1. Bikot eka I rakurt zen
Mari Lamiak, Basajaun,
Akerbeltz, Zezengorri eta
beste jeinu guztien nagusia
da. Naturaren erregina da.
Kobazuloen barruan, egoten
da. Bizitzeko ez du leku finko
bat eta askotan aldatzen da.
Dotore jantzitako emakume
eder baten itxura du. Ilea
polita du eta zaintzeko urrezko
orrazi bat erabiltzen du.
Zeruan edo mendietan ikusten
zaio. Forma ezberdinetan
agertzen da.
Batzuetan animalien hankak
ditu. Zeruan mugitzen denean
sua bere inguruan du. Hodeia
edo ostadarraren itxura
hartzen du.
Bere senarra Sugaar da.
Suge bat da. Biak elkartzen
direnean ekaitzak sortzen
dira.
Bi seme dituzte: bat
gaiztoa da, Mikelats, eta
bestea ona, Atarrabi.
Marik eguraldia menderatzen du: nahi
duenean euria, haizea, kazkabarrak
edo ekaitzak ekartzen ditu.
Pertsona zintzoak defendatzen ditu
baina lapurrak eta pertsona gezurtiak
zigortzen ditu.
Etxeko ateetan eguzkilore bat jartzen ohi da. Zergatik sortu zen ohitura hori?
Gauean jeinu gaiztoek jendea beldurtzen zuten. Gizakiek Mariri laguntza eskatu
zioten. Marik eguzkilorea ekarri zuen ateetan jartzeko. Horrela etxe horietan
gaueko jeinuek ezin dute ezer txarrik egin.
2. 1. Ze testu mota da hau ?
2. Mitologiaren pertsonaiaren artean zein da gehien gustatzen zaizuna ?
1. Idatzi Mariren lau lagunen izenak:
..…………………… ..…………………… ..…………………… …..…………………
2. Markatu Marik azaltzen dituen itxurak:
â–¡ Emakume ederra â–¡ Arraina â–¡ Hodei bat
â–¡ Animalien hankekin â–¡ Suaz inguratuta â–¡ Elurra
3. Zer jartzen da ateetan jeinu gaiztoen kontra ?
4. Nola deitzen dira Mariren bi semeak:
..……….…………………… ..…………..…………………
5. Lotu gezien bidez:
Sugaar urrezkoa da.
Orrazia zigortzen ditu.
Gezurtiak bere senarra da.
6. Ordenatu esaldi hauek:
bat - suge - da
Mariren senarra...............................................................................................
ditu - defendatzen - zintzoak
Marik pertsona...............................................................................................
Bikoteka IrakurtzenBikot eka I rakurt zen
3. 1. Margotu Mari eta bere laguntzaileak eta jarri bakoitzari bere izena :
MARI, LAMIA, EKAITZA, TARTALO, ILARGIA, JENTILA, EGUZKIA, SUGAAR.
Bikot eka I rakurt zen