1. eta talde handiak.
Arkitektura Teknikoko 100 ikasleko taldearekin izandako esperientzia.
Maialen Sagarna. UPV-EHU.Arkitektura saila. EUPDko irakaslea
Juan Pedro Otaduy. UPV-EHU. Arkitektura saila. Ikerlaria.
2. Arkitektura Teknikoa. 3. maila.
¡°Patolog¨ªa de la Construcci¨®n. Mantenimiento y Rehabilitaci¨®n.¡±
Ikasle kopurua: ¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡..102 (ez dago euskara-gaztelania banaketarik)
Kreditu kopurua: ¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡.9 kreditu (7,5 teoria + 1,5 praktikak)
Ikasleak lortu beharreko gaitasunak:
2.-Diagnostiko bakoitzari dagokion 3.-Eraikuntza-arloko terminologia
1.-Jada eraikita dauden eraikinetan
erabiltzea, proposatzen dugun esku-
sor daitezkeen lesioak topatzea eta soluzioa eskaintzea, lesioa
hartzea txosten batean azaltzeko.
identifikatzea, diagnostikoa egiteko. konpontzeko eta hura berriz
agertzea saihesteko.
3. Arazoa
Nahikoa zaila da ezaugarri hauek dituen ikasgaia kudeatzea. Talde handia da eta ordu teorikoez gain ordu praktikoak
ere baditu.
Irtenbidea
moodle-en laguntzarekin, ikaslearen parte hartzean oinarritutako autoebaluaziorako tresnak sortzea.
Nola bultzatu parte hartzea
Parte hartze hori ¡°sarituz¡±.
Zeintzuk dira autoebaluaziorako tresnak
1. Glosategian oinarritutako gurutzegrama sorta. 2. Erantzun anitzeko galdetegia.
4. Glosategian oinarritutako gurutzegrama sorta
(glosategia + gurutzegrama)
Helburua
Tresna hau ikasgaiari dagokion terminologia zehatza lantzeko erabiltzen dugu, ikasgaiaren gaitasunetako bat
baita terminologia zehatza erabiltzea.
Glosategia zeregin gisa
Glosategiko definizioak ikasgelan errepasatzen eta zuzentzen ditugu, beraz, ikasleak terminologia zehatza
ikasten du ikasgelan.
6. Gurutzegrama plataforman bertan lantzen da.
Zenbakiaren gainean klik egitean, sartu beharreko terminoaren definizioa aterako zaigu. Terminoa ezagutzen badugu,
zuzenean sartu eta ¡°Enter¡± sakatuko dugu. Aldiz, hitza ez badakigu, ¡°Hint¡± botoiak pistak emango dizkigu.
Gurutzegrama amaitzean ¡°Check¡± botoia erabil dezakegu ariketa ongi dagoen ala ez jakiteko.
7. Erantzun anitzeko galdetegia
Helburua
Tresna hau ikasgaiari dagokion teoria lantzeko erabiltzen dugu.
Galderak prestatzea zeregin gisa
- Ikasleak gaitegia
errepasatu behar
du galderak
prestatzeko.
- Galderak eta
hauen erantzunak
gelan eztabaidatu
ondoren zuzendu
egiten ditugu.
- Gelan egindako
zuzenketa hau ere
errepaso gisa
erabiltzen dugu.
9. Parte-hartzea saritzeko proposamena
Lana saritzea: Ikasleak ez du lan hau musu-truk egiten. Tresnen sorreran parte hartzen dutenek bakarrik jasotzen dute
¡°saria¡±
Zein da ¡°saria¡±: Azterketako galderaren bat beraiek proposatutako galderekin egindako galdetegian oinarritzen da
edo, gurutzegramaren kasuan, ikastaroan zehar landutako gurutzegramak nahastuz, beste gurutzegrama bat
antolatzen da, azterketako ariketa gisa.
Saria ez da zuzena: Saria ez da zuzenean azken notan islatzen, baina azken notaren puntu batzuk erraz lortzeko
aukera ematen du parte-hartzeak. Galdetegia ongi erantzuten badute, edo gurutzegrama nahasia ongi egiten badute,
nota hobetuko dute; aldiz, nahiz eta tresnak sortzeko zereginetan parte hartu, ez badute ongi erantzuten, ez dute nota
igoko.
Parte hartzen ez dutenek ez dute erraztasun hori izango, eta irakasleak proposatutako beste galdera teoriko zein
praktiko bati erantzun beharko diote.
10. Ondorioak
1. Bai ikasleek eta bai irakasleak esfortzu txiki bat eginez, guztientzako autoebaluaziorako tresnak sortu ditugu. Ikaslea
da, beraz, irakaslearen laguntzarekin, tresna hauen egilea. Horrela talde handiari etekina ateratzea lortu dugu.
2. Gainera esfortzua ez da doakoa. Parte-hartze honek saria izateak asko motibatzen ditu ikasleak eta horrela lortu
dugu parte-hartze handia izatea azken bi ikasturte hauetan.
3. Gainera, urtez urte autoebaluazioko tresna hauek aberatsagoak dira eta osatuagoak daude. Gero eta gurutzegrama
gehiago dago gai bakoitza errepasatzeko eta galdera-sorta ere haziz doa, errepasorako tresna ezin hobea bihurtuz.