2. JULEN GABIRIA Galdakaon jaio zen 1973an. Soziologian lizentziatua da eta itzultzailea da Labayru Ikastegian. Itzulpengintza lanei dagokienez, J.M. Barrieren Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter and Wendy liburuak itzuli ditu ingelesetik. Gainera, Shakespeareren sonetoetan oinarritutako L.O.V.E antzerki obra ingelesetik itzuli zuen. 2000-2002 denboraldietan gidoilari aritu zen ETBko Hasiberriak telesailean, eta 2002an Baietz gogoratu saioan.
3. Bibliografia 1998 Euskal idazleen ipuin erotikoak (askoren artean) Txalaparta 2000 Connemara gure bihotzetan Elkarlanean 2000 Bilbao: ipuin biltegia (askoren artean) Alberdania 2001 Iparragirre Elkar 2001 Bero hezeak (askoren artean) Txalaparta 2002 Marihuanazko bufandak (askoren artean) Txalaparta 2004 Han goitik itsasoa ikusten da Elkarlanean 2004 Ipuin izugarriak (egile askoren artean ) Elkarlanean 2005 Metro bateko letrak Elkarlanean 2006 Hitzak batzen gaitu (Beste egile batzuekin) Elea
4. CONNEMARA GURE BIHOTZETAN Txema bere neskalaguna Eider hil ostean, berak Irlandara eginiko bidaia berregitea erabakitzen du, Eiderren logelan aurkitutako diskete batean dokumentu bat irakurtzean. Bidaian zehar, Eiderren hainbat sekretu eta engainuren bitartez, bere alde ilun eta ezkutua ezagutzen du. Lburu honekin Igartza Beka (1998) eta Zazpi Kale Saria (2001) irabazi zituen.
5. LIBURUAREN BEREZITASUNAK Planteamendu interesgarria du liburu honek eta irakurlearen arreta eta jakin-mina oso ondo erakartzen du. Kontamoldean Txemaren bidaiaren kontakizuna Eiderren egunkariaren atalekin tartekatzen ditu. Mezu sakona dago istorioaren azpian: hobe oroimena gehiegi ez astintzea, ezkutuan aurkituko duguna beharbada ez delako gure gustukoa izango. Trama, puzzle baten modukoa da, pixkanaka-pixkanaka, istorioan sakontzen goazen heinean, piezak lortuz goaz, eta azkenik istorioaren esentzia hautematen dugu. Ustekabea da nagusi kontakizun honetan, idazleak irakurlea jakin-minez betetzen du, bere arreta uneoro erakarriz.
6. Sariak Galdakaoko Ipuin Lehiaketa (1996), Basauriko Ipuin Erotikoen Lehiaketa (1997 eta 1998), Igartza Beka (1998) eta Zazpi Kale Saria (2001) Connemara gure bihotzetan nobelagatik, Basauriko Udaleko Ipuin Lehiaketa (2000). Han goitik itsasoa ikusten da liburua izan zen 2004ko Bilboko Liburu Azokako euskarazko libururik salduena; ondorioz, Zazpikale saria jaso du 2005ean.