilo bakoitza menperatzea urte askotako lana da. Guk oinarrizko 
gomendio batzuk baino ez ditugu gogoratuko. 
⇒ KROL 
 Zangoak aldaka ingurutik mugitu behar 
dira eta ez belaunetatik. 
 Txorkatila, luze eta erlaxatuta 
mantendu behar da. 
 Oinak ez dira uretatik irten behar. 
 Goitik ikusita eskuak “S” formako mugimendu bat egiten dute. 
 Besoa kanpoko ibilbidea 
egiterakoan ukalondoa beti eskuaren 
gainetik joango da. 
 Eskua uretan sartzen denean saiatu 
ahalik eta gehien luzatzen. 
 Saiatuko gera 
gorputzaren posizioa 
horizontala izaten hau 
da ahalik eta 
“hidrodinamikoena” 
izaten. 
 Airea albotik eta ahotik hartzen da eta ur azpian 
aho eta sudurretik botatzen da. 
 Airea hartzerakoan komeni da bi aldeetatik 
egitea. Horretarako modurik egokiena hiru besakadaro 
egitea da.
IGELA 
 Zangoen mugimendua igela baten 
mugimenduaren itsura hartzen du: 
Gorputza era bat luze dagoelarik; 
zangoek zuzen tolesten dira orpoak ipurdi 
aldera ekarriz. Hemendik eta ostikada 
baten bidez kanpoaldera ireki eta berriz 
elkartuko ditugu hasierako jarrera 
harturik. 
 Azpitik ikusita eskuen ibilbidea 
bihotz baten forma marrazten du. 
 Burua txandaka 
uretan sartzen eta ateratzen doa. Eskuak bular aldera 
bultzatzen dutenean burua aterako da airea hartzeko. 
Airea ur azpian askatzen da eskuak aurrerantz luzatzen 
diren bitartean. 
⇒ BIZKARRA 
 Zangoak aldaka ingurutik mugitu behar dira eta ez 
belaunetatik. 
 Txorkatila, luze eta 
erlaxatuta mantendu behar 
da. 
 Belaunak ez dira uretatik kanpo 
aterako. Behatz puntak apur bat baino ez 
dira kanpora aterako. 
 Ostikada ez da oso sakona izango. 
 Esku-ahurra uretan kanpoaldera begira sartzen da. 
Behatz txikia uretan lehenik sartuaz.
Besoa aurrerantz luzatuta sartzen da eskua 
uretan. Besakada sorbalda paretik pasatzerakoan 
ukalondoa gutxi gora behera 90º tolestuta 
egongo da. Eskuaren ibilbidea izter aldean 
amaitzen da besoa luzatuta dagoelarik. 
 Burua gorantz begira doa. 
 Saiatuko gera gorputzaren posizioa horizontala 
izaten hau da ahalik eta “hidrodinamikoena” izaten. 
 Saiatu zure 
ibilbidea zuzen mantentzen. 
⇒ TXIMELETA 
 Zangoen bi ostikada ematen dira eskuen 
besakada bakoitzeko. Beraz ostikada bikoitza da. 
 Zangoak aldaka ingurutik mugitu behar dira 
eta ez belaunetatik. 
 Txorkatila, luze eta erlaxatuta 
mantendu behar da. 
 Goitik ikusita eskuak “sarraitzuloa” 
formako mugimendu bat egiten dute. 
 Besoak airetik aurrera 
eramaterakoan ez ditugu oso altu eraman 
behar; hobe ur azaletik gertu eramatea. 
 Gorputzak izurdearen uhin-higidura 
mugimendua gogorazten digun 
mugimenduarekin desplazatzen da. 
Mugimendu hau aldakan hasten da. 
 Besakada egiten dugun bitartean burua 
uretatik ateratzen da airea hartzeko. Eta uretan 
sartzen da eskuak berriz uretan sartu aurretik.
Binaka jarri zaitezte eta txandaka luze bat igeri ezazue estilo 
bakoitzean. Laguna behatuko duzue, igeriketa estilo bakoitzean. 
Behatutako ikaslea: 
KROL Bai Ez 
1. Zangoak aldaka ingurutik mugitzen ditu? 
2. Txorkatila, luze eta erlaxatuta mantentzen du? 
3. Oinak uretatik atera gabe mantentzen ditu? 
4. Eskuak “S” formako mugimendua egiten dute? 
5. Besoaren kanpoko ibilbidean ukalondoa gainetik doa? 
6. Eskua uretan luzatuta sartzen da? 
7. Gorputzak posizioa “hidrodinamikoa” mantentzen du? 
8. Airea bi aldeetatik hartzen du? 
IGELA Bai Ez 
1. Zangoen mugimendua igela batenaren antzekoa da? 
2. Eskuen ibilbidea bihotz baten forma marrazten du? 
3. Burua uretan txandaka sartu eta ateratzen du? 
BIZKARRA Bai Ez 
1. Zangoak aldaka ingurutik mugitzen ditu? 
2. Txorkatila, luze eta erlaxatuta mantentzen du? 
3. Oinak uretatik atera gabe mantentzen ditu? 
4. Ostikada sakonegia egin gabe egiten du? 
5. Esku-ahurra uretan kanpoaldera begira sartzen da? 
6. Besakadan sorbalda parean ukalondoa (+/-)90º tolesten du? 
7. Gorputzak posizioa “hidrodinamikoa” mantentzen du? 
8. Ibilbidea zuzen mantentzen du? 
TXIMELETA Bai Ez 
1. Ostikada bikoitza egiten du? 
2. Zangoak aldaka ingurutik mugitzen ditu? 
3. Txorkatila, luze eta erlaxatuta mantentzen du? 
4. Eskuak “sarraitzuloa” formako mugimendua egiten dute? 
5. Besoak aurreratzerakoan ur azaletik gertu eramaten ditu? 
6. Gorputzaren mugimendua izurde batena dirudi? 
GUZTIRA

More Related Content

Igeriketa

  • 1. IGERIKETA Betidanik ibai edo itsas ertzetan bizi diren gizakiengan; uretan igeri egitearen ametsa nagusitu da. Hasieran bizi iraupena bermatzeko bazan gaur egun alderdi utilitarioa edo ludiko eta kirol ikuspegipean zabaldu da. Igeriketan teknikak garrantzi handia hartzen du. Oso kirol orekatua dela esan daiteke, gihar eta gaitasun fisiko guztiak lantzen bait ditu. Zenbait osasun arazoei aurre egiteko (eskoliosis, asma, eta abar) oso gomendagarria da. Igeriketa praktikatzen duen kirolariak lesionatzeko arrisku txikia du. Gaur egun esan daiteke zaila dela igerian ez dakien gazteren bat aurkitzea, herri gehienetan igerilekuak dauzkagu, gero eta jende gehiagok erabiltzen ditu igerilekuak bere aisialdirako, adin guztietarako egokia eta osasuntsua den ekintza bat dugu. Kirol jarduera bezala 1896. urtean; lehenengo joko olinpikoekin batera, hasten dela esan daiteke. Garai hartan itsas librean ospatzen ziren txapelketak, gaur egun neurri eta tenperatura jakineko igerilekutan ospatzen da. Hauek dira kirol igeriketan lehiatzen diren frogak: IGERIKETA FROGAK Estilo Librea Bizkar estiloa Igela estiloa Tximeleta 100 metro. 100 metro. 100 metro. 200 metro. 200 metro. 200 metro. 400 metro. 800 metro.** 1500 metro.* 4 x 200 metro.* 4 x 100 metro.** 100 metro. 200 metro. Estilo froga: (Igela, bizkarra, tximeleta eta librea) 400 metro. (Igerilariak 100 metro egin behar ditu estilo bakoitzean). 4 x 100. (Taldekide bakoitzak estilo batean igeri egingo du). * Gizonezkoek bakarrik ** Emakumezkoak soilik
  • 2. IGERILEKUKO BESTE KIROLAK Igeriketaz gain igerilekuan beste kirol batzuk ospatzen dira. IGERIKETA SINKRONIZATUA. Oraingoz emakumeek soilik egiten duten kirola da. Lehiaketa bi tarteetan banatzen da: derrigorrezko ariketak eta “rutina” deituriko koreografia. Bi lan horietan lortutako puntuak batu egiten dira. Hiru lehiaketa mota bereiztu daitezke: o Bakarkakoa. o Binakakoa. o Taldekakoa. Zortzi igerilarik osatutako taldeak izate dira. WATERPOLOA. Zazpi jokalariek osatutako taldekako kirola da. Gizon nahiz emakumeek jokatzen dute. Helburua baloia aurkariaren atean sartzean datza. Lehiaketa zazpi minututako lau denboraz osatuta dago. Debekatuta dago igerilekuko hondoan edo bazterretan heltzea. JAUZIAK. Gizon eta emakumeak parte hartzen duten kirol honetan bi lehiaketa daude: bakarkako jauziak edo binaka egiten diren jauzi sinkronizatuak. Bi froga ezberdintzen dira saltatzen den altuera eta elementuen arabera: o Palanka: 10 metrotara dagoen oinarri zurruna. o Tranpolina: 3 metrotako ohol malgua. Lehiaketaren helburua jauzi akrobatikoak egin eta uretan ahalik eta zipriztin gutxien ateriaz jauztea.
  • 3. IGERIKETA ESTILOAK Igeriketan lau estilo ezberdindu daitezke: CROLL IGELA BIZKARRA TXIMELETA OINARRIZKO UR SOROSPENAK
  • 4. IGERILEKUA ERABILTZERAKOAN BETE BEHARREKO ARAUAK Igeriketa lantzeko herriko igerilekura joango gera. Gogoratu igerilekua leku publikoa dela eta bertan arau berezi batzuk bete behar ditugula: Normalean gurekin batera jende gehiago egongo da igerilekua erabiltzen. Guri dagokigun kalea edo kaleak soilik erabili. Igerilekuko instalazioak, igerilekuko langileak, bai eta beste bezeroak errespetuz tratatu. Bainu txanoa derrigorrezkoa da igerilekuan sartzeko. Etxean ahaztu egin bazaizu sarreran edo sorosleari eskatu. Komenigarria da igeriketako betaurrekoak erabiltzea. Urak duen gehiegizko kloroa oso kaltegarria bai da begietarako. Kale berdinean jende gehiagorekin topatzen bagara denak zentzu berean igeri egingo dugu; hau da norbera bere kaleko eskuinetik joango da beti. Derrigorrezkoa da igerilekuan sartu aurretik dutxa hartzea, honela gorputzeko izerdi arrasto eta bestelako zikinkeriak garbituko ditugu. Igerileku ingurura ezin izango zara kaleko arropa edo oinetakorekin sartu. Lurrean egon daitezkeen onddoekin kutsatu ez gaitezen komenigarria da aldageletan bai eta igerileku ingurutan txankletak erabiltzea. Igerileku inguruan debekatuta dago korrika egitea. Lurra bustita egoterakoan lurrera erortzeko arriskua baitago. Bazkaldu ondoren bi edo hiru ordutako tartea utzi behar dugu, uretan sartu aurretik. Igerilekutik irten ondoren komenigarria da xaboiarekin gorputz osoa garbitzea, igerilekuak duen gehiegizko kloroa garbitzeko. Onddoekin kutsatu ez gaitezen komenigarria da dutxa amaitu ondoren gorputza eta zehatzago behatz arteak ondo idortzea. Txistua edo pixagura sartzen bazaizu gertuen dagoen komuna bilatu. Saiatu igerilekuko ura ez edaten, kloroak ez ditu gai guztiak garbitzen. Aldageletan ezin da jan; itxaron kanpora irten arte.
  • 5. GURE IGERIKETA TEKNIKA HOBETZEN Igeri estilo bakoitza menperatzea urte askotako lana da. Guk oinarrizko gomendio batzuk baino ez ditugu gogoratuko. ⇒ KROL Zangoak aldaka ingurutik mugitu behar dira eta ez belaunetatik. Txorkatila, luze eta erlaxatuta mantendu behar da. Oinak ez dira uretatik irten behar. Goitik ikusita eskuak “S” formako mugimendu bat egiten dute. Besoa kanpoko ibilbidea egiterakoan ukalondoa beti eskuaren gainetik joango da. Eskua uretan sartzen denean saiatu ahalik eta gehien luzatzen. Saiatuko gera gorputzaren posizioa horizontala izaten hau da ahalik eta “hidrodinamikoena” izaten. Airea albotik eta ahotik hartzen da eta ur azpian aho eta sudurretik botatzen da. Airea hartzerakoan komeni da bi aldeetatik egitea. Horretarako modurik egokiena hiru besakadaro egitea da.
  • 6. IGELA Zangoen mugimendua igela baten mugimenduaren itsura hartzen du: Gorputza era bat luze dagoelarik; zangoek zuzen tolesten dira orpoak ipurdi aldera ekarriz. Hemendik eta ostikada baten bidez kanpoaldera ireki eta berriz elkartuko ditugu hasierako jarrera harturik. Azpitik ikusita eskuen ibilbidea bihotz baten forma marrazten du. Burua txandaka uretan sartzen eta ateratzen doa. Eskuak bular aldera bultzatzen dutenean burua aterako da airea hartzeko. Airea ur azpian askatzen da eskuak aurrerantz luzatzen diren bitartean. ⇒ BIZKARRA Zangoak aldaka ingurutik mugitu behar dira eta ez belaunetatik. Txorkatila, luze eta erlaxatuta mantendu behar da. Belaunak ez dira uretatik kanpo aterako. Behatz puntak apur bat baino ez dira kanpora aterako. Ostikada ez da oso sakona izango. Esku-ahurra uretan kanpoaldera begira sartzen da. Behatz txikia uretan lehenik sartuaz.
  • 7. Besoa aurrerantz luzatuta sartzen da eskua uretan. Besakada sorbalda paretik pasatzerakoan ukalondoa gutxi gora behera 90º tolestuta egongo da. Eskuaren ibilbidea izter aldean amaitzen da besoa luzatuta dagoelarik. Burua gorantz begira doa. Saiatuko gera gorputzaren posizioa horizontala izaten hau da ahalik eta “hidrodinamikoena” izaten. Saiatu zure ibilbidea zuzen mantentzen. ⇒ TXIMELETA Zangoen bi ostikada ematen dira eskuen besakada bakoitzeko. Beraz ostikada bikoitza da. Zangoak aldaka ingurutik mugitu behar dira eta ez belaunetatik. Txorkatila, luze eta erlaxatuta mantendu behar da. Goitik ikusita eskuak “sarraitzuloa” formako mugimendu bat egiten dute. Besoak airetik aurrera eramaterakoan ez ditugu oso altu eraman behar; hobe ur azaletik gertu eramatea. Gorputzak izurdearen uhin-higidura mugimendua gogorazten digun mugimenduarekin desplazatzen da. Mugimendu hau aldakan hasten da. Besakada egiten dugun bitartean burua uretatik ateratzen da airea hartzeko. Eta uretan sartzen da eskuak berriz uretan sartu aurretik.
  • 8. Binaka jarri zaitezte eta txandaka luze bat igeri ezazue estilo bakoitzean. Laguna behatuko duzue, igeriketa estilo bakoitzean. Behatutako ikaslea: KROL Bai Ez 1. Zangoak aldaka ingurutik mugitzen ditu? 2. Txorkatila, luze eta erlaxatuta mantentzen du? 3. Oinak uretatik atera gabe mantentzen ditu? 4. Eskuak “S” formako mugimendua egiten dute? 5. Besoaren kanpoko ibilbidean ukalondoa gainetik doa? 6. Eskua uretan luzatuta sartzen da? 7. Gorputzak posizioa “hidrodinamikoa” mantentzen du? 8. Airea bi aldeetatik hartzen du? IGELA Bai Ez 1. Zangoen mugimendua igela batenaren antzekoa da? 2. Eskuen ibilbidea bihotz baten forma marrazten du? 3. Burua uretan txandaka sartu eta ateratzen du? BIZKARRA Bai Ez 1. Zangoak aldaka ingurutik mugitzen ditu? 2. Txorkatila, luze eta erlaxatuta mantentzen du? 3. Oinak uretatik atera gabe mantentzen ditu? 4. Ostikada sakonegia egin gabe egiten du? 5. Esku-ahurra uretan kanpoaldera begira sartzen da? 6. Besakadan sorbalda parean ukalondoa (+/-)90º tolesten du? 7. Gorputzak posizioa “hidrodinamikoa” mantentzen du? 8. Ibilbidea zuzen mantentzen du? TXIMELETA Bai Ez 1. Ostikada bikoitza egiten du? 2. Zangoak aldaka ingurutik mugitzen ditu? 3. Txorkatila, luze eta erlaxatuta mantentzen du? 4. Eskuak “sarraitzuloa” formako mugimendua egiten dute? 5. Besoak aurreratzerakoan ur azaletik gertu eramaten ditu? 6. Gorputzaren mugimendua izurde batena dirudi? GUZTIRA