Transform any presentation into ready-made study material—select from outputs like summaries, definitions, and practice questions.
1 of 8
Download to read offline
More Related Content
Rol jokoa manu eta fernando
1. BITARTEKARITZA FORMALEKO PROZESU BATEN
SIMULAZIOA ETA PROZESU HORRETAKO FASEEN
AURKEZPENA
Paco CASCÓN
Helburuak
- Bitartekaritza prozesua eta prozesu horretako faseak zehatz aztertzea.
- Prozedura horretako berezko abildadeak lantzea.
Garapena
1. Trebatzaileak bitartekaritza prozesu baten errepresentazio inprobisatua
proposatuko du, “Manu eta Fernandoren kasua” emanez. Izan ere, hori da modurik
onena bitartekaritza prozedurarekin kontaktuan jartzeko, zailtasunak ezagutzeko
eta garapen formalarekiko jakin-mina pizteko.
2. Lau parte-hartzaileren kolaborazioa eskatzen da, eurek uste duten moduan
bitartekaritza lana egiteko. Euretako bi gatazkan dauden aldeak izango dira
(borroka izan duten DBH 3ko ikasle bi), eta beste biak bitartekariak izango dira.
Gainontzekoak behatzaileak izango dira, dagokion galdetegia betez.
3. Aldeen rola beteko duten parte-hartzaileei paper bana emango zaie, eta irakurtzeko
eskatuko zaie, pertsonaiaren “azalean sartu” daitezen. Bitartekari lana egingo
dutenei, berriz, euren lana egiteko zelan koordinatuko diren adostea eskatuko zaie.
Batzuei zein besteei, taldearen gelatik irteteko eskatuko zaie.
2. 4. Bien bitartean, gainontzekoei errepresentazioa aztertzeko gidoia emango zaie eta
denen artean komentatuko da. Hori garrantzitsua da, geroago prozeduraren
alderdirik esanguratsuenei buruz eztabaidatzeko.
Komenigarria da gomendio sinple batzuk ematea, errepresentazioa ondo irten
dadin:
- Garrantzitsua da “aktoreak” boluntarioki irtetea.
- “Aktoreek” ez dute behatze-gida ezagutuko.
- Errepresentazioak ez du hamabost edo hogei minutu baino gehiago iraungo.
- Simulazioan, errepikapenak edo aldaketak onar daitezke, argitu nahi dena
argitu arte.
5. Errepresentazioaren ostean, eztabaida hasiko da, honako gaiei buruz:
bitartekaritza prozesua eta bere faseak, bitartekariek fase bakoitzean duten jokaera
eta aldeen kontrola, errepresentazioa aztertzeko gidoiak planteatutako galderei
erantzunez.
Esperientzia intuitibo hau aprobetxatu behar da, bitartekaritza prozesuko faseak eta
fase horien zentzua deskubritu eta aztertzeko oinarrizko elementu motibatzailea
den aldetik.
6. Ondoren, trebatzaileak, bitartekaritza prozesuko faseen eskema grafikoaren
gardenkia erabiliz, eta arnasketaren mugimenduarekin duen antzekotasuna
baliatuz, fase horietako bakoitzaren esanahia, helburua eta denborazko ordenazioa
labur azalduko du. Honakoak dira faseak:
aurrebitartekaritza
bitartekaritza
- aurkezpena eta jokoaren arauak
- kontadazu
- arazoa argituz
- konponbideak proposatuz
- adostasuna lortzea.
3. 7. Azkenik, parte-hartzaile bakoitzari “Bitartekaritza prozesuaren faseak:
helburuak eta garapena” agiriaren kopia bat emango zaio, eta fase bakoitzaren
komentario zehatza egingo da, helburuaren eta bitartekarien taldeak berau
garatzearen arteko bereizketa argia eginez eta adibide argigarriak emanez.
Laguntza handikoa izan daiteke lehenago simulatutako kasuko datuak erabiltzea.
Modu horretan, fase bakoitzaren garapen egokia lortzeko kezka piztuko da, bai eta
bitartekaritza prozesua aurrera eramateko behar diren abildadeak ezagutu eta
menperatzeko ere.
4. MANU ETA FERNANDOREN KASUA
FERNANDO
Fernando zara, Institutuko DBH 3ko ikasle bat. Manu ikasgelako kide bat da.
Mutiko inteligentea da, baina ez zaio ikastea gustatzen, eta Institutuan arazoak izan
ditu irakasleekin, batzuetan txarto erantzuten duelako. Eta ikaskideekin ere izan
ditu arazoak, harroputz hutsa delako eta ezin duelako jasan inork aurre egitea.
Aurten joan zara lehenengoz Institutura, baina lehendik ere ezagutzen zenuen Manu,
auzotik, bere koadrilakoa izan ez arren.
Lehengo egunean, diskotekan, norbaitek bultza egin zion beste norbaiti;
kontua da neska bat zure gainera jausi zela. Elkarri barkamena eskatu ostean, denbora
luzez aritu zineten berbetan, neska atsegina zelako eta gustura zeundelako berarekin.
Bat-batean, Manu agertu zen, koadrilarekin. Bultzada batez erditik kendu
zintuen eta esan zizun uzteko bakean bere neska eta burutik ere ez
pasatzeko berriro harekin hitz egitea. Orduan, erantzun zenion nahi duzunarekin
egiten duzula berba eta inor ez duzula derrigortzen zurekin egotera. Iraindu egin
zintuen eta bultzaka hasi zitzaizun, bere koadrilakoekin batera. Zuk, egoera
gehiago ez okertzeko, hanka egin zenuen.
Astelehenean, Institutuan, lehenengo atsedenaldian, Manurengana joan eta esan
zenion ea bakarka ausartzen zen lehengoan diskotekan esan zizuna errepikatzen. Oso
harro jarri zen eta, azkenean, erabaki zenuten ikasgelatik irtetean topatuko
zinetela.
Arratsaldeko hiruretan, Institutuaren atzeko zelaian, borroka egin
zenuten. Zuk ezpaina apurtu zenion eta berak begia ubeldu zizun. Une batez
ikusmena ere galdu zenuen eta asko beldurtu zinen. Etxera heltzean, zure gurasoak
izutu egin ziren eta oftalmologoarengana eraman zintuzten. Begia aztertu ostean, esan
5. zizun ikusmena galtzeko zorian egon zinela. Txosten bat egin zuen eta, hori hartuta,
zure gurasoek salaketa bat jarri zuten Guardia Zibilarenean.
Zuk uste duzu Manu harroputz hutsa dela, ez duela gainontzeko inor
errespetatzen eta lezio bat merezi duela. Gainera, uste duzu berak hasi zuela dena.
Arazo hau Eskola Kontseiluraino heldu barik konpondu nahiko zenuke, beti ere
barkamena eskatzen badu eta ez badu gehiago zure eta besteen kontra egiten.
Zure nahia da gai hau ahalik eta arinen ahaztea, ez duzulako ikasle
liskargilearen itxura eman nahi, eta gurasoei arazo gehiago sortzeko gogorik ere ez
duzulako.
6. MANU ETA FERNANDOREN KASUA
MANU
Manu zara, Institutuko DBH 3ko ikasle bat. Fernando Institutuko kide berri
bat da, aurten heldu dena, zuk lehenagotik ezagutzen zenuen arren, auzotik.
Eskola pribatu batetik dator eta, zure ustez, batzuetan harroputz samarra da
ikasgelan. Hori dela eta, ez duzu batere gogoko.
Lehengoan, diskotekan, zure neskarekin ligatzen saiatu zen. Eta, noski, hori
zuk ez diozu onartuko, ez berari, ez beste inori. Horregatik, horretan ikusi
zenuenean, zure lagunak eta zu berarengana joan, inguratu eta, azkenean,
Fernandok handik ospa egitea lortu zenuten.
Zuk ahaztuta zeneukan kontu hori, baina astelehenean, Institutuan,
Fernando zuregana etorri zen atsedenaldian, eta desafioa jo zizun, esanez ea
ausartzen zinen bakarka esaten diskotekan lagunekin esandakoa. Hiruretan geratu
zineten, Institututik irtetean, eta ikaskide guztien aurrean egin zenuten borroka.
Berak ezpaina apurtu zizun, baina zuk begia ubeldu zenion. Orain jakin duzu bere
gurasoek zure aurkako salaketa jarri dutela Guardia Zibilaren aurrean, medikuaren
arabera Fernando ikusmena galtzeko zorian egon zen eta. Zuk ez duzu uste
hainbesterako izan zenik.
Institutuan biak kalera botatzeko asmoa zuten, baina tutoreak proposatu
dizue bitartekaritza taldearekin konpontzeko gaia. Zuk ez daukazu horretarako
interes handirik, uste duzulako orain gutxi egin daitekeela arazoa konpontzeko,
baina, azkenean, tutorearen aholkuari kasu egitea erabaki duzu, bitartekaritzara
joz.
7. Prest zaude gertatutako guztiaz ahazteko, baina Fernandoren gurasoek
salaketa erretiratzea nahi duzu, Fernandok zure neska bakean uztea, eta Eskola
Kontseiluraino ez heltzea.
8. BEHAKETARAKO ESKEMA
Ze baldintza jarri dute bitartekariek, esku hartu aurretik?
Ze testuinguru aukeratu dute bitartekaritzarako? (non, noiz, zelan, eta abar)
Bitartekariek neutralak izatea lortu dute?
Zer gertatu da? Bitartekaritzak funtzionatu du?
Bitartekariek bazuten aitortutako aginterik? Euren proposamen eta eskaerak
entzun eta errespetatu dira?
Aldeek aukera izan dute hitz egiteko eta elkarri entzuteko?
Beti batera egin dute lan, ala bitartekariak antagonistekin bakarka ere bildu
dira?
Tentsioa arintzea lortu dute? Hurbiltasuna eta konfiantza sortu dute?
Aldeek onartu dute arazoa biena zela?
Egon da aldeen informazioa eta emozioak biltzeko unerik?
Eta saihestu nahiko luketen akatsak onartzeko unerik egon da?
Antagonistek komunean dituzten alderdiak aitortzeko unerik egon da?
Arazoa isolatzea lortu da, ala arazoa beti izan da «bestea»?
Aldeei galdetu zaie ze baliabide, desira eta aukera zuten arazoa
konpontzeko?
Euren jarreretatik harago joaten lagundu zaie aldeei, bakoitzaren beharrizan
eta interesetara hurbiltzeko?
Konponbide sortzaileak pizteko laguntza eman da?
Alde biak ase dituen konponbidea aurkitu da?
Hartutako erabakia praktikan jartzeko zehaztasunak eman dira? (nork zer
egiten duen, noiz, non, eta abar)
Ados jarri dira elkartzeko eta, horrela, aurkitutako konponbidea ebaluatzeko?