際際滷

際際滷Share a Scribd company logo
31Ikastaria. 11, 2000, 31-38
Bigarren edo hirugarren hizkuntza bat ikasteko orduan, inguru eskolarrean, teknologia berrien laguntza izan
dezakegu eta batez ere internetean laguntza. Artikuluan bideokonferentzia edo "chat"-en bitartez eginiko hizkuntzen
ikaskuntzaz hitzegiten da, modu praktiko eta sinplean, irakasleek horrelako saioak beraien klaseetan integra ditzaten.
Giltz-Hitzak: Bideokonferentzia. Internet. Hizkuntzen ikaskuntza.
A la hora de aprender una segunda o una tercera lengua en el entorno escolar, podemos contar con la ayuda de
las nuevas tecnolog鱈as y sobre todo de Internet. En el art鱈culo se habla del aprendizaje de lenguas por medio de la
videoconferencia o de los "chat", de una manera pr叩ctica y sencilla a fin de que los profesores puedan integrar estas
experiencias en sus clases.
Palabras Clave: Videoconferencia. Internet. Aprendizaje de lenguas.
Au moment dapprendre une deuxi竪me o湛 une troisi竪me langue  l辿cole, nous pouvons compter sur laide des
nouvelles technologies et surtout dInternet. On parle, dans larticle, de lapprentissage des langues au moyen de la
vid辿o-conf辿rence o湛 des "chat", dune fa巽on simple et pratique afin que les enseignants puissent int辿grer ces
exp辿riences dans leurs cours.
Mots Cl辿s: Vid辿o-conf辿rence. Internet. Apprentissage des langues.
Hizkuntzak ikasteko benetako
esperientziak "chat" edo
bideokonferentziaren bidez
(Real experiences in language-teaching using chat and
video-lectures)
Sierra Orrantia, Josu
Etxepare, 3
48960 Galdakao
http://www.redestb.es/personal/josus
BIBLID [1137-4446 (2000), 11; 31-38]
SARRERA
Plazaratzen du Salaberry-k (Salaberry, 1996: 23) oso galdera interesgarri bat ordenadore
bitarteko komunikazioari buruz. Beste autore batzuk aipatuz, gogoratzen du elkarrizketa nor-
maletan ematen den esanahiaren negoziazioa dela gakoa bigarren/hirugarren hizkuntza
baten ikasketa prozesuan. Bestalde, talde-lana eta pare-lana oinarrizkoak dira ikaslearen
praktika areagotzeko gela barruan. Talde-lanak informazioaren trukaketa sortzen du ikaslea
interakzioan inplikatuz. Interakzio-mota hau ezinbestekoa da xede-hizkuntza eskuratu ahal
izateko eta argi dago CMC edo Computer Mediated Comunication deritzanak hizkuntza-inte-
rakzioa sortzen ikaragarri laguntzen duela. Baina, eta hemen dago galdera, ordenadoreak
sortutako ingurune hau egokia al da aipatutako interakzioa esandako baldintza pedagogikoe-
tan sortzeko?
Ordenadoreak, dio Slaberry-k, lan bat egiteko efikazia gehitzen du. CMC-ak oso
kalitate/prezio erlazio ona duen tresna bat eskaintzen dio hizkuntza-irakasleari, ikasleen arte-
ko interakzio dezberdinak sortzeko.
BALDINTZA IDEALAK BIGARREN HIZKUNTZA BATEN IKASKUNTZARAKO
Chapelle-k dio (Chapelle, 1998), Long eta Pica-ren lanak aipatuz, zazpi hipotesi ezarri dai-
tezkeela bigarren hizkuntza bat idealki ikasteko. Zazpi horietatik bakar batzuk azpimarratuko
ditugu:
 Ikasleek xede-hizkuntzan produzitzeko aukerak izan behar dituzte.
 Ikasleek beraien output-ean eginiko erroreen berri izan behar dute.
 Ikasleek beraien output-ak zuzendu behar dituzte.
 Ikasleak inplikatu behar dira xede-hizkuntzan eginiko interakzioan eta interakzio hau
esanahiaren negoziazioaren bidez aldatzeko modukoa izan behar da.
 Ikasleak inplikatu behar dira bigarren hizkuntzako lanetan eta lan hauen helburua
interakzio on baterako aukerak ugaltzea izan behar da.
Hipotesi ideal horiek eskaini ahal izateko tresna berri batzuk ere baditugu egun: multi-
media CALL (Computer Assisted Language Learning) izeneko softwarea eta, batez ere,
Internet, mundu mailako sare telematikoa.
Kontuan hartu behar dugu, nolanahi ere, Salaberryk dioenez (Salaberry, 1996), 2Hren
ikaskuntzarako erabiltzen diren tresna teknologikoen efektu pedagogiko potentziala bere
aplikazioa gidatzen duen hurbilketa metodologiko edo teorikoaren menpean dago. Beste
era batera esanda, tresna edo teknologia bera ez da berez zoragarria hizkuntzaren ikaskun-
tzarako. Bere balioa, irakasleak tresna hori erabiltzeko jarraitzen duen metodologia edo ikus-
pegi pedagogikoaren arabera egongo da.
Hala ere, CMC tresnek iraultza bat suposatu dezakete, ez teknologiagatik beragatik bai-
zik eta ikaslearengan zentratutako ikas-eredu bat bultzatzen dutelako.
INTERNET ETA HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA
Aurreko batean ikusten genuen Nola landu euskara internet-en bidez (Sierra, 1997) arti-
kuluan, sarearen ahalmena hizkuntzen irakaskuntzan.
Sierra Orrantia, Josu
32 Ikastaria. 11, 2000, 31-38
Bertan, Muehleisen aipatzen genuen eta bere arrazoiak Internet hizkuntza klasean erabil-
tzeko (Muehleisen, 1997):
 Ordenagailuak erabiltzea ikaragarri motibatzailea da hizkuntza ikasterakoan.
 Internet-ek ikasten ari garen hizkuntza nazioarteko kontestu batean jartzen du.
 Internet-eko proiektuak interaktiboak dira.
 Internet erabiltzeko erraztasunak gero eta handiagoak dira.
Internet-ek, gainera, irakaskuntza ikaslearengan zentratzeko beste aukera bat ematen
digu, benetako hizkuntza-esperientziak bizitzeko bide berri bat, kezka hau duen irakaslearen
eskuetan.
Baina Warschauer-ek (Warschauer, 1997) honako hau gomendatzen die irakasleei
Internet erabili ezkero:
1. Kontuz pentsatu helburuak: gutxi irabazten da Internet bidezko ekintza solteak klase-
ari gehituz. Zein da helburua? Hizkuntz-kontestu bat sortzea ikasleentzat? Idazmena
lantzea?...
2. Integrazioan pentsatu: pentsatu ikasleen konexioak nola integratu klaseetan.
3. Ez eman garrantzia gutxiegi konplexutasunari: Internet erabiltzeak baditu bere zailta-
sunak. Hobe da hasieran anbizio gehiegi ez izatea, gauza txikiekin hastea.
4. Beharrezkoa den laguntza teknikoarekin kontatu: ikasleek, binaka edo taldeka ari
direlarik, beharrezkoa duten laguntza teknikoa izan dezatela.
5. Inplikatu ikasleak erabakietan: ikasleen interesak kontuan hartzea bereziki inportantea
da internet bidezko irakaskuntzan eta horrek ez du suposatzen irakaslearen papera
pasiboa denik.
SAREAN EGINIKO TOPAKETAK
Bada, izan ere, chat eta bideokonferentziarako hainbat software eta tresna. Batzuk dohai-
nik. Interesgarri bat Cornell University-k sortutako CU-SEEME da, adibidez. Interneteko hel-
bide honetan debalde deskargatu dezakezue Beta bat:
http://cu-seeme.cornell.edu/v32x/v32xfront.htlm
Software hori erabiliz errejistratuta dauden hainbat ikastetxerekin ere konektatu ahal izan-
go duzue.
Baina oraingo honetan, Internet eta Microsoft Net Meeting programa erabiliko ditugu
hizkuntza lantzeko asmoz (2. zein 3. Hizkuntza).
Programa hau Microsoft Internet Explorer-ekin dator dohainik eta informatikako edozein
aldizkarirekin banatzen da (CD-ROMean)
Hizkuntzak ikasteko benetako esperientziak "chat" edo bideokonferentziaren bidez
33Ikastaria. 11, 2000, 31-38
Net Meeting-ek, dakizuen bezala, chat, bideokonferentzia eta kolaborazioa permiti-
tzen ditu. Chat-a, idatzizko komunikazioa da eta sortutako testu guztiak gorde daitezke.
Bideokonferentzia (web kamara txiki bat behar da) bideoz eta audioz egiten da eta ahozko
hizkuntza lantzeko balio dezake. Audioak ondo funtzionatzen ez badu, chat eta bideoa era-
bil daitezke. Kolaborazioa, interlokutoreen arteko lana da. Biek erabil dezakete programaren
bat (Excel, Word...) eta testu zein data-orri bat sortu.
CHAT ETA BIDEOKONFERENTZIAREN ABANTAILA BATZUK HIZKUNTZEN IRAKAS-
KUNTZAN
Hizkuntza bat ikasteko biderik aproposena jatorrizko hiztunekiko interakzioa da, benetako
interakzioa, hizkuntza erreala egoera komunikatibo errealetan erabiliz.
Interakzioa, dio Counihan-ek, (Counihan, 1998) ez da galdera bati itxarotea eta ez da gal-
dera honi erantzun labur bat ematea. Interakzioak suposatzen du emozioa, sormena, adosta-
suna, desadostasuna, itxarotea hitz bat etorri arte, keinuak, zeinuak, hasperena, ...
Zoritxarrez, eskola-eremuetan ez dira asko izaten horretarako aukerak. Alde batetik,
agian ez ditugu jatorrizko hiztun horiek edo eta ez dakigu oso ondo nola antolatu jatorrizko
hiztunekiko interakzioa eskola-programa barruan.
Internet-ek, ordea, interakzio errealerako aukera berriak ematen dizkigu (Hanson-Smith,
1997). Teorian, munduko edozein txokotako hiztunekin hitz egin edo lan egin dezakegu pla-
neta osoan zehar zabaltzen den sare honi esker (Leloup, Ponterio: 1997). Horrez gain, ikasle-
entzako oso motibagarria da ariketa mota hau eta benetako harreman pertsonalak
ahalbideratzen ditu, birtual samarrak badira ere, ikasleen interesa areagotuz.
LEHENIK ETA BEHIN, PRESTAKUNTZA
Dena den, ordenadoreko programak ireki aurretik oso ondo prestatu behar da saio bakoi-
tza, hezkuntz-etekinik atera nahi badiogu behintzat.
Honako hau prestatu beharko dugu:
Ikasleen taldekatzea eta txandak: hobe da talde txikietan funtzionatzea eta txanda batzuk
ezartzea denek parte har dezaten. Saioaren denbora mugatzea ere komeni da.
Interlokutorearekin tokia (ILS direktorioa, non gelditzen garen), ordua eta erabiliko duen
izena eta bestelako xehetasunak ezarri: Net Meeting-ek direktorio asko ditu eta nahi duzune-
Sierra Orrantia, Josu
34 Ikastaria. 11, 2000, 31-38
an sartu zaitezke. Gehienak oso beterik daude eta hobe da Business edo horrelakoren bat
hartzea, errazago aurkituko zarete. Zuk definitu behar duzu zein eratako harremanak nahi
dituzun: pertsonalak, lanekoak,...
Horrelakoetan esperientzia luzeagoa dutenek, honako hau aholkatzen dute (Zwier, 1998):
ikasleek erabiliko duten GAIA prestatzea konektatu aurretik, bestela erori daitezke betiko
kaixo, zer moduz? eta horrelakoetan, sekula intereseko ezer ere esan gabe. (http://micro-
soft.com/education/k12/articles/intmar98.asp), Hoberena zera da: gaia preparatzea, galdera
eta erantzunak idaztea eta, konektatu aurretik, gaiari buruzko informazio nahikoa jasotzea.
Honek esan nahi du ekintza honek, hizkuntz helburuez aparte, edukiak lantzeko ere balio
dezakeela.
ADIBIDE BAT
Demagun gure herria gaia prestatzen dugula, (gure interlokutoreekin adostu ondoren,
jakina) hori baita urrutiko norbaitekin hitz egiterakoan azaltzen den topikoetako bat (osatu
daiteke gai hau beste batzuekin: ikasleen datu pertsonak, ikastetxearen aurkezpena).
Lehenik, herriari buruzko honako azpigaiak markatuko ditugu:
 Kokapen geografikoa (lurraldea), ibaiak, mendiak, bideak...
 Historiari buruzko zertzelada batzuk.
 Ekonomia, biztanleria, itxura fisikoa, hizkuntzak...
 Klima, eguraldia, tenperaturak,...
 Gure ikastetxeari buruzko datuak...
 Hizketan ari direnen datuak eta bestelako xehetasunak...
Behin gai hau talde bakoitzean prestatu ondoren, gure interlokutorea izango diren ikaste-
txekoekin kontaktatuko dugu.
Adibidez, ils4.microsoft.com direktorioan gelditu gara 11etan.
Beraien izena ezagutzen dugunez, direktorioan aurkitu eta deitu egiten diegu.
Elkarrizketa botoia sakatu eta chat-ean hasten gara, hitz eginez zein idatziz lan egin
dezakegu. Bideo webcam baldin badute ikusi ere egingo ditugu.
Konektaturik gauden bitartean edozein gauza bidali ahal izango diegu interlokutoreei
korreo elektronikoaren bidez (korreoa bidali botoiaz).
HIZKUNTZA LANTZEKO OHARRAK
Hizkuntza landu nahi badugu, prestakuntzatik bertatik hasi behar gara hizkuntz-etekina
ateratzen. Ikasleek gaia prestatzen dutenean Word dokumentu batean idatziko dute eta
dokumentu horiek inprimatu eta hizkuntza aldetik aztertu ditzakegu.
Dokumentu horiek, gure interlokutoreei bidali diezaizkiegu, argazki, irudi eta guzti nahi
izan ezkero, informazioaren elkar trukaketa aberatsago bat izateko (gure herria, taldekideak,
ikastetxea).
Chat-aren eraginez produzitu den testua ere gorde eta inprimatuko dugu hizkuntza alde-
tik aztertzeko.
Talde guztiek amaitu dutenean, talde lanean jarri ditzakegu esperientziari buruzko azal-
pen bat presta dezaten. Ondoren, talde bakoitzak bere ahozko zein idatzizko txostena azal-
duko du.
Hizkuntzak ikasteko benetako esperientziak "chat" edo bideokonferentziaren bidez
35Ikastaria. 11, 2000, 31-38
Informe horiek komentatzerakoan besteen hizkuntza edo hizkerari buruzko datuak ere
azaldu daitezke: zer nolako euskara zuten, doinua, akatsak, ...
Beti ikasleak-ikasleekin egin ordez, bada beste chat edo bideokonferentzia interesgarri
bat: heldu batekiko egiten dena. Hango irakasle, edo pertsona ezagunik: bertsolaria, sukal-
daria edo idazle zein mendizalea, edozein. Arazoa, ariketa ondo prestatzea da eta etekinik
handiena ateratzea.
IKASLEEN EKOIZPENA ETA HUTSEGITEEN ZUZENKETA
Desberdintzen baldin badugu, Johnson-ek dioen bezala, (Johnson, 1997) HUTSEGITEA
eta ERROREA, lehena gaitasuna gauzatzeko trebetasunak hutsegitea litzateke eta bigarre-
na aldiz, ezagutzak hutsegitea.
Gure ikasleek bietakoak egin ditzakete baina oso ikasle berriak ez badira edo hizkuntza
asignatura gisa ematen ez badute, normalagoa izango da hutsegite gehiago egitea erroreak
baino. Hau da, nola esan beharko litzatekeen ezagutzen duten arren, teorian, mintzatzerako-
an huts egiten dute.
Nola kontrolatu gure ariketa honetan ekoizpenaren kalitatea eta zuzentasuna? Chat-a era-
bil ezkero nahiko erraza da bukatu bezain pronto testu idatzia aztertu eta zuzentzea.
Konferentzia edo bideokonferentzia egin ezkero zailagoa da. Nola ez, grabatu egin ditzakegu
elkarrizketak (kasettean), baina gero lan gehiago izango dugu elkarrizketa guztia aztertzen.
Erroreen zuzenketarako EREDU ERREAL ZUZEN BAT behar dute eta hori ere lortu daite-
ke chat edo bideokonferentziaz. Hala ere, hutsegiteen zuzenketarako honako gauza hauek
beharko dituzte ikasleek, Johnson-ek dioenez:
1. IKASLEAK HUTSEGITEAREKIN BUKATZEKO GOGOA EDO PREMIA IZAN BEHAR
DU.
Askotan ikasleak ez du zuzentasun handiago baten premiarik nabaritzen. Horrela
ere bizi daiteke: komunera nahi eta komunikatzea lortzen badu, ez du besteren pre-
miarik sentituko.
2. IKASLEAK PORTAERA ZUZENAREN BARNE-IRUDI BAT IZAN BEHAR DU. (BESTELA
ERROREA IZANGO LITZATEKE ETA EZ HUTSEGITEA).
Noizbait entzun edo irakurri behar izan du ikasleak forma zuzena, bestela ezin du
benetan izan zuzena denaren irudirik. Hutsegitearen ostean ere jaso dezake portaera
zuzenaren irudirik, ez da beti hutsegitea egin aurretik jaso behar.
3. IKASLEAK AKATSA EGIN DUELA JAKIN BEHAR DU.
Ikaslea ez da automatikoki hutsegiteaz jabetzen. Agian irakasleak esatea ere ez da
nahikoa izango, berak ikusi beharko du. Feedback-en bat beharko du eta feedback hori
modu askotakoa izan daiteke: Ondo eta gaizki dagoena batera ikustea, birformulazioa
ere ondo egon daiteke, ondo dagoena ikus dezakeelako, baina irakasleak beti birformu-
lazioaz erantzuten badu, ez du 4. Baldintza beteko, berriz saiatzeko premiarik izango ez
duelako.
4. BALDINTZA ERREALETAN BERRIZ SAIATZEKO AUKERA IZAN BEHAR DU IKASLEAK.
Bigarren aukera deritzana. Eta noiz gertatzen den aukera hori ere inportantea da.
Zuzenketatik gertu, ahal dela. Garrantzitsuak dira ZUZENKETA eta BIGARREN SAIOA,
Sierra Orrantia, Josu
36 Ikastaria. 11, 2000, 31-38
baina elkarrekin. Separaturik ez dute horrenbeste efektibotasunik. (Kontuz! Honek ez du
esan nahi bigarren saio bakar batekin hutsegiteak betiko konpondu direnik)
TESTU-MOTA DESBERDINAK LANTZEA
Kontuan hartu behar da chat-ak eta konferentziak testu mota batzuk bakarrik produzitzen
dituztela normalean. Gehienetan laburrak eta bat-batekoak, elkarrizketa erakoake.a.
Gaiaren prestakuntzan beste era batekoak espero daitezke ordea. Dena den, testu luze eta
konplexuak atxikitako dokumentu gisa trukatu daitezke. Adibidez: eta...hona hemen gure
herriko monumentuei buruzko lantxo hau. Korreoz bidaltzen dizuegu momentu honetan
(transmisioa bat-batekoa da).
Elkarrizketak, hizkuntza naturalean egiten dira eta hizkuntza erreala da benetako interloku-
toreekin. Ez da ezinbestekoa beti jatorrizko hiztunekin egitea, beti ikasi bait daiteke, baina jato-
rrizko hiztunekikoa izango da, lehen esan dugunez, gehien bat gure ikasleek behar dutena.
BESTE MATERIAL BATZUEN TRUKAKETA
Chat-ean ari garen bitartean beste material batzuez ere balia gaitezke, edo balia daitezke
ikasleak, kontestu zehatzago bat sortzeko. Bidali ditzakegun materialak asko dira:
 Argazkiak (scanner-etik pasatu ondoren, jakina) edo irudiak (ikasleenak, herrikoak,
...)
 Audio-grabazioak: bertsoak, kantak... (ordenadorearen grabatzailearekin egin ezkero,
wav fitxategiak dira normalean eta asko okupatzen dute: konprimitzea komeni da)
 Testu dokumentuak
 Abar
Bidaltzen ditugun gauza guztiak karpeta berberera doaz. Ikus ahal izateko, joan
Herramientas-era, Transferencia de Archivos, Abrir carpeta de archivos recibidos.
AMAITZEKO
Aukera ederra eskaintzen die Internet-ek gure ikasleei jatorrizko interlokutoreak nonahi
aurkitzeko. Irakasleak berriz, ekintza ondo antolatu beharko luke hizkuntzaren ikaskuntzarako
benetako esperientzia hau berriketako saio xume bat bihurtu ez dadin eta ikasleak, ondo
pasatzeaz gain, serioski lanean aritu daitezen.
ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK
COUNIHAN, G. (1998) Teach to students to interact, not just talk. The Internet TESL Journal. Vol IV, n尊 7,
July 1998. http://www.aitech.ac.jp/~iteslj/
CHAPELLE, C.A. (1998) Multimedia call: lessons to be learned from research on instructed SLA.
Language Learning & Technology, Vol 2, N尊 1, July 1998, pp. 22-34.
http://polyglot.cal.msu.edu/llt/vol2num1/article1/index.html
HANSON-SMITH, E. (1997) Technology in the classroom TESOL Professional Papers #2.
http://www.tesol.edu/pubs/profpapers/techclass.html
JOHNSON, K. (1997) Hutsegiteen Zuzenketa. Hizpide, 40, 92-101 orr.
Hizkuntzak ikasteko benetako esperientziak "chat" edo bideokonferentziaren bidez
37Ikastaria. 11, 2000, 31-38
LELOUP, J., PONTERIO, R. (1997) Internet Technologies for authentic language learning experiences.
ERIC Clearinghouse on language and linguistics. Digest.
http://www.cal.org/ericcll/digest/leloup01.html
MUEHLEISEN, V. (1997) Projects using the Internet in College English classes. The Internet TESL
Journal. Vol III, n尊 6, June 1997 http://www.aitech.ac.jp/~iteslj/
SALABERRY, M. R. (1996) A theoretical foundation for the development of pedagogical tasks in compu-
ter mediated communication. CALICO Journal, Vol. 14, N尊 1
SIERRA, J. (1997) Nola landu euskara Interneten bidez Agora, 1,20-23. orr.
WARSCHAUER, M. The Internet for english teaching: guidelines for teachers. The Internet TESL Journal.
Vol III, n尊 10, October 1997 http://www.aitech.ac.jp/~iteslj/
ZWIER, J. (1998) Meet on the Net: adventures with Microsoft Netmeeting.
http://www.Microsoft.com/education/k12/articles/intjun98.asp
Sierra Orrantia, Josu
38 Ikastaria. 11, 2000, 31-38

More Related Content

Similar to josu sierra ikastaria 2000 (20)

Eskolako agerkari digitl multimedia
Eskolako agerkari digitl multimediaEskolako agerkari digitl multimedia
Eskolako agerkari digitl multimedia
ibiainsa
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna
Hizkuntza komunikaziorako gaitasunaHizkuntza komunikaziorako gaitasuna
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna
bnhizkuntzak
Arbel digitala, zertarako erabili Euskal Hizkuntza eta Literaturan
Arbel digitala, zertarako erabili Euskal Hizkuntza eta LiteraturanArbel digitala, zertarako erabili Euskal Hizkuntza eta Literaturan
Arbel digitala, zertarako erabili Euskal Hizkuntza eta Literaturan
Ana Basterra
Hizkuntzak irakasteko baliabide digitalak
Hizkuntzak irakasteko baliabide digitalakHizkuntzak irakasteko baliabide digitalak
Hizkuntzak irakasteko baliabide digitalak
bnhizkuntzak
Helburuak eta edukiak
Helburuak eta edukiakHelburuak eta edukiak
Helburuak eta edukiak
didaktikaek
On line baliabideak azkena
On line baliabideak azkenaOn line baliabideak azkena
On line baliabideak azkena
paso
2.gaiko sintesia
2.gaiko sintesia2.gaiko sintesia
2.gaiko sintesia
magisdonosti
Hizkuntza hizkuntzak
Hizkuntza hizkuntzakHizkuntza hizkuntzak
Hizkuntza hizkuntzak
F辿lix Santamar鱈a
Eskolenkonparaketa
EskolenkonparaketaEskolenkonparaketa
Eskolenkonparaketa
patricia
Eskolen konparaketa
Eskolen konparaketaEskolen konparaketa
Eskolen konparaketa
msarasua002
Glogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioakGlogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioak
Noem鱈 Arriaga
Konpetentzia digitala hizkuntzan
Konpetentzia digitala hizkuntzanKonpetentzia digitala hizkuntzan
Konpetentzia digitala hizkuntzan
magis003
Eskolen konparaketa
Eskolen konparaketaEskolen konparaketa
Eskolen konparaketa
msarasua002
Internet en educaci坦n
Internet en educaci坦nInternet en educaci坦n
Internet en educaci坦n
Ipotxak taldea
IKTen Integrazioa Hizkuntzen Irakaskuntzan
IKTen Integrazioa Hizkuntzen IrakaskuntzanIKTen Integrazioa Hizkuntzen Irakaskuntzan
IKTen Integrazioa Hizkuntzen Irakaskuntzan
Ainhoa Ezeiza
Programazio diaktikoa
Programazio diaktikoa Programazio diaktikoa
Programazio diaktikoa
IKT4
Eskolako agerkari digitl multimedia
Eskolako agerkari digitl multimediaEskolako agerkari digitl multimedia
Eskolako agerkari digitl multimedia
ibiainsa
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna
Hizkuntza komunikaziorako gaitasunaHizkuntza komunikaziorako gaitasuna
Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna
bnhizkuntzak
Arbel digitala, zertarako erabili Euskal Hizkuntza eta Literaturan
Arbel digitala, zertarako erabili Euskal Hizkuntza eta LiteraturanArbel digitala, zertarako erabili Euskal Hizkuntza eta Literaturan
Arbel digitala, zertarako erabili Euskal Hizkuntza eta Literaturan
Ana Basterra
Hizkuntzak irakasteko baliabide digitalak
Hizkuntzak irakasteko baliabide digitalakHizkuntzak irakasteko baliabide digitalak
Hizkuntzak irakasteko baliabide digitalak
bnhizkuntzak
Helburuak eta edukiak
Helburuak eta edukiakHelburuak eta edukiak
Helburuak eta edukiak
didaktikaek
On line baliabideak azkena
On line baliabideak azkenaOn line baliabideak azkena
On line baliabideak azkena
paso
2.gaiko sintesia
2.gaiko sintesia2.gaiko sintesia
2.gaiko sintesia
magisdonosti
Eskolenkonparaketa
EskolenkonparaketaEskolenkonparaketa
Eskolenkonparaketa
patricia
Eskolen konparaketa
Eskolen konparaketaEskolen konparaketa
Eskolen konparaketa
msarasua002
Glogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioakGlogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioak
Noem鱈 Arriaga
Konpetentzia digitala hizkuntzan
Konpetentzia digitala hizkuntzanKonpetentzia digitala hizkuntzan
Konpetentzia digitala hizkuntzan
magis003
Eskolen konparaketa
Eskolen konparaketaEskolen konparaketa
Eskolen konparaketa
msarasua002
Internet en educaci坦n
Internet en educaci坦nInternet en educaci坦n
Internet en educaci坦n
Ipotxak taldea
IKTen Integrazioa Hizkuntzen Irakaskuntzan
IKTen Integrazioa Hizkuntzen IrakaskuntzanIKTen Integrazioa Hizkuntzen Irakaskuntzan
IKTen Integrazioa Hizkuntzen Irakaskuntzan
Ainhoa Ezeiza
Programazio diaktikoa
Programazio diaktikoa Programazio diaktikoa
Programazio diaktikoa
IKT4

More from josu sierra orrantia (20)

El ipad y la educaci坦nEl ipad y la educaci坦n
El ipad y la educaci坦n
josu sierra orrantia
Euskara zertarako?Euskara zertarako?
Euskara zertarako?
josu sierra orrantia
Korean Education
Korean EducationKorean Education
Korean Education
josu sierra orrantia
EL EXITO DE FINLANDIAEL EXITO DE FINLANDIA
EL EXITO DE FINLANDIA
josu sierra orrantia
Exito Educativo AlbertaExito Educativo Alberta
Exito Educativo Alberta
josu sierra orrantia
多Es Bueno El Sistema Educativo Vasco? Es Equitatitivo Y Eficaz Con El Alumnad...多Es Bueno El Sistema Educativo Vasco? Es Equitatitivo Y Eficaz Con El Alumnad...
多Es Bueno El Sistema Educativo Vasco? Es Equitatitivo Y Eficaz Con El Alumnad...
josu sierra orrantia
多Porqu辿 Mucha Gente No Entiende La Importancia De La Lengua De La Prueba En U...多Porqu辿 Mucha Gente No Entiende La Importancia De La Lengua De La Prueba En U...
多Porqu辿 Mucha Gente No Entiende La Importancia De La Lengua De La Prueba En U...
josu sierra orrantia
Tools For Policy Learning And Policy Transfer Def
Tools For Policy Learning And Policy Transfer DefTools For Policy Learning And Policy Transfer Def
Tools For Policy Learning And Policy Transfer Def
josu sierra orrantia
Finlandia: algunos indicadores
Finlandia: algunos indicadoresFinlandia: algunos indicadores
Finlandia: algunos indicadores
josu sierra orrantia
La Lengua De La Prueba En Hong KongLa Lengua De La Prueba En Hong Kong
La Lengua De La Prueba En Hong Kong
josu sierra orrantia
Euskal Ebaluazioen Emaitzak Laburbilduz
Euskal Ebaluazioen Emaitzak LaburbilduzEuskal Ebaluazioen Emaitzak Laburbilduz
Euskal Ebaluazioen Emaitzak Laburbilduz
josu sierra orrantia
The Diagnostic Assessment In The Basque Country
The Diagnostic Assessment In The Basque CountryThe Diagnostic Assessment In The Basque Country
The Diagnostic Assessment In The Basque Country
josu sierra orrantia
Consideraciones T辿cnicas Niveles B1 B2 EuskeraConsideraciones T辿cnicas Niveles B1 B2 Euskera
Consideraciones T辿cnicas Niveles B1 B2 Euskera
josu sierra orrantia
En Qu辿 Lengua Se Eval炭a a Un Biling端eEn Qu辿 Lengua Se Eval炭a a Un Biling端e
En Qu辿 Lengua Se Eval炭a a Un Biling端e
josu sierra orrantia
Evaluacion Sistema Educ VascoEvaluacion Sistema Educ Vasco
Evaluacion Sistema Educ Vasco
josu sierra orrantia
Assessment And Basque Educational System
Assessment And Basque Educational SystemAssessment And Basque Educational System
Assessment And Basque Educational System
josu sierra orrantia
Pisa 2006 Subnational ResultsPisa 2006 Subnational Results
Pisa 2006 Subnational Results
josu sierra orrantia
De La Ausencia De Datos a la Evaluaci坦n Diagn坦sticaDe La Ausencia De Datos a la Evaluaci坦n Diagn坦stica
De La Ausencia De Datos a la Evaluaci坦n Diagn坦stica
josu sierra orrantia
La Evaluaci坦n Diagn坦stica En EuskadiLa Evaluaci坦n Diagn坦stica En Euskadi
La Evaluaci坦n Diagn坦stica En Euskadi
josu sierra orrantia
Informe maltrato entre iguales 2008 EuskadiInforme maltrato entre iguales 2008 Euskadi
Informe maltrato entre iguales 2008 Euskadi
josu sierra orrantia
El ipad y la educaci坦nEl ipad y la educaci坦n
El ipad y la educaci坦n
josu sierra orrantia
Euskara zertarako?Euskara zertarako?
Euskara zertarako?
josu sierra orrantia
EL EXITO DE FINLANDIAEL EXITO DE FINLANDIA
EL EXITO DE FINLANDIA
josu sierra orrantia
Exito Educativo AlbertaExito Educativo Alberta
Exito Educativo Alberta
josu sierra orrantia
多Es Bueno El Sistema Educativo Vasco? Es Equitatitivo Y Eficaz Con El Alumnad...多Es Bueno El Sistema Educativo Vasco? Es Equitatitivo Y Eficaz Con El Alumnad...
多Es Bueno El Sistema Educativo Vasco? Es Equitatitivo Y Eficaz Con El Alumnad...
josu sierra orrantia
多Porqu辿 Mucha Gente No Entiende La Importancia De La Lengua De La Prueba En U...多Porqu辿 Mucha Gente No Entiende La Importancia De La Lengua De La Prueba En U...
多Porqu辿 Mucha Gente No Entiende La Importancia De La Lengua De La Prueba En U...
josu sierra orrantia
Tools For Policy Learning And Policy Transfer Def
Tools For Policy Learning And Policy Transfer DefTools For Policy Learning And Policy Transfer Def
Tools For Policy Learning And Policy Transfer Def
josu sierra orrantia
La Lengua De La Prueba En Hong KongLa Lengua De La Prueba En Hong Kong
La Lengua De La Prueba En Hong Kong
josu sierra orrantia
Euskal Ebaluazioen Emaitzak Laburbilduz
Euskal Ebaluazioen Emaitzak LaburbilduzEuskal Ebaluazioen Emaitzak Laburbilduz
Euskal Ebaluazioen Emaitzak Laburbilduz
josu sierra orrantia
The Diagnostic Assessment In The Basque Country
The Diagnostic Assessment In The Basque CountryThe Diagnostic Assessment In The Basque Country
The Diagnostic Assessment In The Basque Country
josu sierra orrantia
Consideraciones T辿cnicas Niveles B1 B2 EuskeraConsideraciones T辿cnicas Niveles B1 B2 Euskera
Consideraciones T辿cnicas Niveles B1 B2 Euskera
josu sierra orrantia
En Qu辿 Lengua Se Eval炭a a Un Biling端eEn Qu辿 Lengua Se Eval炭a a Un Biling端e
En Qu辿 Lengua Se Eval炭a a Un Biling端e
josu sierra orrantia
Evaluacion Sistema Educ VascoEvaluacion Sistema Educ Vasco
Evaluacion Sistema Educ Vasco
josu sierra orrantia
Assessment And Basque Educational System
Assessment And Basque Educational SystemAssessment And Basque Educational System
Assessment And Basque Educational System
josu sierra orrantia
Pisa 2006 Subnational ResultsPisa 2006 Subnational Results
Pisa 2006 Subnational Results
josu sierra orrantia
De La Ausencia De Datos a la Evaluaci坦n Diagn坦sticaDe La Ausencia De Datos a la Evaluaci坦n Diagn坦stica
De La Ausencia De Datos a la Evaluaci坦n Diagn坦stica
josu sierra orrantia
La Evaluaci坦n Diagn坦stica En EuskadiLa Evaluaci坦n Diagn坦stica En Euskadi
La Evaluaci坦n Diagn坦stica En Euskadi
josu sierra orrantia
Informe maltrato entre iguales 2008 EuskadiInforme maltrato entre iguales 2008 Euskadi
Informe maltrato entre iguales 2008 Euskadi
josu sierra orrantia

josu sierra ikastaria 2000

  • 1. 31Ikastaria. 11, 2000, 31-38 Bigarren edo hirugarren hizkuntza bat ikasteko orduan, inguru eskolarrean, teknologia berrien laguntza izan dezakegu eta batez ere internetean laguntza. Artikuluan bideokonferentzia edo "chat"-en bitartez eginiko hizkuntzen ikaskuntzaz hitzegiten da, modu praktiko eta sinplean, irakasleek horrelako saioak beraien klaseetan integra ditzaten. Giltz-Hitzak: Bideokonferentzia. Internet. Hizkuntzen ikaskuntza. A la hora de aprender una segunda o una tercera lengua en el entorno escolar, podemos contar con la ayuda de las nuevas tecnolog鱈as y sobre todo de Internet. En el art鱈culo se habla del aprendizaje de lenguas por medio de la videoconferencia o de los "chat", de una manera pr叩ctica y sencilla a fin de que los profesores puedan integrar estas experiencias en sus clases. Palabras Clave: Videoconferencia. Internet. Aprendizaje de lenguas. Au moment dapprendre une deuxi竪me o湛 une troisi竪me langue l辿cole, nous pouvons compter sur laide des nouvelles technologies et surtout dInternet. On parle, dans larticle, de lapprentissage des langues au moyen de la vid辿o-conf辿rence o湛 des "chat", dune fa巽on simple et pratique afin que les enseignants puissent int辿grer ces exp辿riences dans leurs cours. Mots Cl辿s: Vid辿o-conf辿rence. Internet. Apprentissage des langues. Hizkuntzak ikasteko benetako esperientziak "chat" edo bideokonferentziaren bidez (Real experiences in language-teaching using chat and video-lectures) Sierra Orrantia, Josu Etxepare, 3 48960 Galdakao http://www.redestb.es/personal/josus BIBLID [1137-4446 (2000), 11; 31-38]
  • 2. SARRERA Plazaratzen du Salaberry-k (Salaberry, 1996: 23) oso galdera interesgarri bat ordenadore bitarteko komunikazioari buruz. Beste autore batzuk aipatuz, gogoratzen du elkarrizketa nor- maletan ematen den esanahiaren negoziazioa dela gakoa bigarren/hirugarren hizkuntza baten ikasketa prozesuan. Bestalde, talde-lana eta pare-lana oinarrizkoak dira ikaslearen praktika areagotzeko gela barruan. Talde-lanak informazioaren trukaketa sortzen du ikaslea interakzioan inplikatuz. Interakzio-mota hau ezinbestekoa da xede-hizkuntza eskuratu ahal izateko eta argi dago CMC edo Computer Mediated Comunication deritzanak hizkuntza-inte- rakzioa sortzen ikaragarri laguntzen duela. Baina, eta hemen dago galdera, ordenadoreak sortutako ingurune hau egokia al da aipatutako interakzioa esandako baldintza pedagogikoe- tan sortzeko? Ordenadoreak, dio Slaberry-k, lan bat egiteko efikazia gehitzen du. CMC-ak oso kalitate/prezio erlazio ona duen tresna bat eskaintzen dio hizkuntza-irakasleari, ikasleen arte- ko interakzio dezberdinak sortzeko. BALDINTZA IDEALAK BIGARREN HIZKUNTZA BATEN IKASKUNTZARAKO Chapelle-k dio (Chapelle, 1998), Long eta Pica-ren lanak aipatuz, zazpi hipotesi ezarri dai- tezkeela bigarren hizkuntza bat idealki ikasteko. Zazpi horietatik bakar batzuk azpimarratuko ditugu: Ikasleek xede-hizkuntzan produzitzeko aukerak izan behar dituzte. Ikasleek beraien output-ean eginiko erroreen berri izan behar dute. Ikasleek beraien output-ak zuzendu behar dituzte. Ikasleak inplikatu behar dira xede-hizkuntzan eginiko interakzioan eta interakzio hau esanahiaren negoziazioaren bidez aldatzeko modukoa izan behar da. Ikasleak inplikatu behar dira bigarren hizkuntzako lanetan eta lan hauen helburua interakzio on baterako aukerak ugaltzea izan behar da. Hipotesi ideal horiek eskaini ahal izateko tresna berri batzuk ere baditugu egun: multi- media CALL (Computer Assisted Language Learning) izeneko softwarea eta, batez ere, Internet, mundu mailako sare telematikoa. Kontuan hartu behar dugu, nolanahi ere, Salaberryk dioenez (Salaberry, 1996), 2Hren ikaskuntzarako erabiltzen diren tresna teknologikoen efektu pedagogiko potentziala bere aplikazioa gidatzen duen hurbilketa metodologiko edo teorikoaren menpean dago. Beste era batera esanda, tresna edo teknologia bera ez da berez zoragarria hizkuntzaren ikaskun- tzarako. Bere balioa, irakasleak tresna hori erabiltzeko jarraitzen duen metodologia edo ikus- pegi pedagogikoaren arabera egongo da. Hala ere, CMC tresnek iraultza bat suposatu dezakete, ez teknologiagatik beragatik bai- zik eta ikaslearengan zentratutako ikas-eredu bat bultzatzen dutelako. INTERNET ETA HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA Aurreko batean ikusten genuen Nola landu euskara internet-en bidez (Sierra, 1997) arti- kuluan, sarearen ahalmena hizkuntzen irakaskuntzan. Sierra Orrantia, Josu 32 Ikastaria. 11, 2000, 31-38
  • 3. Bertan, Muehleisen aipatzen genuen eta bere arrazoiak Internet hizkuntza klasean erabil- tzeko (Muehleisen, 1997): Ordenagailuak erabiltzea ikaragarri motibatzailea da hizkuntza ikasterakoan. Internet-ek ikasten ari garen hizkuntza nazioarteko kontestu batean jartzen du. Internet-eko proiektuak interaktiboak dira. Internet erabiltzeko erraztasunak gero eta handiagoak dira. Internet-ek, gainera, irakaskuntza ikaslearengan zentratzeko beste aukera bat ematen digu, benetako hizkuntza-esperientziak bizitzeko bide berri bat, kezka hau duen irakaslearen eskuetan. Baina Warschauer-ek (Warschauer, 1997) honako hau gomendatzen die irakasleei Internet erabili ezkero: 1. Kontuz pentsatu helburuak: gutxi irabazten da Internet bidezko ekintza solteak klase- ari gehituz. Zein da helburua? Hizkuntz-kontestu bat sortzea ikasleentzat? Idazmena lantzea?... 2. Integrazioan pentsatu: pentsatu ikasleen konexioak nola integratu klaseetan. 3. Ez eman garrantzia gutxiegi konplexutasunari: Internet erabiltzeak baditu bere zailta- sunak. Hobe da hasieran anbizio gehiegi ez izatea, gauza txikiekin hastea. 4. Beharrezkoa den laguntza teknikoarekin kontatu: ikasleek, binaka edo taldeka ari direlarik, beharrezkoa duten laguntza teknikoa izan dezatela. 5. Inplikatu ikasleak erabakietan: ikasleen interesak kontuan hartzea bereziki inportantea da internet bidezko irakaskuntzan eta horrek ez du suposatzen irakaslearen papera pasiboa denik. SAREAN EGINIKO TOPAKETAK Bada, izan ere, chat eta bideokonferentziarako hainbat software eta tresna. Batzuk dohai- nik. Interesgarri bat Cornell University-k sortutako CU-SEEME da, adibidez. Interneteko hel- bide honetan debalde deskargatu dezakezue Beta bat: http://cu-seeme.cornell.edu/v32x/v32xfront.htlm Software hori erabiliz errejistratuta dauden hainbat ikastetxerekin ere konektatu ahal izan- go duzue. Baina oraingo honetan, Internet eta Microsoft Net Meeting programa erabiliko ditugu hizkuntza lantzeko asmoz (2. zein 3. Hizkuntza). Programa hau Microsoft Internet Explorer-ekin dator dohainik eta informatikako edozein aldizkarirekin banatzen da (CD-ROMean) Hizkuntzak ikasteko benetako esperientziak "chat" edo bideokonferentziaren bidez 33Ikastaria. 11, 2000, 31-38
  • 4. Net Meeting-ek, dakizuen bezala, chat, bideokonferentzia eta kolaborazioa permiti- tzen ditu. Chat-a, idatzizko komunikazioa da eta sortutako testu guztiak gorde daitezke. Bideokonferentzia (web kamara txiki bat behar da) bideoz eta audioz egiten da eta ahozko hizkuntza lantzeko balio dezake. Audioak ondo funtzionatzen ez badu, chat eta bideoa era- bil daitezke. Kolaborazioa, interlokutoreen arteko lana da. Biek erabil dezakete programaren bat (Excel, Word...) eta testu zein data-orri bat sortu. CHAT ETA BIDEOKONFERENTZIAREN ABANTAILA BATZUK HIZKUNTZEN IRAKAS- KUNTZAN Hizkuntza bat ikasteko biderik aproposena jatorrizko hiztunekiko interakzioa da, benetako interakzioa, hizkuntza erreala egoera komunikatibo errealetan erabiliz. Interakzioa, dio Counihan-ek, (Counihan, 1998) ez da galdera bati itxarotea eta ez da gal- dera honi erantzun labur bat ematea. Interakzioak suposatzen du emozioa, sormena, adosta- suna, desadostasuna, itxarotea hitz bat etorri arte, keinuak, zeinuak, hasperena, ... Zoritxarrez, eskola-eremuetan ez dira asko izaten horretarako aukerak. Alde batetik, agian ez ditugu jatorrizko hiztun horiek edo eta ez dakigu oso ondo nola antolatu jatorrizko hiztunekiko interakzioa eskola-programa barruan. Internet-ek, ordea, interakzio errealerako aukera berriak ematen dizkigu (Hanson-Smith, 1997). Teorian, munduko edozein txokotako hiztunekin hitz egin edo lan egin dezakegu pla- neta osoan zehar zabaltzen den sare honi esker (Leloup, Ponterio: 1997). Horrez gain, ikasle- entzako oso motibagarria da ariketa mota hau eta benetako harreman pertsonalak ahalbideratzen ditu, birtual samarrak badira ere, ikasleen interesa areagotuz. LEHENIK ETA BEHIN, PRESTAKUNTZA Dena den, ordenadoreko programak ireki aurretik oso ondo prestatu behar da saio bakoi- tza, hezkuntz-etekinik atera nahi badiogu behintzat. Honako hau prestatu beharko dugu: Ikasleen taldekatzea eta txandak: hobe da talde txikietan funtzionatzea eta txanda batzuk ezartzea denek parte har dezaten. Saioaren denbora mugatzea ere komeni da. Interlokutorearekin tokia (ILS direktorioa, non gelditzen garen), ordua eta erabiliko duen izena eta bestelako xehetasunak ezarri: Net Meeting-ek direktorio asko ditu eta nahi duzune- Sierra Orrantia, Josu 34 Ikastaria. 11, 2000, 31-38
  • 5. an sartu zaitezke. Gehienak oso beterik daude eta hobe da Business edo horrelakoren bat hartzea, errazago aurkituko zarete. Zuk definitu behar duzu zein eratako harremanak nahi dituzun: pertsonalak, lanekoak,... Horrelakoetan esperientzia luzeagoa dutenek, honako hau aholkatzen dute (Zwier, 1998): ikasleek erabiliko duten GAIA prestatzea konektatu aurretik, bestela erori daitezke betiko kaixo, zer moduz? eta horrelakoetan, sekula intereseko ezer ere esan gabe. (http://micro- soft.com/education/k12/articles/intmar98.asp), Hoberena zera da: gaia preparatzea, galdera eta erantzunak idaztea eta, konektatu aurretik, gaiari buruzko informazio nahikoa jasotzea. Honek esan nahi du ekintza honek, hizkuntz helburuez aparte, edukiak lantzeko ere balio dezakeela. ADIBIDE BAT Demagun gure herria gaia prestatzen dugula, (gure interlokutoreekin adostu ondoren, jakina) hori baita urrutiko norbaitekin hitz egiterakoan azaltzen den topikoetako bat (osatu daiteke gai hau beste batzuekin: ikasleen datu pertsonak, ikastetxearen aurkezpena). Lehenik, herriari buruzko honako azpigaiak markatuko ditugu: Kokapen geografikoa (lurraldea), ibaiak, mendiak, bideak... Historiari buruzko zertzelada batzuk. Ekonomia, biztanleria, itxura fisikoa, hizkuntzak... Klima, eguraldia, tenperaturak,... Gure ikastetxeari buruzko datuak... Hizketan ari direnen datuak eta bestelako xehetasunak... Behin gai hau talde bakoitzean prestatu ondoren, gure interlokutorea izango diren ikaste- txekoekin kontaktatuko dugu. Adibidez, ils4.microsoft.com direktorioan gelditu gara 11etan. Beraien izena ezagutzen dugunez, direktorioan aurkitu eta deitu egiten diegu. Elkarrizketa botoia sakatu eta chat-ean hasten gara, hitz eginez zein idatziz lan egin dezakegu. Bideo webcam baldin badute ikusi ere egingo ditugu. Konektaturik gauden bitartean edozein gauza bidali ahal izango diegu interlokutoreei korreo elektronikoaren bidez (korreoa bidali botoiaz). HIZKUNTZA LANTZEKO OHARRAK Hizkuntza landu nahi badugu, prestakuntzatik bertatik hasi behar gara hizkuntz-etekina ateratzen. Ikasleek gaia prestatzen dutenean Word dokumentu batean idatziko dute eta dokumentu horiek inprimatu eta hizkuntza aldetik aztertu ditzakegu. Dokumentu horiek, gure interlokutoreei bidali diezaizkiegu, argazki, irudi eta guzti nahi izan ezkero, informazioaren elkar trukaketa aberatsago bat izateko (gure herria, taldekideak, ikastetxea). Chat-aren eraginez produzitu den testua ere gorde eta inprimatuko dugu hizkuntza alde- tik aztertzeko. Talde guztiek amaitu dutenean, talde lanean jarri ditzakegu esperientziari buruzko azal- pen bat presta dezaten. Ondoren, talde bakoitzak bere ahozko zein idatzizko txostena azal- duko du. Hizkuntzak ikasteko benetako esperientziak "chat" edo bideokonferentziaren bidez 35Ikastaria. 11, 2000, 31-38
  • 6. Informe horiek komentatzerakoan besteen hizkuntza edo hizkerari buruzko datuak ere azaldu daitezke: zer nolako euskara zuten, doinua, akatsak, ... Beti ikasleak-ikasleekin egin ordez, bada beste chat edo bideokonferentzia interesgarri bat: heldu batekiko egiten dena. Hango irakasle, edo pertsona ezagunik: bertsolaria, sukal- daria edo idazle zein mendizalea, edozein. Arazoa, ariketa ondo prestatzea da eta etekinik handiena ateratzea. IKASLEEN EKOIZPENA ETA HUTSEGITEEN ZUZENKETA Desberdintzen baldin badugu, Johnson-ek dioen bezala, (Johnson, 1997) HUTSEGITEA eta ERROREA, lehena gaitasuna gauzatzeko trebetasunak hutsegitea litzateke eta bigarre- na aldiz, ezagutzak hutsegitea. Gure ikasleek bietakoak egin ditzakete baina oso ikasle berriak ez badira edo hizkuntza asignatura gisa ematen ez badute, normalagoa izango da hutsegite gehiago egitea erroreak baino. Hau da, nola esan beharko litzatekeen ezagutzen duten arren, teorian, mintzatzerako- an huts egiten dute. Nola kontrolatu gure ariketa honetan ekoizpenaren kalitatea eta zuzentasuna? Chat-a era- bil ezkero nahiko erraza da bukatu bezain pronto testu idatzia aztertu eta zuzentzea. Konferentzia edo bideokonferentzia egin ezkero zailagoa da. Nola ez, grabatu egin ditzakegu elkarrizketak (kasettean), baina gero lan gehiago izango dugu elkarrizketa guztia aztertzen. Erroreen zuzenketarako EREDU ERREAL ZUZEN BAT behar dute eta hori ere lortu daite- ke chat edo bideokonferentziaz. Hala ere, hutsegiteen zuzenketarako honako gauza hauek beharko dituzte ikasleek, Johnson-ek dioenez: 1. IKASLEAK HUTSEGITEAREKIN BUKATZEKO GOGOA EDO PREMIA IZAN BEHAR DU. Askotan ikasleak ez du zuzentasun handiago baten premiarik nabaritzen. Horrela ere bizi daiteke: komunera nahi eta komunikatzea lortzen badu, ez du besteren pre- miarik sentituko. 2. IKASLEAK PORTAERA ZUZENAREN BARNE-IRUDI BAT IZAN BEHAR DU. (BESTELA ERROREA IZANGO LITZATEKE ETA EZ HUTSEGITEA). Noizbait entzun edo irakurri behar izan du ikasleak forma zuzena, bestela ezin du benetan izan zuzena denaren irudirik. Hutsegitearen ostean ere jaso dezake portaera zuzenaren irudirik, ez da beti hutsegitea egin aurretik jaso behar. 3. IKASLEAK AKATSA EGIN DUELA JAKIN BEHAR DU. Ikaslea ez da automatikoki hutsegiteaz jabetzen. Agian irakasleak esatea ere ez da nahikoa izango, berak ikusi beharko du. Feedback-en bat beharko du eta feedback hori modu askotakoa izan daiteke: Ondo eta gaizki dagoena batera ikustea, birformulazioa ere ondo egon daiteke, ondo dagoena ikus dezakeelako, baina irakasleak beti birformu- lazioaz erantzuten badu, ez du 4. Baldintza beteko, berriz saiatzeko premiarik izango ez duelako. 4. BALDINTZA ERREALETAN BERRIZ SAIATZEKO AUKERA IZAN BEHAR DU IKASLEAK. Bigarren aukera deritzana. Eta noiz gertatzen den aukera hori ere inportantea da. Zuzenketatik gertu, ahal dela. Garrantzitsuak dira ZUZENKETA eta BIGARREN SAIOA, Sierra Orrantia, Josu 36 Ikastaria. 11, 2000, 31-38
  • 7. baina elkarrekin. Separaturik ez dute horrenbeste efektibotasunik. (Kontuz! Honek ez du esan nahi bigarren saio bakar batekin hutsegiteak betiko konpondu direnik) TESTU-MOTA DESBERDINAK LANTZEA Kontuan hartu behar da chat-ak eta konferentziak testu mota batzuk bakarrik produzitzen dituztela normalean. Gehienetan laburrak eta bat-batekoak, elkarrizketa erakoake.a. Gaiaren prestakuntzan beste era batekoak espero daitezke ordea. Dena den, testu luze eta konplexuak atxikitako dokumentu gisa trukatu daitezke. Adibidez: eta...hona hemen gure herriko monumentuei buruzko lantxo hau. Korreoz bidaltzen dizuegu momentu honetan (transmisioa bat-batekoa da). Elkarrizketak, hizkuntza naturalean egiten dira eta hizkuntza erreala da benetako interloku- toreekin. Ez da ezinbestekoa beti jatorrizko hiztunekin egitea, beti ikasi bait daiteke, baina jato- rrizko hiztunekikoa izango da, lehen esan dugunez, gehien bat gure ikasleek behar dutena. BESTE MATERIAL BATZUEN TRUKAKETA Chat-ean ari garen bitartean beste material batzuez ere balia gaitezke, edo balia daitezke ikasleak, kontestu zehatzago bat sortzeko. Bidali ditzakegun materialak asko dira: Argazkiak (scanner-etik pasatu ondoren, jakina) edo irudiak (ikasleenak, herrikoak, ...) Audio-grabazioak: bertsoak, kantak... (ordenadorearen grabatzailearekin egin ezkero, wav fitxategiak dira normalean eta asko okupatzen dute: konprimitzea komeni da) Testu dokumentuak Abar Bidaltzen ditugun gauza guztiak karpeta berberera doaz. Ikus ahal izateko, joan Herramientas-era, Transferencia de Archivos, Abrir carpeta de archivos recibidos. AMAITZEKO Aukera ederra eskaintzen die Internet-ek gure ikasleei jatorrizko interlokutoreak nonahi aurkitzeko. Irakasleak berriz, ekintza ondo antolatu beharko luke hizkuntzaren ikaskuntzarako benetako esperientzia hau berriketako saio xume bat bihurtu ez dadin eta ikasleak, ondo pasatzeaz gain, serioski lanean aritu daitezen. ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK COUNIHAN, G. (1998) Teach to students to interact, not just talk. The Internet TESL Journal. Vol IV, n尊 7, July 1998. http://www.aitech.ac.jp/~iteslj/ CHAPELLE, C.A. (1998) Multimedia call: lessons to be learned from research on instructed SLA. Language Learning & Technology, Vol 2, N尊 1, July 1998, pp. 22-34. http://polyglot.cal.msu.edu/llt/vol2num1/article1/index.html HANSON-SMITH, E. (1997) Technology in the classroom TESOL Professional Papers #2. http://www.tesol.edu/pubs/profpapers/techclass.html JOHNSON, K. (1997) Hutsegiteen Zuzenketa. Hizpide, 40, 92-101 orr. Hizkuntzak ikasteko benetako esperientziak "chat" edo bideokonferentziaren bidez 37Ikastaria. 11, 2000, 31-38
  • 8. LELOUP, J., PONTERIO, R. (1997) Internet Technologies for authentic language learning experiences. ERIC Clearinghouse on language and linguistics. Digest. http://www.cal.org/ericcll/digest/leloup01.html MUEHLEISEN, V. (1997) Projects using the Internet in College English classes. The Internet TESL Journal. Vol III, n尊 6, June 1997 http://www.aitech.ac.jp/~iteslj/ SALABERRY, M. R. (1996) A theoretical foundation for the development of pedagogical tasks in compu- ter mediated communication. CALICO Journal, Vol. 14, N尊 1 SIERRA, J. (1997) Nola landu euskara Interneten bidez Agora, 1,20-23. orr. WARSCHAUER, M. The Internet for english teaching: guidelines for teachers. The Internet TESL Journal. Vol III, n尊 10, October 1997 http://www.aitech.ac.jp/~iteslj/ ZWIER, J. (1998) Meet on the Net: adventures with Microsoft Netmeeting. http://www.Microsoft.com/education/k12/articles/intjun98.asp Sierra Orrantia, Josu 38 Ikastaria. 11, 2000, 31-38