際際滷

際際滷Share a Scribd company logo
Ikasleok hainbat iritzi testu aukeratu dituzue, hedabideetan eta Interneten aurkitutakoak, eta
azpian duzue guztien bilduma. Norberak bere hautua egin du gustuaren edo testuaren
egokitasunaren arabera. Mintza-saioetan bakoitzak testu hori zergatik aukeratu duen
aipatuko dugu, eta zuen ustez eredugarriena zein den edota egokiena zein iruditzen zaizuen
eztabaidatuko dugu. Ezaugarriak aztertuko ditugu eta zuek egiten dituzuen idazlanetarako
baliagarriak direnak erabiltzen saiatuko gara hurrengo idatzietan.

Aritz Galarraga- Berriako 'Ekografiak' bloga
http://www.berria.info/blogak/ekografiak/?
title=bilatzen_asmatzea&more=1&c=1&tb=1&pb=1

Bilatzen asmatzea
Nahi dutena esango dute, baina uda garaia telebistarentzat ez da basamortua. Badira ikusgai
ohiko txiro-zopak; eta badira ikusgai saio ikusgarri askoak. Kontua da bakanago direla, eta
ezkutuago, eta zorrotz bilatzen ere ibili beharra dugula. Ezkutuago, eta ezkutuegi batzuetan.
Breaking Bad telesaila iragarri zutenean ETBn poz txiki bat hartu nuen. Besteak beste,
eredu ditudan janzkera eta, oro har ,moda kontuetan, batez ere Harkaitz Cano eta
Koldo Almandozek hamar telesail onenen artean kokatzen edo metanfetaminatzen
zutelako Telezailak izeneko liburuan, bederatzigarren postuan biek ere.
Ez dakit, nire inuzentzian irudikatu nuen euskaraz estreinatuko zutela ETB1en. Baina, ez,
lehen ezustekoa, ETB2n emango zuten; bistan da, gaztelaniaz. Bigarren ezustekoa
atseginagoa izan zen, ETB3n ere emango baitzuten, bertsio originalean eta euskarazko
azpidatziekin. Beste ezusteko bat ere gordetzen zuen, haatik, euskal telebista publikoak
niretzat, behin betikoa: bai ETB2koa, bai ETB3koa, gauerditik aurrera emango zuten. Eta
ni, irakurle maite, ordu horretan amets sakonen batean murgilduta izaten naiz, eta, ahal dela,
ez ETBrekin. Azkenerako, erdiko bidetik jotzea erabaki nuen: merkataritza gune handi
batera joan eta telesailaren lehenengo denboraldia erosi nuen. Dei nazazue inozo 
azpitituluak.com helbidean eskuragarri dugu, baina ilusio apur bat ere egiten zidan, lehen
aldiek sortzen duten ilusioa. Gainera, Ibon Ega単arekin solasaldia izateko aukera izan nuen,
aspaldiko partez.
Uda garaiko saio ikusgarri guztiak ez daude hain ezkutuan, ordea. Badira ageriagoak, baina
lau urtean behin baino ez direnak pantailaratzen. Olinpiar Joko urtea da aurtengoa; igarriko
zenioten, honezkero. Atzo hasi omen ziren, ofizialki, nahiz aurretik jada saioren bat edo
beste jokatu den bada ostegunean TVEko lehen katean Gora Japon ikusi uste zuenik ere
. A, eta zenbat telebista jardunaldi gogoangarri eskainiko dizkiguten Olinpiar Jokoek
abuztu honetan. Saio gailenekin, noski, 100 metro eta abarrekoekin. Baina baita ustez lo
eragile diren kirol horiek ikusten ere, horiexetan hartzen baitute Olinpiar Jokoek egiazko
dimentsioa, eta teleikusleak gozatua. Gero, esango dute telebistan ez dagoela ezer. Baina,
udan nahiz udazken, negu, udaberrian, bilatzen asmatzea izaten da kontua. Zorte on.




1                                                                           3.maila
Nerea Remirez
http://es.scribd.com/doc/52050625/Iritzi-testua


Sinde Legea: pirateria gutxitu ala kultura murriztu?

        Azkenengo honetan Sinde izeneko legea pil-pilean dago. Lege honek deskargak
debekatzen ditu, deskargen web-orrialdeak itxiz. Hala ere, askok galdetzen diote bere
buruari: 多zertarako Sinde legea? 多Kultura-iturri izugarri bat moztuko dugu?

          Sinde legeak onuratzen dituen pertsonen zenbakia kaltetzen
d i t u e n e n a baino txikiagoa da: Orange-k egindako inkesta batean, 99 % legearen
kontra b o z k a t u z u e n ; b e s t e i n k e s t a b a t z u e t a n , 6 % e d o 8 % s o i l i k z e u d e n
S i n d e Legearekin. Izan ere, milloika internauta deskargak erabiltzen dituzte egunero,bai
musika entzuteko, bai filmeak ikusteko, etab. Zergatik?

          Alde batetik, erosotasunarengatik. Azken batean, zinemara joatea deserosoagoa da
etxean filme bat ikusten geratzea baino. Musikarekin berdina:abestiak askoz askarrago
deskargatzen dira deskarga-programen bidez. L i b u r u a k b a i t a j e i t s i a h a l d i r a
i n t e r n e t e t i k ; h o r i e g i t e n d u t e n a k b a t e z e r e erosotasunarengatik egiten
dute ere. Hori bakarrik izango balu, ondo, baina zoritxarrez, telebistan jarritako
ia telesail guztiak denboraldi bat iragarri eta gero kentzen dituzte. Horrela bada, nola
gozatuko dugu serie on batez berehala telebistatik kentzen badigute eta deskargatu ezin
badugu?

          Horrek eramaten gaitu bigarren kontura: prezioa. Izan ere
i z u g a r r i z k o prezioak dituzte gaur egungo kultura-produktuak. Adibidez, filme berri bat
ikusi nahi badugu zineman, sarrera bat soilik bost edo sei euro gutxienez
baliokodigu; DVD bat, aldiz, 30 euro gutxigorabehera; musikazko CD bat, 15-20 euro;eta
liburu on bat 20 euro baino gehiago. Musika online erosteko lekuak ere oso grestiak dira;
spotify programan, adibidez, 2 euro bahino gehiago kostatzen du abesti bakar bat. Prezio
hauekin eta krisian egonda, normala da jende pilo bat internetetik produktu hauek lortzea.

        Hau ikusita, alkilatzeko bidea proposatzen dute gutxi batzuk. Hala ere, nahi duguna
aurkitzea oso zaila da leku hauetan. Adibidez, bideo-klub orotan filme asko daude, baina
non aurkitzen dugu klub horietako bat? Gainera,aurkitzekotan, guk nahi dugun
produktua lortzea oso zaila da, liburutegietan g e r t a t z e n d e n b e z a l a . A d i b i d e z ,
2 0 0 1 u r t e a n e g i n d a k o f i l m e b a t h a r t u n a h i badugu, arruntena bideo-klubetan ez
egotea da.




2                                                                                          3.maila
Kulturako ministrariak dioen bezala, kultura-produktuak alkilatzeko lekuak eskasak
dira deskargen zenbaki handiarengatik batezere. Hori ezeztatu ezinez gero, zergatik ez du
gobernuak laguntzarik eman leku hauei? Ez al da kultura-iturri handi eta merke bat? Gainera lan-
postuak sortuko lituzke.

          Sinde Legeak pirateria murriztuko duela esaten da ere: azken
b a t e a n , deskargen web-orrialdeak pirata hauen egoitzak dira. Hala ere, beste
herrialdetako deskargen orrialdeak ez dira itxiko, beraz helbidea Espainian
kokatuta ez dituzten web-orrialdeen bidez deskargak egingo ahal
genukete:gainera, hizkuntza ez da izango arazo bat, besteak beste, hego amerikako web-
orrialdeak gaztelaniaz idatzita daudelako. Beste aldetik, deskargen web-orrialde asko ez dira filmeak edota
musika jeisteko soilik; Megaupload,adibidez, egile-eskubideak ez dituzten artxibo asko
ditu ere: argazkiak, etab.Beraz, orrialde hauek ixten badituzte, egilearen eskubideak
dituzten artxiboez gain legea apurtzen ez dituzten beste zenbait artxiboak
ezabatuko dituzte.Azkenik, lukro-animoa edo pirateria intentzioak ez dituzten
web-orrialdeak itxiko ahal izango dituzte. Besteak beste, blog batean
babestutako link batbadago blog hori itxiko ahal da.

        Konklusioz, Sinde Legeak kultura izugarri murrizten duela diot nik. Horrela bada,
gobernuak lege hau aprobatuta kulturara iristeko beste bideak fomentatu beharko lituzkela diot;
adibidez, bideo-klubak berrireki laguntza ekonomikoekin, Itunes bezalako musika merke
erosteko lekuak bultzatu edo liburutegietan inibertitu material anitza izan dezaten




3                                                                                      3.maila
Pako Aristi  Berria, 'Hitzerdi patsetan' atala.
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2009-08-08/004/008/Euskal_ekosistema.htm


Euskal ekosistema

Neure herrian atzerritar, euskara erabiltzen dudalako, euskaraz idazten dudalako. Zenbat
aldiz ez ote naiz horrela sentitu! El Diario Vasco-n idazten hasi eta euskarazko zutabegileoi
espainierazkoei baino gutxiago ordaintzen zigutela jakin nuenetik. Jende gutxiagok
irakurtzen omen gintuen, beraz soldata txikiagoa. Hain barneratua dago sentipen hori, non
askotan zeure lanarekiko seriotasunaz ere zalantzak sortarazten dizkizun!

Urteekin beti uste nuen, baikortasun antropologikoa izango da errudun, gauzak hobeto
egongo zirela, baina ez. Euskal esklerosia bihurtu da lehen diglosia zela esaten ziguten hura.
ETB2a sortu zuten, eta 23 urte pasa ziren elkarrizketa bat egin zidatenerako. 23 urteotan
izan ditut sariak, garrantzitsuak ere bai, elkarrizketa baten nolabaiteko merezimendua
markatzen duten horietakoak. Baina ez. Nire liburu bat espainierara itzuli zelako
elkarrizketatu ninduten. Eta ez zen lehenengoa, hirugarrena baizik. Eta ez zen prime-time-an
izan, goizeko bederatzietan baizik.

Halere, nirea kasu orokorra da euskal sortzaileen artean, erabat arrunta, eta badira askoz ere
baztertuagoak, jaramon txintik egin gabe isilaraziak izan diren kasuak. Denetik:
margolariak, aktoreak, antzerkigileak, kantariak, musika taldeak, eskultoreak, itzultzaileak.
Edozein sormen lan euskaraz egitea oso zaila da, non eta Euskal Herrian bertan, errazena
behar lukeen tokian.

Subzirkuitu batean sartzen zara automatikoki, ekintza subsidiarioen multzoan, eta hori oso
garbi ikusten da udan, herrietako jaien programazioan. 束Jenderik etorriko al da?損, izaten da
antolatzaileen kezka, eta euskarak orbantzen dio erantzuna. Musika jaialdi ezberdinetan ere,
leku gero eta txikiagoa euskal taldeentzat. Herri handi askotan agertu ere ez dira egiten.
Antzerki programazioa dela edo beste edozer, euskarari lekutxoak ematen zaizkio, errukiz
bezala.

Bakartu gaituzte, geure artean ere arrozteraino: euskal idazleok ez ditugu euskal aktoreak
ezagutzen, poetek ez dituzte margolariak ezagutzen, sukaldariek ez dituzte kantariak
ezagutzen, dantzariak ez dituzte gidoigileak ezagutzen.

Euskal sortzailea bere lana uzteko tentazioan bizi da egunero; boladatxo negargarri baten
bultzada aski luke horretarako. Izaki guztiek behar dute ekosistema bat bizitza aurrera
ateratzeko, eta euskal izakiek ere bai, kultura bat bagarela sentitzeko, nazio garela sinesteko.
Horregatik salatzen nituen atzo urrutiko intxaurrari begira dauden idazleak. Gurea ez delako
estetika kontua, biziraupen ataka baizik, euskal ekosistema bat sortzen ez dugun bitartean.




4                                                                             3.maila
Juan Ignacio Perez Iglesias  Berria, 'Txinpanze biluzia' bloga
ww.berria.info/blogak/txinpantzebiluzia/index.php?
blog=54&title=elkar_txukuntzearen_merkatu_balioa&more=1&c=1&tb=1&pb=1




Elkar txukuntzearen merkatu-balioa
Aski ezaguna da tximinoek elkar txukuntzea gustuko dutela. Aurreko sarrera batean esan
nuen bezala, gizarte-sareak indartzen dituzte horrela, guk hizkuntzaren bitartez egiten dugun
bezala. Duela gutxi, elkar txukuntzeari eta tximino-taldeetan elkar txukuntzeak duen
merkatu-balioari buruzko istorio deigarri bat irakurri dut PNAS aldizkarian. Chlorocebus
generoko tximino katarrinoez egin zen ikerketa-lan horretan interesgarrien iruditu zaizkidan
kontuen laburpena eskainiko dut ondoren.
Tximinoek ez dute negoziatzen edo kontraturik egiten hitzen bidez, baina horrek ez die
ekartzen ondasunak eta zerbitzuak elkartrukatzeko inolako eragozpenik. Gainera, bat ere
bortxarik gabe egiten dituzte trukeak eta aparteko zailtasunik gabe erabakitzen dute
ordainsaria. Merkatuen teoriari jarraituz, bestalde, eskari eta eskaintzaren legearen arabera
aldatu behar da ordainsaria. Zentzu handikoa dirudi, ez da?
Lehenago egindako ikerketek erakutsi zutenez, primateek gehiago ordaintzen dute trukatzen
dituzten ondasunak edo zerbitzuak urriak direnean; hau da, apur batez azkarragoak garen
txinpantze biluziek egiten dugun bezala egiten dute eurek ere. Esate baterako, urritasun-
boladetan janlekuetan onartuak izateko, maila apaleko tximinoek denbora luzeagoa eman
behar dute goi-mailakoak txukuntzen. Bestalde, jaioberri gutxi daudenean, eme gazteek
denbora luzeagoan zehar txukundu behar dituzte amak, kumeak ikutu ahal izateko baimena
lortzeko. Eta tximinoen taldean eme ugalkor gutxi daudenean, denbora luzeagoa eman behar
dute arrek eme ugalkorrak apaintzen eme horiek estali ahal izateko.
Azken lan honetan, urrats bat gehiago eman dute esperimentuen bitartez. Adibidez, zeukan
janaria baino gehiago eman zioten maila apaleko eme bati, eta horri esker, eme horrek janari
gehiago eman ahal izan zien taldeko beste kideei. Horren ondorioz, beste kideak baino
denbora luzeagoan txukundu zuten bera, eta gainera, gutxiagotan apaindu behar izan zituen
kide nagusiak. Gero, bigarren eme bati janari kantitate berbera eman zioten, eta horren
ondorioz, lehen emearen txukuntzearen trukatze-balioa beheratu egin zen eta bigarrenarena
igo, biak berdindu arte.
Ez dut uste behaketa hauen ondorio guztiak zehaztea beharrezkoa denik, baina ez dut uste
oso zaila denik horiek txinpantze biluziengana ekartzea.




5                                                                          3.maila
Josemari Velez de Mendizabal  'Etorkizuna etorkizun' bloga
http://txemax.blogspot.com.es/2012/06/sukaldaritza-ez-al-da-gehiegi.html


Sukaldaritza: Ez al da gehiegi?
Herri baten osasun fisikoa tokiko medioek sukaldaritzari eskaintzen dioten espazioaren
arabera neurtuko balitz, euskaldunena munduko osasunik osasunenetakoa izango litzateke.
Ez dago egunik prentsaren titularretan gastronomiarekin erlazionaturiko zerbait agertu gabe.
Euskaldunok jatun onen ospea dugu eta, salbuespenak salbuespen, egia izan behar du, gure
geografiako edozein tokitan aurki baitaiteke non bazkaldu edota afaldu modu ederrean.

Sukaldaritza zaleen salbuespenen artean nagoela argitu nahi dut aurrera baino lehen.
Ezagutzen nautenek badakite ez dudala janari gaietan denbora alperrik galtzen, egia bada
ere badakidala bereizten ongi jarritako jaki bat erdipurdizko beste batetik. Baina ez naiz
aditu jakien sekretuetan eta denetatik jan dezaket, aparteko baldintzarik gabe. Gutxirekin
konformatzen naiz.

Hori esanda, ez dakit azken urteotan ez ote garen pasatzen ari gastronomiari eskaintzen ari
zaion tratamenduan. Batzuetan mitifikatu egiten dugulakoan nago, eta neurriz kanpoko
hedapen mediatikoaren eraginpean bizi garela iruditzen zait. Michelin izarrak, munduko
chef onenen sailkapena, Basque Culinary Center deritzanaren eguneroko agerpen margo
askotarikoak... Sarri pentsatu dut eguneko sukaldaritzaren pauten eraginpean ergelkeriaren
hurrengoan kokatzen garela, barregarri erortzeko arriskuarekin.

Erantzun lekidake, samur asko gainera, hobe dela sukaldaritzari buruzko albisteak edukitzea
gerra eta gainerako giza-kalamitateei dagozkienak baino, batez ere errealitatearen islapen
zuzenak badira. Erabat ados. Gertatzen dena, ordea, lapiko eta zartaginen inguruan azken
denboretan zerbitzatzen zaizkigun gehienak eguneko gizarte-premietatik urrun daudela da,
eta gisa horretako albiste-bonbardaketa hiritar jasankor eta soilarentzako iraintzat har liteke.
Lehengo astean bertan, Gasteizen izandako prentsaurreko batean arabar lurraldeko 500
senditan gosea errealitate gordina dela jakinarazi dute Bultzain elkartekoek. Zenbat dira
Euskal Herri osoan?

Barkatu inor mindu badut nire hitzekin, beharbada guztiz oker dagoena neu izan bainaiteke.




6                                                                             3.maila
Leire Narbaiza Arizmendi  Berria, 'Gerizpean' atala
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-08-07/004/001/berdintasuna.htm




Berdintasuna

Olinpiar Joko hauei ez diet jaramonik egin. Ez zait asko gustatzen kirolak telebistaz ikustea
bestela ere ez naiz oso zalea. Baina nahitaez komunikabideei jarraituz gero, edo
Twitterren ibilita, ez dago aldentzeko modurik. Horretara, zeharka bada ere, badut euren
berri.

Jakin dut, lau haizeetara zabaldu delako, hauek direla lehenengo jokoak diziplina guztietan
emakume kirolariak dituztenak. Horrezaz gain, parte hartzen duten estatu guztiek ere
emakume kirolariak bidali dituzte. Hori ere lehenengoz. Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak
(NOB) gogor jardun omen du horretan, eta horrela lortu ei da aurtengoa. Garbi gera zedin,
inaugurazioan behin eta berriro aipatu zuten telebistan, batez ere, desfilatzen ari zen
delegazioak estreinakoz emakumerik bidaltzen bazuen.

Ahalegin horiek guztiak behar-beharrezkoak dira, ez dut dudarik. Baina oraindik asko falta
da hainbaten burua aldatzeko. Eta ez naiz ari emakumeak baztertzen dituzten estatuez.
Mendebaldeko kazetari eta esatari txoropito askoren ahoak eta begiradak daude aldatzeko.

Adibidez, emakumezkoen hondartza-boleibolean ateratzen diren argazkiak zerikusi gutxi
dute kirolarekin, ipurtaldeen plano eta argazkiak dira ohikoena. Ez da gauza bera gertatzen
gizon kirolariekin: inork ikusi du abiadura-lasterkariren baten planorik ipurdia huts-hutsean
fokatzen duenik? Ez, ezta? Eta erretratatzeko modukoak dira, alajaina!

Lehentsuago esatariena aipatu dut. Dirudienez, Eurosport telebista katean iruzkin sexista eta
desegokiak jaurti zituen ahotik Emilio Marquiegui izeneko batek. Behean, Maite Go単ik
Twitterren aipatu zituenak euskaraz emango ditut jakin dezazuen zelako mentalitatea dagoen
oraindik.

Maratoian esan zuen emakume korrikalariaz: 束Kulerotxoarekin beltzarantzeren marka
ikusten zaio損. Imajinatzen duzue hori berori gizonezko batez esan balu?




7                                                                           3.maila
Gero, halterofiliara pasatu zen. Umorearen festibala dator, kirol hau praktikatzen duten
pertsonek gaur eguneko estetika kanonetatik oso urrun daudelako: 束Emakume atleta
astunenak eta ez diogu euren izaerarengatik, euren gorputz-pisuagatik baizik損.(To!)
束Emakumeei ez zaie kiloez hitz egitea gustatzen, baina kasu honetan azaldu beste
erremediorik ez dago: 150損. (Gizonei gustatzen zaie kiloez jardutea, antza!). 束Marian ()
144 kilodunak familia osatu du. Behar den bezala損.(Pisu horrekin nola lortu ote du
senarra?). 束Ez dago zehazki modelo pase baterako, baina bai domina lortzeko損 (Baina nork
esan dizu modeloa izan nahi duela?)

Zuen esku lagako dut Marquiegui hori adjektibatzea. Baina horrelakoen begirada aldatzen
ez dugun bitartean, ezer gutxirako balioko du emakumeen parte-hartzeak.




8                                                                        3.maila
Hodei Etxeberria  Berria, zuzendariari

'De Bilbao, de toda la vida'

Charles Chaplinez ezer gutxi dakidan arren, ezin ahaztu dezaket Charloten imitazio
lehiaketa batean bere burua parte hartzaileen artean aurkeztu eta lehen saria irabazi ez
zueneko anekdota hura. Hori aspaldiko istorioa bada ere, inoiz baino presenteago dugu
Euskal Herriko identitate auzietan, non hauetan ere originalaren kopiak originala bera baino
egiazkoagoa izaten bukatu ohi duen.

Bilboko Udalak 束quedada popular損 bat egitera deitu du Bilboko Aste Nagusian hiritarrok
euskal jantzi tipikoekin plazan biltzeko eta dagoeneko gurea den jantzien tradizioa
geure(ago) egiteko asmoz (El Correo 12.08.06). Betiko moduan jantziz, 束de Bilbao, de toda
la vida損 egin den bezala, I単aki Azkunak, aspaldiko partez ikusi den alkate autoritarioenak,
jendeak berez elkartzeko zituen guneak debekatu ostean (Kukutza bota eta bi konpartsari
txosnak jartzea debekatuz), bere inguruan dantza egitera deitu gaitu aurtengoan.

Txapela susto batez kentzeko modukoa!

Instituzioek garena izateko bidean jarri gaituzte euskaldunak. Iragan, orainaldi eta
etorkizunaren formulazio estereotipatu ankerrek identitatearen ikono berriak sortu eta
iragana orainera ekarri beharrean, orainetik sortutako iraganaren bitartez produzitzen ari
gaituzte: 束lehenaldia kontrolatzen duenak orainaldia kontrolatuko du損 (Kortatu), etorkizun
batzuk sortuz eta beste asko ukatuz.

Instituzio batzuek, kasu honetan Bilboko Udalak, egun euskal gizartean izaten diren ohiko
praktika sozialei kutsu tradizional bat ematen die. Garai batean (zehazki ez dakigu noiz)
haien ustetan euskalduna zer eta nolakoa zen erakutsiaz, eta gaur egun zelakoa den ukatuz,
hura imitatzera garamatzate. Etorkizuneko tradizio berriak asmatzen dituzte antzinakoak
direlakoan, eta egun bakar batean antzerki moduan hauek errepresentatuz gure tradizioa eta
esentzia berreskuratzen ditugula sentiarazi nahi digute: originalaren kopia originala bera
baino egiazkoagoa eginez. Mozorro eta guzti! (Baina tira, ohituak gaude San Tomas
egunarekin; baserriko alkandora eta arrantzale prakak jantzi eta listo! Baskitoa naiz!).

Egungo praktika sozialak, beraz, tradizio direla esaten digute instituzio batzuek, haiek
folklorizatuz (saioa eramangarriagoa izateko, txalaparta eta herri kirolak antolatuko dituzte),
museoko pieza bagina bezala tratatuz.

Horrela, beraz, gizartea ikusi, entzun eta ulertu beharrean, instituzio batzuek, eredu
paternalista batekin, egin beharko litzatekeena inposatzen dute. Originalik ez duen kopia bat
sortuz, euskal identitatea egitetik izatera pasatzen delarik: irudikapen huts bat izatera. Hori
estereotipo hutsa izan daiteke gizartearentzat: barnean mamirik ez duen etiketa bat,
gizarteak nekez beteko duen traje bat.



9                                                                            3.maila
Han ikusiko gara, beraz, instituzioei alternatiba bat bilatzeko sortu zen Aste Nagusian
instituzioak proposatzen duen 束quedada popular損 horretan. Baskitos mozorrotuak, 束de
Bilbao, de toda la vida損-ko hiritarrok egin dugun moduan dantza egiteko.

Gora Bilboko Aste Nagusia! Gora (argaldutako) Marijai (sexya) eta Aupa 束el Atlhetik損!




10                                                                           3.maila

More Related Content

Iritzi testuen bilduma

  • 1. Ikasleok hainbat iritzi testu aukeratu dituzue, hedabideetan eta Interneten aurkitutakoak, eta azpian duzue guztien bilduma. Norberak bere hautua egin du gustuaren edo testuaren egokitasunaren arabera. Mintza-saioetan bakoitzak testu hori zergatik aukeratu duen aipatuko dugu, eta zuen ustez eredugarriena zein den edota egokiena zein iruditzen zaizuen eztabaidatuko dugu. Ezaugarriak aztertuko ditugu eta zuek egiten dituzuen idazlanetarako baliagarriak direnak erabiltzen saiatuko gara hurrengo idatzietan. Aritz Galarraga- Berriako 'Ekografiak' bloga http://www.berria.info/blogak/ekografiak/? title=bilatzen_asmatzea&more=1&c=1&tb=1&pb=1 Bilatzen asmatzea Nahi dutena esango dute, baina uda garaia telebistarentzat ez da basamortua. Badira ikusgai ohiko txiro-zopak; eta badira ikusgai saio ikusgarri askoak. Kontua da bakanago direla, eta ezkutuago, eta zorrotz bilatzen ere ibili beharra dugula. Ezkutuago, eta ezkutuegi batzuetan. Breaking Bad telesaila iragarri zutenean ETBn poz txiki bat hartu nuen. Besteak beste, eredu ditudan janzkera eta, oro har ,moda kontuetan, batez ere Harkaitz Cano eta Koldo Almandozek hamar telesail onenen artean kokatzen edo metanfetaminatzen zutelako Telezailak izeneko liburuan, bederatzigarren postuan biek ere. Ez dakit, nire inuzentzian irudikatu nuen euskaraz estreinatuko zutela ETB1en. Baina, ez, lehen ezustekoa, ETB2n emango zuten; bistan da, gaztelaniaz. Bigarren ezustekoa atseginagoa izan zen, ETB3n ere emango baitzuten, bertsio originalean eta euskarazko azpidatziekin. Beste ezusteko bat ere gordetzen zuen, haatik, euskal telebista publikoak niretzat, behin betikoa: bai ETB2koa, bai ETB3koa, gauerditik aurrera emango zuten. Eta ni, irakurle maite, ordu horretan amets sakonen batean murgilduta izaten naiz, eta, ahal dela, ez ETBrekin. Azkenerako, erdiko bidetik jotzea erabaki nuen: merkataritza gune handi batera joan eta telesailaren lehenengo denboraldia erosi nuen. Dei nazazue inozo azpitituluak.com helbidean eskuragarri dugu, baina ilusio apur bat ere egiten zidan, lehen aldiek sortzen duten ilusioa. Gainera, Ibon Ega単arekin solasaldia izateko aukera izan nuen, aspaldiko partez. Uda garaiko saio ikusgarri guztiak ez daude hain ezkutuan, ordea. Badira ageriagoak, baina lau urtean behin baino ez direnak pantailaratzen. Olinpiar Joko urtea da aurtengoa; igarriko zenioten, honezkero. Atzo hasi omen ziren, ofizialki, nahiz aurretik jada saioren bat edo beste jokatu den bada ostegunean TVEko lehen katean Gora Japon ikusi uste zuenik ere . A, eta zenbat telebista jardunaldi gogoangarri eskainiko dizkiguten Olinpiar Jokoek abuztu honetan. Saio gailenekin, noski, 100 metro eta abarrekoekin. Baina baita ustez lo eragile diren kirol horiek ikusten ere, horiexetan hartzen baitute Olinpiar Jokoek egiazko dimentsioa, eta teleikusleak gozatua. Gero, esango dute telebistan ez dagoela ezer. Baina, udan nahiz udazken, negu, udaberrian, bilatzen asmatzea izaten da kontua. Zorte on. 1 3.maila
  • 2. Nerea Remirez http://es.scribd.com/doc/52050625/Iritzi-testua Sinde Legea: pirateria gutxitu ala kultura murriztu? Azkenengo honetan Sinde izeneko legea pil-pilean dago. Lege honek deskargak debekatzen ditu, deskargen web-orrialdeak itxiz. Hala ere, askok galdetzen diote bere buruari: 多zertarako Sinde legea? 多Kultura-iturri izugarri bat moztuko dugu? Sinde legeak onuratzen dituen pertsonen zenbakia kaltetzen d i t u e n e n a baino txikiagoa da: Orange-k egindako inkesta batean, 99 % legearen kontra b o z k a t u z u e n ; b e s t e i n k e s t a b a t z u e t a n , 6 % e d o 8 % s o i l i k z e u d e n S i n d e Legearekin. Izan ere, milloika internauta deskargak erabiltzen dituzte egunero,bai musika entzuteko, bai filmeak ikusteko, etab. Zergatik? Alde batetik, erosotasunarengatik. Azken batean, zinemara joatea deserosoagoa da etxean filme bat ikusten geratzea baino. Musikarekin berdina:abestiak askoz askarrago deskargatzen dira deskarga-programen bidez. L i b u r u a k b a i t a j e i t s i a h a l d i r a i n t e r n e t e t i k ; h o r i e g i t e n d u t e n a k b a t e z e r e erosotasunarengatik egiten dute ere. Hori bakarrik izango balu, ondo, baina zoritxarrez, telebistan jarritako ia telesail guztiak denboraldi bat iragarri eta gero kentzen dituzte. Horrela bada, nola gozatuko dugu serie on batez berehala telebistatik kentzen badigute eta deskargatu ezin badugu? Horrek eramaten gaitu bigarren kontura: prezioa. Izan ere i z u g a r r i z k o prezioak dituzte gaur egungo kultura-produktuak. Adibidez, filme berri bat ikusi nahi badugu zineman, sarrera bat soilik bost edo sei euro gutxienez baliokodigu; DVD bat, aldiz, 30 euro gutxigorabehera; musikazko CD bat, 15-20 euro;eta liburu on bat 20 euro baino gehiago. Musika online erosteko lekuak ere oso grestiak dira; spotify programan, adibidez, 2 euro bahino gehiago kostatzen du abesti bakar bat. Prezio hauekin eta krisian egonda, normala da jende pilo bat internetetik produktu hauek lortzea. Hau ikusita, alkilatzeko bidea proposatzen dute gutxi batzuk. Hala ere, nahi duguna aurkitzea oso zaila da leku hauetan. Adibidez, bideo-klub orotan filme asko daude, baina non aurkitzen dugu klub horietako bat? Gainera,aurkitzekotan, guk nahi dugun produktua lortzea oso zaila da, liburutegietan g e r t a t z e n d e n b e z a l a . A d i b i d e z , 2 0 0 1 u r t e a n e g i n d a k o f i l m e b a t h a r t u n a h i badugu, arruntena bideo-klubetan ez egotea da. 2 3.maila
  • 3. Kulturako ministrariak dioen bezala, kultura-produktuak alkilatzeko lekuak eskasak dira deskargen zenbaki handiarengatik batezere. Hori ezeztatu ezinez gero, zergatik ez du gobernuak laguntzarik eman leku hauei? Ez al da kultura-iturri handi eta merke bat? Gainera lan- postuak sortuko lituzke. Sinde Legeak pirateria murriztuko duela esaten da ere: azken b a t e a n , deskargen web-orrialdeak pirata hauen egoitzak dira. Hala ere, beste herrialdetako deskargen orrialdeak ez dira itxiko, beraz helbidea Espainian kokatuta ez dituzten web-orrialdeen bidez deskargak egingo ahal genukete:gainera, hizkuntza ez da izango arazo bat, besteak beste, hego amerikako web- orrialdeak gaztelaniaz idatzita daudelako. Beste aldetik, deskargen web-orrialde asko ez dira filmeak edota musika jeisteko soilik; Megaupload,adibidez, egile-eskubideak ez dituzten artxibo asko ditu ere: argazkiak, etab.Beraz, orrialde hauek ixten badituzte, egilearen eskubideak dituzten artxiboez gain legea apurtzen ez dituzten beste zenbait artxiboak ezabatuko dituzte.Azkenik, lukro-animoa edo pirateria intentzioak ez dituzten web-orrialdeak itxiko ahal izango dituzte. Besteak beste, blog batean babestutako link batbadago blog hori itxiko ahal da. Konklusioz, Sinde Legeak kultura izugarri murrizten duela diot nik. Horrela bada, gobernuak lege hau aprobatuta kulturara iristeko beste bideak fomentatu beharko lituzkela diot; adibidez, bideo-klubak berrireki laguntza ekonomikoekin, Itunes bezalako musika merke erosteko lekuak bultzatu edo liburutegietan inibertitu material anitza izan dezaten 3 3.maila
  • 4. Pako Aristi Berria, 'Hitzerdi patsetan' atala. http://paperekoa.berria.info/iritzia/2009-08-08/004/008/Euskal_ekosistema.htm Euskal ekosistema Neure herrian atzerritar, euskara erabiltzen dudalako, euskaraz idazten dudalako. Zenbat aldiz ez ote naiz horrela sentitu! El Diario Vasco-n idazten hasi eta euskarazko zutabegileoi espainierazkoei baino gutxiago ordaintzen zigutela jakin nuenetik. Jende gutxiagok irakurtzen omen gintuen, beraz soldata txikiagoa. Hain barneratua dago sentipen hori, non askotan zeure lanarekiko seriotasunaz ere zalantzak sortarazten dizkizun! Urteekin beti uste nuen, baikortasun antropologikoa izango da errudun, gauzak hobeto egongo zirela, baina ez. Euskal esklerosia bihurtu da lehen diglosia zela esaten ziguten hura. ETB2a sortu zuten, eta 23 urte pasa ziren elkarrizketa bat egin zidatenerako. 23 urteotan izan ditut sariak, garrantzitsuak ere bai, elkarrizketa baten nolabaiteko merezimendua markatzen duten horietakoak. Baina ez. Nire liburu bat espainierara itzuli zelako elkarrizketatu ninduten. Eta ez zen lehenengoa, hirugarrena baizik. Eta ez zen prime-time-an izan, goizeko bederatzietan baizik. Halere, nirea kasu orokorra da euskal sortzaileen artean, erabat arrunta, eta badira askoz ere baztertuagoak, jaramon txintik egin gabe isilaraziak izan diren kasuak. Denetik: margolariak, aktoreak, antzerkigileak, kantariak, musika taldeak, eskultoreak, itzultzaileak. Edozein sormen lan euskaraz egitea oso zaila da, non eta Euskal Herrian bertan, errazena behar lukeen tokian. Subzirkuitu batean sartzen zara automatikoki, ekintza subsidiarioen multzoan, eta hori oso garbi ikusten da udan, herrietako jaien programazioan. 束Jenderik etorriko al da?損, izaten da antolatzaileen kezka, eta euskarak orbantzen dio erantzuna. Musika jaialdi ezberdinetan ere, leku gero eta txikiagoa euskal taldeentzat. Herri handi askotan agertu ere ez dira egiten. Antzerki programazioa dela edo beste edozer, euskarari lekutxoak ematen zaizkio, errukiz bezala. Bakartu gaituzte, geure artean ere arrozteraino: euskal idazleok ez ditugu euskal aktoreak ezagutzen, poetek ez dituzte margolariak ezagutzen, sukaldariek ez dituzte kantariak ezagutzen, dantzariak ez dituzte gidoigileak ezagutzen. Euskal sortzailea bere lana uzteko tentazioan bizi da egunero; boladatxo negargarri baten bultzada aski luke horretarako. Izaki guztiek behar dute ekosistema bat bizitza aurrera ateratzeko, eta euskal izakiek ere bai, kultura bat bagarela sentitzeko, nazio garela sinesteko. Horregatik salatzen nituen atzo urrutiko intxaurrari begira dauden idazleak. Gurea ez delako estetika kontua, biziraupen ataka baizik, euskal ekosistema bat sortzen ez dugun bitartean. 4 3.maila
  • 5. Juan Ignacio Perez Iglesias Berria, 'Txinpanze biluzia' bloga ww.berria.info/blogak/txinpantzebiluzia/index.php? blog=54&title=elkar_txukuntzearen_merkatu_balioa&more=1&c=1&tb=1&pb=1 Elkar txukuntzearen merkatu-balioa Aski ezaguna da tximinoek elkar txukuntzea gustuko dutela. Aurreko sarrera batean esan nuen bezala, gizarte-sareak indartzen dituzte horrela, guk hizkuntzaren bitartez egiten dugun bezala. Duela gutxi, elkar txukuntzeari eta tximino-taldeetan elkar txukuntzeak duen merkatu-balioari buruzko istorio deigarri bat irakurri dut PNAS aldizkarian. Chlorocebus generoko tximino katarrinoez egin zen ikerketa-lan horretan interesgarrien iruditu zaizkidan kontuen laburpena eskainiko dut ondoren. Tximinoek ez dute negoziatzen edo kontraturik egiten hitzen bidez, baina horrek ez die ekartzen ondasunak eta zerbitzuak elkartrukatzeko inolako eragozpenik. Gainera, bat ere bortxarik gabe egiten dituzte trukeak eta aparteko zailtasunik gabe erabakitzen dute ordainsaria. Merkatuen teoriari jarraituz, bestalde, eskari eta eskaintzaren legearen arabera aldatu behar da ordainsaria. Zentzu handikoa dirudi, ez da? Lehenago egindako ikerketek erakutsi zutenez, primateek gehiago ordaintzen dute trukatzen dituzten ondasunak edo zerbitzuak urriak direnean; hau da, apur batez azkarragoak garen txinpantze biluziek egiten dugun bezala egiten dute eurek ere. Esate baterako, urritasun- boladetan janlekuetan onartuak izateko, maila apaleko tximinoek denbora luzeagoa eman behar dute goi-mailakoak txukuntzen. Bestalde, jaioberri gutxi daudenean, eme gazteek denbora luzeagoan zehar txukundu behar dituzte amak, kumeak ikutu ahal izateko baimena lortzeko. Eta tximinoen taldean eme ugalkor gutxi daudenean, denbora luzeagoa eman behar dute arrek eme ugalkorrak apaintzen eme horiek estali ahal izateko. Azken lan honetan, urrats bat gehiago eman dute esperimentuen bitartez. Adibidez, zeukan janaria baino gehiago eman zioten maila apaleko eme bati, eta horri esker, eme horrek janari gehiago eman ahal izan zien taldeko beste kideei. Horren ondorioz, beste kideak baino denbora luzeagoan txukundu zuten bera, eta gainera, gutxiagotan apaindu behar izan zituen kide nagusiak. Gero, bigarren eme bati janari kantitate berbera eman zioten, eta horren ondorioz, lehen emearen txukuntzearen trukatze-balioa beheratu egin zen eta bigarrenarena igo, biak berdindu arte. Ez dut uste behaketa hauen ondorio guztiak zehaztea beharrezkoa denik, baina ez dut uste oso zaila denik horiek txinpantze biluziengana ekartzea. 5 3.maila
  • 6. Josemari Velez de Mendizabal 'Etorkizuna etorkizun' bloga http://txemax.blogspot.com.es/2012/06/sukaldaritza-ez-al-da-gehiegi.html Sukaldaritza: Ez al da gehiegi? Herri baten osasun fisikoa tokiko medioek sukaldaritzari eskaintzen dioten espazioaren arabera neurtuko balitz, euskaldunena munduko osasunik osasunenetakoa izango litzateke. Ez dago egunik prentsaren titularretan gastronomiarekin erlazionaturiko zerbait agertu gabe. Euskaldunok jatun onen ospea dugu eta, salbuespenak salbuespen, egia izan behar du, gure geografiako edozein tokitan aurki baitaiteke non bazkaldu edota afaldu modu ederrean. Sukaldaritza zaleen salbuespenen artean nagoela argitu nahi dut aurrera baino lehen. Ezagutzen nautenek badakite ez dudala janari gaietan denbora alperrik galtzen, egia bada ere badakidala bereizten ongi jarritako jaki bat erdipurdizko beste batetik. Baina ez naiz aditu jakien sekretuetan eta denetatik jan dezaket, aparteko baldintzarik gabe. Gutxirekin konformatzen naiz. Hori esanda, ez dakit azken urteotan ez ote garen pasatzen ari gastronomiari eskaintzen ari zaion tratamenduan. Batzuetan mitifikatu egiten dugulakoan nago, eta neurriz kanpoko hedapen mediatikoaren eraginpean bizi garela iruditzen zait. Michelin izarrak, munduko chef onenen sailkapena, Basque Culinary Center deritzanaren eguneroko agerpen margo askotarikoak... Sarri pentsatu dut eguneko sukaldaritzaren pauten eraginpean ergelkeriaren hurrengoan kokatzen garela, barregarri erortzeko arriskuarekin. Erantzun lekidake, samur asko gainera, hobe dela sukaldaritzari buruzko albisteak edukitzea gerra eta gainerako giza-kalamitateei dagozkienak baino, batez ere errealitatearen islapen zuzenak badira. Erabat ados. Gertatzen dena, ordea, lapiko eta zartaginen inguruan azken denboretan zerbitzatzen zaizkigun gehienak eguneko gizarte-premietatik urrun daudela da, eta gisa horretako albiste-bonbardaketa hiritar jasankor eta soilarentzako iraintzat har liteke. Lehengo astean bertan, Gasteizen izandako prentsaurreko batean arabar lurraldeko 500 senditan gosea errealitate gordina dela jakinarazi dute Bultzain elkartekoek. Zenbat dira Euskal Herri osoan? Barkatu inor mindu badut nire hitzekin, beharbada guztiz oker dagoena neu izan bainaiteke. 6 3.maila
  • 7. Leire Narbaiza Arizmendi Berria, 'Gerizpean' atala http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-08-07/004/001/berdintasuna.htm Berdintasuna Olinpiar Joko hauei ez diet jaramonik egin. Ez zait asko gustatzen kirolak telebistaz ikustea bestela ere ez naiz oso zalea. Baina nahitaez komunikabideei jarraituz gero, edo Twitterren ibilita, ez dago aldentzeko modurik. Horretara, zeharka bada ere, badut euren berri. Jakin dut, lau haizeetara zabaldu delako, hauek direla lehenengo jokoak diziplina guztietan emakume kirolariak dituztenak. Horrezaz gain, parte hartzen duten estatu guztiek ere emakume kirolariak bidali dituzte. Hori ere lehenengoz. Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak (NOB) gogor jardun omen du horretan, eta horrela lortu ei da aurtengoa. Garbi gera zedin, inaugurazioan behin eta berriro aipatu zuten telebistan, batez ere, desfilatzen ari zen delegazioak estreinakoz emakumerik bidaltzen bazuen. Ahalegin horiek guztiak behar-beharrezkoak dira, ez dut dudarik. Baina oraindik asko falta da hainbaten burua aldatzeko. Eta ez naiz ari emakumeak baztertzen dituzten estatuez. Mendebaldeko kazetari eta esatari txoropito askoren ahoak eta begiradak daude aldatzeko. Adibidez, emakumezkoen hondartza-boleibolean ateratzen diren argazkiak zerikusi gutxi dute kirolarekin, ipurtaldeen plano eta argazkiak dira ohikoena. Ez da gauza bera gertatzen gizon kirolariekin: inork ikusi du abiadura-lasterkariren baten planorik ipurdia huts-hutsean fokatzen duenik? Ez, ezta? Eta erretratatzeko modukoak dira, alajaina! Lehentsuago esatariena aipatu dut. Dirudienez, Eurosport telebista katean iruzkin sexista eta desegokiak jaurti zituen ahotik Emilio Marquiegui izeneko batek. Behean, Maite Go単ik Twitterren aipatu zituenak euskaraz emango ditut jakin dezazuen zelako mentalitatea dagoen oraindik. Maratoian esan zuen emakume korrikalariaz: 束Kulerotxoarekin beltzarantzeren marka ikusten zaio損. Imajinatzen duzue hori berori gizonezko batez esan balu? 7 3.maila
  • 8. Gero, halterofiliara pasatu zen. Umorearen festibala dator, kirol hau praktikatzen duten pertsonek gaur eguneko estetika kanonetatik oso urrun daudelako: 束Emakume atleta astunenak eta ez diogu euren izaerarengatik, euren gorputz-pisuagatik baizik損.(To!) 束Emakumeei ez zaie kiloez hitz egitea gustatzen, baina kasu honetan azaldu beste erremediorik ez dago: 150損. (Gizonei gustatzen zaie kiloez jardutea, antza!). 束Marian () 144 kilodunak familia osatu du. Behar den bezala損.(Pisu horrekin nola lortu ote du senarra?). 束Ez dago zehazki modelo pase baterako, baina bai domina lortzeko損 (Baina nork esan dizu modeloa izan nahi duela?) Zuen esku lagako dut Marquiegui hori adjektibatzea. Baina horrelakoen begirada aldatzen ez dugun bitartean, ezer gutxirako balioko du emakumeen parte-hartzeak. 8 3.maila
  • 9. Hodei Etxeberria Berria, zuzendariari 'De Bilbao, de toda la vida' Charles Chaplinez ezer gutxi dakidan arren, ezin ahaztu dezaket Charloten imitazio lehiaketa batean bere burua parte hartzaileen artean aurkeztu eta lehen saria irabazi ez zueneko anekdota hura. Hori aspaldiko istorioa bada ere, inoiz baino presenteago dugu Euskal Herriko identitate auzietan, non hauetan ere originalaren kopiak originala bera baino egiazkoagoa izaten bukatu ohi duen. Bilboko Udalak 束quedada popular損 bat egitera deitu du Bilboko Aste Nagusian hiritarrok euskal jantzi tipikoekin plazan biltzeko eta dagoeneko gurea den jantzien tradizioa geure(ago) egiteko asmoz (El Correo 12.08.06). Betiko moduan jantziz, 束de Bilbao, de toda la vida損 egin den bezala, I単aki Azkunak, aspaldiko partez ikusi den alkate autoritarioenak, jendeak berez elkartzeko zituen guneak debekatu ostean (Kukutza bota eta bi konpartsari txosnak jartzea debekatuz), bere inguruan dantza egitera deitu gaitu aurtengoan. Txapela susto batez kentzeko modukoa! Instituzioek garena izateko bidean jarri gaituzte euskaldunak. Iragan, orainaldi eta etorkizunaren formulazio estereotipatu ankerrek identitatearen ikono berriak sortu eta iragana orainera ekarri beharrean, orainetik sortutako iraganaren bitartez produzitzen ari gaituzte: 束lehenaldia kontrolatzen duenak orainaldia kontrolatuko du損 (Kortatu), etorkizun batzuk sortuz eta beste asko ukatuz. Instituzio batzuek, kasu honetan Bilboko Udalak, egun euskal gizartean izaten diren ohiko praktika sozialei kutsu tradizional bat ematen die. Garai batean (zehazki ez dakigu noiz) haien ustetan euskalduna zer eta nolakoa zen erakutsiaz, eta gaur egun zelakoa den ukatuz, hura imitatzera garamatzate. Etorkizuneko tradizio berriak asmatzen dituzte antzinakoak direlakoan, eta egun bakar batean antzerki moduan hauek errepresentatuz gure tradizioa eta esentzia berreskuratzen ditugula sentiarazi nahi digute: originalaren kopia originala bera baino egiazkoagoa eginez. Mozorro eta guzti! (Baina tira, ohituak gaude San Tomas egunarekin; baserriko alkandora eta arrantzale prakak jantzi eta listo! Baskitoa naiz!). Egungo praktika sozialak, beraz, tradizio direla esaten digute instituzio batzuek, haiek folklorizatuz (saioa eramangarriagoa izateko, txalaparta eta herri kirolak antolatuko dituzte), museoko pieza bagina bezala tratatuz. Horrela, beraz, gizartea ikusi, entzun eta ulertu beharrean, instituzio batzuek, eredu paternalista batekin, egin beharko litzatekeena inposatzen dute. Originalik ez duen kopia bat sortuz, euskal identitatea egitetik izatera pasatzen delarik: irudikapen huts bat izatera. Hori estereotipo hutsa izan daiteke gizartearentzat: barnean mamirik ez duen etiketa bat, gizarteak nekez beteko duen traje bat. 9 3.maila
  • 10. Han ikusiko gara, beraz, instituzioei alternatiba bat bilatzeko sortu zen Aste Nagusian instituzioak proposatzen duen 束quedada popular損 horretan. Baskitos mozorrotuak, 束de Bilbao, de toda la vida損-ko hiritarrok egin dugun moduan dantza egiteko. Gora Bilboko Aste Nagusia! Gora (argaldutako) Marijai (sexya) eta Aupa 束el Atlhetik損! 10 3.maila