Gaixotasunei lotuta izaten dugu mina. Baina zer egin minez dagoenarekin? Nola arindu daiteke haren ondoeza? Gaur egun makina tratamendu daude minari aurre egiteko eta artikulu honetan, besteak beste, horietaz arituko da Jabier Agirre medikua.
1 of 3
Download to read offline
More Related Content
Mina
1. 08 Jabier Agirre, UZEI
32
1 Nahi izanez gero, artikulu honi buruzko ariketa-sekuentzia badaukazu
Osatuz webgunean egiterik, bilatzailean 445404 idatzita.
M
inaren kausak ugariak eta askotarikoak dira.
Horrela, minak izan daitezke muskularrak, arti-
kularrak nahiz hezurretakoak gaixotasun erreu-
matologikoetan, izan daitezke traumatismoek eraginak,
edo, baita haginetako minak, buruko minak (zefaleak),
minbiziakeragindakominak, etab.
Horietako min bakoitzak kausa diferentea du eta hain-
bat motatako botikak eskatzen ditu. Horregatik, eta
apur bat zentratzeko, minbiziakjota dauden gaixoek
izan ohi duten minean zentratuko naiz gaurkoan, gai-
tzak berak duen oihartzunagatik, batetik, eta gaixo
horiek beren bizitzako azken etapetan botika-dosi
altuak eta botiken asoziazioak behar izaten dituztenez,
min tumorala oso adibide egokia delako, bestetik,
Minbizia fase aurreratuan duten gaixoen % 60-80k
mina izaten dute, maila moderatutik hasi eta larrieneta-
raino. Minaren frekuentzia hezurretako minbizietan da
altuena, eta leuzemietan txikiena. Dena den, minaren
prebalentziak gora egiten du minbiziak aurrera egiten
duen heinean, eta mina izango da, hain zuzen ere,
pazientearen bizi-kalitatea gehien erasangoduen fak-
toreetako bat.
Sentimen eta emo-
zioen mailako esperien-
tzia desatseginari esaten
zaio mina, eta normale-
an gorputzeko ehunedo
sistemetan gertatu den
lesio batekin, edo gerta
daitekeen lesio poten-
tzial batekin lotzen da.
Mina sentsazio subjekti-
boa da betiere.
2
Mina1
2. 09Mina
Nola tratatu mina duten gaixoak?
Bada metodo bat, nahiko merkea izanik ere pazienteen %
70-90ean min onkologikoa desagerrarazteko eraginkorra
izaten dena. Metodo hori ondorengo 5 printzipioetan oina-
rritzen da:
1. Ahoz ematea.Ahal dela behintzat, biderik samurrena era-
bili, inbasio-mailarik txikienekoa, aho-bidea alegia.
Medikazioa ahoz ematea ezinezkoa denean, beste bide
batzuk baloratu beharko dira (azalean zeharrekoa,
ondestekoa, azalpekoa, edo zain barnekoa). Muskulu
barnekoa ez da gomendatzen. Eta albo-ondorio
larriak dituzten edo opiazeoekin erantzun eskasa ema-
ten duten gaixoetan bide epidurala erabili beharko da.
2. Ordutegia betetzea.Medikazioa ordutegi jakinean eman
behar da, denbora-tarte erregularrak mantenduz beti.
Horrela, hurrengo dosia aurrekoaren efektua erabat
desagertu aurretik emango da beti.
3. Mailakatua.Botiken erabilera modu sekuentzialean egin-
go da, hiru mailako eskailera bati jarraituz (Ikus eskai-
lera analgesikoa).
4. Indibidualizatua.Ez dago dosi estandarrik opiazeoen
kasuan. Dosi zuzena edo egokia pazientearen mina
kontrolatzen duena da. Opiazeo ahulek sabai tera-
peutikoa esaten zaiona dute (dosi maximoa alegia,
eta hortik gora ez da eragin analgesiko handiagorik lor-
tzen). Horregatik, behin opiazeo bat eta administrazio-
bide bat aukeratu direnean, dosia gehituz joan behar
da erantzun egokia lortu arte, edo albo-ondorioak edo
ondorio jasanezinak agertzen badira.
5. Azken xehetasunari ere arreta jartzea.
ALBO-ONDORIO.-Efecto secundario.
Effet secondaire.
EHUN.-Tejido.Tissu.
ERAGIN.-Causar.Causer.
ERASAN.-Afectar.Affecter.
ERRAI.-V鱈sceras.Visc竪res.
GAREZUR.-Kranio.Cr叩neo.Cr但ne.
MINBIZI.-C叩ncer.Cancer.
ORBAIN.-Cicatriz.Cicatrice.
ONDESTE.-Recto.Rectum.
Zerk sortzen du mina?
Lehen esan bezala, asko eta oso diferenteak dira minaren
arrazoiak, baina minbiziak sorrarazitako minean zentratzen
bagara, lau talde nagusi bereizi genitzake:
a) Minbiziak eragindako mina
Ehun bigunen inbasioa
Erraibaten erasana (gibela, giltzurruna, hestea,
etab.)
Hezurraren erasana
Nerbioen konpresioa eta/edo lesioa
Garezur-barneko presioaren gehikuntza
b) Minbiziari lotutako mina
Muskuluetako espasmoak
Linfedema
Idorreria
Presioko ultzerek eragindakoa
c) Tratamendu antitumoralari lotutako mina
Erradioterapiak eragindako mukositisa (mukosen
inflamazioa)
Kirurgia ostean orbainekeragindako min kronikoa
(zikatriziala)
d) Beste prozesu aldiberekoei lotutako mina
Prozesu infekziosoak
Osteoartritisa
Zer-nolako mina daukat?
Analgesia egokia lortzeko, ezinbestekoa da minaren balo-
razio egokia egitea, min horren arrazoia ezagutu eta bere
intentsitatea nola edo hala kuantifikatzeko.
Oinarrizko puntua da mina nolakoa den ondo ezagutzea.
Horretarako minaren historia egiterakoan, ondorengo pun-
tuak hartu behar dira kontuan:
Minaren mota eta intentsitatea (nola mugatzen
duen gaixoaren jarduera, loaldia, etab.)
Lokalizazioa eta irradiazio-zonak
Minaren ezaugarriak edo berezitasunak
Zein faktorek arintzen edo okerragotzen duten
Zein ordutan agertzen den, etengabea edota aldian
behingoa den
Minaren iraupena eta eboluzioa
Minarekin batera agertzen diren bestelako sintomak
3. 10Mina
32
Zer da eskailera analgesikoa?
Mina agertuz gero, eskaileraren lehen mailara pasatuko gara:
analgesiko ez-opiazeoak (parazetamola, azido azetilsalizilikoa
edo aspirina, AIEEak edo antiinflamatorio ez-esteroideak) +/-
koanalgesikoren bat.
Minak bere horretan jarraitzen badu edo mina gehitu egiten
bada, eskaileraren bigarren mailara igoko gara: opiazeo ahulak
(kodeina, dihidrokodeina, dextropropoxifenoa) + analgesiko
ez-opiazeoa +/- koanalgesikoa
Hala ere, minak jarraitzen badu edo mina
gehitu egiten bada, ez dago eskaileraren
hirugarren mailara igotzea beste erremedio-
rik: opiazeo indartsuak (morfina, metadona,
buprenorfina) +/- analgesiko ez-opiazeoak
+/- koanalgesikoa
Eta tratamendua jarri arren ere, mina baldin badugu?
Mina eta paziente bakoitzak tratamenduarekiko ematen duen
erantzuna modu objektiboan neurtu behar da betiere.
1. Minari buruzko informazioa pazienteak berak bideratu-
ko du.
2. Aurrez balidatutako eskaletan oinarrituko da (eskala
horiek izan daitezke numerikoak, kategorikoak edo
analogiko-bisualak).
3. Denbora-tarte erregularretan lortu beharko da.
Gaur egun, hala ere, ez dago inolako arrazoirik mina duten
pazienteak oinazerik jasateko, horren arrazoia min hori gaizki
kontrolatzea baldin bada.
Analgesiko opiazeoak
Izan daitezke ahulak edota indartsuak, sabai-efekturik baduten
eta errezetatzeko moduaren arabera. Ez dago dosi estandar go
garririk. Eman daitezke:
ahoz, forma disolbagarrian(ez daude horrela komertzializatuta,
farmazialariak prestatu behar ditu), 4 ordutik behin.
ahoz, forma solidoan(12 ordutik behin ematen dira)
bide parenteral edo azalpekotik(alternatiba egokia dira hesteeta-
ko oklusioa nahiz ahoko intolerantziaren kasuetan, edo hilzo
dagoen pazientean). 4 ordutik behin edo etengabeko perfus
eman behar dira.
Opiazeoek albo-ondorio ugari dituzte:
Tolerantzia. Jarraian erabiliz gero, eragina pixkanaka gutxituz d
eta horregatik gero eta dosi handiagoak behar dira analges
maila bera lortzeko.
Mendekotasunfisikoa. Opiazeo bat emateari bat-batean uzten
zaionean agertzen den abstinentzia-sindromeak ezaugarritz
duen egoera fisiologikoa. Ez dakar adikziorik.
Adikzioa.Egoera psikologiko eta portaerazkoa, ezaugarri ha
dituena: gaixoak droga edo botika modu obsesiboan behar
ez du botika horren erabilera inola ere kontrolatzen, eta kalt
rria dela jakin arren behin eta berriz erabiltzen du. Oso gutx
ematen da egoera hau minbizia duten pazienteetan.
Idorreria. Prebalentzia handiko egoera opiazeoekin tratatutako
pazienteetan.Eginkarienbiguntzaileak eta libratzaileak era
dira, biak batera.
Goragaleak eta gorakoak. Ez dira hain usuak, aldi baterakoak
baizik.
Sedazioa.Ohizko kontua da. Dosi konstante bat eman eta 3-5
nera desagertzen da. Sedazioa oso gogorra bada, agian dos
gutxitu egin beharko da.
Delirium egoera. Adineko pertsonetan bereziki. Dosi konstante b
eman eta 3-5 egunera desagertu ohi da, baina iraun egiten
dosia gutxitu beharko litzateke.
Miokloniak, azkura eta gernu-debekua. Arraroak dira.
Arnas depresioa. Oso kasu gutxitan agertzen da.
EGINKARI.- Gorozki. Hez.Selles.
GERNU-DEBEKU.- Retenci坦n de orina. R辿tention durine.
GORAGALE.- Botalarri, botagura. Na炭sea.Naus辿e.
GORAKO.-Gonbito, okada. V坦mito.Vomissement.
MENDEKOTASUN.- Dependencia.Dep辿ndanse.
NARRITADURA.- Suminkortasun. Irritaci坦n.Irritation.
PORTAERA.-Comportamiento.Comportement.
UZKURDURA.-Contracci坦n.Contractions.
OMEk proposatutako minaren eskailera analgesikoa
1.
Min arina
ez-opiazeoak
+/-
koadjubanteak
2.
Min moderatua
opiazeo ahulak
+/-
ez-opiazeoak
+/-
koadjubanteak
3.
Min larria
opiazeo
indartsuak
+/-
ez-opiazeoak
+/-
koadjubanteak
Botika koadjubanteak (laguntzaileak)
Antidepresiboak, epilepsia kontrakoak eta anestesiko lokalak
Kortikoideak. Baliagarriak dira hezurretako edo nerbioetako in
zio tumoralaren kasuetan, edo baita garuneko metastasiek er
ko buruko mina arintzeko ere.
Bentzodiazepinak. Muskuluen kontrakturak eragindako mina
ko oso baliagarriak dira.
Espasmolitikoak. Organo huts baten (adibidez hestearen) uzk
rakeragindako minaren tratamenduan erabili ohi dira.
Analgesiko ez-opiazeoak
1.Aspirina (azido azetilsalizilikoa). Oso eraginkorra da hezurretako
minetan. Albo-ondorioak: urdaileko suminkortasuna edo narritadu-
ra, min epigastrikoa
2.Parazetamola.Ez dauka inflamazioaren kontrako inolako eraginik.
Hauxe da min arinak eta moderatuak tratatzeko aukerako botika, eta
zer esanik ez, edozein arrazoi dela medio, aspirina erabiltzerik ez
dagoenean.
3.Antiinflamatorio ez-esteroideak (AIEEak). Antzeko profil analgesi-
koak dituzten botika ugari sartzen dira talde honetan (fenilbutazona,
naproxenoa, ibuprofenoa, etab.). Bereziki egokiak dira hezurretako
metastasiek eragindako minetan, eta ehun bigunen edo muskuluen
inflamazioetan. Sabai terapeutikoa dute.