3. Lezo Gipuzkoako ipar-ekialdean dago, Donostiatik 7 km-ra. Lezok Oiartzualdea osatzen du, Errenteria, Pasaia eta Oiartzun herriekin batera. HERRIAREN KOKAPENA Oiartzualdea
4. Bere udal barrutiak 12,94 km?-ko hedadura du eta perimetroak 14.000 metro inguruko luzera du. Lezok 6.022 biztanle ditu (2008). LEZOREN MUGAK Iparraldean Jaizkibel mendia eta Pasaia. Ekialdean Gaintxurizketako gaina, Hondarribia eta Irun. Mendebaldean Pasaiako portua. Hegoaldean Errenteria eta Oiartzun. LEZO IRUN HONDARRIBIA
5. LEZOREN ARMARRIA BEHEKO ALDEAN, ZILARREZKO HONDOAN ITSASOA. HONEN GAINEAN, HIRU ZUHAITZ ZELAI BATEAN. ZUHAITZEN GAINEAN BIHOTZ ITXURAKO HOSTO BERDE BANA.
6. HERRIAREN IZENA Lezoko udalerrian finkaturiko populazio-gune baten lehen aztarnak X. mendetik datozkigu, Oiartzun ibaiaren bailara Nafarroako Erresumako zati zeneko garaietatik alegia. Interesgarria da zenbait toponimo, esaterako, "port de Lazon" XIII. mendean eta "portua" XVII. mendean, Zubitxoren inguruetan aurkitzea, gaur egun badiako uretatik lehor alderantz urrundurik aurkitzen diren puntuetan.
7. Lehen aipamen idatzia 1203koa da, Hondarribia hiribildua sortu eta Lezo honen menpe gelditu zenekoa. Lehenago Donostiaren menpe egon zen, 1180-1203 bitartean. Hondarribiaren gobernupean egonagatik, bazuen autonomia ekonomiko eta administratiboa. Unibertsitate titulua zuen herrixka zen eta bere mugak zehaztuak zeuden.
8. Oiartzun ibaia Aiako Harritik eta Bianditz mendiko magaletik datozen erreka batzuek bat egitean sortzen da eta Pasaiako portuan itsasoratzen da. Oiartzun, Errenteria-Orereta, Lezo eta Pasaia herriak zeharkatzen ditu. Gipuzkoako ibairik motzena da, 16,6 km luze baita. OIARTZUN IBAIA
9. GURE IBAIAK KIRATS EDERRA DU ITSAS BEHERA DAGOENEAN Oiartzun ibaia kutsatu samarra dago. Arrazoiak hauek dira: meategiak, lantegiak eta geure etxeetako zikinkeria. URAREN KALITATEA 2002ko UDA Kutsatu gabea Kutsatu samarra Kutsatua Oso kutsatua Izugarri kutsatua
10. URTEGIA Errenteria-Oreretako lurretan A?arbeko urtegia dago, erdigunetik urruti, inguru zoragarri batean, baso eder batean, hain zuzen. Urtegi honetan biltzen den ura Oiartzualdeko eta Donostialdeko etxeetara iristen da. IPARRAGIRREKO UR-BILTEGIA Jaizkibeldik eta Altamiratik erreka batzuk jaisten dira, Zubitxo erreka, besteak beste. Lezok kontsumitzen duen uraren % 88 A?arbetik hartzen du eta beste % 12 Jaizkibeldik hartzen du. ZUBITXO ERREKA A?ARBE
11. Lezo Jaizkibel mendiaren eta Altamira muinoaren artean dago eta Pasaiako portutik Gaintxurizketako gaineraino hedatzen da. GURE MENDIAK ALTAMIRA 75 m JAIZKIBEL 545 m
12. JAIZKIBEL Jaizkibel mendian hiru dorre daude. Azken gerra karlistan eraiki ziren (1872-76). I. dorrea II. dorrea III. dorrea
15. PYSBE PYSBE enpresaren babesean eraikitako auzoa da. SAN PEDRO Soroz eta belardiz inguratutako eta etxe txikiez osatutako auzo polita.
16. ALTAMIRA Altamira izeneko muinoan dago. Bertan Altzate igerilekua dago. IJURKO Etxe-orratzez eta etxe-bloke handiez osaturiko auzoa da. Saldise plaza bertan dago. LOPENE Auzo berria da. Lezoko azken auzoa da eta Gaintxurizketako bidean dago. Plaza handi bat du eta bertan anbulatorioa dago.
18. ALDE ZAHARRA Hiru kalek osatzen dute: Donibane kaleak, Zubitxo kaleak eta Kale nagusiak. Hiru kale hauek Gurutze Santuaren plazan elkartzen dira. Plaza honetan udaletxea eta Lezoko Santu Kristoren basilika daude. Goiko plazan San Joan Bataiatzailearen eliza handia dago.
23. LEZOKO ZERBITZUAK Udala Udaltzaingoa Anbulatorioa Bake-epaitegia Autobusa Trena EuskoTren Taxia Haur-eskola Eskola Musika kontserbatorioa Gezala auditorioa Liburutegia Pilotalekuak Igerilekua Futbol zelaia Kiroldegia Ludoteka
24. LEZOKO GARRAIOAK - Hiru garraio publiko ditugu herrian: Trena: Irundik Donostiara doana. Autobusa: Donibanetik Donostiara doana. EuskoTren: Hendaiatik Donostiara doana. TREN GELTOKIA EUSKOTREN GELTOKIA
26. DUELA 20.000 URTE Duela milaka urte Aitzbitarte haitzuloetan eta Landarbaso erreka ondoan bizi ziren inguruko lehenengo biztanleak. Lur guztia elurrez estalita zegoenez, leku lehorra eta beroa aurkitu zuten. Ehiztariak ziren eta ura ez zuten falta. AITZBITARTE HAITZULOA LANDARBASO ERREKA GURE ARBASOEN ETXEA!
27. LEZO ERDI AROAN Lezo erdi aroan muino batean zegoen herri txikia zen. Inguruko biztanleriak bere artzain erako ekonomia mantentzen zuen, aldaketa handirik gabe, urtaroen arabera Jaizkibelgo larreetatik barne aldeko mendietara lekuz aldatuz. Halere, XIII. mendean, Done Jakue Bidearen itsasaldeko ibilbideko herrixka bat zen eta populazioa gero eta gehiago saiatzen zen itsas lanetan. Lezoren lurralde-esparrua orduan geratu zen markaturik.
28. XVI. eta XVII. mendeetan oparotasun garaia izan zen, itsasoari lotutako jarduerengatik. XVIII. mendean Lezoko ekonomian garrantzirik zeukan itsas lanbide bakarra baxurako arrantza zen. Krisi ekonomikoa zela eta, nekazaritza berpiztu zen, batez ere, kanpotik ekarritako laboreak sartu zirelako, esate baterako artoa eta patata. Lezon zenbait ontziola sortu zen eta kaian hainbat ontziraleku zeuden. LEZO ARO MODERNOAN
29. Lezok 1812an Hondarribitik bereiztea lortu zuen eta bere udala osatu zuen. XVIII. mende amaieratik 1876 arte Lezok, herrialde osoak bezalaxe, gerrate eta eskasia aro luze bat bizitu zuen. XIX. mendea bukatu baino lehenago, ordea, industrializazioa eta ondorioz modernizazioa hasi ziren. XX. mendean zehar industria garapenak hazkunde demografiko handia eragin du. LEZO ARO GARAIKIDEAN
31. DONIBANE KALEA GURUTZE SANTUAREN PLAZA KALE NAGUSIA LEZOKO KALE ZAHARRAK Erdi aroko hirigunea bi kalek osatzen dute: Donibane kaleak eta Kale nagusiak.
32. UDALETXEA Herriko udaletxea Lezoko erdigunean dago, elizaren alboan, Gurutze Santuaren plazan. XVII. mendearen hasieran eraiki zuten eta errenazentista estilokoa da.
34. SANTO KRISTOREN ELIZA XVIII. mendekoa da. Harlandua dauka koruko arkuan eta gangetan. Kristo gurutziltzatu bizargabe baten X. mendeko taila gotiko-bizantziar bat dago bertan. Alde zaharrean dago, Gurutze Santuaren plazan.
35. SAN JOAN BATAIATZAILEAREN ELIZA Eliza gotikoa zen jatorriz baina, egungo itxura XVI. mendean egindako berritze-lanetan eman zioten. Aipatzekoak dira, kanpoko kontrahorma sendoak, xurrutarriak, leihateak, mendebaldeko portada eta 1818an ezarritako eguzki-orena. Erretaula nagusia XVII. mendekoa da.
37. ELIAS SALABERRIA MARGOLARIA ANTONIO PILDAIN GOTZAIA JON GARBIZU "ZUBIGAR" OLERKARIA TOMAS GARBIZU MUSIKAGILEA JUAN JOSE SARASOLA "LEXO" BERTSOLARIA LOPE ISASTIKOA HISTORIALARIA JAIMES ZAMORAKOA PILOTUA JUANOT VILLAVICIOSAKOA ALMIRANTEA FRANTZISKO GAINTZAKOA APAIZA
38. Margolaria (1883-1952). Donostiako Arte eta Lanbide eskolan sartu zen; gerora Madrilgo San Fernando Arte Ederren Eskolan ikasi izan zuen; eta azkenik Luis Menendez Pidalen lantokian aritu zen. 1903an Madrilgo "Circulo de Bellas Artes"eko erakusketan irabazle gertatu zen. 1909an Parisera joan zen garaiko joera artistikoak ezagutzera eta bere estiloa finkatzera. 1912an Madrilgo Erakusketa Nazionaleko lehen domina irabazi zuen, eta 1913an Munich-eko Nazioarteko erakusketako urrezko domina. 1944an "Real Academia de Bellas Artes de San Fernando" delakoan sartu zen. Bat-batean hil zen Madrilgo San Francisco El Grande elizako Concepci┏n Kaperaren sabaiko pinturak berritzen ari zelarik. ELIAS SALABERRIA
39. Musikagilea (1901-1989). Haurtzaroan Lezoko parrokiako koruko partaide izan zen eta Jose Gezala organo jolearen solfeo-eskolak jaso zituen. Musika ikasketak Arantzazuko Ikastetxe Frantziskotarrean eta Donostiako kontserbatorioan jarraitu zituen. Organo ikasketak Madril eta Parisen zabaldu zituen. Madrilgo Frantziar enbaxadan organo jole ofiziala izan zen eta kontzertu ugari eskaini zituen. 1954an Donostiako kontserbatorioko organo-katedra irabazi zuen eta hemezortzi urtez aritu zen lan horretan. "Real Academia de Bellas Artes"eko kide urgazlea izan zen. TOMAS GARBIZU
40. JOSE JUAN UGALDE KAZETARIA ANDONI CAZORLA KIROLARIA JOSE ANGEL LOPETEGI MARRAZKILARIA LANDER ZURUTUZA LIBURUZAINA XANTI ESPINA MUSIKAGILEA PATXI INTXAURRANDIETA MUSIKAGILEA PATRI URKIZU IDAZLEA LIERNI FRESNEDO AKTOREA
41. Idazlea (1946). Salamancako Unibertsitatean Filologia erromanikoan lizentziaduna (1970) eta EHU-an Euskal Filologian doktore 1986an. Francoren diktaduraren ondoren Lezoko lehenengo alkatea izan zen 1979-1983 legealdian. Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria 1989-1993 artean; hainbat literatura lehiaketatan irabazle gertatu da, ipuin, saio eta olerki sailetan; halaber, euskal testuen editore oparoa, batez ere Ipar Euskal Herriko testuen editore. Zenbait urtez irakasle lanetan aritu da euskal hizkuntza eta literatura arloa jorratuz Bordele eta Deustuko Unibertsitateetan. 1991z geroztik UNED-eko euskal hizkuntza eta literaturako irakasle titularra da. Euskaltzain urgazlea da. PATRI URKIZU
43. Gure herriko inauteriak TRAPU-JALEREN jaitsierarekin hasten dira eta bost egunez ospatzen dira Ostegunzuri, Ostiralori, Larunbatgorri, Igandeubel, Astelehenarre eta Asteartebeltz. Asteartebeltz egunean TRAPUJALE epaitu eta hil egiten dute. INAUTERIAK
44. Maiatzean edo ekainean ospatzen dira. Lehen Lezon jai eguna zen. Zabarre pirataren etorreraz hasten dira jaiak. MENDEKOSTEAK
45. Irailaren 14an izaten da Santa Kruz eguna eta bezperan udaletxeko balkoitik jaurtitzen den txupinazoarekin hasten dira jaiak. Txupinazoa bota ondoren, festa ez da gelditzen hainbat egunez. Musika, txarangak, erraldoiak eta buruhandiak´ denetik dago santakruzetan. SANTAKRUZAK
46. Izenak esaten duen bezala, musikarekin zer ikusirik duen ospakizuna da. Aste batez izaten dira euskal musikari eskainitako emanaldiak. Parte hartzaileak toki desberdinetatik etortzen dira eta arrakasta handia izaten du. Martxoan izaten da. LEZO SOINU
47. Maiatzean egiten diren topaketak dira. Lezoko Orratx Antzerki Taldeak parte hartzen du. ANTZERKI TOPAKETAK
48. BESTELAKOAK SANTA AGEDA LEZO BERTSOTAN DANTZA JARDUNALDIAK TXOTXONGILO JARDUNALDIAK FOLK ETA JAZZ KONTZERTUAK SAGARDO EGUNA EMAKUME ZIKLOA