3. 3
1.- SARRERA
Lan honen bidez Euskal Autonomi Erkidegoan IKT-ek (Informazio eta komunikazio
teknologiak) hezkuntzan duten eragina eta parte-hartzea aztertuko dugu eta horretarako
dauden programa nagusienak azalduko ditugu zehatz-mehatz.
Hauen eragina aztertu eta gaur egungo eskoletan zein helbururekin erabiltzen diren
ikusteko, ezinbestekoa iruditzen zaigu gaur egungo egoerara iristeko gertatu diren
gertaerak azaltzea labur-labur.
Europa izan zen informazioaren gizartea ospea hartzen hasi zen tokia, 1994an
Bangemann-ek Europa en marcha hacia la Sociedad de la Informaci坦n izeneko plana
martxan jarri bezain laster. Baina bi urte pasa ziren Europar Batasuna, honek
Hezkuntzan zuen garrantziaz jabetu zen arte. Eta hortik aurrera Iniciativa eEuropa
bezalako planak jarri ziren martxan, ondoren eEurope bezalakoez jarraituz.
eEurope iniziatibak Espainian ere eragina izan zuen eta Gasteizen hasi ziren
Europak ezarritako aldaketetara egokitzeko planak. Eta espa単a.es, Ingenio 2010
bezalako proiektuak agertu ziren eskolen moldaketa ziurtatzeko.
Guzti honen aurrean Euskal Herriak Plan Premia bezalakoen bidez aldaketa batzuk
egitea erabaki zuen,Curriculumean ere hauen partaidetzari garrantzia emanez.
Honetaz gain, ikastetxe guztietan IKTei dagokionez egoera oso ezberdinak egon
daitezkeela ezin da ukatu. Esaterako, gure esperientzia dela eta oso egoera ezberdinak
bizi izan ditugu adibidez, praktikak egin ditugun eskoletan. Eta guztiok dakigu eskolen
ekonomi mailaren arabera ere ezberdintasunak ager daitezkeela.
Gaur egun Euskal Herrian hiru proiektu dira nagusi eta ondoren hauen nondik
norakoak azalduko ditugu.
4. 4
2.- GARAPENA
2.1.- Ikasys proiektua
Ikastolen Elkarteak bere aitzindaritza eta esperientzia frogatuak ditu hezkuntza
eremuko I+G+B egitasmoak eta proiektuak burutzean, euskal eskolaren gestioan, oro
har. Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) alorrean 15 urte baino gehiagoko
eskarmentua metatua du eta euskarazko eta euskal kulturan ardaztutako software
kurrikularra eta aisialdikoa ekoiztean aitzindaria izan da. Honela, eskola-gestioari
zuzendutako aplikazio informatiko propioak sortu, esperimentatu, burutu eta berritzera
iritsi da eta eskola erkidegoaren baitako komunikazioa errazteko aplikazioak sortzen eta
eguneratzen ere jarraitzen du.
Ikastolen IKT planak bi helburu orokor definituak ditu. Lehenengoa, derrigorrezko
irakaskuntza amaitzerakoan, ikasleek, garatu beharreko gaitasunen artean oinarrizko
IKT konpetentziak barneratuak izatea eta IKTen erabilpenaren bitartez, beste arlo edo
ikasgaien aprendizaia hobetzea lortzea. Bigarrena, IKTak txertatuz, ikastolen
antolaketa eta kudeaketa eredu egokiak arakatu eta proposatzea.
Lehenengo helburuarekin lotuta eta ekoizpenarekiko ardura edozein IKT planaren
zutabe nagusia izanik, Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen bitartez, irakaskuntza-
hezkuntza prozesuan lagunduko duten eta Ikasmaterialgintza Proiektuarekin bat datozen
baliabide kurrikularrak sortzen ari dira. Marko honetan koka dezakegu ikasys proiektua.
Irudia 1: Ikasys Proiektua
5. 5
Abiapuntua
Ikasle bakoitzak du bere estiloa eta erritmoa ikasteko orduan, eta bakoitzaren
berezitasun horri nola erantzun behar zaion asmatzea da hezkuntzaren arazo nagusietako
bat.
Eskolako zenbait eduki ariketetan trebatuz eta memorizatuz barneratzekoak dira, eta
arlo horietan sortzen da zalantza gehien, hor ikusten baita alde gehien ikasletik ikaslera.
Bakoitzaren berezitasun horri irtenbide egokia emateko, ikasleek ariketa batzuei
erantzun behar izaten diete edo memoria ariketak egin behar izaten dituzte.
Honen aurrean, gaur egun arazo honi honela erantzuten zaio, memorizatzeko diren
ariketak inolako euskarririk gabe egiten dira eta ariketa bidez landu daitezkeen eduki
batzuei soilik ematen zaie konponbidea bide desberdinetatik: ariketa berak dituzten
ikasliburuak erabiliz, sakontze jarduerak eginez batzuetan, jarduera liburuak erabiliz eta
irakasleek prestatutako fitxak erabiliz.
Honek guztiak irakasleak ikasle bakoitzaren bilakaeraren jarraipen sistematikoa era
egokian burutzea izugarri zailtzen du. Testuinguru honetan, baliabide hauek ikasle eta
irakasleengana modu pertsonalizatuan iritsi ahal izateko hutsunea bete nahian sortu da
ikasys proiektua.
Zer da ikasys?
Tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak
lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko
sistema berriztatzailea da. Ikasys proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko
sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software)
eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Hiru zeregin
ditu:
Trebatzeko: Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen
zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste,
kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren
formulazioa,
6. 6
Memorizatzeko: Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu
dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera
historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-
lexikoa, formulazioa,
Nork berea egiteko: Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era
autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari
ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.
Zein helburu du?
Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko
bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko,
ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu
nagusia. Ikasys Proiektuko jardueren bidez ikasleak konpetentzia desberdinak
lortzen lagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako aprendizaia
puntualetan trebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera
bideratutako hezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da.
Ikasys sistemaren osagaiak
Hardware aldetik: eskola beharrei erantzungo dien eta erabiltzeko erraza eta
merkea den IKASBOOK tresna informatiko mugikorra. Tresna hau gela arruntean
integratuko da eta ikasle bakoitza bere
ordenagailuarekin arituko da.
Software aldetik: atal honek hiru web
aplikazio biltzen ditu, jarduerak sortzeko
eta antolatzeko aplikazioa, tresna
informatiko mugikorrean jarduerak
exekutatzeko aplikazioa eta irakasleek
ikasleek egindako lanen garapenaren
jarraipena egiteko aplikazioa.
Irudia 2: Ikasleak aplikazioak erabiltzen
7. 7
Eduki kurrikular aldetik: arloka eta zailtasunaren arabera mailakatutako jarduera
sorta biltzen du. 6-12 adin bitartean arlo bakoitzeko 45.000 ariketa sortu dira, guztira,
225.000 ariketa bost arlotan banatuta (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta
Ingurunea).
Ikasys proiektuaren prozedurak
Kontratu didaktikoa: ikaslearen gaitasuna eta ahalmena kontuan izanik kontratu
didaktikoa egingo da, bertan, irakasleak ikaslearekin batera adostuko du zer lan egin
behar duen (zenbat ariketa, gainditu beharreko zailtasun maila, denboralizazioa,).
Aniztasunari erreparatzea: ikasle bakoitzak bere mailaren arabera landuko ditu
aurrez hitzartutako ariketak. Bitartean, irakasleak lana gainbegiratuko du.
Dibertsifikatzea: aurrekoarekin batera, behar bereziak dituzten ikasleen
jarraipenean edota etorkinen hainbat beharretan ere lagundu dezake proiektuak.
Ebaluazioa: ikasleak ariketak egin ahala, aplikazioak zuzendu egingo ditu; aldi
bereko zuzenketa da. Lana bukatutakoan, ikasleak, irakaslearekin batera, jardueraren
balorazioa egingo du, zer zailtasun izan duen, eta egiten duten balorazioaren arabera,
bien artean erabakiko dute zein neurri hartu behar dituzten eta zein lan konpromiso
ezarriko duten hurrengorako.
Proiektuaren funtzionamendua ikasgelan
Ikasgela arruntean jarduteko sortu da.
Ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko da; ordenagailua tamaina
txikikoa eta prezio merkekoa da.
Oraingoz, Lehen Hezkuntzara zuzenduta dago, hau da, 6-12 adin bitartera.
Denbora gutxi barru 12-16 adin bitartera ere zabalduko da.
Sortutako 200.000 jarduera espezifiko landu ahal izango dira Lehen
Hezkuntzako bost arlotan (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta
Ingurunea).
8. 8
Jarduera hauek ordenatuak eta sekuentziatuak egongo dira.
Ikasle bakoitzari dagozkion jarduerak eskainiko zaizkio.
Jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako aprendizaia
puntualen sistematizazioa lortu nahi da.
Ikasleen auto-erregulazioa eramatea ahalbideratuko du.
Irakasleak ikaslearen eta gelaren aprendizaiaren jarraipen zuzena egin ahal
izango du.
2.2.- Eskola 2.0
Zer da eskola 2.0?
2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar gizartean, izan ere, hezkuntzan
Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu guztiontzat
onuragarri izanik. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen
Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen
Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea
eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.
Helburuak
Hainbat helburu baditu ere, honako hauek dira programa honek lortu nahi dituen
nagusienak:
Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
Irakasleak IKT-n duten gaitasunetan trebatzea.
Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.
Eten digitala murriztea.
9. 9
Lan dinamikoa egitea, parte-hartzailea izatea eta beste ikastetxeekin
lankidetzan eta sarean sustatzea.
Eskola 2.0 Web 2.0 tresna batzuk dira. Tresna hauek oinarrian informazioa
konpartitzea dakarte, hau da, informazio tratamena. Horretaz gain, erabilerraztasuna ere
eskaintzen dute, horretarako baliabide aproposak baitira.
Irakasleen prestakuntza
Irakasleak prestatzerako orduan hainbat puntu hartu behar dira kontuan, nola hala,
metodologia egokia izatea, ahalik eta lankidetza sare gehienak sortzea eta azkenik
mintegi iraunkorrak eratzea.
Hau horrela izanik, gaur egun hiru irakasle mota antzeman ditzakegu:
1. Informatika ezagupen urriak dituena, gutxitan erabiltzen dituenak IKTak
irakasgaiak emateko.
2. Ordenagailu erabiltzailea, baina dokumentu eta kudeaketa pertsonalak
burutzeko, tarteka bere ikasleekin informatika gelan lan egiten duena.
3. Erabiltzaile aritua, goi mailakoa, irakasgaiak emateko IKTak erabiltzen
dituena.
Gehiengo irakasleria ezagupen urriak dituena eta tartean gelan ordenagailu
erabiltzailea denaren artean kokatzen dira. Irakasleen prestakuntza guzti honen helburua
irakasleak erabiltzaile arituak bilakatzea da.
Guzti honekin, ondorengo hauek dira Eskola 2.0 programak eskaintzen dituen
prestakuntza mailak:
Oinarrizko IKT gaitasunak: Ofimatika, sistema eragilea, internet
Arbel digitala: ADI Arbel Digital Interaktiboaren erabilera.
Web 2.0 tresnen multzoa eta bere aplikazioa ikasgelak.
10. 10
Prestakuntza maila hauek aurrera eraman ahal izateko eta dirua aurreztearren
Sofware librean eta 2.0 tresnetan oinarriturik jarri dira martxan. Zehazki sofware librea
Linux deiturikoa da. Irakasleria ordea, ez dago guztiz ados ere, izan ere, sofware
librean nolabaiteko zailtasuna ikusten dute. Administraziotik diotenez, horrela sofware
librean dirua aurreztuz gero, baliabide gehiago erosteko erabili ahal izango dute.
Nori zuzendua?
LH 5. mailako ikasleentzat nahitaezkoa izango da. Horretaz gain, tutoreak,
Ingeleseko eta PTe irakasleentzat ere bideratuko da. Prestakuntza iraunkorra eta
ikasturtean zehar eskainiko da.
Zer lortzen da guzti honekin?
Proiektu telematikoak:
Euskadin Zehar: Proiektu honen helburu nagusia IKTak modu
eraginkorrean erabiliz Euskadiko errealitate ezberdinen ezagutza partekatzea
da, ikastetxe desberdinen arteko ikasleen lankidetza eta harremanak sustatuz.
Asmakilo: Asmakilo pertsonaiak, igarkizunak proposatzen ditu hasiera
batean eta partaideak asmatzen saiatuko dira.
Gero, ikasleek eurek sortutako igarkizunak BLOGean argitaratzen joango
dira, beste ikastetxetako ikasleek asmatzen joango direlarik.
Pelutxe: Proiektu hau Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleei zuzendu ohi zaie,
posta elektronikoaren bitez komunikazioa bultzatzearren. Pelutxe baten
trukaketa dela medio, teknologia berriak era funtzional eta esanguratsuan
erabiltzen dira, eskolen arteko komunikazioa zabalduz.
Hardware
Ikasle bakoitzari honako ezaugarri hauek dituen
miniportatil bana banatzen zaie: 10 pantaila izango
Irudia 3: miniportatila
11. 11
du, 160 G-eko diskoa (nahikoa), 1 Gb-eko RAM-a (nahikoa) eta 1.6 GHz-ko
prozesatzailea, kontsumo gutxikoa ( Prozesatzaile motela ematen badu ere, askoz ere
hobeagoa da. Izan ere, zenbat eta prozesatzaile motelagoa izan orduan eta bateria
gutxiago gastatzen du eta ikasleentzat askoz ere
hobeagoa da)
Horretaz gain, ikasgela bakoitzean Arbel Digital
Interaktiboa (ADI) egongo da: 77 ukimen azalera,
bertikalean mugitu eta hainbat altuerara iristeko euskarri
bideo-proiektagailuari eta bozgorailuak.
Hornikuntza datuak
Ikasgela kopurua 539 herri
ikastetxeetan
401 itunpeko
ikastetxeetan
Ikasleek erabiltzeko
ordenagailu kopurua:
18159
Biltegian geratzen
den ordenagailu kopurua
1841
Taula 1: Hornikuntza datuak
Softwarearen ezaugarriak
Ordenagailu eramangarriak ikastetxeetan entregatuko dira, oinarrizko softwarea
instalatuta. Oinarrizko konfigurazioak abiatze bikoitza izango du: GNU/ Linux eta
Microsoft Windows XP Prof. Linux softwarea doakoa da.
Gutxienez honako ezaugarriak bete beharko ditu softwareak:
- Ofirmatikako sofwarea ( Open Office)
- Nabigatzailea ( Mozzila Firefox)
Irudia 4: Arbel digitala
12. 12
- Antibirusa
- Plataforma anitzeko bestelako aplikazioak
- Euskaraz era gaztelaniaz: lizentzia librean
- Ikastetxeak uste badu egile-eskubideen legeak babestutako sofwarea erabili
behar duena, Sailari eskatu behar dio. Sailak, berriz, egoki irizten badio,
lizentziak emango dizkio ikastetxeari.
- Guztiz debekatuta gertatuko da jabetza intelektualeko intelektualeko
eskubideak urratu dezakeen sofwaretik erabiltzea.
Eduki digitalak
Eskola 2.0 programa sortu aurretik Ikasyz zegoen. Ikasyz-en lehenengo edukiak egin
eta gero horretarako beharrezkoak diren baliabide teknologikoak erabiltzen dira.
Horregatik, gero behar izanez gero eduki gehiago sor daitezke. Eduki hauek LH eta
D.B.H-ko ikasleentzat dira egokiak.
Eskola 2.0 programan aldiz alderantziz egin dute. Lehenengo baliabide
teknologikoak banatu, kasu honetan, ordenagailuak eta ondoren eduki digitalak sortu
Creative Commons lizentzia erabiliz. Egia esan, momentu honetan eduki gutxi daude
metodologia honen arabera. L.H 5 eta L.H 6 mailako ikasleentzat badago zerbait egina
Ingurunea, Matematika, Euskara, Gaztelana eta Ingeles arloetan.
Zein dira metodologia gidak?
Irakasgaiaren IKT orientabide metodologikoak.
IKT praktika eta adibide onak.
Curriculumeko eduki digitalen hautaketa.
Bertako baliabideak.
Beste autonomia erkidego/ITEko baliabideak.
Interneteko baliabideak.
13. 13
Prestakuntza kapsula osagarriak, tekniko didaktikoak; eduki digitalen
diseinu, erabilera eta etekinarekin lotuta.
Eskola 2.0rekin amaitzeko esan beharra dago familiekin ere elkarlana egin behar
dela. Familiek miniportatilaren ardura izan behar dute, ondo zaintzeko agindua emanez.
2.3.- IKTren Heldutasun eredua
IKT programa
IKT programaren xede-helburua hezkuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko
digitalak guztiz aprobetxatzea da, ikastetxeen kudeaketa pedagogikoan eta
administrazio-kudeaketan erabil ditzatela sustatuz, eta horrela, ekintza guztietan
koordinazioa eta koherentzia egongo dela bermatuz.
IKT Programaren helburuak honako hauek dira zehazki:
1.helburua. IKT ikastetxe Eredua ziurtagiria eskuratzeko aukera ematea.
2.helburua. Ekintzak sustatzea, hezkuntza-komunitateko zulo digitala
txikiagotzearren.
3.helburua. Hezkuntza-eduki digitalen garapena sustatzea, komunitatearen
eskura jartzeko,sarearen bitartez.
4.helburua. Hezkuntza-komunitatean software librearen eta kode irekiko
softwarearen erabilera sustatzea.
Heldutasun teknologikoaren ereduaren helburuak
Eta ikastetxeetako heldutasun teknologikoaren ereduan zentratuz, honako hauek
dira honen helburuak: Erreferentziazko esparru izatea, konparatzeko eta guztion
jomuga izateko eta ikastetxeko prozesu pedagogikoak eraginkortasunez digitalizatzeko
gida izatea.
14. 14
Eredua ez da helburua, bitartekoa baizik. Europako eta Espainiako plan guztiek
komunean duten helburua lortzeko: herritarren hezkuntzan eta gaikuntzan parte
hartzen duten eragileek bitarteko digitalak ahal bezainbat aprobetxa ditzaten, egungo
eta etorkizuneko herritarrak hezteko.
Heldutasun teknologikoaren ereduaren nondik
norakoak
Ikastetxearen heldutasun teknologikoaren eredua erreferentziazko esparrua da:
Orokorra, helburu komuna finkatzen duelako IKTen aprobetxamendu
teknologikoa dela-eta, ikastetxe guztientzat baliozkoa dena.
Malgua, ikastetxe mota guztietara (aldietara, neurrietara, kokalekura,
ezaugarri espezifikoetara) egokitu daitekeelako, ikastetxe bakoitzak bere
plan propioa izan dezan IKTei buruz, bere benetako beharretara eta
konpromisoetara egokitutakoa.
Neurgarria, irizpide objektiboetan oinarritzen delako; gainera, irizpideoi
esker, ikastetxeen ranking orokorra egin daiteke.
Kalitate ereduarekin bateragarria, haiek osatzeko irizpideekin
bateragarria eta, are gehiago, osagarria delako.
Sendoa, IKTen erabilera pedagogikoari buruzko nazioarteko jardunbiderik
onenetan oinarritzen delako.
Publikoa: ereduaren parametroak, ebaluazio-irizpideak eta helburuak
publikoak dira baita hezkuntza komunitatearengandik jakina.
Zer lortu dezakegu heldutasun teknologikoaren
ereduari esker?
Ikastetxeen heldutasun teknologikoaren ereduari esker, honako hauek lor daitezke:
Ikastetxeen diagnostiko zehatza egoera teknologikoa dela eta.
15. 15
Aurrez ikusitako maila lortzeko egin beharreko hobekuntza bidea.
Horren guztiaren ikuspegia pedagogikoa eta kudeaketazkoa da, eta hezkuntza arloko
eragile guztiak ditu hartzaile: ikasleak, irakasleak eta familiak.
Laguntza zerbitzuek eredua erabiliko dute, IKTen saileko dinamizatzailearekin eta
ikastetxeko zuzendaritza batzordearekin batera, ikastetxe bakoitzean egin beharreko
ekintza planak osatzeko, ikastetxeek IKTak erabiltzen dituzten modua koordinatua eta
homogeneoki bateratu eta hedatzearren.
Ikastetxearen heldutasun teknologikoaren ereduari esker, ikastetxeko prozesuak
zenbateraino digitalizatuta dauden neurtu eta teknologien, prozesuen eta hezkuntza
arloko eragile guztien gaitasunen alorrean zer ildori jarraitu behar zaion finkatu egin
daiteke, heldutasun teknologikoaren honako maila hauek lortzeko.
Ikastetxearen heldutasun teknologikoaren eredua abian jartzeko lehenengo urratsa
ikastetxeko prozesuen mapa osatzea da, eta prozesuok zenbateraino digitalizatuta
dauden neurtzea. Kalitatea Hezkuntza kalitate ereduak finkatutako arauei jarraiki, hura
osatzen duen aldetik. Honako hauek dira ikastetxeko bi prozesu multzo nagusiak
Prozesu pedagogikoak irakasleen irakaskuntza lanarekiko lotuta daude, eta
irakasleek bai ikasgelan eta bai ikasgelatik kanpo, hezkuntza arloko
eragileekin (familiekin, ikasleekin eta irakasleekin) gauzatzen dituzte.
Ikastetxea kudeatzeko prozesu administratiboak ikastetxean
sistematikoki eta zentralizatuta gauzatzen dira, eta ez dute zuzeneko loturarik
irakasleen irakaskuntza lanarekiko. Besteak beste, irakaskuntza lanean
laguntzeko prozesuak (matrikulak, notak, txostenak) eta prozesu
administratibo hutsak prozesu osagarriak (mantentze lanak, garbiketa,
jangela, garraioa) ditugu.
Heldutasun teknologikoaren ereduaren egitura
Ikastetxearen heldutasun teknologikoaren ereduaren egitura zehazteko, honako
hauek bereizten ditugu:
16. 16
Ikastetxeko prozesuak eraginkortasunez digitalizatze aldera, ikastetxeak landu edo
hobetu egin behar dituen esparru nagusi edo interesgarriak. Esparru interesgarriak
ezaugarri komuna duten prozesuen multzoak dira, eta prozesu multzoen sailkapen
nagusia lehen aipatutako da: prozesu pedagogikoak ( ikasgela barnekoak eta ikasgelatik
kanpokoak) eta ikastetxea kudeatzeko prozesu administratiboak (irakaskuntza lanean
laguntzeko prozesuak eta prozesu osagarriak) bereizten dituena.
Heldutasun mailak zehatz-mehatz definitutako egoera sekuentzialak dira, eta
ikastetxeak helduago izateko (hain zuzen ere, digitalizatzen aurrea egiteko) izan
beharko lituzkeen ezaugarrien berri ematen dute. Heldutasun mailak ikastetxeetan
IKTak erabiltzeari buruzko inkesta igorri berriaren emaitzen arabera zehaztuko dira:
lortzen diren emaitzez, izendatzaile komunetan txikiena finkatuko da, heldutasun
digitalaren maila neurtzeko.
Zein dira Heldutasun mailak?
1.maila: azpiegiturak eta gaikuntza. Maila honetan ikastetxeak Premia
planak egun zehazten dituen azpiegiturak ditu, eta ikastetxeko irakasleak
haiek erabiltzeko gaituta daude. Esaterako, irakasleen %80ak erabil dezake
IKTak ikasgelan.
2.maila: erabilera. Ikasgela barnean, irakasleek aldian-aldian erabiltzen
dituzte ikastetxeko baliabide informatikoak (IKTen gelak). Ikasgelatik
kanpo, berriz, ikastetxea teknologia berrien bidez jartzen da harremanetan
prozesuren baten esparruan hezkuntza arloko eragileekin, bide tradizionalak
ere erabili arren denboraldi batez. Esaterako, zuzendaritza batzordearen eta
irakasleen, irakasleen eta irakasleen eta zuzendaritza batzordearen eta
familien arteko ez-ahozko komunikazioa posta elektronikoa bidezkoa da.
3.maila: ikasgela digitalizatzea. Ikasgela barnean, ohikoa da irakasgaia
guztietan IKTak erabiltzea, eta ikasgelak etengabe daude ekipamendu
teknologikoaz hornituta, hura egunero erabiltzeko moduan. Ikasgelatik
kanpo, berriz, ikasleek eta familiek online eskura dezakete ikastetxeari edo,
are gehiago, irakasgaiei buruzko informazio jakina, hala nola, ikastetxearen
webgunearen, ikasgelako webgunearen, berripaper elektronikoen bidez.
17. 17
Informazioa norabide bakarrekoa da funtsean. Ikastetxeak ordu luzez
zabaltzen ditu ikasgelak eta IKTen baliabideak eskola orduetatik kanpo,
hezkuntza arloko eragileek erabili ditzaten.
4.maila:ikasgela birtualizatzea. Ikasgela barnean, ikasleak gaitzeko
prozesua nonahiko eta etengabeko prozesutzat hartzen da, eskola orduetatik
kanpo ere gertatzen dena, eta hori dela-eta, plataforma hezigarrien
(teleheziketa plataformaren blogen, extraneten, wikien) bidez, ikasgela
kanpora zabaltzen da eta etengabeko eztabaida pizten da ikasleen eta
irakasleen artean. Ikasgelatik kanpo, berriz, ikastetxeak badu plataforma
hezigarri bat, Internet bidez erabil daitekeena, hezkuntza arloko gainerako
eragileekin etengabe eta bi norabideetan komunikatzeko.
5.maila: ikastetxea birtualizatzea. Ikasgela barnean, ikasleak gaitzeko
prozesua guztiz nonahikoa da, eta teleheziketa plataforma bat erabiltzen da
haren euskarritzat. Ikasgelatik kanpo, berriz, ikastetxea egun osoz dago
zabalik, Internet bidez eta ikastetxea hezkuntza arloko kideak galtzeko
eragile eta gizarte sarea sortzeko sustatzaile eta dinamizatzailea da; sarea,
familiek ez ezik, gizarte osoak eratzen du.
18. 18
3.- ONDORIOAK
Beraz, gaur egun IKTen erabilerarekin lotutako gero eta proiektu eta plan gehiago
daudela esan dezakegu, beraz, irakasleen formakuntzak ere honekin lotuko joan beharko
lukeela uste dugu, hau da, irakasleek beraien ikasketetan hauek eskolan era egoki batean
integratzeko ezagutzak jaso beharko lituzketela. Baina errealitatean oraindik, gai honen
garrantziaz orain ari dira jabetzen.
Gaur egun hezkuntzan orokorrean irakasleak 1. eta 2. mailan daude, eta proiektu
hauen helburua 3. mailako irakasleak sortzea da, beraz, agian, ikasketetan gai honi
garrantzia gehiago eman beharko litzaioke eta IKTei buruzko kurtso ezberdinei esker
ezagutza hau osatu.
IKTetan oso garrantzitsua den gai bat, IKTen proiektuekin lortu nahi diren
helburuak dira. Proiektu hauetan IKTak, konkretuki, ez dira helburu. Adibidez, hauek
nola erabiltzen diren irakastea ez da proiektu hauen helburua. Hauen helburua IKTak
ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan baliabide izatea da, hauen erabilera egoki bat izanez
gero aurrerapen handiak ekar ditzaketelako. Beraz, hezkuntza kalitatea hobetzea da
helburua, ez informatikariak egitea.
Azkenik, Web 2.0 bezalako baliabideak erabiltzea oso onuragarria izan
daitekeela aipatu nahi dugu, informazioa elkartrukatzeko tresna oso egokia baita.