1. HIZKUNTZA PROIEKTUA. DENOK HIZKUNTZA IRAKASLE
NEKANE LEGARRETA eta IKER PEREZ DE LEZETA
EGAPE IKASTOLA BHI
Hizkuntzak lantzerakoan ikuspegi komunikatiboari eman izan diogu
garrantzia, horretarako testu mota desberdinak landu izan ditugu
hizkuntza desberdinetan, ahoz eta idatziz. Era berean, landutako
testu mota horien egiturak hizkuntzetakoak ez diren beste arloetan
ere erabiltzen ditugu. Koordinazio honi esker ikastetxeak irizpide
bateratuak ditu hizkuntzak ebaluatzeko.
LIZARDI BHI- HIZKUNTZA PROIEKTUA:
“NEURRIRA EGINDAKO JANTZIA”
Marina Aranzabal (Hizkuntza Proiektuaren Koordinatzailea) eta
Jaione Urreizti (HTB koordinatzaile eta arduraduna)
Lizardi BHI- Bigarren Hezkuntza (DBH-Batxilergoa)
Egitura:
“Komunikaziorako Gaitasuna- Hizkuntza Gaitasuna” guztion ardura:
“Hizkuntza Proiektuaren beharra”
-Sentsibilizazioa
-Diagnosia
- Erabilitako tresnak
Arloetan egindako lana:
HIZKUNTZA IDATZIA: “ Zuzenketa Bateratua” (DBH-BATXILERGOA)
ELEANIZTASUNERANTZ (Proiektu Eleanitza)
Hizkuntzen Trataera Bateratua:
2. o Ulermena( bai ahozkoa bai idatzizkoa) era digitalean eta bateratua:
Bikoteka irakurtzen estrategia erabiliz ulermena eta irakurmena landu
ditugu Euskaran, Gaztelanian, Ingelesen eta Frantsesen, DBH 1
mailako sei taldetan eta DBH 2 mailako sei taldeetan, curriculumak
koordinatuz eta metodologia bateratua erabiliz.
o Idazmena era digitalean eta bateratua: idazmenaren irakaskuntza eta
ebaluazio proposamen bateratua, Hizkuntza arloko curriculum edukiak
modu bateratuan landuz eta idazmena helburu duen proiektuen bidezko
metodologian oinarrituz.Euskaran, Gaztelanian, Ingelesen eta
Frantsesen, DBH 1 mailako sei taldetan eta DBH 2 mailako sei taldetan
ezarri da.
o LANGTOKIA (HIZKUNTZA GUZTIAK BILTZEN DITUEN PORTFOLIOA,
ikasle bakoitzarena) 3. DBH
ETORKIZUNARI BEGIRA
ARLOETAN
HIZKUNTZETAN
LAKUA BHI: IKASTETXE ELEANITZA ERAIKITZEKO BIDEAN
Begoña Uribe Aramburu
IES Lakua BHI
Esperientziaren laburpena: Lakua BH Ikastetxeak ateak ireki zituen
2012-13 ikasturtean. Hurbiltze eleanitzean ardaztutako bidea hasita,
hauek izan dira azken hiru ikasturteetako urratsak ikastetxe berri bat
eraikitzeko.
3. IKASLEEN AHOZKO GAITASUNA GARATZEKO IBILBIDEA
IKASTETXEAN
Izaskun Gaminde eta Amaia Fuldain
LEKEITIO BHI (DBH eta DBHO)
Lekeitioko institutua 2010ean abiatu zen ikasleen ahozko gaitasuna
era bateratuan eta koordinatuan garatzen. Lehenago ere baziren
ahozko komunikazioa landu eta ebaluatzen zuten irakasleak, baina
gehienetan hizkuntza arlokoak ziren.
Abiapuntua 2010-2014 Hizkuntza Normalkuntza Proiektua izan zen.
Bertan, ahozko komunikazioa ikastetxearen curriculumean
txertatzea izan zen helburu nagusienetako bat eta apurka-apurka,
eta ikasturtez ikasturte, irakasgaietako programazioetan uztartzen
joan gara ahozkotasuna eta egun ere horretan darraigu.