際際滷

際際滷Share a Scribd company logo
Lehoia eta kilkerra
Txirritx kilkerra kantari ari zen
egun osoan.
Lehoia, lo egin
nahian, haserretu
egin zen.
Egun batean, lehoiak
jo egin zuen Txirritx.
Handia zarelako
ausartzen zara ni
jotzen, baina nire
lagunak hemen
baleude ikusiko
zenuke!
Borroka handi bat egitea erabaki
zuten: lehoiak bere lagunei deitu zien
eta Txirritx kilkerrak, berriz, bereei.
Kri-kri. Aizue, listorrak!
Lagunduko al didazue
lehoiaren kontra borrokatzen?
Zist-zast. Bai horixe! Prest
gaude!
Kri-kri. Aizue,
arkakusoak!
Lagunduko al
didazue lehoiaren
kontra borrokatzen ?
Klik-klik. Bai horixe!
Prest gaude!
Kri-kri. Aizue,
eltxoak! Lagunduko al
didazue lehoiaren
kontra borrokatzen ?
Txist-txist. Bai horixe!
Prest gaude!
Lehoiak bere aldetik gauza bera egin zuen
elefanteekin, tigreekin eta basurdeekin.
Hasi zen borroka: Kilkerrak, kri-kri; lehoiak, orrr...; liztorrak, zist-zast;
elefantearen pausoak, dunba-dunba dun; arkakusoak, klik-klik; tigreak,
arggg...; eltxoak, txist-txist; basurdeak, orrggg... A zer iskanbila! Handiek ezin
zituzten harrapatu txikiak.
Azkenean handiek... Ooooo! Pot eginda, merezi
zutena jaso zuten.
ESKU TREBEA,
INDARTSUA BAINO
HOBEA.
Askotan...
IRALE-GASTEIZ
PROIEKTUAK 2006
Proiektuaren egileak:
. Itziar Lamariano
. Jasone Lozares
. Josune Agirre
Egokitutako ipuina:
Lehoia eta kilkerra
Argitaletxea: Elkarlanean-Ikastolen Elkartea

More Related Content

Lehoia eta kilkerra