ݺߣ

ݺߣShare a Scribd company logo
Irakurri testua arretaz
17
C1MAILADIAGNOSI-PROBAK
IRAKURMENA
IZENA:_______________________________
PROBATU GABE EZIN DELAKO JAKIN
Bretainian saio kliniko batean zauritu eta gero hildako boluntarioarekin gertatutakoaren
harira, jakin-mina handitu da proba horien inguruan; horretan ari direnen arabera,
zorrotz kontrolatzen dira saiakuntza guztiak, eta segurtasun-irizpideek mugatzen dute
jardunbidea. Botikak izateko, ezinbestekotzat dituzte.
Ramon Azanza Perea Nafarroako Unibertsitate Klinikako Farmakologia Klinikoko
zuzendaria da, bere hitzetan, “saiakuntza kliniko bat egin ahal izateko, baimen pila bat
eskuratu behar dira”. Ramon Azanzak zuzentzen duen zentroa Euskal Herrian lehen
faseko entsegu klinikoak egiten dituzten ikerketa-zentroetako bat da, eta, ondorioz,
jendea erruz joango zaio egunotan galdezka. Izan ere, Bretainiako Roazhon hirian lehen
faseko saio kliniko baten ondorioz hil honetan gaixotu eta hildako boluntarioarekin
gertatutakoaren harira dudak eta jakin-mina piztu dira proba horien inguruan. Hain
justu, saiakuntzen lehenbiziko fase hori izaten da-eta, kasu guztietan, arriskutsuena;
ordura arte ikertzaileek soilik zelula-lerroetan eta animalietan probatutako molekulak
lehen aldiz ematen baitzaizkie gizakiei probatzeko.
Ikerlariek datu-base bat osatzen dute boluntarioen datuekin, eta hots egiten diete
saiakuntzaren bat hastera doazenean. Azanzak onartu du prozesuaren unerik
erabakigarrienetakoa horixe izaten dela: “Dena ondo azaltzen zaie, eta baimen informatu
bat ematen zaie, nahi badute izenpetu dezaten. Etxera eramaten dute, aztertu egiten
dute, eta erabateko askatasunez erabaki behar dute parte hartu nahi duten”.
Onkologian, lehen faseko saio klinikoak pazienteekin egiten dituzte. Botika oso toxikoak
izaten dira gehienetan minbiziaren aurkakoak, eta ezin dira boluntario osasuntsuekin
probatu. Ander Urrutikoetxea mediku onkologoa da, Onkologikoa zentroko zuzendari
zientifikoa. Han, berriki hasi dira lehen faseko saioekin. Dena den, onkologikoan
boluntario bila erietxeko pazienteen artean jarduten dute: «Eskura botika eraginkor bat
ez duten eriei proposatzen zaie; azaltzen zaie tratamendu berriak nahi gabeko ondorioak
izan ditzakeela, baina onuraren bat ere ekar diezaiekeela». Baimen informatuan
prozesuari buruzko argibideak taxuz ematea garrantzitsua da Urrutikoetxearentzat ere,
hortxe zerrendatzen baitira arriskuak eta balizko nahi gabeko ondorioak.
Lehen faseko bi saio dituzte egun Onkologikoan. Ez du ezkutatzen boluntario eriekin
jarduteak aparteko zalantzak sortzen dituela zenbaitetan: «Oso zaila da askotan.
Esperantza faltsurik ezin diogu saldu pazienteari: argi eta garbi esan behar zaio ez
dakigula zer eraginkortasun izango duen botikak. Gure
obligazioa da berrestea pazienteak informazio hori ongi jaso duela; baina, askotan,
egoera gogorrak izaten dira... Izan ere, gaixo dagoenak edozein esperantzari heltzen
dio: edozeri».
Bestalde, Urrutikoetxeak dio saio klinikoetan kontrol-neurriak oso zorrotzak izaten direla,
eta halaxe behar duela, gainera. Bestalde, zera ohartarazi du: “Saio klinikoetan egon
izan dira iruzurrak, eta oso-oso gainean egon behar da”.
Gutxika-gutxika
Azanzak azaldu du segurtasuna bermatze aldera, saiakuntzaren lehen fasean ikertzen ari
diren substantziaren dosi oso baxuak erabiltzen direla: “Animalietan egindako
ikerketetan segurutzat jo diren substantziak dira beti, baina, hala ere, animaliekin
erabilitako dosiak baino askoz ere baxuagoak erabiltzen dira hasieran gizakiekin. Dosi
txiki hori boluntario bati ematen zaio aurrena, eta, arazorik ez dagoela ikusten bada, bi
boluntariori ematen zaie ondoren... Helburua beti da minik ez ematea; oso zorrotzak
gara horretan”.
18
C1MAILADIAGNOSI-PROBAK
IZENA:________________________________________
IRAKURMENA
?
Ondoren, lehen fase hori gaindituta, bigarren eta hirugarren faseko saiakuntzak egin ohi
dira: askoz ere sarriago. Ehunka egiten dira: ehunka, eta milaka boluntariorekin.
Biodonostia ikerketa institutuak, esaterako, 287 saio kliniko zerrendatu zituen 2014ko
txostenean, eta Biocrucesek egunotan jakinarazi du
240 dituela martxan. Gehienak bigarren eta hirugarren faseetakoak dira. Baina
Urrutikotxeak honakoa nabarmendu du: “Fase horietara iristeko, ordea, lehen faseko
saioak egin behar dira aurretik, probatu gabe ezin delako jakin”.
www.berrria.eus webgunetik hartua. Bertsio moldatua.

More Related Content

Probatu gabe

  • 1. Irakurri testua arretaz 17 C1MAILADIAGNOSI-PROBAK IRAKURMENA IZENA:_______________________________ PROBATU GABE EZIN DELAKO JAKIN Bretainian saio kliniko batean zauritu eta gero hildako boluntarioarekin gertatutakoaren harira, jakin-mina handitu da proba horien inguruan; horretan ari direnen arabera, zorrotz kontrolatzen dira saiakuntza guztiak, eta segurtasun-irizpideek mugatzen dute jardunbidea. Botikak izateko, ezinbestekotzat dituzte. Ramon Azanza Perea Nafarroako Unibertsitate Klinikako Farmakologia Klinikoko zuzendaria da, bere hitzetan, “saiakuntza kliniko bat egin ahal izateko, baimen pila bat eskuratu behar dira”. Ramon Azanzak zuzentzen duen zentroa Euskal Herrian lehen faseko entsegu klinikoak egiten dituzten ikerketa-zentroetako bat da, eta, ondorioz, jendea erruz joango zaio egunotan galdezka. Izan ere, Bretainiako Roazhon hirian lehen faseko saio kliniko baten ondorioz hil honetan gaixotu eta hildako boluntarioarekin gertatutakoaren harira dudak eta jakin-mina piztu dira proba horien inguruan. Hain justu, saiakuntzen lehenbiziko fase hori izaten da-eta, kasu guztietan, arriskutsuena; ordura arte ikertzaileek soilik zelula-lerroetan eta animalietan probatutako molekulak lehen aldiz ematen baitzaizkie gizakiei probatzeko. Ikerlariek datu-base bat osatzen dute boluntarioen datuekin, eta hots egiten diete saiakuntzaren bat hastera doazenean. Azanzak onartu du prozesuaren unerik erabakigarrienetakoa horixe izaten dela: “Dena ondo azaltzen zaie, eta baimen informatu bat ematen zaie, nahi badute izenpetu dezaten. Etxera eramaten dute, aztertu egiten dute, eta erabateko askatasunez erabaki behar dute parte hartu nahi duten”. Onkologian, lehen faseko saio klinikoak pazienteekin egiten dituzte. Botika oso toxikoak izaten dira gehienetan minbiziaren aurkakoak, eta ezin dira boluntario osasuntsuekin probatu. Ander Urrutikoetxea mediku onkologoa da, Onkologikoa zentroko zuzendari zientifikoa. Han, berriki hasi dira lehen faseko saioekin. Dena den, onkologikoan boluntario bila erietxeko pazienteen artean jarduten dute: «Eskura botika eraginkor bat ez duten eriei proposatzen zaie; azaltzen zaie tratamendu berriak nahi gabeko ondorioak izan ditzakeela, baina onuraren bat ere ekar diezaiekeela». Baimen informatuan prozesuari buruzko argibideak taxuz ematea garrantzitsua da Urrutikoetxearentzat ere, hortxe zerrendatzen baitira arriskuak eta balizko nahi gabeko ondorioak. Lehen faseko bi saio dituzte egun Onkologikoan. Ez du ezkutatzen boluntario eriekin jarduteak aparteko zalantzak sortzen dituela zenbaitetan: «Oso zaila da askotan. Esperantza faltsurik ezin diogu saldu pazienteari: argi eta garbi esan behar zaio ez dakigula zer eraginkortasun izango duen botikak. Gure obligazioa da berrestea pazienteak informazio hori ongi jaso duela; baina, askotan, egoera gogorrak izaten dira... Izan ere, gaixo dagoenak edozein esperantzari heltzen dio: edozeri». Bestalde, Urrutikoetxeak dio saio klinikoetan kontrol-neurriak oso zorrotzak izaten direla, eta halaxe behar duela, gainera. Bestalde, zera ohartarazi du: “Saio klinikoetan egon izan dira iruzurrak, eta oso-oso gainean egon behar da”. Gutxika-gutxika Azanzak azaldu du segurtasuna bermatze aldera, saiakuntzaren lehen fasean ikertzen ari diren substantziaren dosi oso baxuak erabiltzen direla: “Animalietan egindako ikerketetan segurutzat jo diren substantziak dira beti, baina, hala ere, animaliekin erabilitako dosiak baino askoz ere baxuagoak erabiltzen dira hasieran gizakiekin. Dosi txiki hori boluntario bati ematen zaio aurrena, eta, arazorik ez dagoela ikusten bada, bi boluntariori ematen zaie ondoren... Helburua beti da minik ez ematea; oso zorrotzak gara horretan”.
  • 2. 18 C1MAILADIAGNOSI-PROBAK IZENA:________________________________________ IRAKURMENA ? Ondoren, lehen fase hori gaindituta, bigarren eta hirugarren faseko saiakuntzak egin ohi dira: askoz ere sarriago. Ehunka egiten dira: ehunka, eta milaka boluntariorekin. Biodonostia ikerketa institutuak, esaterako, 287 saio kliniko zerrendatu zituen 2014ko txostenean, eta Biocrucesek egunotan jakinarazi du 240 dituela martxan. Gehienak bigarren eta hirugarren faseetakoak dira. Baina Urrutikotxeak honakoa nabarmendu du: “Fase horietara iristeko, ordea, lehen faseko saioak egin behar dira aurretik, probatu gabe ezin delako jakin”. www.berrria.eus webgunetik hartua. Bertsio moldatua.