1. Azkeneko urte hauetan hezkuntza sisteman IKT-ak guztiz
barneratuak daudelarik, gutako askok hainbat experientzia bizi izan
ditu hauen inguruan. Bestalde, IRAKASLE-IKASLEen arteko
elkarrekintzan ere ondorio batzuk sortu dituztela esan dezakegu;
positiboak zein negatiboak.
Komiki honetan ikusi daiteke nola irakasleak bere ikasleei lana
egiteko baliabide bat eskaintzen die, baina nolabait argibide
handirik gabe. Ikasleak galduta sentitzen dira irakaslearen argibide
faltarengatik eta bukaeran irakaslea ere galduta sentitzen da.
Komiki honetan isolatu nahi izan dut irakasleak izaten
dituzten beldurrak, gaur egunean IKT-ak hezkuntzan barneratuak
daudelako. Irakasleak hauek baliabide bezela erabili nahi izaten
dute, baina askotan bidea nahasten dute eta ez dira joaten bide
egokitik.
Ondorioztatzeko, hau gainditzearren esfortzu bat egin behar
da, irakasleek formakuntza bereziak jasoz eta IKT-en aurrean
segurtasun handiagoa berreskuratzen.