ºÝºÝߣ

ºÝºÝߣShare a Scribd company logo
MANDAZAINA
Gaur ipuin berri bat kontatuko dizuet, mandazain batena. Mandazaina mandoaren gainean ibiltzen
den mutila da eta mandoa abere bat da, zaldiaren antzekoa. Mandazainak Mattin zuen izena, baina
badakizue nola deitzen zioten?
Mattin motela, txikitan motel xamarra zen eta, Mattin motela deitzen zioten. Bere aita hil zenean
mandoa utzi zion ogibidetzat, mandoa eta munduko bide guztiak aurrez aurre.
- Etxerako eta bideko lapurrentzat egin beharko duk lan -esan zion behin bere aitak
- eta lapurrentzako gehiago, erne ibiltzen ez bahaiz! -esan zion.
Nafarra zen Mattin eta ardo garraioari ekin zion bere aitak bezala. Nafarroako Erriberan erosi ardoa
eta Tolosan eta Donostian saldu, egunero berdin. Eguraldia txarra edo ona beti bere mandoarekin,
ardoa erosten eta ardoa saltzen.
Behin ardoa saldu eta etxerako bidean lau edo bost lapur atera zitzaizkion bidera.
- Hi, geldi hor! -esan zien.
Eta mandazainak aberea geldiarazi eta ez zien ezer erantzun.
- Hi berria haiz bide hauetan dirudienez -esan zien- ba ... elkarren berri
jakiten joateko lehenengo gure ohituren berri izango diagu! Har ezak
diru-zorroa esku batekin eta bota guri!
Eta Mattinek esan zien:
- Bai. Berria nauk bide hauetan eta ez diat diru-zorrorik. Uste nuen ez niala horren beharrik. Nola
botako dizuet ba, dirua?
Egun hartako ardoen dirua berekin zuen gizonak eta ezin ukatu.
- Bueno, dirua diru nahi duan eran bota, gure egitekoa duk biltzea.
- Baina nola botako dizuet, ba, dirua lurrera?
- Hik nahi duan bezala. Berdin duk. Guk jasoko diagu.
Baina mandazainak eguraldi txarra egiten zuenerako bazuen beti belaunen gainean eramaten zuen
manta eder bat. Eta manta hura bota zien eta esan zien:
- Tori manta hau, zabaldu lurrean eta bere gainera botako dizuet dirua!
- Ah ongi! Zentzu oneko gizasemea haiz bai, ez dituk ez denak hain
prestuak -esan zien.
Eta manta lurrean zabaltzen ari ziren bitartean lapurren nagusia bere kontuak ateratzen hasi zen eta
bitartean lapurrak asko lasaitu ziren hainbat erraztasun ematen zietela ikusita.
- Bueno, bota orain txintxin guztia! -esan zien.
Eta Mattinek esku bat sakelan sartu eta parra-parra bota zien diru manta gainera. Gero, beste
sakelan sartu eta berdin, lehenengo atzaparkada bat, eta gero, beste bat. Eta lapurrak han joan ziren
denak korrika eta presaka denak elkarri bultzaka dirua jasotzera lurretik. Eta mandazaina
mandoaren gainean beti eramaten zuen makila luze bat hartu, mandoaren gainetik lurrera jaitsi eta,
han hasi zen lapurrei dirua lurrean biltzen ari ziren bitartean bizkarrak eta buruan ematen
makilarekin. Ipurdia arrastaka zutela alde egin zuten handik diru eta manta bertan utzita. Eta
Mattinek lurreko manta eta dirua hartu eta etxera itzuli zen pozik.
- Kontuz ibili beharko nauk bai. Erne ibili beharko diat hemendik aurrera -esan zuen. Ez hukeen ez
gaur nire aita lotsatuko!
Eta gertakizun hau oso entzuna izan zen han bazterretan. Eta gainera, herrian lapurra zela hotsa
zabaldu zen baina ez zen nolanahiko lapurra e! Lapurren lapurra baizik.




4. maila
4. maila

More Related Content

Mandazaina

  • 1. MANDAZAINA Gaur ipuin berri bat kontatuko dizuet, mandazain batena. Mandazaina mandoaren gainean ibiltzen den mutila da eta mandoa abere bat da, zaldiaren antzekoa. Mandazainak Mattin zuen izena, baina badakizue nola deitzen zioten? Mattin motela, txikitan motel xamarra zen eta, Mattin motela deitzen zioten. Bere aita hil zenean mandoa utzi zion ogibidetzat, mandoa eta munduko bide guztiak aurrez aurre. - Etxerako eta bideko lapurrentzat egin beharko duk lan -esan zion behin bere aitak - eta lapurrentzako gehiago, erne ibiltzen ez bahaiz! -esan zion. Nafarra zen Mattin eta ardo garraioari ekin zion bere aitak bezala. Nafarroako Erriberan erosi ardoa eta Tolosan eta Donostian saldu, egunero berdin. Eguraldia txarra edo ona beti bere mandoarekin, ardoa erosten eta ardoa saltzen. Behin ardoa saldu eta etxerako bidean lau edo bost lapur atera zitzaizkion bidera. - Hi, geldi hor! -esan zien. Eta mandazainak aberea geldiarazi eta ez zien ezer erantzun. - Hi berria haiz bide hauetan dirudienez -esan zien- ba ... elkarren berri jakiten joateko lehenengo gure ohituren berri izango diagu! Har ezak diru-zorroa esku batekin eta bota guri! Eta Mattinek esan zien: - Bai. Berria nauk bide hauetan eta ez diat diru-zorrorik. Uste nuen ez niala horren beharrik. Nola botako dizuet ba, dirua? Egun hartako ardoen dirua berekin zuen gizonak eta ezin ukatu. - Bueno, dirua diru nahi duan eran bota, gure egitekoa duk biltzea. - Baina nola botako dizuet, ba, dirua lurrera? - Hik nahi duan bezala. Berdin duk. Guk jasoko diagu. Baina mandazainak eguraldi txarra egiten zuenerako bazuen beti belaunen gainean eramaten zuen manta eder bat. Eta manta hura bota zien eta esan zien: - Tori manta hau, zabaldu lurrean eta bere gainera botako dizuet dirua! - Ah ongi! Zentzu oneko gizasemea haiz bai, ez dituk ez denak hain prestuak -esan zien. Eta manta lurrean zabaltzen ari ziren bitartean lapurren nagusia bere kontuak ateratzen hasi zen eta bitartean lapurrak asko lasaitu ziren hainbat erraztasun ematen zietela ikusita. - Bueno, bota orain txintxin guztia! -esan zien. Eta Mattinek esku bat sakelan sartu eta parra-parra bota zien diru manta gainera. Gero, beste sakelan sartu eta berdin, lehenengo atzaparkada bat, eta gero, beste bat. Eta lapurrak han joan ziren denak korrika eta presaka denak elkarri bultzaka dirua jasotzera lurretik. Eta mandazaina mandoaren gainean beti eramaten zuen makila luze bat hartu, mandoaren gainetik lurrera jaitsi eta, han hasi zen lapurrei dirua lurrean biltzen ari ziren bitartean bizkarrak eta buruan ematen makilarekin. Ipurdia arrastaka zutela alde egin zuten handik diru eta manta bertan utzita. Eta Mattinek lurreko manta eta dirua hartu eta etxera itzuli zen pozik. - Kontuz ibili beharko nauk bai. Erne ibili beharko diat hemendik aurrera -esan zuen. Ez hukeen ez gaur nire aita lotsatuko! Eta gertakizun hau oso entzuna izan zen han bazterretan. Eta gainera, herrian lapurra zela hotsa zabaldu zen baina ez zen nolanahiko lapurra e! Lapurren lapurra baizik. 4. maila