3. Umeek elkarrekin jolasten pozik egoten dira.
Antzeztuko ditugu jolas egoerarik arruntenak:
jostailuren bat konpartitzea, beste batek duena
nahi izatea eta nola eskatu, sor daitezkeen
liskarrak, eman ditzakegun aukerak ...
6. Jostailuak jolasteko balio dute eta elkarri uzten diogu.
Jostailuak ez dira apurtzeko, ezta ere elkarri oparitzeko
edota elkarrekin trukeatzeko. Jostailuak elkarrekin
jolasteko dira eta elkarri uzteko, gero, bakoitzak berea
eramango du etxera.
15. Bukatzeko hurrengo orrialdean ditugun egoerekin antzerkia egingo
dugu. Bakoitzak txartel bat hartuko du eta bertan agertzen den rola
antzeztuko du, besteak nahi duen erantzuna emango dio, bat
batekoa ala prestatuta. Behin eta berriz errepikatuko ditugu egoera
bakoitzean agertzen diren rolak ekoizpenak bereganatzeko asmoz.
16. Zuk ume batekin joastu nahi duzu nola esango diozu?
Zuk jostailu bat daukazu, nola esango diozu beste ume
bati zurekin jolasteko?
Ume batek jostailua kentzen dizu nola esango diozu
bueltatzeko.
Umeak jolasten daude eta bat negarretan hasi da, zuk zer
esango diozu?