1. Ikasleak dioenarengatik, irakasleak ez du bere lana gustuko. Ez du
bokaziorik irakasle munduan eta ondorioz; bera bizitzako zati gustuko
ez izatean jarrera edo emozio oker eta negatiboak transmititzen ditu.
Hori dela eta, feed back-aren ondorioz, ikasleek irakaslearengatik
berez jaso beharko luketen jakinduriari uko egiten diote, eta horrela
ikasgaiarengatik interesa galtzen dute.
2. Irudi hau, oso ironikoa da. Irakasleak arbeleean idatzita dagoena nola
ahozkatzen den irakasten du oso modu tradizionalean; eta arbelean
jartzen duenak teknologi berrien balioa aldarrikatzen du irakasteko
garaian. Hau irakaslearen metodologiari kontrajartzen zaio. Hori dena dela
eta, ziurrenik ikasleak ez dira ohartuko teknologi berrien benetako
garrantziaz.
3. Irakasleak, bere ikasgelak katolikoak eta ez-katolikoak errespetatzen duela
defendatzen du. Katolikoentzat horma batean gurutze bat duelako; eta beste hiru
hormetan ez duelako antzeko ezer. Hala ere, esaten duena ez da betetetzen; gurutzea
arbelaren gainean baitago. Hori dela eta, ikasleek irakasleari kasu egitean eta arbela
begiratzerakoan, une oro gurutzea begi bistan edukiko bait dute. Aski da ikasgelan
gurutze bat jartzea ikastetxearen ideologia zein den erakusteko; kasu honetan
katolikoak direla argi ikusten da.
4. Gaur egungo gizartean sexuen arteko berdintasuna bermatu arren;
oraindik sexu bereizketa nabari da hainbat arlotan. Hau gertatzen da;
adibidez, liburuekin. Askoetan emakumeei ahula, liraina, ama, emaztea,
sukaldaria, etxekoandrea, ederra bezala saltzen zaie. Bestalde, gizonak
gihartsu, langile, kirolari gisa erakusten dira. Hau dena dela eta, sexu
rolak daudela ulertarazten da; ideologi oker bat sortuz.
5. Irudi honek mezu sinple bat du: umeek ikusten dutenarengatik ikasten
dute. Kasu honetan, semeak bere aita eredu gisa hartzen du eta imitatu
egiten dio. Gizonak tratu txarrak ematen dizkio bere emazteari; eta
semeak hori eredutzat eta normaltzat hartuz bere arrebarekin aplikatzen
du aita-ametara jolastean. Ikus daiteke gainera semeak errietaren aurrean
duen jarrera: ez du ulertzen zergatik haserretzen den bere aita; berak
imitatu besterik ez bait dio egin.
6. Lehen, hezkuntzarako bideak gizonek soilik zituztenez, gaur egungo arlo
askotako ekarpenak gizonezkoenak dira; emakumeak bigarrengo plano
batean utziz. Hala ere, egon dira hainbat emakume ekarpen garrantzitsuak
egin dituztenak; baina ez zaie garrantzi handirik ematen. Hori dela eta,
lehen aipatutako 4.garren irudian azaldutakoa gerta daiteke: gizonezkoei
garrantzia ematen zaie, eta emakumeen zereginak beste batzuk direla
saltzen dute.
7. Arlo askoetan, baina bereziki publizitatean, gizonezkoen emakumearengan
jarrera dominatzaile bat bultzatzen dute eta berriz emakumearen jarrera
pasiboa. Hau modu ezin hobean antzematen da irudi honetan; lau gizon
daude, hauetako bat emakumea kontrol eta bortxakeri jarrera batekin
tratatuz. Irudi honen bidez emakumearen ahultasuna eta berriz
gizonezkoen boterea eta kontrola nabarmentzen saiatzen da.
8. Argazki honetan emakumea objektu sexual bat balitz bezala irudikaturik
azaltzen da. Gizonezkoak bitxi bat oparitzerakoan, emakumeak hankak
ireki egiten ditu, gizonezkoari edozer gauza egiteko eskubidea emango
balio bezala. Izan ere aipagarri da irudi honetan gizonezkoak eskatzen diola
ezkontzea emakumeari; honen bidez ulertarazten da gizonezkoaren
ardura dela lehen pauso hauek ematea.
9. Irudi honetan, hizkuntzan ere nolabaiteko emakumeen bazterketa ematen
dela ikus daiteke. Gizonei edo emakumeei erreferentzi egiteko, hitzak ez
dira era berberean erabiltzen; baina biei batera erreferentzi egiteko
gizonezkoen hitz berberak erabiltzen dira, hauek garrantzitsuagoak direla
azpimarratuz. Hori dela eta, irudiko neskak horretaz konsziente ez direnez,
ez dute ulertzen irakasleak erabiltzen dituen hitzak. Hau dela eta
nahasketak egoten dira, eta sexuen nolabaiteko banaketa ematen da.
10. Irudi hau oso ironikoa da, irakasleak bere ikasleek jokabide bat alde batera
utz dezaten jokabide desegoki hori erabiltzen baitu; deuseztatu nahi
duena indartuz. Hau dela eta, ikasleei idei okerrak sortzen dizkio eta
nahastu egiten ditu; eta deuseztatu nahi duen jokabidea indartu egiten
du. Azken finean, haurrek ikusten dutenarengatik ikasten dute.