ݺߣ

ݺߣShare a Scribd company logo
IDAZLANA
Gaur aitona etorri da nire bila eskolara. asteazkenero egiten du, baina gaur osteguna da.
Zergatik etorri da aitona eta ez ama betiko moduan?
- Kaixo Mikel, zelan eskola?
- Oso ondo aitona baina, zer egiten duzu hemen? Ama?
- Ama medikuarenera joan da, eta ezin zen zure bila etorri.
- Ederto. Nora goaz?
- Etxera.
Egun horretatik aurrera, aitite egunero etortzen zen nire bila. Gaur dena bat egiten duen
eguna da. Asteartea da, eta azken bi asteetan bezala aitite patioan dago nire zain. Baina gaur
zerbait aldatu da, aititeri zerbait gertatzen zaio.
- Kaixo aitite
- Kaixo maitea, zelan eskola?
- Eskola ondo, baina zu ez hain ondo. Zer gertatzen zaizu?
- Goazen etxera.
Etxerako bidean gaude. Biak espaloitik goaz batera baina banaturik zerbaitegatik. Aitite
begiratzen dut, lurrera begira doa bere eskuekin elkarri lotuta atzeko partean. Nire burua
begiratzen dut eta bera bezala jartzen naiz. Begiratzen nau eta irribarre bat ateratzen da bere
ezpainetatik.
- Maitea, zerbait esan behar dizut…
- Zer aitite?
- Gogoratzen duzu amak kokor txiki batzuk izan zituela eta kendu zuenean sendatu zela?
Beno, agian ez duzu gogoratzen oso txikia zinen…
- Ez dut gogoratzen aitite…
- Gogoratu dizut nik orain. Ba koskor hori berriro agertu da, eta ez bakarrik lehengo
lekuan, leku gehiagotan.
- Horrek zer esan nahi du? Ez gara berriro ile-apaindegira elkarrekin joango?
- Noski, baina agian amak ez du bere ilea gustuko izango…
- Orduan etxera joango gara eta nire txanoak jarriko ditugu. Eta kanpatzera?
- Behar bada, ama agian oso nekaturik egongo da eta ezingo zarete joan…
- Orduan kanpamendua egongelan egiten dugu eta aitak bere istorioak kontatuko ditu.
- Hori oso ondo dago Mikel. Eta agian egun batzuetarako nirekin eta amamarekin geratu
beharko zara amak ospitalera joan beharko delako medizinak hartzera.
- Marrazki batzuk egingo dizkiot, bere logela apaintzeko. Eta… Afariak denak batera
amaitu dira?
- Ez maitea, baina egunen baten agian amak ez du jateko gogorik izango…
- Ba, bere janaririk gustukoena prestatuko diot berak disfrutatzeko nahi duenean, eta
gaixorik dagoenez… Botika asko hartu behar ditu ezta?
- Bai
- Orduan gauero ipuin bat irakurriko diot, berak nik botikak hartzen ditudanean egiten
duen bezala, neska ausarta izateagatik.
- Txiki oso ondo dago hori. Ama asko poztuko da. Begira hor dago ama.
Ama ikusi bezain pronto beraren besoetara joan naiz korrika, besarkada bat eman eta “maite
zaitut” bat esan diot. Amaren aurpegia guztiz piztu da eta beste besarkada handi bat eman dit.
Nerea Villamor

More Related Content

Nerea villamor

  • 1. IDAZLANA Gaur aitona etorri da nire bila eskolara. asteazkenero egiten du, baina gaur osteguna da. Zergatik etorri da aitona eta ez ama betiko moduan? - Kaixo Mikel, zelan eskola? - Oso ondo aitona baina, zer egiten duzu hemen? Ama? - Ama medikuarenera joan da, eta ezin zen zure bila etorri. - Ederto. Nora goaz? - Etxera. Egun horretatik aurrera, aitite egunero etortzen zen nire bila. Gaur dena bat egiten duen eguna da. Asteartea da, eta azken bi asteetan bezala aitite patioan dago nire zain. Baina gaur zerbait aldatu da, aititeri zerbait gertatzen zaio. - Kaixo aitite - Kaixo maitea, zelan eskola? - Eskola ondo, baina zu ez hain ondo. Zer gertatzen zaizu? - Goazen etxera. Etxerako bidean gaude. Biak espaloitik goaz batera baina banaturik zerbaitegatik. Aitite begiratzen dut, lurrera begira doa bere eskuekin elkarri lotuta atzeko partean. Nire burua begiratzen dut eta bera bezala jartzen naiz. Begiratzen nau eta irribarre bat ateratzen da bere ezpainetatik. - Maitea, zerbait esan behar dizut… - Zer aitite? - Gogoratzen duzu amak kokor txiki batzuk izan zituela eta kendu zuenean sendatu zela? Beno, agian ez duzu gogoratzen oso txikia zinen… - Ez dut gogoratzen aitite… - Gogoratu dizut nik orain. Ba koskor hori berriro agertu da, eta ez bakarrik lehengo lekuan, leku gehiagotan. - Horrek zer esan nahi du? Ez gara berriro ile-apaindegira elkarrekin joango? - Noski, baina agian amak ez du bere ilea gustuko izango… - Orduan etxera joango gara eta nire txanoak jarriko ditugu. Eta kanpatzera? - Behar bada, ama agian oso nekaturik egongo da eta ezingo zarete joan… - Orduan kanpamendua egongelan egiten dugu eta aitak bere istorioak kontatuko ditu. - Hori oso ondo dago Mikel. Eta agian egun batzuetarako nirekin eta amamarekin geratu beharko zara amak ospitalera joan beharko delako medizinak hartzera. - Marrazki batzuk egingo dizkiot, bere logela apaintzeko. Eta… Afariak denak batera amaitu dira? - Ez maitea, baina egunen baten agian amak ez du jateko gogorik izango… - Ba, bere janaririk gustukoena prestatuko diot berak disfrutatzeko nahi duenean, eta gaixorik dagoenez… Botika asko hartu behar ditu ezta? - Bai
  • 2. - Orduan gauero ipuin bat irakurriko diot, berak nik botikak hartzen ditudanean egiten duen bezala, neska ausarta izateagatik. - Txiki oso ondo dago hori. Ama asko poztuko da. Begira hor dago ama. Ama ikusi bezain pronto beraren besoetara joan naiz korrika, besarkada bat eman eta “maite zaitut” bat esan diot. Amaren aurpegia guztiz piztu da eta beste besarkada handi bat eman dit. Nerea Villamor