8. SARRERA:
- Badaukagu komentatzeko barren grafika bat. Grafika Munduko nekazaritza
populazioari dagokio eta datuak kontinenteka adierazten dira. Datuak 2010.
urtekoak dira.
ANALISIA:
- BIstan dago kontinenteen artean izugarrizko kontraste daudela nekazaritzako
biztanleriarekin. Munduko populazioa aktiboa nekazaritzan %38,36ª da eta
grafikan erreferentetzat agertzen da marra gorriz adierazita.
- Kontrastreak kontinente eta herialdeen artean ematen dira, horrela garapen
bidean dauden herrialdeetan nekazaritzako populazioa % 50etik gorakoa da.
Alderantziz, herrialde garatuetan nekazaritzako jarduerek populazioaren %10
baino gutxiago okupatzen dute.
- Nekazaritza-populazioaren munduko batezbesteko goratik Afrika eta Asia
kontinenteak aurkitzen dira.
- Batezbesteko horretatik behean Europa %5,69 biztanleria-, Ertain eta Hego
Amerika %5,4 eta Ipar Amerika % 1,9 biztanleriarekin nekazaritzan jarduten
aurkitzen dira.
9. AZALPENA
- Zer dela eta suertatzen dira alde horiek? Nekazaritzan aritzen den biztanleriaren
kopurua guztiz zuzen doa herrialdeen garapenarekin. Argi dago zenbat eta garatuagoa
izan herrialde bat, bere teknologia ekonomiaren arlo guztietan aplikatuko dela. Horrela
izanda, munduko herrialderik garatuenek badute nekazaritzako produkzio eta
produktibitate garrantzitsuenak eta horretan oso biztanleria gutxi aritzen da. Adibidez,
Ipar Amerikan biztanleriaren %1,9-k bakarrik jarduten du da nekazaritzako jardueretan,
aldiz Afrika, munduko kontinenterik pobreenean, nekazaritzan erabiltzen diren teknikak
oso atzeratuak izaten dira (eskuko lanabesak, animaliak eta makina gutxi) eta hori dela
eta biztanle asko aritzen dira jarduera hauetan produktibitate eskasarekin.
ONDORIOAK
- Ipar Amerikan, eta Europako herrialdeetan populazio gehiago arituko da
industrian eta zerbitzuetan, honek ez du esan nahi nekazaritzan produkzio txikia
dutela, baizik eta erabiltzen dituzten teknikeei esker beren errendimenduak oso
altuak direla eta populazio gehiena teknologia altuko lanetan aritzen da.
- Herrialde azpigaratuetan, edota garapen bidean daudenetan, populazio gehiena
lehenengo sektorean aritzen da teknika xumeak erabiltzen dituelako eta bere
errendimenduak txikiagoak izaten direlako. Afrikan goseteak ugariak dira eta
orokorreean garapen bidean dauden herrialdeen nekazaritza-produkazioak ez du
sortze soberakin handiegirik esportazioak egiteko. Herrialde hauek teknologikoki
garatzeko lehenengo eta behin egin behar dutena da bere nekazaritza
modernizatu nekazaritzatik eskulana librea uzteko. Horrela, lehenengo sektorean
lortzen diren gehiegizko errendimenduak eta libre uzten den eskulana bigarren eta
hirugarren sektoreetan erabili ahal izango dira.