2. Bazen behin zelai baten bazterrean, Maria
izeneko neska bat bere ahizpa Naroarekin eta
bere Leidi katutxoarekin liburu bat irakurtzen ari
zela.
-Asko falta zaizu bukatzeko? -galdetu zion ahizpa
nagusiari.
-Lo gelditzen ari naiz.
3. Naroak begiak erdi zabalik zituela, txori zuri bat
korrikan ikusi zuen. Honek galtza bonbatxo
beltzak jantzita zituen, lepoko berdea eta lebita
gorria.
4. -Nora zoaz horren bizkor?-esan zion Naroak
txoriari txundituta.
-Berandu nabil!!! Erreginak hegoak moztuko
dizkit- erantzun zion txoriak erlojuari begira.
5. Naroa jakin minez, haren atzetik gordelekura joan
zen. Barrura sartu, eta... zapla! Izugarrizko jauzia
egin zuen. Lurreratu zenean txori zuria korridore
motz batean ikusi zuen.
6. Korridorean atzean, areto txiki batera iritsi
zen Naroa. Atetxo bat ikusi zuen eta
zerrailaren zulotik lorategi bat ikusi zuen lore
txiki txikiekin.
7. - Kolore askotako untxiak! Zein gustora sartuko
nintzateken mundu honetara!- pentsatu zuen
Naroak.
Eta ia- ia lortu zuen. Ontzi txiki batekin ura edan
ondoren, ate hartatik igoratzeko adina handitu
zitzaion gorputza.
8. Han zegoen pasteltxo bat ere jan zuen eta
izugarri txikitu zen.
-Lagundu nazazu, txori zuri!! -oihu egin zuen
Naroak.
9. Baina halako orroa irten zitzaion, txoria, izututa,
desagertu egin zela. Naroa, atsekabetuta,
negarrez hasi zen, eta bere malkoek urez buzti
zuten lurra.
11. Galduta zebiltzan beste izaki butzuekin egin zuen
topo: sagu bat, ahate bat, karramarroak, itsas
izarrak... eta denen artean bazterrera iristen
lagundu zioten.
12. Naroa txikia ibiltzen hasi zen eta txori zuriaren
txabola aurkitu zuen. Txabolan sartu eta botila
batetik edan zuen berriro ere txikituz.
13. Txabolan galdu egin zela zirudien! Txori zuria eta
haren lagunek harrika bota zuten handik. Baina
harriak bere hankatzarrak ukitzean pastel
bihurtzen ziren.
14. Naroak jan egin zituen eta panpin erraldoi baten
tamaina hartu zuen. Horrela, handik ateratzea
lortu zuen.
15. Basoan sartu, eta beldar batekin topo egin zuen.
Onddo baten gainean zegoen etzanda pipa
erretzen. Naroak onddo zati bati hozka egin zion
eta izugarri hasi zitzaion lepoa.
16. Baina onddoa beste aldetik hozka egin zuenean
bere onera itzuli zen.Gero dukesa bitxi batengana
joan zen.Besoetan arkume txiki bat kulunkatzen
zegoen, eta alboan izugarrizko txerria zuen.
17. Ibiltzen jarraitu eta kapela zuen txori ero batekin
eta muxar lokaztuarekin topo egin zuen. Agurtu
eta bere bideari egin zion. Azkenean, zuhaitz
batean lorategi zoragarrira eramaten zuen atea
aurkitu zuen.
18. Bihotz erreginaren lorategia zen.
-Nor zara? - galdetu zuen erreginak Naroa ikusi
zuenean-. Ingura ezazue!!
-Ni... Naroa naiz.
19. - Nazkatuta nago handitzeaz eta txikitzeaz!
- Nire errua da hori?- esan zion erreginak.- Moztu
iezazue burua!
20. Naroa epaimahaiaren aretora eraman zuten. Han
zituen zain bihotz erregina, epaile lanean
erreinuko kartak eta animalia taldea.
21. Txori zuria ere han zegoen.
- Maiestate, bihotz erregina, jendeaurrean barre
egiteaz zalatzen dugu Naroa anderea -esan zuen
txori zuriak.
22. - A bai? Orduan moztu iezaiozue burua!!-garrasi
egin zuen erreginak.
Kartak neskatxaren gainera joan ziren korrika,
baina neskatxa ihez egin zuen.
23. Horretan Naroa esnatu egin zen. Zelai ertzean
zegoen etzanda Leidi katuari eta ahizpari begira
eta lurralde majikoan ikusitakoa kontatu zien.