9. SARRERA *Zer dira IKT-ak? IKT-ak informazio eta komunikazio teknologiak esan nahi du. Informazioaren eta komunikazioaren arloko zenbait kontzeptu eta teknologien bilduma da eta etengabe aldatzen ari da.
10. SARRERA *Historia K.o. 1454 Inprenta 1930 Telebista 1920 Irratia 1896 Hari gabeko telegrafoa 1895 Zinematografia 1876 Telefonoa 1839 Dagerrotipoa 1837 Telegrafo elektrikoa Historian zehar IKT-ak eraldatzen joan dira eta oso garrantzitsuak izan dira gizartean. Lau generazio desberdinetan bana genezake IKT-en historia: -Lehenengo generazioa (1940-1955) -Bigarren generazioa (1955-1964) -Hirugarren generazioa (1964-1971) -Laugarren generazioa (1971-?)
11. SARRERA *Historia Lehenengo generazioa (1940-1955): 1946an ENIAC-a eraiki zuten, Zenbakizko Integratzaile Elektronikoa eta Konputagailua.
12. SARRERA *Historia Bigarren generazioa (1955-1964): Informatika sortu zen, baita sistema eragileak eta programazioa ere.
13. SARRERA *Historia Hirugarren generazioa (1964-1971): CHIP-ak erabiltzen hasi ziren, zirkuitu integratuak, zirkuitu elektroniko minitarizatuak dira eta ia tresna elektroniko guztietan erabiltzen dira.
14. SARRERA *Historia Laugarren generazioa (1971-?): Gaur egun generazio honetan kokatuko ginateke eta bere berezitasuna PC-en (ordenagailu pertsonalak) popularizazioak eragin zuen iraultza da.
15. SARRERA *Zertarako edo non erabiltzen dira? IKTak oso garrantzitsuak dira gaur egungo gizartean. Esate baterako, ia etxe guztietan aurki daitezke ordenagailuak, mugikorrak, MP3ak... IKTek lanak egiteko informazioa bilatzen, gure informazioa konpartitzen, lagunekin komunikatzen... errazten digute.
16. SARRERA *Zertarako edo non erabiltzen dira? Irakaskuntzan ere gero eta garrantzi handiagoa dute IKTek. Zenbait ikasgai ordenagailu bidez eman daitezke, eta ez informatika bakarrik. Irakasleek lanak sarean jartzen dituzte eta ikasleek beraien kontutik har ditzakete lanak, esate baterako Moodle izeneko plataforma oso ezaguna da. Gainera, hainbat ikastetxetan hasi dira gela guztietan arbel digitalak, ordenagailu eramangarriak... jartzen.
17. BISITAK *NGS 1986 inguruan hasi zen NGS enpresa lanean, hasieran entengabeko elikatze-sistemak ekoizten hasi ziren. Gaur egun, enpresaren ekoizpena handitu egin da eta ordenagailuetarako periferikoak (teklatua, web kamerak,...) ere egiten dituzte. Donostia inguruan dagoen enpresa bisitatu genuen, baina mundu osoan zehar egiten dute lan, hainbat herrialdetara ekoizten dituzte beraien produktuak.
18. BISITAK *NGS Frantzian, Kroazian, Portugalen, Hong Kong-en... ofizinak dituzte eta beraien lana oso garrantzitsua da bertan. Beraien lana bi modutara egiten dute, batzuetan beraiek diseinatzen dituzte produktu propioak eta beste batzutean, gustoko duten produktu bat aukeratu eta eraldatu egiten dute. Donostiako ofizina, batez ere, marketing-ean oinarritzen da.
19. BISITAK *Ibercom Ibercom telekomunikazio operadore independente bat da eta Internet, datu-base eta telekomunikaizo zerbitzuen salmetan eta distribuzioan oinarritzen da enpresa hau. Beraien enpresa Donostian eta Madrilen aurkitzen da, baina 1997an lanean hasi zirenean lokal txiki batean hasi ziren lanean. Enpresa handitzen joan da pixkanaka, baina hala ere ez dira oso ezagunak. Beraien lana oso garrantzitsua den arren, ez da behar bezala ezagutzen beraien enpresa.