1. ADIMEN ANITZAK, HIZKUNTZAK IKASTEKO BIDEA
Mª Rosa Espinosa
CPEIPS LA INMACULADA –HIJAS DE JESÚS
Adimen anitzek eskaintzen digute paradigma berri bat hezkuntza
beste modu bat antolatzeko. Bakoitzak dituen sendotasunetan
oinarrituta, ikasteko modu berri bat irekitzen da. Honek motibazioan
eragin zuzena du. Hizkuntzak erakusteko bidean, AMCO metodoak,
ingelesa ikasteko metodoa, ikuspuntu komunikatiboa zutabe
moduan hartzen du. Teknologiaren erabilpena eta teoria eta tresna
metodologikoen konbinazioa erabiliz, ikasleen gaitasuna lantzen eta
garatzen du, ikasleen aurrerapena bultzatzen.
ELEANIZTASUNERANTZ
Arrate Landa eta Jaione Garai
Luis Ezeiza HLHI
Eskoriatza 4000 biztanleko herri txiki bat da. Bi ikastetxe ditu. Luis
Ezeiza eskola publikoa Haur eta Lehen Hezkuntzako, linea
bakarrekoa.
2. Hizkuntzen inguruko ibilbide luzea egin ondoren, iazko
Eleaniztasun Proiektuan sartzea erabaki genuen.
Proiektuen bidez lana egiten dugunez, aukera ezin hobea ikusi
genuen hiru hizkuntzak bertan txertatuaz lantzeko, eta aldi berean,
hizkuntza trataera bateratuan inguruan hausnarketa sakon bat
egiteko.
LUIS DORAO LHHI-KO HIZKUNTZA PROIEKTU HIRUELEDUNA
Milagros Aranes eta Iñigo García
EP Luis Dorao LH
1. Ohar historiko batzuk:
Duela 5 ikasturte, (2010-2011 ikasturtean) eskolako hizkuntza proiektua egiteari ekin genion
hurrengo 4 arrazoiengatik:
Gehiegi hausnartu gabeko “B” ereduko eskola bat ginen.
Ebaluazio diagnostikak hizkuntzen arloan hobetzeko tarte handia geneukala esaten
zigun.
Erreferentzia institutuak lerro hirueledun bat zeukan.
Gure ikasleak mobilitatearen gizarte honetan ahalik eta arrakastatsuen jokatzeko aukera
eman.
Honetaz gain, hurrengo 10 urteetan eskolako irakasleria finkoaren gehiengoa erretiratzeko
adina beteko zuen eta aukera paregabea ikusten genuen lerro finko bat emateko eskolari
eta plazak perfilatzeko beharrezkoa izanez gero.
2. Hizkuntza proiektu hirueleduna:
Proiektuaren diseinua deskribatuko dugu, bai hizkuntza bakoitzeko irakaskuntza zama-
banaketa, bai antolamendu honen zergatiak eta erabilitako iturriak.
3. 3. Luis Dorao LHHI, gaur egun:
Proiektu berria, urtero-urtero ikasmaila berri batean ezartzen da; aurten (2014-2015.
ikasturtean honelako banaketa dugu:
HH- “D” eredua.
LH-ko 1. 2. eta 3. mailak - aurreko “B” eredua.
LH-ko 4. 5. eta 6. mailak – HMH-ko diseinua.
4. Aurkitzen ditugun oztopoak:
Gero eta jende finko gutxiago dago eskolan eta administrazioak ez digu irakasleria
finkatzen.
Eskakizun berezia duten plazak ez dira behar bezala ateratzen esleipenetara.
Eskolako orduak eskatzen diguten lan administratiboz betetzen zaizkigu eta irakaskuntza
–lana prestatzeko ez dago tarterik eskolan.
4 urteetan behin aldatzen da hezkuntza legea eta oraindik ez dugunean gure irakaste-
ikaste prozesua lege berriari egokitu, badago indarrean hurrengoa.
5. Ondorioak:
Ezinbestekoa da gure hezkuntza eleaniztasunari egokitu.
Administrazioak benetako apustua egin behar du honetarako, eta eskolak ornitu behar
ditu beharren arabera, eskatzen diren plazei, hauen eskakizunei eta pertsonalaren
egonkortasunari zorroztasunez erantzunda.
Ainhoa Elordi
CEP Ispaster LHI
1. SARRERA (Eskola txikien ezaugarriak)
2. IBILBIDEA
3. HELBURU ESTRATEGIKOAK
4. GURE LANAREN EREDU BATZUK
4.1. PROGRAMAZIOAK
4.2. ADIBIDE PRAKTIKOAK
4. 4.2.1. GELAN
a) Plants
b) Beans
c) Phases of the moon
4.2.2. GELATIK KANPO
a) In & out
4.3. EKINTZA BEREZIAK
5. PROIEKTU GUZTIEN BATERATZEA