際際滷

際際滷Share a Scribd company logo
KATABOLISMOA
Katabolismoko erreakzioak oso antzekoak dira izaki
autotrofo nahiz heterotrofoetan, oro har. Edozein
erreakzio katabolikoak behar duena zera da:

 Elektroiak galtzean (H2
 2H+
+ 2e-
) oxidatuko den
molekula organikoa (energian aberatsa).
 Molekula horrek galdu dituen elektroiak eskuratzen
dituen beste konposatua (elektroien azken hartzailea).
I Metabolismoa.ppt - Presentaci坦n de PowerPoint
Honen arabera, bi katabolismo-mota daude:
 Arnasketa aerobikoa: Materia organikoa molekula ez-organiko oso
bakunetaraino suntsitzen da, molekula organikoek metatuta duten energia-
kantitate handia askatuz; erabateko oxidazioa da.
AB  A + B + ENERGIA
(organikoa) (ez-organikoak) 
Azken produktuak CO2
eta H2
O dira. Zelulek O2
erabiltzen dute oxidazioetatik
askatutako hidrogenoak hartzeko eta horrela H2
O osatzeko. Esan ohi da
oxigenoa elektroien azken hartzailea dela. Arnasketa aerobikoaren erreakzioak
zelula eukariotiko guztiek egiten dituzte.Bakterio batzuk arnasketa
anaerobikoa dute, elektroien azken hartzailea O2 ez denean.
 Hartzidurak: Oxidazio osagabea da. Azken produktuak guztiz
degradatzen ez diren substantzia organikoak dira, beraz, arnasketan baino
energia gutxiago askatzen da.
AB  A + B + ENERGIA
. (organikoak) (organikoak eta ez-
organikoak) 
Hartzidurak zelula prokariotikoek burutzen dituzte batik bat, baina baita,
CO2eta
H2O
GLUZIDOEN
KATABOLISMO
A
GLUZIDOEN KATABOLISMOA
 Lehenengo etapa Glukolisia du izena. (gluko + lisia = glukosaren haustura)
 Zelulen zitosolean gertatuko da.
 Prozesu unibertsala da, organismo aerobiko nahiz anaerobikotan aurkituko
dugun bakarra baita (animalia- nahiz landare-zeluletan, legamietan,
bakteriotan...).

 Glukolisian glukosa-molekula bakoitza, sei karbono-atomo dituena, partzialki
oxidatuko da bi pirubato edo azido pirubiko (3 karbonodunak) emateko.
GLUKOLISIA
edo
EMBDEN-
MEYERHOFF-
en bidea
Gustav
Embden
1874-1933
Otto
Meyerhoff
1884-1951
Katabolismoa
HARTZIDURA
 Prozesu kataboliko anaerobikoa da; ez da O2
-rik behar, hau ez
baita elektroien azken hartzailea.
 Elektroien azken hartzailea prozesuko azken produktuetako
molekula organiko bat izango da.
 Oxidazio-prozesua ez-osoa da, azken produktuak organikoak
direlako; oraindik ere loturetan energia pixka bat dute.
Zitosolean gertatzen da. EZ DU MITOKONDRIORIK PARTE
HARTZEN.
 Sortzen den energi kantitatea arnasketa aerobikoak sortzen
duena baino txikiagoa da.
 Zenbait mikroorganismok (derrigorrezko anaerobikoek) eta
zelulan O2
falta dagoenean, legamiek eta muskulu-zelulek
(anaerobio fakultatiboek) egiten dute.
Azken produktuen arabera zenbait hartzidura-mota bereizten dira
Katabolismoa
Saccharomyces cerevisiae (garagardoaren legamia):
mikroorganismo honek hartzidura alkoholikoaren
arduraduna da.
Ggg
単
単
K
J
Katabolismoa
Katabolismoa
Katabolismoa
Katabolismoa
C) Hartzidura azetikoa
Acetobacter generoko bakterioek etanola azido azetikoraino
oxidatzen dute; horrela, esaterako, ardoa ozpin bihurtzen dute.
Hartzidura honek airearen oxigenoa behar du, oxigeno horrek
elektroirik hartzen ez badu ere (hartzidura oxidatiboa).
Etanola + O2
azido azetikoa (CH3
-COOH)
D) Hartzidura ustela
Proteinen eta aminoazidoen hartzidurari usteltzea deritzo.
Garrantzi handikoa da hilotzen eta landare-hondarren
deskonposizioan eragiten baitu. Degradazio honetan azken
produktuak kirats bereizgarriko substantzia organikoak eta
substantzia ez-organiko batzuk, CO2
eta NH3
, dira. Ekosistemako
deskonposatzaileak diren bakterio eta onddo mikroskopikoek egiten
dute.
ARNASKETA AEROBIKOA
 Glukolisiaren ondoren izaki aerobikoek burutzen duten erabateko
oxidazioa da.
O2
da azken elektroi hartzailea, beraz azken produktuak CO2
eta H2
O
dira.
 Eboluzio aldetik, bide metaboliko hau glukolisia (anaerobikoa) baino
beranduagokoa da, atmosferan O2
nahikoa egon arte ezin izan baitzen garatu.
Bide metaboliko honen agerpenarekin energia lortzeko metodo eraginkorrago
bat lortu zen.
Segidan ikusiko ditugun erreakzioak mitokondrioetan gertatzen dira,
beraz, prozesuari ekiteko, glukolisian sortutako pirubato-molekulak (glukosa
bakoitzetik bi) mitokondrioetan sartu beharko dira.
Erreakzio horiek guztiak ondoko prozesu nagusitan gertatzen dira:
KREBS-en ZIKLOA, ARNAS-KATEA eta FOSFORILAZIO
OXIDATZAILEA edo OXIDATIBOA.
Krebs zikloa gertatu aurretik,
pirubatoa oxidatu eta
deskarboxilatu eginga da
mitokondrioaren matrizean
azido azetiko emateko (C2).
Ondoren, 2 karbonodun
molekula horiei A-koentzimari
lotuta ageriko da (azetil-CoA)
BALANTZEA:
Pirubato-molekula bakoitzeko
1 CO2
1 NADH +H+
1 azetil-CoA
+ H+
A Koentzima
KREBS-en ZIKLOA
Hans Krebs ikerlariak antzeman zuen,
1953an Medikuntzako Nobel saria
lortuz.
Azido zitrikoaren edo azido
trikarboxilikoen zikloa ere esaten zaio.
Erreakzio-segida ziklikoa da.
Azetil-CoA erabat oxidatuko da CO2
emanez.
Matrizean gertatzen da.
3 NADH +
H+
Katabolismoa
Katabolismoa
Katabolismoa
ARNAS-KATEA
Kontzeptua: elektroien garraioa da, glukolisisian eta Krebs-en
zikloan erreduzituta geratu diren koentzimetatik (NADH+H+
eta
FADH2
) oxigeno molekularaino.
Katabolismoaren etapa honetan zelulak energia berreskuratuko du,
koentzimak oxidatzen diren aldi berean.
Arnas-katea edo elektroiak garraiatzeko katea mitokondrioen
barneko mintzean, mitokondrio-gandorretan, aurkitzen den
molekula-multzo bat da eta molekula proteiko hauei esker,
oxidazio-erredukzioen segida baten bidez, elektroiak koentzima
erreduzituetatik oxigenoraino garraia daitezke.
Elektroien azken hartzailea O2
-a izango da. Oxigenoak beste bi
protoi hartuko ditu eta H2
O eratu.
I KONPLEXUA: NADH deshidrogenasa konplexua
II KONPLEXUA: sukzinato deshidrogenasa konplexua
III KONPLEXUA: bc1 zitokromoen konplexua
IV KONPLEXUA: zitokromo oxidasa konplexua
V KONPLEXUA: ATP-sintetasa konplexua
Katabolismoa
Katabolismoa
Katabolismoa
Katabolismoa
H+
ATP
H+
Katabolismoa
Fosforilazio
oxidatiboa Guztira
Glukolisia
2(NADH + H+
)
2 ATP
(x3) 6 ATP
8 ATP
Pirubatotik
azetil-KoA-
ra
2(NADH + H+
) (x3) 6 ATP
6 ATP
Krebs-en
zikloa
6(NADH + H+
)
2 FADH2
2GTP (=2ATP)
(x3) 18 ATP
(x2) 4 ATP
24 ATP
Guztira
10(NADH+ H+
)
2 FADH2
2ATP + 2GTP
34 ATP
38 ATP
Energia-balantzea
glukosaren erabateko
oxidazioan
Proteinak
Lipidoak
GANTZEN KATABOLISMOA (aerobikoa)
Gantzek liseri-aparatuan hidrolizatzen direnean (katabolismoaren 1. fasea) glizerina
eta gantz-azidoak ematen dituzte.
Glizerina (C3
) zitosolean dagoelarik, aktibatu eta oxidatu ondoren glizeraldehido-
3-fosfatoa emanez glukolisian sartuko da.
 Gantz-azidoak bestalde, mitokondrioaren matrizean oxidatuko dira 硫-oxidazio
edo Lynen-en helizea izeneko erreakzio-ziklo baten bidez. Hala ere, erreakzio-ziklo
horri ekin aurretik, eta zitosolean daudelarik, gantz-azidoak A koentzimarekin (CoA)
elkartu eta aktibatu egingo dira, azil-CoA konplexua emateko. Aktibazio horretan 2 ATP
gastatuko dira.
Gantz-azidoa + CoA + 2ATP Azil-CoA
 (zitosolean)
Azil-CoA molekula mitokondrioan sartuko da eta, bertan, erreakzio-zikloari ekingo
zaio. Zikloaren amaieran azetil-CoA eta bi karbono-atomo gutxiago izango dituen beste
azil-CoA molekula bat eratuko dira.
Azil-CoAk beste ziklo bat errepikatuko du eta azetil-CoA Krebs zikloan sartuko da.
Errezkzio-zikloa behar beste errepikatuko da.
Co A
H2O
FAD
NAD+
FADH2
NADH+H+
Azil
Azetil-
CoA
Azil-
CoA
Krebs-en ziklora
GANTZ-AZIDOEN
硫-OXIDAZIOA edo
LYNEN HELIZEA
MATRIZEAN
PROTEINEN KATABOLISMOA (aerobikoa)
Transaminazioa: aminoazidoaren amino taldearen transferentzia (zetoazido bati)
suposatzen du eta transaminasa izeneko entzimek burutzen dute. Sortzen
diren konposatuak Krebs zikloan sartuko dira.
Deskarboxilazioa: aminoazidoak karboxilo taldea galtzen du CO2
eran eta amina
bihurtzen da.
Desaminazioa: amino taldea amoniako edo amonio ioi bezala galtzen da. Amoniakoa
oso produktu toxikoa da (zelularen pHa handitzen baitu), horregatik zelulatik kanporatua
izan behar da berehala.
Horretarako izaki bizidunek estrategia desberdinak dituzte:
 Animalia amoniotelikoek (anfibioen larbak, ur gezatako arrainak...) zuzenean
kanporatzen dute amoniakoa ingurunera.
 Beste animalia batzuek (intsektu, hegazti eta narrastiek) amoniakoa eraldatu eta
azido urikoa eratzen dute, animalia urikotelikoak dira. Azido urikoa solido gisa
iraitz dezakete, uretan ia disolbaezina baita.
 Anfibio helduek, ur gazitako arrainek eta ugaztunek amoniakoa eraldatu eta urea
eratzen dute; animalia ureotelikoak dira.
Urea
Azido urikoa
AZIDO NUKLEIKOEN KATABOLISMOA (aerobikoa)

Proteinen antzera, azido nukleikoak ere ez dira molekula
energetikoak. Azido nukleikoen katabolismoan sortzen diren hainbat
substantzia, molekula berriak eratzeko aprobetxa ditzake zelulak, eta
hala ez bada, iraitzi egin beharko ditu.
Liseriketan sortutako nukleotidoek euren aldetik, pentosa, fosfato taldea
eta base nitrogenatuak emango dituzte:
Pentosak gluzidoen bide katabolikoan sartuko dira.
Fosfato taldeak ATPa sintetizatzeko erabiliko dira edo, gernuan
kanporatuko dira.
Base purikoek (A-G) (primateetan) azido uriko emango dute. Azido
urikoaren kantitate handia metatzen zaigunean hezueria edo gota
izeneko gaixotasuna agertzen da.
Base pirimidinikoek (C-T-U) CO2
eta deribatu aminatuak sortuko dituzte.
KATABOLISMO AEROBIKOAREN ESKEMA

More Related Content

Katabolismoa

  • 1. KATABOLISMOA Katabolismoko erreakzioak oso antzekoak dira izaki autotrofo nahiz heterotrofoetan, oro har. Edozein erreakzio katabolikoak behar duena zera da: Elektroiak galtzean (H2 2H+ + 2e- ) oxidatuko den molekula organikoa (energian aberatsa). Molekula horrek galdu dituen elektroiak eskuratzen dituen beste konposatua (elektroien azken hartzailea). I Metabolismoa.ppt - Presentaci坦n de PowerPoint
  • 2. Honen arabera, bi katabolismo-mota daude: Arnasketa aerobikoa: Materia organikoa molekula ez-organiko oso bakunetaraino suntsitzen da, molekula organikoek metatuta duten energia- kantitate handia askatuz; erabateko oxidazioa da. AB A + B + ENERGIA (organikoa) (ez-organikoak) Azken produktuak CO2 eta H2 O dira. Zelulek O2 erabiltzen dute oxidazioetatik askatutako hidrogenoak hartzeko eta horrela H2 O osatzeko. Esan ohi da oxigenoa elektroien azken hartzailea dela. Arnasketa aerobikoaren erreakzioak zelula eukariotiko guztiek egiten dituzte.Bakterio batzuk arnasketa anaerobikoa dute, elektroien azken hartzailea O2 ez denean. Hartzidurak: Oxidazio osagabea da. Azken produktuak guztiz degradatzen ez diren substantzia organikoak dira, beraz, arnasketan baino energia gutxiago askatzen da. AB A + B + ENERGIA . (organikoak) (organikoak eta ez- organikoak) Hartzidurak zelula prokariotikoek burutzen dituzte batik bat, baina baita,
  • 4. GLUZIDOEN KATABOLISMOA Lehenengo etapa Glukolisia du izena. (gluko + lisia = glukosaren haustura) Zelulen zitosolean gertatuko da. Prozesu unibertsala da, organismo aerobiko nahiz anaerobikotan aurkituko dugun bakarra baita (animalia- nahiz landare-zeluletan, legamietan, bakteriotan...). Glukolisian glukosa-molekula bakoitza, sei karbono-atomo dituena, partzialki oxidatuko da bi pirubato edo azido pirubiko (3 karbonodunak) emateko.
  • 7. HARTZIDURA Prozesu kataboliko anaerobikoa da; ez da O2 -rik behar, hau ez baita elektroien azken hartzailea. Elektroien azken hartzailea prozesuko azken produktuetako molekula organiko bat izango da. Oxidazio-prozesua ez-osoa da, azken produktuak organikoak direlako; oraindik ere loturetan energia pixka bat dute. Zitosolean gertatzen da. EZ DU MITOKONDRIORIK PARTE HARTZEN. Sortzen den energi kantitatea arnasketa aerobikoak sortzen duena baino txikiagoa da. Zenbait mikroorganismok (derrigorrezko anaerobikoek) eta zelulan O2 falta dagoenean, legamiek eta muskulu-zelulek (anaerobio fakultatiboek) egiten dute. Azken produktuen arabera zenbait hartzidura-mota bereizten dira
  • 9. Saccharomyces cerevisiae (garagardoaren legamia): mikroorganismo honek hartzidura alkoholikoaren arduraduna da. Ggg 単 単 K J
  • 14. C) Hartzidura azetikoa Acetobacter generoko bakterioek etanola azido azetikoraino oxidatzen dute; horrela, esaterako, ardoa ozpin bihurtzen dute. Hartzidura honek airearen oxigenoa behar du, oxigeno horrek elektroirik hartzen ez badu ere (hartzidura oxidatiboa). Etanola + O2 azido azetikoa (CH3 -COOH) D) Hartzidura ustela Proteinen eta aminoazidoen hartzidurari usteltzea deritzo. Garrantzi handikoa da hilotzen eta landare-hondarren deskonposizioan eragiten baitu. Degradazio honetan azken produktuak kirats bereizgarriko substantzia organikoak eta substantzia ez-organiko batzuk, CO2 eta NH3 , dira. Ekosistemako deskonposatzaileak diren bakterio eta onddo mikroskopikoek egiten dute.
  • 15. ARNASKETA AEROBIKOA Glukolisiaren ondoren izaki aerobikoek burutzen duten erabateko oxidazioa da. O2 da azken elektroi hartzailea, beraz azken produktuak CO2 eta H2 O dira. Eboluzio aldetik, bide metaboliko hau glukolisia (anaerobikoa) baino beranduagokoa da, atmosferan O2 nahikoa egon arte ezin izan baitzen garatu. Bide metaboliko honen agerpenarekin energia lortzeko metodo eraginkorrago bat lortu zen. Segidan ikusiko ditugun erreakzioak mitokondrioetan gertatzen dira, beraz, prozesuari ekiteko, glukolisian sortutako pirubato-molekulak (glukosa bakoitzetik bi) mitokondrioetan sartu beharko dira. Erreakzio horiek guztiak ondoko prozesu nagusitan gertatzen dira: KREBS-en ZIKLOA, ARNAS-KATEA eta FOSFORILAZIO OXIDATZAILEA edo OXIDATIBOA.
  • 16. Krebs zikloa gertatu aurretik, pirubatoa oxidatu eta deskarboxilatu eginga da mitokondrioaren matrizean azido azetiko emateko (C2). Ondoren, 2 karbonodun molekula horiei A-koentzimari lotuta ageriko da (azetil-CoA) BALANTZEA: Pirubato-molekula bakoitzeko 1 CO2 1 NADH +H+ 1 azetil-CoA + H+
  • 18. KREBS-en ZIKLOA Hans Krebs ikerlariak antzeman zuen, 1953an Medikuntzako Nobel saria lortuz. Azido zitrikoaren edo azido trikarboxilikoen zikloa ere esaten zaio. Erreakzio-segida ziklikoa da. Azetil-CoA erabat oxidatuko da CO2 emanez. Matrizean gertatzen da.
  • 23. ARNAS-KATEA Kontzeptua: elektroien garraioa da, glukolisisian eta Krebs-en zikloan erreduzituta geratu diren koentzimetatik (NADH+H+ eta FADH2 ) oxigeno molekularaino. Katabolismoaren etapa honetan zelulak energia berreskuratuko du, koentzimak oxidatzen diren aldi berean. Arnas-katea edo elektroiak garraiatzeko katea mitokondrioen barneko mintzean, mitokondrio-gandorretan, aurkitzen den molekula-multzo bat da eta molekula proteiko hauei esker, oxidazio-erredukzioen segida baten bidez, elektroiak koentzima erreduzituetatik oxigenoraino garraia daitezke. Elektroien azken hartzailea O2 -a izango da. Oxigenoak beste bi protoi hartuko ditu eta H2 O eratu.
  • 24. I KONPLEXUA: NADH deshidrogenasa konplexua II KONPLEXUA: sukzinato deshidrogenasa konplexua III KONPLEXUA: bc1 zitokromoen konplexua IV KONPLEXUA: zitokromo oxidasa konplexua V KONPLEXUA: ATP-sintetasa konplexua
  • 31. Fosforilazio oxidatiboa Guztira Glukolisia 2(NADH + H+ ) 2 ATP (x3) 6 ATP 8 ATP Pirubatotik azetil-KoA- ra 2(NADH + H+ ) (x3) 6 ATP 6 ATP Krebs-en zikloa 6(NADH + H+ ) 2 FADH2 2GTP (=2ATP) (x3) 18 ATP (x2) 4 ATP 24 ATP Guztira 10(NADH+ H+ ) 2 FADH2 2ATP + 2GTP 34 ATP 38 ATP Energia-balantzea glukosaren erabateko oxidazioan
  • 33. GANTZEN KATABOLISMOA (aerobikoa) Gantzek liseri-aparatuan hidrolizatzen direnean (katabolismoaren 1. fasea) glizerina eta gantz-azidoak ematen dituzte. Glizerina (C3 ) zitosolean dagoelarik, aktibatu eta oxidatu ondoren glizeraldehido- 3-fosfatoa emanez glukolisian sartuko da. Gantz-azidoak bestalde, mitokondrioaren matrizean oxidatuko dira 硫-oxidazio edo Lynen-en helizea izeneko erreakzio-ziklo baten bidez. Hala ere, erreakzio-ziklo horri ekin aurretik, eta zitosolean daudelarik, gantz-azidoak A koentzimarekin (CoA) elkartu eta aktibatu egingo dira, azil-CoA konplexua emateko. Aktibazio horretan 2 ATP gastatuko dira. Gantz-azidoa + CoA + 2ATP Azil-CoA (zitosolean) Azil-CoA molekula mitokondrioan sartuko da eta, bertan, erreakzio-zikloari ekingo zaio. Zikloaren amaieran azetil-CoA eta bi karbono-atomo gutxiago izango dituen beste azil-CoA molekula bat eratuko dira. Azil-CoAk beste ziklo bat errepikatuko du eta azetil-CoA Krebs zikloan sartuko da. Errezkzio-zikloa behar beste errepikatuko da.
  • 35. PROTEINEN KATABOLISMOA (aerobikoa) Transaminazioa: aminoazidoaren amino taldearen transferentzia (zetoazido bati) suposatzen du eta transaminasa izeneko entzimek burutzen dute. Sortzen diren konposatuak Krebs zikloan sartuko dira. Deskarboxilazioa: aminoazidoak karboxilo taldea galtzen du CO2 eran eta amina bihurtzen da. Desaminazioa: amino taldea amoniako edo amonio ioi bezala galtzen da. Amoniakoa oso produktu toxikoa da (zelularen pHa handitzen baitu), horregatik zelulatik kanporatua izan behar da berehala. Horretarako izaki bizidunek estrategia desberdinak dituzte: Animalia amoniotelikoek (anfibioen larbak, ur gezatako arrainak...) zuzenean kanporatzen dute amoniakoa ingurunera. Beste animalia batzuek (intsektu, hegazti eta narrastiek) amoniakoa eraldatu eta azido urikoa eratzen dute, animalia urikotelikoak dira. Azido urikoa solido gisa iraitz dezakete, uretan ia disolbaezina baita. Anfibio helduek, ur gazitako arrainek eta ugaztunek amoniakoa eraldatu eta urea eratzen dute; animalia ureotelikoak dira. Urea Azido urikoa
  • 36. AZIDO NUKLEIKOEN KATABOLISMOA (aerobikoa) Proteinen antzera, azido nukleikoak ere ez dira molekula energetikoak. Azido nukleikoen katabolismoan sortzen diren hainbat substantzia, molekula berriak eratzeko aprobetxa ditzake zelulak, eta hala ez bada, iraitzi egin beharko ditu. Liseriketan sortutako nukleotidoek euren aldetik, pentosa, fosfato taldea eta base nitrogenatuak emango dituzte: Pentosak gluzidoen bide katabolikoan sartuko dira. Fosfato taldeak ATPa sintetizatzeko erabiliko dira edo, gernuan kanporatuko dira. Base purikoek (A-G) (primateetan) azido uriko emango dute. Azido urikoaren kantitate handia metatzen zaigunean hezueria edo gota izeneko gaixotasuna agertzen da. Base pirimidinikoek (C-T-U) CO2 eta deribatu aminatuak sortuko dituzte.