1. Moodle eta talde handiak.
Arkitektura Teknikoko 100 ikasleko taldearekin izandako esperientzia.
Maialen Sagarna. UPV-EHU.Arkitektura saila. EUPDko irakaslea
e-posta: maialen.sagarna@ehu.es
Juan Pedro Otaduy. UPV-EHU. Arkitektura saila. Ikerlaria.
e-posta: juanpedro.otaduy@ehu.es
Laburpena
Nahikoa zaila da 100 ikasledun ikasgai bat kudeatzea. Moodle plataforma ezagutu
genuenean ikusi genuen kudeaketa hau errazteko tresna ezin hobea.
Buruari hainbat buelta eman ondoren, hainbeste ikasle edukitzeak abantailaren bat
izan behar zuela pentsatu nahi genuen eta honi errentagarritasuna ateratzeko
moodle-en ikaslearen parte hartzea bultzatu behar genuen.
Helburu nagusia autoebaluaziorako tresnak sortzea izan da. Horretarako honako
tresna hauek erabili dira: glosategia + gurutzegrama alde batetik eta galdetegia
bestetik. (Hot Potatoes-en oinarrituta biak)
Lehenengo tresna-multzoa, ikasgaiko terminologia zehatza lantzeko erabili da.
Ikasle bakoitzak hitz gutxi batzuen definizioa sartzen du glosategian. Glosategiko
definizioak ikasgelan errepasatzen eta zuzentzen ditugu, eta beraz terminologia
zehatza ikasten dugu ikaslearen azalpenetako terminologia aberasteko. Gero
irakasleak gurutzegramak antolatzen ditu, gai bakoitzeko terminologia lantzeko
autoebaluzioarako tresna osatuz.
Galdetegi egiturako autoebaluazio tresna sortzeko ikasle bakoitzak test moduko 2
galdera proposatzen ditu lauhilabeteko bakoitzean. Galderak prestatzeko ikasleak
gaitegia errepasatu behar du. Gero galdera hauek gelan aurkezten ditu eta denon
artean eztabaidatu ondoren galderak zuzentzen ditugu. Beraz zuzenketa
ikasgelan errepasoko tresna bezala ere erabiltzen dugu. Gero irakasleak galderak
plataforman jartzen ditu ikasleak autoebaluazioa egiteko.
Bai ikasleek eta bai irakasleak egindako esfortzu txikiarekin, guztientzako
autoebaluazioarako tresnak sortu ditugu. Ikaslea da beraz, irakaslearen
laguntzarekin, tresna hauen egilea.
Testuingurua
Nik irakasten dudan jakintzagaian Arkitektura Teknikoko 3. mailako ikasle guztiak
talde bakar batean daude elkartuta, oraindik ez baitago euskara-gaztelania
2. banaketarik. Jakintzagaiak oinarri teorikoa izateaz gain, ordu praktikoak ere
baditu.
Ikasleak lortu behar dituen gaitasunak ondokoak dira:
1.-Jada eraikita dauden eraikinetan sor daitezkeen lesioak topatzea eta
identifikatzea, diagnostikoa egiteko.
2.-Diagnostiko bakoitzari dagokion soluzioa eskaintzea, lesioa konpontzeko eta
hura berriz agertzea saihesteko.
3.-Eraikuntza-arloko terminologia erabiltzea, proposatzen dugun esku-hartzea
txosten batean azaltzeko.
Hau horrela izanik, ulertuko duzue gure ardura zein den, alegia, nahikoa zaila dela
100 ikasleko talde hau kudeatzea.
Baina Moodle plataforma ezagutu genuenean, ikusi genuen hura tresna ezin
hobea dela arazo hori konpontzeko.
Irtenbidea: ikaslearen parte hartzean oinarritutako autoebaluaziorako tresnak
sortzea
Azterketa baten ondoren, hainbeste ikasle edukitzeak abantailaren bat izan behar
zuela pentsatu nahi genuen, eta honi errentagarritasuna ateratzeko, Moodle-n
ikaslearen parte hartzea bultzatu behar genuen. Hau lortzeko ikusi dugun era
bakarra ikaslearen parte hartzea saritzea izan da. Baina, lehenbizi, sariaz hitz
egin baino lehen, tresna hauek zein diren azaltzea beharrezkoa da. Oraingoz
autoebaluaziorako bi tresna sortu ditugu: glosategian oinarritutako gurutzegrama
sorta eta erantzun anitzeko galdetegia.
Glosategian oinarritutako gurutzegramak
Tresna hau ikasgaiari dagokion terminologia zehatza lantzeko erabiltzen dugu,
ikasgaiaren gaitasunetako bat baita terminologia zehatza erabiltzea.
Glosategia zeregin gisa:
Glosategia osatzeko ondoko metodoa erabiltzen dugu: ikasle bakoitzak hitz gutxi
batzuen definizioa sartzen du glosategian. Ezinbestekoa da termino bakoitzak bere
hitz gakoak izatea.
3. ?
Glosategiko definizioak ikasgelan errepasatzen eta zuzentzen ditugu, beraz,
ikasleak terminologia zehatza ikasten du.
Gurutzegrama, autoebaluaziorako azken tresna:
Glosategi honetan oinarrituta, irakasleak Hot Potatoes softwareaz gurutzegramak
antolatzen ditu eta gai bakoitzeko terminologia lantzeko autoebaluzio-tresna
4. osatzen du. Hona hemen hitz-gakoen garrantzia, terminoak gaika sailkatzen
laguntzen baitu.
Ikasleak zuzenki hartu du parte tresnaren sorreran eta praktika-orduetan landuko
dituen proiektuen jendaurreko azalpenetan erabili beharko duen terminologiaren
kalitatea landu du.
?????????? ?? ?
5. Gurutzegrama plataforman bertan lantzen da.
Zenbakiaren gainean klik egitean, sartu beharreko terminoaren definizioa aterako
zaigu. Terminoa ezagutzen badugu, zuzenean sartu eta Enter sakatuko dugu.
Aldiz, hitza ez badakigu, Hint botoiak pistak emango dizkigu.
?
?
?
?
Gurutzegrama amaitzean Check botoia erabil dezakegu ariketa ongi dagoen ala
ez jakiteko.?
?
?
?
Erantzun anitzeko galdetegia
Estrategia bera erabili da tresna hau sortzeko.
Galdetegi-egiturako autoebaluazio-tresna sortzeko, ikasle bakoitzak test moduko 2
galdera proposatzen ditu lauhilabeteko bakoitzean. Test erako ia 400 galderako
sorta osatzen da ikastaro bakoitzeko. Erantzun anitzeko galderak izaten dira.
Jarraitzen den metodoa ondokoa da: ikasleak galdera pare bat prestatu behar du.
Horretarako, ikasleak gaitegia errepasatu behar du, beraz, jardunbide honek
autoebaluaziorako tresna izateaz gain, sortzeko prozesuan ikaslea gaiak
errepasatzera behartzen du. Galderen proposamena zeregin moduan antolatzen
da. Galderak fitxategi bakar batean igotzen ditu ikasle bakoitzak plataformara.
6. Ondoren bakoitzak bere galderak gelan aurkezten ditu eta, denon artean
eztabaidatu ondoren, galderak zuzentzen ditugu. Beraz, zuzenketa ikasgelan
errepasoko tresna bezala ere erabiltzen dugu.
Gero irakasleak galderak plataforman jartzen ditu, ikasleak autoebaluazioa
egiteko. Kasu honetan ere Hot Potatoes softwarean oinarrituz (JQuiz ariketa
mota).
7. Ikasleak erantzun bat sakatzen duen une berean daki ongi ala gaizki erantzun
duen.
Parte-hartzea saritzeko proposamena
Ikasleak ez du lan hau musu-truk egiten. Tresnen sorreran parte hartzen dutenek
bakarrik jasotzen dute saria. Nola? Azterketako galderaren bat beraiek
proposatutako galderekin egindako galdetegian oinarritzen da edo,
gurutzegramaren kasuan, ikastaroan zehar landutako gurutzegramak nahastuz,
beste gurutzegrama bat antolatzen da, azterketako ariketa gisa. Beraz, saria ez da
zuzenean azken notan islatzen, baina azken notaren puntu batzuk erraz lortzeko
aukera ematen du parte-hartzeak. Galdetegia ongi erantzuten badute, edo
gurutzegrama nahasia ongi egiten badute, nota hobetuko dute; aldiz, nahiz eta
tresnak sortzeko zereginetan parte hartu, ez badute ongi erantzuten, ez dute nota
igoko.
Parte hartzen ez dutenek ez dute erraztasun hori izango, eta irakasleak
proposatutako beste galdera teoriko zein praktiko bati erantzun beharko diote.
Ondorioak
Bai ikasleek eta bai irakasleak esfortzu txiki bat eginez, guztientzako
autoebaluaziorako tresnak sortu ditugu. Ikaslea da, beraz, irakaslearen
laguntzarekin, tresna hauen egilea. Horrela talde handiari etekina ateratzea lortu
dugu.
Gainera esfortzua ez da doakoa. Parte-hartze honek saria izateak asko
motibatzen ditu ikasleak eta horrela lortu dugu parte-hartze handia izatea azken bi
ikasturte hauetan.
Gainera, urtez urte autoebaluazioko tresna hauek aberatsagoak dira eta
osatuagoak daude. Gero eta gurutzegrama gehiago dago gai bakoitza
errepasatzeko eta galdera-sorta ere haziz doa, errepasorako tresna ezin hobea
bihurtuz.
?