4. AEB: hazkundea
• 2024ko hirugarren hiruhilekoan hazkundea sendoa
izan zen AEBn, eta kontsumoak, inbertsioak eta
gobernuaren gastuak gorakada handia izan zuten.
• PMIaren balioak eta bilakaerak erakutsi dutenez,
hazkundeak jarraipena izango du laugarren hiruhilekoan.
Arrakala zerbitzuen eta manufakturaren artean.
Langabezia-tasak % 4,2eko mailari eutsi dio, baina
lan-merkatuan mistoak dira seinaleak.
• Inflazioa eta Erreserba Federala.
• Trump.
Iturria: Fred eta MdE
6. Eurogunea: hazkundea
Iturria: Eurostat eta MdE
• Euroguneko ekonomia % 0,4 hazi zen hirugarren hiruhilekoan. Kontsumitzaileen gastuak gora egingo zuela
aurreikusi arren, manufaktura-produkzioak eta kapital-inbertsioak ahul jarraitzen dute.
• PMIa: arrakala zerbitzuen eta manufakturaren artean. Adierazle konposatua 50etik behera.
• Langabezia tasa % 6,3koa izan da 2024ko urrian, baina enplegua ahulezia-aztarnak erakusten hasi da
funtsezko ekonomia batzuetan, Alemanian, esaterako.
7. Iturria: Eurostat
• Azken datuen arabera, azpiko inflazioak apaltzeko seinale argiak eman ditu, azaroan apur bat gora egin
arren.
• Inflazio-presiorik handienen sortzaileak sektore administratuak dira; adibidez, energia eta oinarrizko
zerbitzuak.
Eurogunea: prezioak
8. Eurogunea: diru-politika
Iturria: EZB
• Europako Banku Zentralak diru-politika tentuz
kudeatzen jarraitzen du, azpiko inflazioaren
iraunkortasunaren ondorioz.
• Aurreikuspenen arabera, EBZk interes-tasak murrizten
jarraituko du, harik eta inflazioa luzaroan egonkortu
arte, beharbada 2025aren amaiera inguruan.
• Hau izan daiteke murrizketen arrazoizko ibilbidea:
2025eko eta bigarren hiruhilekoetan jaitsiera bana
egitea, eta gordailu-tasa % 1,75ean ezartzea.
10. Iturria: EIN
• Espainiako BPGd-ak % 0,8ko
hazkundea izan zuen 2024ko
hirugarren hiruhilekoan aurrekoarekin
alderatuta; horrenbestez, urtetik
urterako hazkunde-tasa % 3,4koa izan
zen.
• Barne-eskaria izan zen hazkundearen
eragile nagusia, portzentajezko 0,9 puntuko
ekarpena egin baitzion BPGd-aren
hazkundeari; kanpo-eskariak, berriz,
–0,1 puntuko ekarpena egin zuen.
• Espainiako Bakuak 2024rako BPGd-aren
hazkunde- aurreikuspenak berrikusi eta
% 2,8ko tasan ezarri zituen, kontsumo
pribatuaren susperraldia, lan-merkatuaren
dinamismoa eta nazioarteko ingurunearen
hobekuntza ikusita.
Hazkundea
11. Iturria: EIN
• Sektoreen portaera positiboa izan da, eta hazkunde nabarmenak izan dira industrian eta zerbitzuetan. Eraikuntzaren sektorea
susperraldi-fasean dago.
• Barne-eskariak etengabeko susperraldia erakutsi du 2024an zehar, eta BPGd-aren hazkundearen eragile nagusia izan da.
Kontsumo pribatuak gora egin du, inflazioa apaldu izanak eta lan-merkatuaren dinamismoak eraginda familien erosahalmena
hobetzeari esker.
• Espainiako kanpo-merkataritzak portaera mistoa izan du 2024an.
Hazkundea
12. Hazkundea
Iturria: MdE
• Espainiako PMI konposatuak 53,2ko balioa lortu du
urrian. Balio hori ez dator bat euroguneko 50etik
beherakoarekin.
• Agerikoa da bi sektoreen erregistroa dela
sendotasunaren oinarria. Manufaktura-
sektorea hedapen-eremuan dago, 50etik gora
aurtengo otsailaz geroztik. Ez dago arrakalarik.
• BAINA… industria-giroaren adierazlea –8,1ekoa
izan zen 2024ko urrian, aurreko hilekoarekin
(–1,3koa irailean) alderatuta nabarmen okertu
ondoren, eta batezbesteko historikoaren (–1,4koa
2015etik 2019ra) azpitik jarri da berriro. Eta PMI
konposatuaren datua 10 hilabetetan baxuena da.
13. Lan-merkatua
• Gizarte Segurantzan alta emandako afiliatuen
batez besteko kopurua 21.302.460koa izan zen
azaroan, aurreko hilean baino 30.050 lagun
gutxiagorekin.
• Urtaroen eragina zuzenduta, afiliazioa % 0,1 hazi zen
hilabetetik hilabetera, izan ziren; hau da, urrian baino
motelago (% 0,3). Urtetik urtera, 495.428 afiliatu
gehiago, % 2,4 hazi zen afiliatuen kopurua.
• Langabezia erregistratuak behera egin zuen azaroan,
urrian baino 16.036 lagun gutxiagorekin, eta
2.586.018 langabe zenbatu ziren guztira.
• Urtaroen eragina kenduta, langabezia
erregistratuak % 0,3 egin zuen behera, urrian % 0,7
jaitsi eta gero.
Iturria: EIN
15. iturria: Nastat
• Nafarroako BPGd-ak % 0,6ko hazkundea izan
zuen 2024ko hirugarren hiruhilekoan
aurrekoarekin alderatuta; horrenbestez, urtetik
urterako hazkunde-tasa % 3koa izan zen.
• Barne-eskariaren barruan, familien kontsumoak
bilakaera positiboa izan du.
• Eskaintzaren ikuspuntutik, dinamismoa nabaritu da
industriaren eta zerbitzuen sektoreetan.
Hazkundea
0,3 0,3
0,2
0,6
0,9
0,8
0,6
2,4
2,0
1,7
1,5
2,1
2,6
3,0
0,0
1,0
2,0
0,0
1,0
2,0
3,0
BPGd-a
16. Iturria: Nastat
• Sektoreen BEGd-ak hobekuntza nabarmena izan du azken urtean, baina ez da Espainiako ekonomiaren
erregistroetara heldu, batez ere industria- eta zerbitzu-sektoreei dagokienez.
• Barne-eskariaren osagaiek dinamismo handia izan dute azken hiruhilekoan, kanpo-sektoreak izan ezik.
Hazkundea (2024ko 3. hiruhilekoa)
17. Industria
• Industria-produkzioak portaera hedakorra izan du 2024an, argi eta garbi. Aurreko ekitaldiarekin alderatuta,
urteko hazkundea Estatu osoko erregistroaren gainetik dago.
• Ikuspegi sektorialetik, Metalurgia eta Produktu Metalikoen arloak eta Energiarenak bakarrik izan dute
erregistro negatiboa.
Iturria: EIN
18. Iturria: Nastat
• Zerbitzuen sektorearen bilakaerak dinamismo handia erakutsi du. Negozio-zifraren hazkunde-tasak handiak dira
azpisektoreetan.
Zerbitzuak
19. Lan-merkatua
Iturria: Nastat
• Nafarroako Foru Komunitateko lan-merkatuak
oso erregistro positiboak ditu. 2024ko hirugarren
hiruhilekoko langabezia-tasa % 7,72koa da,
2019tik izandako txikiena. Kontrakoa gertatzen
da jarduera- eta enplegu-tasekin, 2019tik
izandako handienak baitira.
• Afiliazioari dagokionez, urteko tasak % 2 inguru
ari dira hazten, duela urtebetetik.
• Langabezia erregistratuak igoera txikia izan du
azken hiruhilekoan.
21. Iturria: Analisten batezbestekoa
• Irudian 2024rako eta 2025erako
esperotako BPGd-aren hazkunde-tasak
ikus daitezke (2024ko azaroko
aurreikuspenak).
• Moteltze nabarmena antzematen da Europan.
• Eurogunerako batezbestekoa % 0,8koa eta
% 1,1ekoa da 2024rako eta 2025erako,
hurrenez hurren.
• Ez dute aurreikuspen onik Alemaniak (–% 0,1
eta % 0,6) eta Frantziak (% 1,1 eta % 0,9), gure
ekonomiaren bazkide komertzial nagusiek.
Nazioartea
22. Iturria: Analisten batezbestekoa
• Irudian 2024rako eta 2025erako
esperotako KPIaren hazkunde-tasak ikus
daitezke (2024ko azaroko
aurreikuspenak).
• Argi eta garbi ikusten da indizea balio
normaletara itzuliko dela, inflazio handiko
etaparen ondoren.
• Euroguneak helburu-balioa
berreskuratuko du 2025ean.
• EBZk interesak jaisten jarraituko du.
Datorren urtearen erdialdera % 1,75eko
tasara iristea aurreikusten da.
Nazioartea
23. Iturria: Analisten batezbestekoa
• Irudian, zenbait analistak 2024rako eta 2025erako Espainian esperotako BPGd-aren
hazkunde-tasak ikus daitezke (2024ko azaroko aurreikuspenak).
• 2024rako batezbestekoa % 3,0koa da, eta 2025erakoa, % 2,3ra jaitsiko da.
Espainia
24. Iturria: Analisten batezbestekoa
• Irudian, zenbait analistak 2024rako eta 2025erako Espainian esperotako KPIaren hazkunde-tasak ikus daitezke
(2024ko azaroko aurreikuspenak).
• 2024rako batezbestekoa % 2,8koa da, eta 2025erakoa, % 1,9ra jaitsiko da.
Espainia
25. Iturria: LABORAL Kutxa (2024ko abendua)
• Irudietan, agregatu makroekonomiko nagusiek 2024an eta 2025ean
Nafarroako Foru Komunitatean eta Espainian izango duten portaera
ikus daiteke.
Nafarroa - Espainia