2. Astebete euritan egon ondoren, eguzkia atera zen. Orduan, balkoi
guztiak arropa garbitu berriekin jantzi ziren, poz-pozik. Lola Mantala
berriro ere Txema Pijamarekin eta Paskual Txandalekin egokitu zen
sokan, baita Marta Bainu-bata, Jordi Galtzerdi eta Genaro Bakerorekin
ere.
3. Dena den, Kamiseta Laranja han ez ikusteak harritu egin zuen Lola.
Besteei galdetu zien, eta norbaitek garbigailuan ikusi zuela adierazi
zuen, baina ez zekiela ezer gehiago.
4. Pareko sokatik entzuten ari zen Galtzontzilo Urdinek moztu egin zien
elkarrizketa berak zekiena kontatzeko. Bazirudien Larruzko Galtzak
bihurrikeria bat egin zuela. Kamiseta Laranjarekin egin zuen topo
armairuan, eta hain jipoi handia eman zion kolorea ere galdu egin
zuen. Gertatutakoa entzundakoan, izutu egin ziren denak.
— Nor ote da hurrengoa? —pentsatu zuten denek.
Loredun Kamisoiak ez zuen imajinatu ere egin nahi.
5. Eskerrak bera inoiz ez zela egokitzen Larruzko Galtzarekin. Jordi Galtzerdi eta
Genaro Bakerorentzat, ordea, ez zen hain erraza. Arriskutik kanpo zeuden toki
bakarra garbigailua eta soka ziren, Genaro Bakero ez baitzen inoiz agertzen
toki haietan. Lola Mantala sutan zegoen, Larruzko Galtzak beti ahulenak
jipoitzen zituelako. Oraindik buruan zeukan Harizko Patukoak kolpe batez hil
zituen eguna. Lola Mantalak plan bat pentsatu zuen eta iluntzean besteei
kontatu zien.
6. —Ongi —esan zuen Lola Mantalak—, Larruzko Galtza kakati hutsa da, eta,
txikienak eta ahulenak besterik jipoitzen ez duenez, merezitakoa jasoko du.
Zergatik ez gara elkarri lotzen kate bat sortuz, Larruzko Galtzaren
gordelekuraino, armairuraino, ailegatzeko? Bertan egongo dira Jordi Galtzerdi
eta Galtzontzilo Urdin zelatan, Paskual Txandal, Genaro Bakero, Marta Bainu-
bata eta laurok armairura abiatzen garen bitartean.
7. Larruzko Galtza, gu ikusi orduko, jipoitzera etorriko zaigu, baina, elkarturik
gaudenez, ez du jakingo nondik hasi jotzen. Nahaste-borraste hori
aprobetxatuko dugu garbigailuan sartzeko. Han, Loredun Kamisoia prest egongo
da xaboia bota eta garbigailua pizteko. Eta ez ezazue harridura aurpegi hori
jarri susto eder bat emango diogulako. Berriro jipoitzeko gogoa kenduko diogu.
8. Benga, aurrera. Eta isil-isilik, noski, ea Mireia Zapatila eta Periko
Gerriko esnatzen diren eta ailegatu aurretik salatzen gaituzten.
Elkarturik eta ondo lotuta, aurreikusia zeukaten bezala bete zuten
plana. Armairua ireki eta hantxe zegoen Larruzko Galtza, lotan,
esekigailu batean zintzilikatuta, lasai-lasai.
—E! Nor da? —galdetu zuen harro Larruzko Galtzak zarata entzutean.
9. Erreakzionatzeko denborarik eman gabe, Genaro Bakero salto batez
esekigailura igo zen Larruzko Galtzari gerritik helduz. Larruzko Galtza,
astapotro baten moduan hasi zen saltoka. Bat-batean, Paskual Txandal jauzi
batez bere gainera bota zen, eta Marta Bainu-batak eta Lola Mantalak
indarrez lotu zuten beren gerrikoekin.
10. —Ikusiko duzue! —egin zien mehatxu Larruzko Galtzak, haserre. Bere garrasiei
jaramonik egin gabe, garbigailura eraman zuten arrastaka.
—Ez, garbigailura ez! —oihukatzen zuen etsita, irtenbiderik ez zuela ikusita.
—Bultzadatxo bat gehiago, eta kitto! —egin zuen oihu Genaro Bakerok. Eta
garbigailuaren atea kolpe lehor batez itxi zen.
11. —Goazen! —esan zuen Loredun Kamisoiak pizteko botoia errukirik gabe sakatuz.
Geroxeago, Larruzko Galtza garbigailuan biraka zebilen laguntza keinuak
eginez, denek leihatilatxotik begiratzen zuten bitartean.
12. Zentrifugazioa bukatu eta atera zutenean, harri eta zur geratu ziren;
Larruzko Galtza ez zen Jordi Galtzerdi baino handiagoa.
13. Bere tamainaz ohartu zenean, hain ahul eta txiki sentitzean, ulertu zuen
nola bizi izan zituzten gainerakoek bere abusu eta tratu txarrak. Eta
negarrari eman zion.
14. —Larruzko Galtza, esna hadi! —esan zuen Periko Gerrikok.
—E...? Nola? Zer gertatu da? —galdetu zuen zezelka Larruzko Galtzak.
—Ametsetan ari zinela! —erantzun zion Periko Gerrikok. Une hartan
konturatu zen Larruzko Galtza dena amesgaizto bat besterik ez zela izan.
Bere burua aztertu ondoren, betikoa zela konturatu zen, ez zela laburtu.
Bere ingurura begiratu eta ikusi zuen Genaro Bakero eta Paskual Txandal
lozorroan zeudela. Pasillora irten eta Lola Mantala eta Marta Bainu-bata
ikusi zituen, haiek ere lotan.
15. Larruzko Galtzak nahastuta jarraitzen zuen. Amesgaiztoa hain sinesgarria izan
zen eta hainbesteko beldurra pasatu zuen, inoiz ez zuen ahaztuko. Amets bat
besterik ez izan arren, ahul eta babesgabe sentitzeak asko irakatsi zion eta
bere buruari zin egin zion goiz hartatik aurrera ez ziola sekula santan inori
tratu txarrik emango. Eta hitza bete zuen. Hala ere, Lola Mantalak, Paskual
Txandalek, Marta Bainu-batak, Loredun Kamisoiak eta besteek ez zuten inoiz
jakin gau hartan zer gertatu zen. Dena den, berdin da. Kontua da Larruzko
Galtzak ez zituela berriro besteak jipoitu.
17. Larruzko Galtzak ikasgaia ikasi zuen. Baina
gure munduan neska-mutilei, ahulenei eta
babesgabeei tratu txarrak ematen
dizkietenek ez dute oraindik ikasi. Hain
bihozgabeak dira, ez dira gai ulertzeko
neska-mutil horiek zenbat sufritzen duten.
Beraz, guztion betebeharra da neska-mutil
hauek tratu txarretatik babestea.
Neska-mutil guztiak tratu txarretatik
babestu behar dira.
(Umearen Eskubideei buruzko Konbentzioa)
Â