2. ZER DA?
Getxoko Udaleko Euskara eta Immigrazio Serbitzuek elkartu dira berriz ere
ekimen berri eta freskagarri bat martxan jartzeko.
Maia Egutegia
3. 2012ko neguko solstizioak, Maia zibilizazioaren egutegi famatuaren
amaiera dakar. Honengatik, askotan munduaren amaieratzat hartu izan da
egun hau.
Hala ere, beste interpretazio batzuk ere badira, mundu ordenaren aldaketa
garrantzitsua dakarren eguna gisa. Zibilizazioak, ez dio hondamendi
naturalei aurre egin beharko, baizik eta bizitzako oinarrizko baloreak indartu
beharko diren momentu gisa (egia, justizia, tolerantzia, errespetua,
bizikidetza, etab.).
4. Ideia honetatik sortu da Euskara eta Immigrazio Sailen proiektua.
Honetarako fikziozko istorio dibertigarri bat proposatu da; erakunde, talde
eta pertsonak, alor hauetan interesatuak zaudetenak, pieza garrantzitsua
zarete:
Galeako fortetik barrena familiarekin
egindako ibilaldian zehar, Getxoko bizilagun
batek oholtxo misteriotsu baten hondarrak
aurkitu ditu. Ohol honek Ameriketako
iraungitako zibilizazioaren sinboloak
gogorarazten ditu, baina ikur batzuk gureak
eta ezagunak dira
Ohol misteriotsu honek idatzi bat dakar, klabean, baina adituek guretzat
interpretatu dute.
5. Oholtxoaren interpretazioak, arbasoen Jaunek borroka garrantzitsu bat
askatu dutela dio; munduaren amaiera defendatzen zutenen eta giza
arrazaren desagerpenarekin etsi nahi ez zutenen artekoa.
Borroka honek Maddi Jainkosa eta Kukulkan Jainkoak inposatuaraztea
ekarri zuen, munduaren amaiera gainditzeko gizakiei azken aukera
emanez.
Horretarako Getxo aukeratu dute, baina beren baldintzak jarri dituzte
- Munduaren amaiera gainditzeko, gizarteak bere balore
garrantzitsuenak berreskuratu beharko ditu.
6. Eginkizun hau egiteko, arduradunek, udalerriko bi taldeei ordezkatu
beharko diote:
Euskal kultura eta euskararen
bultzada, sustapena eta
berreskuratze lanetan dabiltzanak.
Munduko beste lekuetatik, beren
kultura, hizkuntza eta ohiturekin
Getxora bizitzera etorri diren
pertsonak.
Era berean, elkarte hauen partaideen eta udaleko sailetako kideen artean
talde sustatzaile bat sortzearen beharra ikusten dugu. Hauek prozesuaren
ekoizpen egokia eta proiektuaren ispilu izango dira.
7. BAINA NOLA?
Egoera honekin Euskara eta Immigrazio sailek, Euskara eta euskal kultura
eta Immigrazio eta interkulturalitatearen esparruko erakundeen zerbitzura,
ondorengo baliabideak jartzen ditu:
1.- Partaideen zerbitzura diru-hornidura, sail ezberdinetako elkarteen arteko
lankidetzaren bitartez proiektu desberdinak sortzeko aukera izateko.
Proposamen hauek, Jainkoek transmititutako oholtxoaren eta etorkizuneko
aurkikuntzen bitartez, baloreen bilaketa bermatu beharko dute.
Ekimen hauek udalerriko agendako ospakizun eta espazioetan ekoiztera
zuzenduak egongo dira (Liburu eguna ospakizuna adibidez).
8. 2.- Interesatuta dauden elkarte, talde eta
pertsonentzat, proiektu hauen diseinurako
sormen tailer bat egingo dugu. Bertan
proiektuak sortzen eta diseinatzen pertsona
adituak egongo dira zuen ideiak garatzen
lagunduko dutenak, mota ezberdinetako
gaiak jorratuz, beti ere parte hartze oinarriei
erantzuten dietenak izanik. (Artea eta
kultura, sentsibilizazioa, formakuntza,
sustapena).
3.- Behin prozesu hau egin ondoren, proiektuak
aurkezteko epea irekiko da. Epea amaitzean,
proposamen orok publikoaren bozketa gainditu
beharko du, blogaren eta sare sozialen bitartez
egingo dena. Eta bestalde Talde
Sustatzailearen hautaketak gainditu beharko
ditu, bozketa gehien jaso dituzten
proposamenen artean zeinek jasoko duen diru-
hornidura eta zein jorratuko den aukeratuko
dute.
9. Orduan, Mundua salbatu
behar dugu?
Jakina, baina ez zarete bakarrik egongo. Hautatutako proiektuak, diru-
hornidura jasotzeaz gain, proiektua garatzeko espresa aditu baten laguntza
izango du.
Laguntza hau proiekturako tutoretza eta aholkularitza zerbitzuan datza,
proiektuaren garapen prozesuan zehar momentu oro eskura egongo da.
Azkenik, ezarritako egunean estreinatuko da ekintza eta denon artean
balioztatuko dugu oholtxoak hitz egiten digun oinarrizko baloreak sendotzea
lortu ote dugun.
10. Zenbat proiektu jarriko
dira martxan?
Urtean zehar eta modu jarraian, aurkikuntza berriak
agertuko dira. Hauetako bakoitzak, indartu behar ditugun
bertuteak adieraziko dizkigu eta non jorratu behar ditugun
ere esango digu.
Lortutako helburu bakoitzeko proiektu bat aukeratuko da.
Beraz, solstizioa bitarte, aurkikuntza bakoitzeko proiektu
bat jarriko da martxan.
2012ko abenduaren 21ean, solstizioaren ospakizunean,
misterio osoa ezagutaraziko da eta azken mezua jasoko
dugu. Mezu honetan jakingo dugu Galeako fortean
aurkitutako oholtxoak iragartzen zuen aro berrira pasatzen
garen edo ez.
11. Zer espero dugu ekimen
honekin?
Ekimen honen helburuak ondorengo hauetan laburtzen dira:
- Herritarren parte-hartze gune bat sustatu nahi dugu. Batetik, bai etorkinen
eta baita gure kultura eta ohiturak sendotu eta suspertu, eta bestetik, denon
integrazio prozesua hobetu eta erraztu.
- Udaleko biztanleen harremana sendotu nahi dugu, pertsonen eta
elkarteen arteko hartu-emanak indartuz.
- Gure udalerria eta honen hobekuntzan lan egiten duzuen pertsonei
bizikidetza ekintzaren buru jarri nahi zaituztegu.
12. Noiz hasi gaitezke lanean?
Jada pentsatzen hasteko garaia da.
Maia Egutegiaren lehen topaketa otsailaren 10ean, larunbata, egingo dugu.
Bertan itxarongo zaituztegu.