ºÝºÝߣ

ºÝºÝߣShare a Scribd company logo
Mirikol barraskiloa
Mirikol barraskiloa oso kezkatuta dabil, bere maskorra galdu baitu, eta
ez baitu etxerik eguzkitik eta euritik babesteko.
Baratzean dabilenean, beste animaliekin egiten du topo. Zizarearekin
aurkitzen da eta:
-Aizu, zizare. Ikusi al duzu nonbait nire maskorra?
-Ez, Mirikol, ez dut zure maskorra ikusi.
Bere bidea jarraitzen du, eta lanean ari den inurria ikusten du bere
aurrean:
-Kaixo, inurri! Ikusi al duzu nire maskorra?
-Ez, Mirikol! Ez dut zure maskorra ikusi.
Bidean koloreetako tximeletarekin aurkitzen da:
-Kaixo, tximeleta!, hegan hainbeste egiten duzun hori! Ikusi al duzu nire
maskorra?
-Sentitzen dut Mirikol, baina ez dut ikusi, eta hori lorez lore ibili naizela.
Mirikol gero eta tristeago sentitzen da.Izan ere,ez du etxerik eta
pentsatzen du negua iristean ez duela lekurik izango hotzaren kontra
babesteko.
Horretan dago, sagu jakintsuarekin topo egiten duenean:
-Kaixo, Mirikol! Kezka aurpegia duzu. Zer gertatzen zaizu?.
-Kontua da nire maskorra galdu dudala eta ez dakidala nola pasatuko
dudan negua.
-Baina Mirikol, zu ez zara barraskiloa, zu bare bat zara, eta horrexegatik
ez duzu maskorrik.
-A, bai! Hau poza! Orain badakit ez naizela barraskilo bat!
Hori jakin eta gero, Mirikol pozik dabil. Aldameneko baratzean etxe
bat aurkitu du. Eta orain, aza bat da bere etxea, ez da barraskiloa,
baizik eta barea!
Egileak:
Amaia Zabala
Josefi Iturrate
***
R ikastaroa – 2004
IRALE-GASTEIZ

More Related Content

Mirikol barraskiloa

  • 2. Mirikol barraskiloa oso kezkatuta dabil, bere maskorra galdu baitu, eta ez baitu etxerik eguzkitik eta euritik babesteko.
  • 3. Baratzean dabilenean, beste animaliekin egiten du topo. Zizarearekin aurkitzen da eta: -Aizu, zizare. Ikusi al duzu nonbait nire maskorra? -Ez, Mirikol, ez dut zure maskorra ikusi.
  • 4. Bere bidea jarraitzen du, eta lanean ari den inurria ikusten du bere aurrean: -Kaixo, inurri! Ikusi al duzu nire maskorra? -Ez, Mirikol! Ez dut zure maskorra ikusi.
  • 5. Bidean koloreetako tximeletarekin aurkitzen da: -Kaixo, tximeleta!, hegan hainbeste egiten duzun hori! Ikusi al duzu nire maskorra? -Sentitzen dut Mirikol, baina ez dut ikusi, eta hori lorez lore ibili naizela.
  • 6. Mirikol gero eta tristeago sentitzen da.Izan ere,ez du etxerik eta pentsatzen du negua iristean ez duela lekurik izango hotzaren kontra babesteko.
  • 7. Horretan dago, sagu jakintsuarekin topo egiten duenean: -Kaixo, Mirikol! Kezka aurpegia duzu. Zer gertatzen zaizu?. -Kontua da nire maskorra galdu dudala eta ez dakidala nola pasatuko dudan negua.
  • 8. -Baina Mirikol, zu ez zara barraskiloa, zu bare bat zara, eta horrexegatik ez duzu maskorrik. -A, bai! Hau poza! Orain badakit ez naizela barraskilo bat!
  • 9. Hori jakin eta gero, Mirikol pozik dabil. Aldameneko baratzean etxe bat aurkitu du. Eta orain, aza bat da bere etxea, ez da barraskiloa, baizik eta barea!
  • 10. Egileak: Amaia Zabala Josefi Iturrate *** R ikastaroa – 2004 IRALE-GASTEIZ