1. Xabier Larretxea & Juan Ezeiza Moodle-ri Bigarren Hezkuntzan zukua ateratzen Moodle-ri Bigarren Hezkuntzan zukua ateratzen
2. Axular Lizeoan 2005. urteaz geroztik Moodle-rekin lanean ari gara DBH eta Batxilergoan. Axular Lizeoa Donostiako Aiete auzoan dago. 2 eta 18 urteen arteko HH-LH-DBH eta Batxilergoko 800 ikasle inguru, 512 familia eta 53 langile ditu. Ikasgela Birtualak ( www.axular.eu ) 352 erabiltzaile eta 72 ikastaro aktibo ditu.
3. Moodle eduki-biltegia baino askoz gehiago da. Azken lau urteotan Bigarren Hezkuntzako helburu pedagogikoei erantzuna emateko Moodle nola erabiltzen ari garen erakutsiko dugu. Hona hemen helburu horiek: Ikasleek ebaluazio-irizpideak ezagutu eta barneratzea. Aniztasunari erantzuna ematea. Oroimena modu motibagarrian lantzea. Hausnarketa eta eztabaida bultzatzea. Hitz tekniko eta kontzeptu berrien definizioa. Errebisioa eta autoebaluazioa. Informazio- eta dokumentazio-bilketa eta aukeraketaren ebaluazioa. Elkarlana sortu, ebaluatu eta argitaratzea.
4. 1. Ikasleek ebaluazio-irizpideak ezagutu eta barneratzea JARDUERA Ikasleek lan bat egin eta bidaliko dute (idazlana, testu-iruzkina, ariketa ebatsi). Lan guztiak bidalitakoan, ikasle bakoitzak ikaskideen lan batzuk jasoko ditu eta txantiloi baten arabera zuzenduko ditu. Ondoren, irakasleak lanak zuzenduko ditu. Ikasleen ebaluazioak irakaslearenetatik zenbat desbideratuko diren kontuan hartuko da nota jartzerakoan. PROZEDURA Tailer modulua erabiliko dugu. Lanak bidali eta zuzentzeko epeak finkatuko ditugu. Irakasleak txantiloia prestatuko du eta, nahi izanez gero, ebaluazio-eredua igo dezake. Ikasle eta irakasleen noten ponderazio eta desbideraketen penalizazioak irizpide ezberdinen arabera aukera daitezke.
6. 2. Aniztasunari erantzuna ematea JARDUERA Ikasleek automatikoki zuzentzen diren testak beteko dituzte. Test horien zailtasuna ikasleen mailara egokituko dira. Ibilbide ezberdinak egongo dira zailtasunak dituzten eta aurreratuta dauden ikasleentzat. PROZEDURA Galdetegi eta ikasgaia moduluak erabiliko ditugu. Ikasle batek galdetegian lortu duen emaitzaren araberako feed-back orokorra egokituko dugu. Bertan, pasahitzak emango zaizkio bere mailari dagokion hurrengo galdetegia osatzeko. Ikasgaia modulua erabiltzekotan, flash card moduko galdetegia prestatuko dugu. Galdera bakoitzaren emaitzaren arabera ibilbidea antolatuko dugu. Adibidez, gaizki erantzunez gero berriro hastea eta ongi erantzunez gero aurrera jarraitzea.
9. 3. Oroimena modu motibagarrian lantzea JARDUERA Oroimena lantzea astun eta aspergarria izaten da, baina beharrezkoa. Ikasleen berrikuspen gidatua antolatuko dugu. Berrikusita eta ongi ikasita dituen edukiak modu arinean errepasatzeko izango ditu. Oraindik ongi ez dakizkienak, berriz, beste era batean sailkatuko dira. PROZEDURA Valery Fremaux-en Flashcard modulu ez-estandarra erabiliko dugu. Errepasatzeko moduko txartelak prestatuko ditugu (testua, soinua edo irudiekin). Leitner formatoa aukeratuko dugu, zailtasunaren arabera txartelak sailkatzeko.
11. 4. Hausnarketa eta eztabaida bultzatzea JARDUERA Gai baten inguruan ikasleen iritziak ezagutu eta trukatzea. Ikasleei jakinaraziko zaizkien irizpide ezberdinen arabera beren hausnarketak ebaluatzea, adibidez, arrazoiketa, erabilitako hiztegia PROZEDURA Egunkari moduluaren bidez, irakasleak ikasleen iritziak ezagutu eta zuzenduko ditu. Foro moduluaren bidez, gauza bera egin daiteke, baina ikasle guztiek elkarren iritziak ikusi eta erantzuna elkarri eman liezaiokete. Foro ebaluatua aukeratuko genuke.
13. 5. Hitz tekniko eta kontzeptu berrien definizioa JARDUERA Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat zaila izaten da kontzeptu berriak definitzea. Zaila izateaz gain, definizioak ikastea astuna gertatzen zaie. Arazo horiek gainditzeko jarduera erakargarria antolatuko dugu. PROZEDURA Glosategi modulua erabiliko dugu. Bigarren mailako glosategi ebaluatua aukeratuko dugu. Irakasleak ikasleen definizioak ebaluatuko ditu. Ongi daudenean, onartu; eta gaizki daudenean zuzenduko ditu. Irakasleak definizio bat onartu arte beste ikasleek ezingo dute ikusi. Glosategi osaturik dagoenean, definizioekin autoebaluzio-jolasak antolatuko dira Vasilis Daloukas-en Game moduluaren bidez.
16. 6. Berrikuspena eta autoebaluazioa JARDUERA Ikasleek beren kabuz edukiak berrikusi eta beren barneratze-maila ebaluatuko dute. PROZEDURA Galdetegi klasikoak antolatuko ditugu, saiakera-kopurua mugatu gabe. Game moduluarekin erantzun anitzeko galderez aberatsaren jolasak prestatuko ditugu. Flashcard moduluarekin karta-jokoak egingo ditugu. Glosategietatik abiatuta, eta Game moduluarekin, urkatuak, sudokuak, gurutzegramak, sugeak eta eskailerak eta irudi izkutuko jolasak antolatuko ditugu. Berez zuzentzen diren ariketak Hot Potatoes moduluaren bidez prestatuko ditugu (gurutzegramak, bikoteak lotu, hitzak ordenatu, galdetegiak).
18. 7. Informazio- eta dokumentazio-bilketa eta aukeraketaren ebaluazioa JARDUERA Ikasleek lan monografikoak edo azalpenak prestatzeko bildu eta kudeatzen duten informazio-iturriak eta informazioa bera ezagutu eta, hala dagokionean, partekatu eta ebaluatuko dugu. PROZEDURA Exabis paper-zorroa modulua erabiliko dugu. Ikasleek erabiltzen dituzten dokumentuak eta estekak paper-zorroetan bildu eta komentatuko dituzte. Lana taldekoa denean, dokumentuak eta estekak taldekideekin partekatuko dituzte. Irakasleak hori guztia ikusi eta ebaluatu ahal izango du.
20. 8. Elkarlana sortu, ebaluatu eta argitaratzea JARDUERA Irakasleak lan monografikoen garapena jarraitu, kontrolatu eta, nahi izanez gero, besteen esku jarriko du. Ikasleek aldizkari elektronikoa sortuko dute, ikaskideek bakarrik edo nahi duten guztiek ikus dezaten. PROZEDURA Janne Mikkonen-en Netpublish modulua erabiliko dugu. Lanak edo artikuluak irakaslearen oniritzia izan arte izkutuan geratzen dira. Moodle-ko erabiltzaileak ez direnek ere, gurasoek esaterako, aldizkari elektronikoa ikustea nahi bagenu, Outpublish modulua ere instalatu beharko genuke.