ݺߣ

ݺߣShare a Scribd company logo
HIZKUNTZA MUSIKALA:
OINARRIZKO MAILA 7-8 URTE
Argi ikusten dugu Hizkuntza Musikala hiru arlo garrantzitsuetan banatzen
dela: Erritmoa, Intonazioa edo Melodia, eta Harmonia . Hauen ikasketak
kode musikala ulertzera, partiturak irakurtzen ikastera eta hizkuntza berri
hau erabiltzera eramango gaitu.
Guzti hau ikastea askotan astuna eta aspergarria izaten da, musikak
urteetan erabili izan duen hizkuntza ulertezina izan delako eta erabili diren
metodologiak agian ez direlako oso egokiak izan.
Horregatik, nahiz eta gure helburuak edozein musika eskola edo
kontserbatorioenak izan , hizkuntza honen irakaskuntza beste modu baten
egin behar dela pentsatzen dugu.
Erritmoa lantzeko ez dugu irakurketa bakarrik erabiliko, perkusioa eta
dantza eta mugimendua landuko ditugu modelo erritmiko ezberdinak
ikasteko eta barneratzeko.
Intonazioa edo Melodia lantzeko, txirularen laguntza izango dugu. Notak
ikasteko eta beraien soinuaz jabetzeko, errazagoa da haur batentzat berak
soinu hori txirulaz jo eta identifikatzen badu. Nota bat ikasterakoan,
abestitxo bat landuko dugu txirulaz, nota horren soinua barneratzeko. Abesti
ezagunak eta gaztetxoentzat erakargarriak izango dira, beraien atentzioa
eta ikasteko gogoak pizteko. Txirulaz interpretatu baino lehen, abestitxo
hauek kantatu beharko dira. Metodologia honekin, intonazioa lantzeko bi
bide izango ditugu: txirularekin notaren soinua barneratzen lagunduko dugu
eta kantatuaz intonazio egokia bultzatuko dugu.
Armoniaren kasuan, gure ustez musika eskoletan beranduegi hasten dira
irakasten. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu armoniaren oinarrizko
elementuak hasieratik ematea, gaztetxoen sormena bultzatzeko; abestiak
nola egiten diren, erabiltzen diren akordeak nondik datozen, akordeen
taulak... Urtean zehar abesti bat sortu beharko dute.
Ondoren Hizkuntza musikaleko Oinarrizko mailako 1.mailaren Helburu
eta edukiak aurkeztuko ditugu. Oinarrizko mailako beste kurtsoen egitura
berdina izango da, helburu eta eduki ezberdinekin, noski.
HELBURUAK
Musika-bizipenak taldekideekin konpartitzea, musikarekin duen erlazio
afektiboa aberasteko moduan, kantuaren, mugimenduaren, entzunaldien
eta instrumentuen bitartez.
Erritmoa egoki interpretatzeko beharrezkoa den mugimendu-
koordinazioa erakustea, asoziazio- eta disoziazio-trebeziak egoki
erabiliz.
"Barne-entzumena" erabiltzea entzunaldia bere adierazpen grafikoarekin
erlazionatzeko, baita tinbreak, egitura formalak eta adierazpen dinamiko,
espresibo nahiz tenporalak, eta abar ezagutzeko ere.
Melodia eta abestiak buruz interpretatzea, parametro musikalak hobeto
ulertzeko moduan.
Irakurketa eta idazketako ezagutza praktikoak instrumentuari dagokion
errepertorioarekin erlazionatzea.
Musika-pentsamendu kontzientearen oinarrian dauden esperientzia
harmoniko, formal, tinbreko, eta abar burutzea, aho edo instrumentuzko
entzumen-praktikatik hasiz.
Ikasleen sormena bultzatzea berezko ekintza eta esperientzi berriak
sortuz. Maila honetan ikasitakoa adierazpen oso batekin bakoitzak
melodia, erritmo...berriak sortuz osagai errazak erabiliz.
EDUKIAK
ERRITMOA ETA IRAKURKETA
Pultsuaren sentsazioa, pertzepzioa eta identifikazioa, barneratzea lortu
arte.
Azentuaren sentsazioa, pertzepzioa eta identifikazioa, barneratzea lortu
arte.
Biko, hiruko eta lauko metrikaren praktika, identifikazioa eta ezagutza:
2/4, 3/4 eta 4/4 konpasa.
Bai erritmo eta bai irakurketa interpretazio melodikoan, eskuz konpasa
markatzeko eragiketa fisikoa landuko da, besteak beste psikomotrizitatea
garatzeko eta konpasaren (metrikaren) zentzuaren barneratze argia
gertatzeko.
Honako erritmo irudi eta formulen praktika, identifikazioa eta ezagutza:
Erritmo izate bereziak sortzen dituzten konbinazioak: anakrusa, sinkopa
eta aldi-kontrakoa.
Erritmoen aldiberekotasuna: abestien akonpainamendua instrumentuez
edo gorputz-perkusioz. Bi taldetan, edo bi pertsonek, erritmo ostinatoak
egitea idatziz, irakurriz edo aurretiko proposamenaren arabera
inprobisatuz.
Sol klabean notak irakurtzea Do M eskala osatu arte.
INTONAZIOA
Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu.
Txirularekin noten ezagutza eta intonazioa landu.
Bi ahotsetako kanon bakunen intonazioa.
Bidun, hirudun, laudun eta bostun bitarteen intonazioa Do M eskala
diatonikoan.
Pianoaren “la”ren erabileraren hastapena afinazio orokorrerako
erreferentzia gisa.
PERTZEPZIOA ETA ENTZUNALDIA
Musika pieza bakunen entzunaldia oinarrizko eran, hauek antzemanez:
elementu erritmikoak, melodikoak edo musika izate bereziak, hala nola
forma musikala edo forma ordenaketak, errepikapenak, imitazioak,
kontrasteak (galdera-erantzunak),...
Forma musikal hauen sentsazioa, pertzepzioa eta antzematea: A-B eta
A-B-A formak eta kanona.
Maior eta minor moduen entzumenezko bereizketa, baita ikasturtean
landutako konpasena ere.
Diktaketa erritmikoa idatziz, biko azpi-banaketako konpasetan eta
ondorengo irudi eta isiluneekin:
Diktaketa melodikoa idatziz, DoM tonalitatearen gainean; erritmoa
emanez lerro melodikoa identifikatu eta idaztea.
Diktaketa erritmikoa idatziz; soinuak emanez musika zati baten erritmoa
identifikatu eta idatzi.
Idatzitako zati baten eta entzundakoaren arteko akatsak edo
desberdintasunak identifikatzea.
TEORIA
Ondorengo ñabarduren sentsazioa, pertzepzioa eta identifikazioa: f , p ,
mf , cresc. eta dim., azken hauek erregulatzaileekin ere adieraziak:
Ondorengo artikulazioen sentsazioa, pertzepzioa eta identifikazioa:
ligatura, pikatua, azentua, artikulazio eta espresio ligatura, arnasketa
koma eta kalderoia.
Tempo eta agogika, hauen sentsazioa, pertzepzioa eta identifikazioa:
Andante, Allegro, Adagio eta Lento, acellerando, ritardando eta
rallentado.
Partituren irakurketan sol klabearen erabilera orokortua eta 4. lerroko Fa
klabearen irakurketan lehen pausoak.
Ondorengo errepikapen zeinuen praktika, ezagutza eta identifikazioa:
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
Ondorengo irizpideak kontutan hartuko dira:
Ahotsez edo perkusioz egitura melodiko eta erritmiko laburrak imitatzea.
Entzumenaren bidez obra edo fragmentu baten pultsua zein azentu
periodikoa ezagutzea
Pultsua isilune laburretan zehar mantentzea.
Perkusio bidez, instrumentuz edo ahotsez, obra edo fragmentu baten
egitura erritmikoak jotzea.
Bitarteko melodiko desberdinak abestu edo identifikatzea.
Entzundako fragmentu erritmikoak idatziz erreproduzitzea
Entzundako fragmentu melodikoak idatziz erreproduzitzea.
Entzunaldi baten ondoren, entzundako edo interpretatutako obren
ezaugarri nagusiak deskribatzea
Erritmo erraz bati testu bat aplikatzea, edo alderantziz.
Taldean sartuta, bi ahotsetako kanon baten ahotsa abestea.
Melodia edo abesti tonal bat kantatzea, akonpainamenduarekin edo
gabe.

More Related Content

HIZKUNTZA MUSIKALA Oinarrizko maila 7 8 urte

  • 1. HIZKUNTZA MUSIKALA: OINARRIZKO MAILA 7-8 URTE Argi ikusten dugu Hizkuntza Musikala hiru arlo garrantzitsuetan banatzen dela: Erritmoa, Intonazioa edo Melodia, eta Harmonia . Hauen ikasketak kode musikala ulertzera, partiturak irakurtzen ikastera eta hizkuntza berri hau erabiltzera eramango gaitu. Guzti hau ikastea askotan astuna eta aspergarria izaten da, musikak urteetan erabili izan duen hizkuntza ulertezina izan delako eta erabili diren metodologiak agian ez direlako oso egokiak izan. Horregatik, nahiz eta gure helburuak edozein musika eskola edo kontserbatorioenak izan , hizkuntza honen irakaskuntza beste modu baten egin behar dela pentsatzen dugu. Erritmoa lantzeko ez dugu irakurketa bakarrik erabiliko, perkusioa eta dantza eta mugimendua landuko ditugu modelo erritmiko ezberdinak ikasteko eta barneratzeko. Intonazioa edo Melodia lantzeko, txirularen laguntza izango dugu. Notak ikasteko eta beraien soinuaz jabetzeko, errazagoa da haur batentzat berak soinu hori txirulaz jo eta identifikatzen badu. Nota bat ikasterakoan, abestitxo bat landuko dugu txirulaz, nota horren soinua barneratzeko. Abesti ezagunak eta gaztetxoentzat erakargarriak izango dira, beraien atentzioa eta ikasteko gogoak pizteko. Txirulaz interpretatu baino lehen, abestitxo hauek kantatu beharko dira. Metodologia honekin, intonazioa lantzeko bi bide izango ditugu: txirularekin notaren soinua barneratzen lagunduko dugu eta kantatuaz intonazio egokia bultzatuko dugu. Armoniaren kasuan, gure ustez musika eskoletan beranduegi hasten dira irakasten. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu armoniaren oinarrizko elementuak hasieratik ematea, gaztetxoen sormena bultzatzeko; abestiak nola egiten diren, erabiltzen diren akordeak nondik datozen, akordeen taulak... Urtean zehar abesti bat sortu beharko dute.
  • 2. Ondoren Hizkuntza musikaleko Oinarrizko mailako 1.mailaren Helburu eta edukiak aurkeztuko ditugu. Oinarrizko mailako beste kurtsoen egitura berdina izango da, helburu eta eduki ezberdinekin, noski. HELBURUAK Musika-bizipenak taldekideekin konpartitzea, musikarekin duen erlazio afektiboa aberasteko moduan, kantuaren, mugimenduaren, entzunaldien eta instrumentuen bitartez. Erritmoa egoki interpretatzeko beharrezkoa den mugimendu- koordinazioa erakustea, asoziazio- eta disoziazio-trebeziak egoki erabiliz. "Barne-entzumena" erabiltzea entzunaldia bere adierazpen grafikoarekin erlazionatzeko, baita tinbreak, egitura formalak eta adierazpen dinamiko, espresibo nahiz tenporalak, eta abar ezagutzeko ere. Melodia eta abestiak buruz interpretatzea, parametro musikalak hobeto ulertzeko moduan. Irakurketa eta idazketako ezagutza praktikoak instrumentuari dagokion errepertorioarekin erlazionatzea. Musika-pentsamendu kontzientearen oinarrian dauden esperientzia harmoniko, formal, tinbreko, eta abar burutzea, aho edo instrumentuzko entzumen-praktikatik hasiz. Ikasleen sormena bultzatzea berezko ekintza eta esperientzi berriak sortuz. Maila honetan ikasitakoa adierazpen oso batekin bakoitzak melodia, erritmo...berriak sortuz osagai errazak erabiliz.
  • 3. EDUKIAK ERRITMOA ETA IRAKURKETA Pultsuaren sentsazioa, pertzepzioa eta identifikazioa, barneratzea lortu arte. Azentuaren sentsazioa, pertzepzioa eta identifikazioa, barneratzea lortu arte. Biko, hiruko eta lauko metrikaren praktika, identifikazioa eta ezagutza: 2/4, 3/4 eta 4/4 konpasa. Bai erritmo eta bai irakurketa interpretazio melodikoan, eskuz konpasa markatzeko eragiketa fisikoa landuko da, besteak beste psikomotrizitatea garatzeko eta konpasaren (metrikaren) zentzuaren barneratze argia gertatzeko. Honako erritmo irudi eta formulen praktika, identifikazioa eta ezagutza: Erritmo izate bereziak sortzen dituzten konbinazioak: anakrusa, sinkopa eta aldi-kontrakoa. Erritmoen aldiberekotasuna: abestien akonpainamendua instrumentuez edo gorputz-perkusioz. Bi taldetan, edo bi pertsonek, erritmo ostinatoak egitea idatziz, irakurriz edo aurretiko proposamenaren arabera inprobisatuz. Sol klabean notak irakurtzea Do M eskala osatu arte.
  • 4. INTONAZIOA Kanta herrikoiak abestu eta tonuan kantatu. Txirularekin noten ezagutza eta intonazioa landu. Bi ahotsetako kanon bakunen intonazioa. Bidun, hirudun, laudun eta bostun bitarteen intonazioa Do M eskala diatonikoan. Pianoaren “la”ren erabileraren hastapena afinazio orokorrerako erreferentzia gisa. PERTZEPZIOA ETA ENTZUNALDIA Musika pieza bakunen entzunaldia oinarrizko eran, hauek antzemanez: elementu erritmikoak, melodikoak edo musika izate bereziak, hala nola forma musikala edo forma ordenaketak, errepikapenak, imitazioak, kontrasteak (galdera-erantzunak),... Forma musikal hauen sentsazioa, pertzepzioa eta antzematea: A-B eta A-B-A formak eta kanona. Maior eta minor moduen entzumenezko bereizketa, baita ikasturtean landutako konpasena ere. Diktaketa erritmikoa idatziz, biko azpi-banaketako konpasetan eta ondorengo irudi eta isiluneekin: Diktaketa melodikoa idatziz, DoM tonalitatearen gainean; erritmoa emanez lerro melodikoa identifikatu eta idaztea. Diktaketa erritmikoa idatziz; soinuak emanez musika zati baten erritmoa identifikatu eta idatzi. Idatzitako zati baten eta entzundakoaren arteko akatsak edo desberdintasunak identifikatzea.
  • 5. TEORIA Ondorengo ñabarduren sentsazioa, pertzepzioa eta identifikazioa: f , p , mf , cresc. eta dim., azken hauek erregulatzaileekin ere adieraziak: Ondorengo artikulazioen sentsazioa, pertzepzioa eta identifikazioa: ligatura, pikatua, azentua, artikulazio eta espresio ligatura, arnasketa koma eta kalderoia. Tempo eta agogika, hauen sentsazioa, pertzepzioa eta identifikazioa: Andante, Allegro, Adagio eta Lento, acellerando, ritardando eta rallentado. Partituren irakurketan sol klabearen erabilera orokortua eta 4. lerroko Fa klabearen irakurketan lehen pausoak. Ondorengo errepikapen zeinuen praktika, ezagutza eta identifikazioa:
  • 6. EBALUAZIO IRIZPIDEAK Ondorengo irizpideak kontutan hartuko dira: Ahotsez edo perkusioz egitura melodiko eta erritmiko laburrak imitatzea. Entzumenaren bidez obra edo fragmentu baten pultsua zein azentu periodikoa ezagutzea Pultsua isilune laburretan zehar mantentzea. Perkusio bidez, instrumentuz edo ahotsez, obra edo fragmentu baten egitura erritmikoak jotzea. Bitarteko melodiko desberdinak abestu edo identifikatzea. Entzundako fragmentu erritmikoak idatziz erreproduzitzea Entzundako fragmentu melodikoak idatziz erreproduzitzea. Entzunaldi baten ondoren, entzundako edo interpretatutako obren ezaugarri nagusiak deskribatzea Erritmo erraz bati testu bat aplikatzea, edo alderantziz. Taldean sartuta, bi ahotsetako kanon baten ahotsa abestea. Melodia edo abesti tonal bat kantatzea, akonpainamenduarekin edo gabe.