3. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
Nola kontatzen da?
Kontaketa-teknika
(narrazioa, deskribapena, elkarrizketa, pentsamenduak)
Ekintzak/Argumentua
Gaia
Narratzailearen ikuspuntua
orojakilea
objektiboa
aktorea
Lekua
Denbora Azkena ikusitako
Fikzioaren denbora diapositibara
Narrazioaren denbora: lineala, saltoak
Erritmoa
modu hedakorrez
modu trinkoz
Pertsonaiak
protagonista/antagonista
bigarren mailakoak
Polifonia (ahotsak)
Diskurtso moduak
estilo zuzena
zehar-estiloa
zehar-estilo librea
Sinesgarritasuna
4. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
LITERATURA-NARRAZIOETAKO ELEMENTUAK
1. Kontaketa-teknika
(ikusi eskema)
Narrazio-testu bat oso gutxitan agertzen da narrazio
huts moduan, dena narrazio. Narrazio-egitura ekintzak
agertzen direnean erabiltzen da batez ere;
deskribapena ere ia beti egoten da (pertsonaiak eta
tokiak marrazterakoan), baita elkarrizketa ere
(pertsonaiak elkarrekin ari direnean), edo bakarrizketa.
Hurrengo diapositiba: 2. ekintza
5. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
2. Ekintza
(ikusi eskema)
Narrazioaren nondik norakoa da; egituraz aritu
garenean aipatu diren bost urratsen segida, alegia.
Narrazio motzetan ekintza bat izaten da, bakarra eta
nagusia. Luzeetan, ordea, eleberri askotan gertatzen
den bezala, ekintza bat izaten delarik ere
nagusia, haren inguruan bigarren mailako beste batzuk
ere ageri dira, nagusi hura osatu, argitu egiten
dutenak. Ekintza, istorio, pa-sadizo horien multzoak
osatzen du narrazioaren argumentua.
Hurrengo diapositiba: 3. gaia
6. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
3. Gaia
(ikusi eskema)
Ipuinak edo eleberriak aditzera eman nahi duen mezua
da; hots, narrazioko ekintzen azpian autoreak ezkutatzen
duen intentzioa. Testu guztietan bezala, narrazioetan
istorioak gai jakin eta zehatz bat garatzen
du, errealitatean edo fantasian iturri duena. Narrazio
onak, gainera, giza interesa duen gairen bat garatzen du.
Narrazio literarioak irakurlearen gozamenerako sortuak
badira ere, horretaz aparte, badute bestelako zereginik
ere: egoera bat salatu, giza jokamolderen bat
goraipatu, polemika sortu, jarraibide etiko batzuk
eman, etab.
Hurrengo diapositiba: 4. ikuspuntua
7. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
4. Ikuspuntua (fokalizioa/kontalari motak)
(ikusi eskema)
Kontalariarena nork egiten duen adierazten du hitz horrek.
Idazle eta kontalari bi kontzeptu eta errealitate direla ere
kontuan hartu beharra dago.
Izan daiteke kontalaria istoriotik kanpo egotea, eta orduan
3. pertsonan datoz istorioak.
Har-tara:
Hurrengo diapositiba: narratzaile orojakilea
8. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
Orojakile deritzona izan liteke kontalaria: pertsonaien
sentimenduak, haien jokaeren zergatiak, gertaeren
nondik norako guztiak, deskribapenak..., dena zehatz-
mehatz ezagutzen duena da.
(ikusi eskema)
Lagunak ez, baina bera ona zen balere, ona; eta, oheratzerakoan
besarkatuz, hitzemaiten zion amari: 束Goizago sartuko naiz bihar損. Eta biharamunean
etxerat ezin erretira.
Bederatziak, hamarrak, Pelli ez ageri. 束Grinaz hilaraziko nau損, eta hor zegoen
supazterrean ama,
arrosarioak eskuan, kanpoan xistuka eta marrumaka zebilelarik itsasoko haizea.
Noizbait hura... Urrats batzuen kraskak. 束Oi, Pelli, non hintzen orain arte?損 Min zuen
gizon gazteak amari min egitea; amaren min horrek nahasten zion ostatuko gozoa;
baina... baina...
Xabier Diharce Iratzeder, 束Ixtorio bat損 (egokitua)
Hurrengo diapositiba: narratzaile objektiboa
9. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
Objektiboa. Beste batzuetan, kamera batek hartu eta
eskainitako istorioak balira bezala ageri zaizkigu
gertaerak, baina pertsonaien ekintzak baino ez ditu
ematen, inoiz ez haien intentzio, desio, barne-borroka
eta horrelakorik. Kontalari objektibo edo behaviorista
(ikusi eskema)
deritzo horri.
Soineko urdinez uniformatutako neska batzuek autobus hori batetik banan-
banan jaisten dihardute.
Plaza rektangularra. Ipar aldeko etxe buruan harrizko lehoi eta bandera
artean ageri den erlojua. Bi gizon mangera beltz batekin azaltzen dira. Mantal
grisez jantzitako haur batzuk korrika hurbiltzen zaizkie iturria irekitzen
dutenean...
Ramon Saizarbitoria, 100 metro
Hurrengo diapositiba: narratzaile aktorea
10. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
Narratzaile-aktorea (1. pertsonan).
Gerta liteke istorio barruko kontalaria izatea ere. Fikzio edo
kontaketako pertsonaietako bat (edo batzuk) d(ir)a orduan
kontalari, eta 1. pertsonan emana dator gehienetan. Molde hau, gaur
egun, asko erabiltzen da barne-bakarrizketak eta antzerakoak idazteko;
baita testu autobiografikoetan-eta ere. Narratzaile aktorea da. (ikusi
Zenbaitetan, 2. pertsonaren teknika ere erabiltzen da, beste norbait eskema)
pertsonaia horri hitz egiten ari balitzaio bezalako sentsazioa emateko.
Asteak egun asko ditu eta bakoitzak bere izena du. Nik ez dakizkit izen horiek
denak, baina badakit asko direla. Astelehena ikastolara joateko eguna da, eta gero
egun asko daude eta azkenean ostirala dator.
Ostirala da asteko egunik politena. Arratsaldean antzerkia egiten dugu
andere単oarekin eta oso ondo pasatzen dugu. (...)
Ostiral gauetan ez dugu hain goiz joan behar izaten ohera eta denbora gehiago
daukagu jolas-teko edo liburuak ikusteko.
Horrelako ostiral gau batean, aitak ohera eraman ninduen eta nik...
Txiliku, Katixa eta Kroko
Hurrengo diapositiba: 5. lekua
11. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
5. Lekua
Gertakariak non kokatzen diren esan nahi da;
anbientazioa, alegia. Non hori izan daiteke: etxe
barnekoa/kanpokoa, errealista/fantastikoa, objektiboa/subje (ikusi eskema)
ktiboa... Ez dago esan beharrik non horretan deskribapenak
tarte handia duela.
Hona nola aurkezten digun Villamedianarako ailegaera:
Neguko egun goibel batez heldu nintzen Villamedianara. Eguerdirako, lainoa
erabat beheratua zegoen, eta aurreneko txukunketak egin eta leihotik begira jarri
nintzenean, herria oihal xurixka eta izoztu batekin bildua iruditu zitzaidan.
Bildua, bestalde, baldar samar, agerian utziz haren zenbait zati: teilatu baten
kantoia hemen, zumarraren gailur biluzia han, elizaren kanpandorre borobila
erdirago. Errainu ilun, airean eskegita bezala, zati haiek lainoak berak baino hotz
gehiago ematen zidaten.
B. Atxaga, Obabakoak
Hurrengo diapositiba: 6. denbora
12. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
6. Denbora (ikusi eskema)
Bereizketa batzuk egitea komeni da. Igorleak testua noiz
erreal batean sortzen du, jakina: orain, aurten, duela bost
urte, XVII. mendean, etab. Noiz historiko hori narraziotik
kanpoko errealitatea da, gu bizi garen errealitatea.
Narrazioaren barrura so eginik, ordea, bestelako denbora
batzuk ere aipatu eta bereizi behar izaten dira:
Hurrengo diapositiba: denbora (bis)
13. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
Fikzioaren denbora:
Fikzioko gertakizunak noiz gertatzen diren, noiztik noiz arte.
Esate baterako, protagonistaren jaiotzatik heriotzara artekoa; (ikusi eskema)
edo egun bakar batekoak, etab.
Narrazioaren denbora:
narratzaileak noiz narratzen dituen; ekintza horiek
iraganekoak, mementokoak ala etorkizunekoak diren harentzat.
Denboraren tratamendu hori bi eratara ager daiteke:
a) Denbora kronologikoa jarraituz: lehen, orain eta gero.
Ekintzak nola gertatu, hala eman. Kontaketa lineala deritzo
horri: hasiera/ekintzak/bukaera.
b) Denboran saltoak eginez, polizia-eleberri eta filmetan hain
erabilia den flashbacka-ren (atzera salto) teknikaz baliatuz.
Esan gabe doa aditzak berak zer rol nabarmen duen narrazioetan.
Neurri bereko garrantzia dute, denborazko aditzondoek ere.
Hurrengo diapositiba: 7. Erritmoa
14. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
7. Erritmoa
(ikusi eskema)
Fikzio-denbora laburra denean egun bateko
gorabeherak, adibidez modu hedakorrez edo saretuan
jokatu behar izaten da: deskripzio asko, pertsonaien arteko
elkarrizketa ugari, barne-bakarrizketa, pertsonaien jarreren
azalpenak, etab. Era horretara, erritmo
motela, geldoa, hartzen du narrazioak.
Fikzioaren denbora zabala bada, aldiz bizitza oso
bat, esaterako, gertaerak moda trinkoz kontatzera jotzen
da, denbora luzeak motzean eman behar baitira: pasarte-
elipsi asko, laburpenak, deskripzio gutxi, etab.
Hurrengo diapositiba: 8. Pertsonaiak
15. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
8. Pertsonaiak (ikusi eskema)
Narrazio batean pertsonaia guztiek ez dute garrantzi-maila bera.
Protagonismoaren arabera, pertsonaia nagusiak eta bigarren mailakoak
izan ohi dira.
Nagusien artean, protagonista(k) d(ir)a, alde batetik. Horren edo
horien biran daude narrazioko gertakizun nagusiak. Antagonista(k) ere
egon lite(z)ke. Istorioko ekintzek korapiloa sor dezaten, norbait agertu
behar zaio protagonistari helburuetan aurka egiten: horixe da
antagonista.
Bigarren mailakoak laguntzaileak dira. Protagonistaren eta
antagonistaren helburu kontrajarrietan bataren edo bestearen alde
agertu ohi dira ekintzen matazan. Aipamen hutsekoak edo 3.
mailakoak ere izan litezke , eleberrietan batik bat.
Narrazioetako pertsonaiak gizakiak, animaliak, gauzaki magikoak, etab.
izan daitezke.
Hurrengo diapositiba: 9. Polifonia
16. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
9. Narrazioetako polifonia
(ikusi eskema)
Narrazioan, abesbatza batean bezala, ahots
enuntziatzaile asko nahasten dira. Horien konbinazio eta
gurutzaketari deritzo polifonia. Aparteko garrantzia
hartzen du narrazio literarioetan.
Hurrengo diapositiba: polifonia, adibidea
17. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
Ez zen oso goiz etxetik atera zenean. Nik ez dakit nola, baina haren autoaren
parean, bigarren filan, beste auto bat zegoen aparkatuta. Sutan jarri zen.
Badakizu, gainera, nolakoa den bera. Hasi zen, ba, bozina jotzen eta, halako
batean, hara non ateratzen den morroi bat taberna ba-tetik, biajantea
itxuraz, esanez ez zela hainbesterako, eta ea hainbeste zarata zergatik. Gure (ikusi eskema)
mutilak orduan: 束Ez baduzu berehala kentzen, ikusiko duzu!損 (...)
Lau ahots enuntziatzaile daude (lau pertsonaia) pasarte horretan:
1. Pasadizoa ahoz kontatzen ari den narratzailearena: nik, dakiT.
2. Pasadizoa entzuten dagoenarena, hartzailearena: badakiZU.
3. 束Ez baduzu berehala kentzen...損 dioena ez da
narratzailea, pasadizoko protagonista baizik.
4. Biajantearen ahotsa ere, narratzailearen bidez entzuten
duguna, tartekatzen da: 束ez zela hainbesterako eta ea
hainbeste zarata zergatik損.
Hurrengo diapositiba: 10. diskurtso- moduak
18. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
10. Diskurtso moduak (ikusi eskema)
Aurreko adibidean ikus daitekeen bezala, narratzailea da narrazioko
ahots horiek antolatzen dituena, eta bere ikuspuntutik egiten du egin
ere. Elkarrizketaren edo bakarrizketaren bidez, eta narrazioaren edo
deskripzioaren harian tartekatuz, hiru modutara joka daiteke
pertsonaien ahots horiek kontaketan txertatzeko:
- Estilo zuzena:
Narratzaileak protagonistaren edo edozein pertsonaiaren hitzak bere
hartan, ezer aldatu gabe, zuzen-zuzenean jasotzen dituena.
束Ez baduzu berehala kentzen, ikusiko duzu!損
Modu horretan idatzitako testuetan gidoia edo/eta komatxoak beti
erabiltzen dira.Estilo horretakoak dira hauek ere:
Paketea utzi eta alde egin ezak hemendik, esan zion kaskarreko bat
hartu nahi ez baduk.
Niri inork ez dit aginduko ezertan neure etxean.
Hurrengo diapositiba: diskurtsoak (bis)
19. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
(ikusi eskema)
- Zehar-estiloa:
Pertsonaiek esandakoa zeharka kontatzen du narratzaileak, bere erara.
Aditza 3. pertsonan doa eta, denborari dagokionez, lotura zehatza izan
behar dute aditz nagusiak
(esan, erantzun, gaineratu, galdetu, itaundu... motakoa) eta txertatuak
(-(e)la, -(e)n, -t(z)eko... eta gisako menderagailuekin).
[Morroia atera zen] esanez ez zela hainbesterako eta ea hainbeste zarata
zergatik. Paketea utzi eta handik alde egiteko esan zion, kaskarreko bat
hartu nahi ez bazuen.
Esan zuen berari inork ez ziola aginduko ezertan bere etxean.
Hurrengo diapositiba: diskurtsoak (3)
20. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
(ikusi eskema)
- Zehar-estilo librea:
Asko ugaldu da azken hamarkadetan. Beste bien arteko modua da.
Norbaitek esandakoa zehar-estiloan bezala ematen da, baina aditz
nagusirik gabe {esan, entzun, etab. gabe), menderagailurik gabe eta
komatxo edo/eta gidoirik gabe.
Azkenean erabaki bat hartu zuen, ez-entzunarena egin, paketea bertan utzi
eta alde egingo zuen kaskarrekoa ez hartzearren.
Beraren etxean, erredios, ez zion inork ezertan aginduko. /
Berari, erredios, ez zion esango zer egin behar zuen.
Hurrengo diapositiba: 11. sinesgarritasuna
21. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
11. Sinesgarritasuna (egiantzekotasuna)
(ikusi eskema)
Narrazio literario bat sinesgarria izatea esan nahi du. Ez
da, ordea, errealitatean erabiltzen den sinesgarritasunaren
kontzeptu bera. Errealitatean ezinezkoa da txoriak hizketan
entzutea edo gizaki bat hegan ikustea edo Anbotoko Mari
bereak eta bi egiten sumatzea; fabulazio literarioaren
barruan, alabaina, horrelakoak sinesgarri egin behar
dira, bestela ez dago-eta joko literariorik, simulazio
egokirik, ipuinik.
Hala ere, edozein ipuin edo eleberri ezin daiteke edonon koka.
Amsterdamen edo Argentinan narrazio bat sinesgarria gerta
balekigu ere, agian ez genuke sinetsiko Euskal Herriko herri
txiki batean kokatuta.
Hurrengo diapositiba: 11. Sinesgarritasuna (bis)
22. TESTU MOTAK: NARRAZIOA II
Horregatik, istorioa kokatzen den tokia (ez da berdin hiri
batean ala baserri batean kokatzea, edo Suedian ala Euskal (ikusi eskema)
Herrian); garaia (duela mende batzuetako istorioa
kontatzen bada, ez da bidezkoa autorik, telebistarik...
jartzea); pertsonaiak (alegia, Bagdaden kokatutako istorioa
eta pertsonaiak hangotarrak badira, ezingo ditugu
Jim, Jacques edo Peru izenez izendatu. Pertsonaia ezikasi
bat ezingo dugu, ezta ere, modu kultuz hitz egiten jarri; edo
hilik dagoen pertsonaia bat mirakulutsuki berpiztu, eta
berriro ekintzan agerrarazi); eta antzekoak oso kontuz
neurtu beharreko baldintzak dira egiantza edo
sinesgarritasuna eman nahi baldin badiogu narrazio horri.
Hurrengo diapositiba: bukaera