3. 3
IPUINAK
1- Zer da ipuin bat?
Ipuina, narrazio modu labur bat bezala definitu daiteke, ahoz zein
idatziz transmititu daitekeena. Ipuinaren helburua zerbait kontatzea da, era
labur batean eta denbora eta espazio ez oso luze batean. Ipuina berez,
fikziozko narrazioa da, autorearen kreazioa izan daiteke, edo gertaera
errealetan oinarritutakoa.
Euskaraz baditugu ipuinei erreferentzia egiteko beste hitz batzuk ere:
alegia, elezahar, kontu, kontakizun, istorio...
Normalean, gai bakar bat dute abiapuntutzat eta gai horren
garapenean, hasiera, korapiloa eta amaiera aurkitzen ditugu. Korapilo
honetan, ekintza bat edo batzuk gertatuko dira eta hauei konponbidea
bilatu beharko zaie amaieran.
Ipuinenetan garrantzitsuena pertsonaiak dira eta hauek pertsona,
animalia, objektu … izan daitezke, baina hauen artean garrantzia gehiago
edo gutxiago dutenak bereiz ditzakegu, adibidez: protagonistak eta bigarren
mailako protagonistak. Ipuinak normalean narratzaile batek kontatzen ditu
baina kasu batzuetan istorioko pertsonaietako bat izan daiteke.
2- Zergatik landu behar dira ipuinak?
ü Fantasia eragin eta aberasten du eta, beraz, esperientziaren mundua
zabaltzen du.
ü Haurraren pertsonalitatea modu integralean heltzeko prozesua
bultzatzen du.
ü Haurra eta errealitatea kontaktuan jartzen ditu.
4. 4
ü Kode moral bat irakasten dio: ongiaren eta gaizkiaren kontzeptua.
Horrez gainera, errespetua, zintzotasuna, eskuzabaltasuna...
bertuteak erakusten dizkio.
ü Helduaren eta haurraren arteko elkarrizketak eta elkartze afektiboak
bultzatzen ditu.
ü Antsietatea eta agresibitatea gorputzetik botatzen, beldurrak eta
tentsioak ezabatzen... laguntzen dio haurrari.
ü Teknika terapeutiko gisa erabil daiteke.
Hau da, ipuina, kanpoko mundua azaltzeko eta ulertzeko tresna da,
baita sentimenduak interpretatzeko, esperientzia adierazteko eta gizartea
kritikatzeko baliabidea ere. Horrenbestez, ipuinak ezinbesteko balio
hezigarri izango du. Ipuina aukeraz betetako kutxa da haurraren
garapenean: ahalmen psikikoak -hala nola irudimena, fantasia, gozamena
eta sentikortasuna- sendotzeko eta indartzeko bidea da. Era berean,
errealitatearen eta ametsen arteko oreka lortzeko oinarria eskaintzen du,
gaur egungo munduari aurre egiteko hain garrantzitsua den oreka.
Irakasle bezala, kontutan izan behar dugu ipuin mota desberdinak
edukitzearen garrantzia, haur bakoitzaren interesei eta premiei erantzuteko.
Beraz, ipuina funtsezkoa da haurtzaroko bizitzan, eta garrantzi handia du
haurraren etorkizuneko garapenean.
3- Estrategiak
I. Ipuinaren aukeraketa:
Funtsezkoa da kontatu beharreko ipuina ondo aukeratzea, horren
araberakoa izango baita narratzailearen arrakasta. Horregatik, haur
eskolako umeei ipuin bat kontatzerakoan hainbat gauza izan behar dira
kontuan:
ü Umeen adina oso garrantzitsua da, gustuak aldatzen baitoaz
ü Irudimena lantzeko balio behar dute. Gainera, baloreak transmititu
behar ditu eta etikoa den eta zer ez azaldu.
5. 5
ü Komenigarria da ipuinak laburrak, sinpleak eta argumentu argidunak
izatea.
ü Hiztegia ere, ez da oso landua izan behar eta haurrek ezagutzen ez
duten hitzen bat agertzen bada, momentuan bertan azaldu behar da
esanahia. Horrela hobeto ulertuko dute kontakizuna eta hitz hori
beraien lexikoan sartuko dute.
Laburbilduz, haurrei kontatzeko ipuin oro laburra, sinplea, hiztegi
errazduna eta era inplizitu batean baloreak irakatsi behar ditu.
II. Nola moldatu ipuin bat?
ü ONOMATOPEYAK ERABILI: Idatzitako ipuinak askotan ekartzen ez
dituen arren, oso garrantzitsua da hauek gehitzea. Animali edo
gauzen soinua imitatuko dute:
*Txakurrak zaunka (guau, guau)
*Katuak (miau, miau)
*Pistola batek (pum, pum)
ü HASI ETA AMAITZEKO FORMULAK ERABILI: hasieran hitz klabe
batzuk erabiltzea oso garrantzitsua da ipuina denboran kokatzeko.
( bazen behin, behin batean, duela 500 urte, sorginen garaian…).
Beste alde batetik, amaierako formulek fantasiazko munduaren
eta honen artean lotura egiteko balio dute. (ala bazan edo ez
bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Areatzako plazan)
III. Baliabide linguistikoak eta paralinguistikoak
LINGUISTIKOAK: Narratzaileari indarra emateko balio dute:
ü Malgutasuna ahotzean: Ezinbestekoa da narratzaileak
malgutasuna izatea bere ahotzean, pertsona desberdinen ahotzak
edo onomatopeiak egin ahal izateko.Gertaera harrigarriak
gertatzen diren pasarteei indar berezia ematea komeni da.
horretarako, ahotsaren doinua aldatzeaz gain, eskuen eta besoen
keinuen laguntza erabili daiteke irakurketan.
6. 6
ü Intonazioa: Pertsonaien sentimenduak adierazteko balio dute.
Haserrea, poza, urduritasuna…
ü Isilune eta geldialdiak: Haurren arreta erakarri eta interesa
sortzeko
ü Ahoskera: ipuina argi ulertu dadin
Guzti hau kontuan izanda, oso garrantzitsua da narratzaileak bere
ahotza ondo erabiltzen jakitea hau izango baita bere tresna nagusia.
PARALINGUSTIKOAK: kontakizuna laguntzen duten keinuak dira, entzulea
azaldu nahi denera gehiago hurbildu dadin egiten direnak.
Narratzailearen jarrerak ere garrantzi handia du. Adibidez, umiltasuna
erakutsi behar du, janzkera arrunta eraman beharko luke, memoria ona
izan behar du eta beharrezkoak ez diren keinuak egitea saihestu behar du.
4- Motak
Ipuin mota Ezaugarriak Adibideak
Maitagarrien ipuinak
Fantasiazko ipuinak
-Pertsonaia fantastikoak,
leku sorginduak, urruneko
lekuak.
-Fantasiazko munduan,
toki zehatz bat finkatu
gabe.
-Amaiera zoriontsua
-Egitura:
·Hasieran intriga sortzen
duen gertaera.
·Egoera konpontzen duen
heroia.
·Amaieran heroiak irabazi.
-Txanogorritxo
-Loti ederra
-Errauzkine
7. 7
Ipuin herrikoiak
-Unibertsalak dira.
-Anonimoak eta ahoz
transmititutakoak.
-Edurnezuri
-Hansel eta Gretel
Alegiak
-Protagonistak pertsona
gisa jokatzen duten
animaliak.
-Animalia bakoitzak bere
rola
-Amaieran ikasbide
morala dute beti.
-Otsoa eta txakurra
-Zazpi antxumeak
Kondairazko ipuinak
-Mito misteriotsuetan
oinarrituak.
-Sinbad marinela
-Sekula betiko lurraldea
Bat bateko ipuinak
-Inprobisazioak.
-Hurbiltasun
pertsonalizatua sortzen
da.
-Esana betetzen ez zuen
haurra.
-Festara!
Adinaren arabera sailkapena
§ 1-2 urte: Manipulatu daitezkeen liburuak. Haurrak ukimenaren bidez,
usaimenaren bidez, entzumenaren bidez sentitu ditzaketen liburuak.
Koloreak erakargarriak eta marrazki sinpleak.
§ 3 urte: Haurrak guztiaren zergatia jakin nahi izaten hasten dira,
beraz pertsonaiak zeregin konkretu bat izan behar du, gehienbat
8. 8
egunerokotasuneko zeregina (jantzi, hortzak garbitu, ile orraztu…).
Animalien ipuinak asko erakartzen dituzte, eta animali horiei bizia
ematen zaie. Gainera komeni da liburua orri gogorreko izatea,
haurren eskuetan utzi ahal izateko.
§ 5 urtetik aurrera: Izaki fantastikoak agertzen dira (basoetan edo
gazteluetan bizi diren izakiak, itsasoko piratak…) . Ipuinetan
kapituluak agertzen doaz, haurrak aria errazago eramateko eta
argumentua gogorarazteko. Pertsonaien ezaugarriek garrantzia dute,
eta istorioaren korapiloa azaltzen doa.
§ 6 urte: Heroiak garrantzia nahiz eta bigarren mailako pertsonaiak
agertu. Emozioak, balore ezberdinak, abenturak hartzen dute indarra.
Alegiak, kondairak eta maitagarrien ipuinak dituzte gustuko.
5- Ipuinen helburuak
1. Entretenimendua
2. Giza gatazken ezagutza: Bertan lantzen diren gaiak familia,
erlijioa, kultura, heriotza, zahartzaroa, maitatua izateko beharra…
dira.
3. Garapenaren prozesuan laguntza: garrantzi gehiago du
pertsonaiaren aldaketak zoriontasunak baino.
4. Ikaskuntza: Irakurtzeko gogoa pizten dute, eta formakuntza
kulturala aberasten du.
6- Balore sexisten igorpena ipuin tradizionalen
bitartez eta ipuin modernoak
Ipuin tradizionalen jatorria etxeetan aurkitzen da, non etxeko nagusienek
gazteei ipuinak kontatzen zizkieten, euren bitartez helduen jakinduria,
arauak eta ohiturak transmititzeko asmoz. Horrekin batera, ipuin
9. 9
tradizionalek rolak transmititu izan dituzte historian zehar (desberdinak
emakumezko eta gizonezkoentzat).
Beraz, gaur egun, estereotipo sexistak guztiz alboratuta dituen hezkuntza
bat lortzeko eta berdintasunean oinarritutako gizarte bidezkoagoa lortzeko,
beharrezkoa da gaur egun arte kontatu izan diren ipuinen analisia egitea,
transmititzen ari garen mezuak aztertu eta kritikatu ahal izateko (izan ere,
belaunaldiz belaunaldi transmititu diren ipuinetako pertsonaiek estereotipo
oso markatuak dituzte). Aipatutakoa lortzeko, ezinbestekoa da ipuinetan
agertu izan diren estereotipo sexistei arreta jartzea:
Argi ikus dezakegu, ipuin tradizionalen bidez transmititzen diren rolek
sexu bakoitzean modu desberdinean eragiten dute, eta eredu edo
estereotipo hauen bitartez, sexuen berdintasunean oinarritzen den heziketa
zaildu egiten da. Holan eta dana, ipuin tradizionalak gure kulturaren
aberastasunaren parte handia osatzen dute eta nahiz eta zenbait balore
sexista transmititu izana, konponbidea ez litzateke eurei uko egitea izango.
10. 10
Horren ordez, ipuin horien alternatiba desberdinak proposatzea izango
litzateke egokiena (gure berdintasunezko helburuak lortzeko).
Horren ondorioz, gaur egun ipuin “modernoak” edo ez sexistak
modan daude. Hau da, ipuin mota hauek ipuin tradizionalen kontakizunen
korapilo berdina izan ohi dute, baina zenbait aldaketa ematen dira balore
sexistarik ez transmititzeko nahian (baita beste helburu batzuekin be):
• Pertsonaien sexu aldaketa (adibidez, txanogorritxu neska izan
beharrean mutila izatea).
• Pertsonaia magikoen asmaketa (neska nahiz mutila izan
daitekeena, nahastutako ezaugarri desberdinak bereganatzen
dituena).
• Heroi emakumezkoen agerpena
• Pertsonaia antagonista protagonista bilakatzea, istorioa beste
ikuspuntu batetik be ulertzeko eta umeek pertsona
diferenteekin enpatizatzeko gaitasuna garatu dezaten
(adibidez, loti ederraren kontakizunean protagonista sorgina
bilakatzea).
• Orain arte erabilitako hizkuntza aztertzea eta aldatzea, sexista
ez dadin izan.
• Ipuin klasikoen planteaketa guztiz desberdina rol klasiko
horiekin bukatzeko, adibidez: zer gertatuko litzateke iratxoek
edurnezuriri etxea zaintzea eskaini beharrean, lan bat eta
etxeko zereginen banaketa berdintsua eskainiko baliote?
• Ipuin alternatiboak lantzea, zeinen pertsonaiek,
berdintasunezko, bidezko eta errespetuzko baloreak
defendatzen dituzten.
Ipuin mota honek beraz, generoen rola lantzeko erabiltzen dira, eta
batez be ume txikienekin lantzen dira (oraindik ez dutelako
finkatutako aurreiritzirik).
11. 11
7- IPUINAK ZIKLOKA
1. zikloa
- Txomin komunean ( 2 urtetik aurrera): " Txomin" bildumako liburua da.
Bertan, protagonista Txomin da eta bere irakurleak bezain txikia da. Eta
jakina, haur baten hitz eta begiekin kontatzen ditu Txominek berari
gertatzen zaizkionak. Txikientzat pentsatutako ipuina da, horrialde
garbigarriak eta ertz boronilak ditu.
Ibaizabal argitaletxean aurki dezakegu ipuin hau
(2005).
- Izei txikia ( 3 urte): Urtxintxa proiektuaren barruan aurki dezakegu ipuin
hau eta www.ikaselkar.com webgunean sartu behar gara
hau eskuratu ahal izateko. Bertan, katalogoaren barruan,
Haur Hezkuntzako atala aurkituko dugu eta honetan
Urtxintxaren proiektua. Proiektu honetan, ipuinak adinka
sailkatzen dira eta honez gain, hiruhilabeteka ere.
Kasu honetan, Izei txikia ipuina, 3 urteko bigarren
hiruhilabetean kokatuko genuke.
- Hiru txerrikumeak ( lehenengo zikloan zein bigarrenean): Bertsio ugari
daude ipuin honenak, denok ezagutzen dugun ipuin
klasiko bat baita; adibidez, Aizkorri argitaletxeak
badu ipuin hau, baita Susaeta argitaletxeak ere,
honako hau ipuin elebidunen kolekziokoa da "Hiru
txerrikumeak eta The three little pigs" du izena eta
beste adibide bat, "Hiru txerritxoak eta txirri mirri eta
txiribiton" bertsioa izan daiteke. Ipuin hau
Urtxintxa proiektuan ere aurki dezakegu:
12. 12
2.zikloa
- Lore horia ( 3-4-5 urte): Pinpilinopauxa bildumean aurki dezakegu, Izar
argitaletxea.
- Gulliver Liliputen ( 5 urte): Urtxintxa proiektuan aurki dezakegun beste
ipuinetako bat da.
13. 13
BIBLOGRAFIA:
• http://halabazan.blogspot.com.es/2010/05/ipuinak-hezkuntzan-duen-
garrantzia.html
• http://ikasdezagun.blogspot.com.es/2011/10/zer-dira-ipuinak.
html
• http://halabazan.blogspot.com.es/2010/03/ipuinak.html
• http://www.filos.unam.mx/LICENCIATURA/bibliotecologia/textos-apoyo-
docencia/flores-andrade-yolanda.pdf
• JIMENEZ HORNERO, M. P. (2011). “Educando en igualdad…a
traves del cuento”, revista digital: Innovacionn y experiencias
educativas, 45. 2014ko urriaren 14an berreskuratua,
http://www.csi-f.es/content/revista-digital-innovacion-y-experiencias-
educativas-n%C2%BA-51-febrero-2012 –tik.
• Eibarko unibertsitatea (20111). “Ipuinen funtzio pedagogikoa”
ikastaroa, 2014ko urriaren 14an berreskuratua,
http://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/
pedagogia/ipuinen-funtzio-pedagogikoa/
at_download/file-tik.