PPren gobernuak 50 egun besterik ez zituen behar izan 2012ko lan erreforma gauzatzeko. Sanchezen Gobernuak (PSOE-UP), UGT eta CCOOekin batera, ordea, bi urte behar izan ditu zera iragartzeko: ez dituela lan erreformak indargabetuko. Mariano Rajoy Espainiako presidente ohiak berak hala esan du: Bere horretan utzi dute. Hobekuntza txiki batzuen truke, PSOEk, Unidas Podemosek, CCOOk eta UGTk ontzat ematen dituzte 2010eko eta 2012ko lan erreformen ia eduki guztiak, azken hamarkadetan langile klasearentzat hain kaltegarriak izan direnak.
1 of 4
Download to read offline
More Related Content
Lan erreforma honi ez: hobetzeko aukera dugu oraindik
1. Lan erreforma
honi, EZ!
Gelditzeko moduan
gaude oraindik!
Espainiako Gobernuak -PSOE eta
Unidas Podemos- behin eta berriz
esan zuen Zapateroren eta Rajoyk
inposatutako lan erreformak in-
dargabetuko zituela, hau da, azken
hamarkadan langile klaseari hainbes-
teko kaltea eragin dioten erreformak.
Alabaina, bere hitza jan egin zuen
2021 bukaeran Elkarrizketa Sozialeko
Mahaian CEOE, UGT eta CCOOekin
akordioa iritsita, izan ere, 2010 eta
2012ko erreformen punturik atze-
rakoienak ontzat eman baitituzte,
egungo legedian hobekuntza arin
batzuk egitearen truke.
Indarrean diraute azken urteetan
lan merkatua hainbeste preka-
rizatu duen kaleratze erraz eta
merkeak, lan baldintzak alde
bakarretik aldatu eta okertzeko
enpresarioen ahalmenak eta
negoziazio kolektiboaren estatalizazioak
(honen ondorioz EAEn eta Nafarroan
negoziatzen diren hitzarmenak ez daude
blindatuta). Finean, lan erreformen ma-
mia iraunaraztea da ondorioa.
Zer gertatu da? Ondorio argi bat atera
dugu: Elkarrizketa Sozialeko mahaiak
langile klasearentzako tranpa, patrona-
larentzako altxorra eta gobernuentzako
aitzakia bilakatu dira.
Haatik, partida ez da amaitu. Lan
erreforma hau ezarri duen Errege-Lege
Dekretua Madrilgo Diputatuen Kongre-
suan berretsi behar dute otsailaren 7a
baino lehenago.
Eta izapide horretan EAJren eta EH
Bilduren botoak hil ala bizikoak izan dai-
tezke. Horregatik, ELAk euskal diputa-
tuei lan erreforma honi EZetz esatea
eskatu die, erretiratzeko aukera egon
dadin; hau da modu bakarra 2010eko
eta 2012ko Zapateroren eta Rajoyren lan
erreformak indargabetzeko.
HEMENGO LAN HITZARMENEN
ALDE,
KALERATZE ERRAZ ETA MERKEAK
SAIHESTEKO,
LAN ERREFORMA HONI, EZ!
Ezkerretik hasita, Antonio Garamendi CEOEko burua; Yolanda D鱈az Lan ministroa;
Unai Sordo CCOOeko idazkari nagusia; eta Pepe Alvarez UGTko idazkari nagusia.
Hauek negoziatu duten akordioak Zapateroren eta Rajoyren lan erreformetako
alderdirik kaltegarrienak kontsolidatu eta legitimatzen ditu.
Urtarrilaren 30ean, 12etan, manifestazioak:
Gasteiz: Bilbao Plaza. Bilbo: Moyua. Donostia: Alderdi Eder.
Iru単a: Autobus geltoki zaharra.
Elkarretaratzeak enpresen aurrean lan erreformaren bozketaren bezperan.
MOBILIZAZIOAK
2. PSOEk eta Unidas Podemosek
Elkarrizketa Sozialeko Mahaia
baliatu dute beren hauteskunde
programa ez betetzeko aitzakia
merke gisa; izan ere, Rajoyren lan
erreforma indargabetuko zutela
agintu zuten programan.
Gainera, CCOO ez da mugatu akor-
dio antisozial honetarako beha-
rrezko konplizea izatera. Egunotan
saiatzen ari da CEOErekiko akordioa
Kongresuan hobetzeko aukera
eragozten. Benetan tristea sindikatu
baten aldetik.
El propio Rajoy ha resumido mejor
que nadie el acuerdo alcanzado:
La reforma laboral ha quedado
como estaba, ha afirmado.
Pello Igeregi ELAko negoziazio
kolektiboko arduradunak gogoratu
duenez,2010eko eta 2012ko lan
erreformek langileon indar erlazioa
ahuldu zuten: kaleratzeak merkatu
eta erraztu zituzten; enpresei aukera
eman zieten ordezkari sindikalekin
hitzartua alde bakarrez aldatzeko; es-
tatu mailako hitzarmenei lehentasuna
eman zieten, eta horrek lan baldintza
okerragoak eragin zituen...
.
Egungo akordioak puntu nagusi horiei
eutsiko die,hobekuntza txiki batzuen
truke -nabarmendu du Igeregik-; hala
ere, hauetako asko Auzitegi Goreneko
jurisprudentzia medio lotuta zeuden.
Esaterako, obrako kontratua, hitzar-
menen aurrera eraginaren berrezar-
pena edo azpikontratazioan egindako
aldaketak
. Beraz, apur batzuen truke
CEOEk lortu du mantentzea eta irau-
naraztea ugazabentzat funtsezkoak
ziren kontuak
, salatu du Igeregik.
BERTON NEGOZIATZEN DIREN
HITZARMENAK LEHENTASUNEZ
APLIKATZEA EZINBESTEKOA DA
ELAren ustez,lan erreforma bat ezin
da ezarri kaleratzea mugatu gabe eta
argi arautu gabe Euskal Herrian hitzar-
men probintzialek estatukoen aldean
lehentasuna izango dutela. Jasandako
erasoaren ondoren gutxieneko eskaera
bat dugu: enpresarioek kaleratzeak
justifikatu behar izatea eta kaleratzeen
kalteordainak lehengoratzea. Halaber,
Madrilen sinatzen diren lan hitzarmen
kaskarrak gure lurraldean hobetu ahal
izatea nahi dugu
.
Horregatik, Kongresuak ezin du lan
erreforma hau ontzat eman. EAJk eta
EH Bilduk aurka bozkatu behar dute,
berriz ere negoziatzen hasteko; orain-
goan ezin zaio CEOEri beto eskubiderik
aitortu
, dio sindikatuak.
Akordio honen emaitzarik okerrena,
dio Igeregik,izan da lan erreforma in-
dargabetzeko aukera lurperatu dutela,
hori aldez eta moldez agindu zuten
arren
.
Argi dago akordio honekin nor atera
den garaile: patronala. Dagoeneko
esan du ez duela onartuko akordioko
hizki bat ere aldatzerik. Argi dago
eurentzat pagotxa dela akordio hau.
Horregatik, hori gertatzea eragotzi
behar dugu.
Rajoyk berak akordioa
inork baino hobeto
laburbildu du: Lan
erreforma bere horretan
geratu da, esan du.
Lan erreforma hau
antzerki hutsa da
Akordio honek agerian utzi du, beste behin, Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak
zertarako diren. Madrilen zein Euskal Herrian.
2022ko urtarrila
LAN ERREFORMA HONI, EZ!
3. 2022ko urtarrila
Ez dute
indargabetu
Espainiako Gobernuak bi urtez esan izan du
2012ko lan erreforma indargabetuko zuela. Horre-
tarako, aldaketa sakonak bilatzen zituzten eragile
eta alderdi politikoen artean sozioak behar zituen.
Bada, ELAk uste du etsigarria dela lan erreforma
indargabetu nahi zutenekin akordioa bilatu ordez,
Elkarrizketa Sozialaren Mahaian CEOE patronalare-
kin akordioa sinatzeari lehentasuna eman izana.
Akordioaren ondoriorik okerrena erreforma indar-
gabetzeko aukera lurperatu izana izan da. Ez dute
beraien hitza bete, baina gainera lan erreformak
derogatzeko erabakia behin betiko ukatu dute.
Gogoratu beharra dago 2012ko lan erreforma Al-
derdi Popularrak inposatu zuela. Elkarrizketa Sozia-
leko Mahaia ez zen bildu ere egin. Orain erreforma
hari buelta eman behar zaionean etsigarria da
Gobernuak, CCOOk eta UGTk CEOErekin akordioa
bilatu nahi izana.
PP agintera itzultzen bada ez du inolako eragozpe-
nik izango onartu diren hobekuntza txiki horiek
ezabatzeko, eta CEOEk babesa emango dio.
Espainiako Gobernuak erreforma dekretu bidez onartzea
erabaki du, ezinezkoa izan dadin Kongresuan eztabaidat-
zea eta aldatzea. Beste behin ere, gaitasun demokratiko
eskasa erakutsi du Gobernuak. Sanchezek gobernagarrita-
sun blokea deitutakoari dekretuaren alde bozkatzea eska-
tu dio. Hau da, PSOEk eta Unidad Podemosek, lehenik, ez
dute programa bete, gero ustezko aliatuen bizkar negozia-
tu dute, eta, azkenik, aldeko botoa emateko eskatu diete.
Lan erreforma indargabetzeko biderik eraginkorrena
dekretu hori atzera botatzea da. Horixe eskatu dio ELAk
behin eta berriz EAJri eta EH Bilduri. Besteak beste, jokoan
dagoelako euskal hitzarmenek Estatukoen gainetik beren
lehentasuna bermatzea. Izan ere, akordio horrek ateak ire-
kiko lizkioke Euskal Herriko lan baldintzak prekarizatzeari.
Garamendik dio sindikatuek beren lurraldeetan askata-
sunez negoziatu ahal izatea merkatu batasunaren aurka
doala. Gezurra da hori: lan harremanen inguruan berak
duen ideia zentralizatzailearen eta prekarioaren aurka
baino ez du egiten.
Hala, ezinbestekoa da Euskal Herriko eragile sindikal eta
sozialen erantzuna eskubideak irabazteko eta esparru pro-
pioa defendatzeko. Beharrezkoa eta zilegia da erreforma
honen indargabetzea eskatzea.
LAN ERREFORMA HONI, EZ!
Prozesu
antidemokratikoa