1. KONPETENTZIA DIGITALA ESKOLAN (M.AREA)
Eskola ezjakintasuna
Gauzak izugarri azkar aldatzen ari dira eta eskolak nahastuta eta harrituta dabiltza. Orain arte,
ikaskuntza liburu eta material inprimatuetan oinarritzen zen baina jatorri bakar horretako
ikaskuntza desagertzear dago. Hemendik aurrera liburu eta inprimakiak internet eta
ordenagailuekin nahastuko dira.
Gaur egungo haur eta gazteak hurbilekoagoa eta ohikoagoa dute makina elektroniko baten
erabilera nobela baten irakurketa baino, hau da, denbora gehiago pasatzen dute pantaila
baten aurrean, liburu baten aurrean baino. Esan dezakegu, XX. mendearen azken hamarkadan
jaiotako haurrak teknologia digitalaren nonahikotasunean jaio diren lehen belaunaldia direla.
Alfabetizazio berriak: Multialfabetizazioa
Alfabetatua egoteak jada ez du esan nahi irakurtzen eta idazten jakitea. Gaur egungo gizarteak
beste konpetentzia batzuen beharra dauka. Bertatik sortu da multialfabetizazioaren terminoa.
Honek hiru gaitasun desberdintzen ditu, Manuel Arearen iritziz:
- Alfabetizazio audiobisuala: helburutzat ikasleak testu audiobisualak analizatu eta
sortzeko gaitasuna garatzea du. Gainera, beharrezkoa da izaera kritiko bat garatzea
fidagarritasuna neurtzeko.
- Alfabetizazio teknologikoa edo digitala: Gailu desberdinak erabiltzeko gaitasuna da,
baita hauek eskaintzen dituzten baliabideak ezagutzea ere.
- Alfabetizazio informazionala: Teknologia berriek eskaintzen dituzten iturri bibliografiko
desberdinen ezaguerari egiten dio erreferentzia, hau da, informazioa aurkitzea,
aukeratzea, behatzea eta eraikitzea.
Ondorioz, hezkuntzak aldaketa bat jasan behar duela argi dago. Eskolak haurrak hezi behar
ditu teknologien erabiltzaile arduratsu eta kontzienteak izan daitezen.
Multialfabetizazio honek jakintza esparru desberdinak barne hartzen ditu. Lehenik eta behin,
ikasleak hardware-a eta software-a erabiltzeko gai izan behar du eta hauek eskaintzen duten
informazioa kudeatzen jakin. Modu berean, jarrera arduratsu eta positibo bat garatu behar du
teknologia berriekin eta azkenik, informazioa kritikoki analizatzeko gai izan behar du.
Informatzen, adierazten eta komunikatzen ikasteko konpetentziak:
Klase batetako ikasleek interneten bidez ikasten dutenean irakasleak betetzen duen papera ,
liburuen bitartezko klase batetan betetzen duen paperarekin konparatuz, oso desberdina da.
Honek, irakasleari metodologia malgua eta arreta pertsonalizatua eskatzen dizkio besteak
2. beste. Modu berean, ikasleak ere konpetentzia berri batzuk garatu beharko ditu. Laburtuta,
ikasleak informazioa bilatzen, internet bidez komunikatzen edo informazioa elkarbanatzen eta
taldean lan egiten ikasi behar du.
Irakasleen erronkak:
Egoeraren aurrean eta suposatu duen aldaketa kontuan hartuta, hauek dira irakaslearen
erronka nagusiak:
- Ikasleek informazioa bilatzeko milaka iturri dauzkate eta ondorioz, gehiegizko
informazioa eduki dezakete. Beraz, irakaslearen erronka da ikasleei informazio hori
kudeatzen irakastea.
- Irakasleak arreta guztia berarengan egongo ez dela onartu behar du. Izan ere, IKT
bidezko ikaskuntzak metodologia aldaketa nabarmena suposatzen du.
- Hemendik aurrera, irakasleak gidari lana egingo du.
- Helburua talde ikaskuntza bat bideratzea da, ez banakakoa.
Manuel Areak berrikuntza hauek suposatu dezaketen arazo batez ohartarazi nahi gaitu.
Baliteke, ikasgelan teknologia berriak sartu arren, metodologia berdina izatea, hau da, lanak
paperean entregatu beharrean, blog-era igotzea eta arbela tradizionalean egingo zenukeen
berdina arbela digitalean egitea. Praktika hauek ez dira IKT bitartezko ikaskuntzak, planifikazio
didaktiko berri bat egitea beharrezkoa da.
Bukatzeko, autorearen iritzi argia azaltzen da. Bere ustez, haurrek ariketa desberdinak eta
ugariak egin behar dituzte haien ikaskuntza prozesuan, baliabide teknologiko nahiz
tradizionalekin.