ºÝºÝߣ

ºÝºÝߣShare a Scribd company logo
SASKIBALOIAREN OINARRIZKO ARAUTEGIA 
JOKO EREMUA 
Joko eremua 28x15 metroko zoru gogorreko eta oztoporik gabeko laukizuzena 
da. Erdian, marra batek bi zatitan banatzen du joko eremua . 
BALOIA 
75-78 cm-ko diametroa duen baloi berezia da jokoko mugigaia . Saskiratze 
uztaian bi baloi juxtu sartzen dira . 
JOKALARI KOPURUA 
Taldea pistako bost jokalarik eta beste hainbat ordezkok osatzen dute . 
Partiduan zehar, baloia jokoan ez dagoenean, eta epai-mahaikoei abisatu 
ondoren egiten dira aldaketak. 
SASKIRATZEAK 
Bi taldeen helburu nagusia aurkakoaren saskian baloia sartzea da . 
Saskiratzeen balioa desberdina da kasuen arabera: 
* Saskiratze arrunta: bi puntu. 
* Jaurtiketa librea: puntu bat, jaurtiketa libreko marratik eginiko saskiratze 
bakoitzeko . 
* Hiruko saskiratzea: 6'75 metroko marra baino atzeragotik sartuz gero, hiru 
puntu. 
PARTIDUAREN IRAUPENA 
Partidu batek, baloia jokoan ez dagoen denbora deskontatuz, 40 minutuko joko 
erreala du. 40 minutu hauek, 10 minutuko lau zatitan banatzen dira eta bi eta 
hirugarren zatien artean 10 minutuko atsedenaldia dago. Partidua berdinduta 
bukatzen bada, 5 minutuko luzapena jokatu behar da. 
JOKALARIA BALOIAREKIN 
* Jokalariak, eskuarekin jokatu behar du baloia eta ezin du hankaz edo ukabilez 
jo . 
* Baloia duen jokalaria, bote eraginez soilik desplaza daiteke. 
* Baloiari bote eragin gabe, gehienez bi urrats eman daitezke. Gehiago emanez 
gero, baloiaren jabetza aurkako taldeak hartuko du. 
* Jokalariak, baloiari bote eragin ondoren bi eskuez hartzen badu, ezin izango 
dio berriro baloiari bote eragin; derrigorrez, baloia jaurti edo pasatu egin 
beharko du, bestela, dobleak deituriko falta seinalatuko zaio.
ARAU HAUSTEAK ETA FALTAK 
Saskibaloiko arbitroak txilibitua jo eta jo aritzen dira partida hasi eta bukatu arte. 
Txilibitua joz seinalatzen dutena bi multzo oso ezberdinetan banatzen da: faltak 
eta arau hausteak. 
Bi kasuetan, arau haustea edo falta egiten duen taldeak baloia galtzen du, eta 
beste taldeari eman behar dio, horrek alboko sakea egin dezan, edota, falta 
jakin batzuetan, jaurtiketa libreak egiteko eskubidea dauka beste taldeak. 
Bi multzoen arteko aldea hauxe da: jokalari batek gehienez falta kopuru jakin 
bat egin dezake, eta kopuru horretaraino iristen bada partidatik kanporatua 
gelditzen da; arau hausteek, berriz, ez dute mugarik, haiek egiteagatik ez baita 
inor kanporatzen. 
HAUSTEAK 
1. Hiru segundoak 
Arau interesgarria dugu hau, prestakuntza mailetan sarri zigortu behar izaten 
dena. Erasoan ari den taldeko jokalariak hiru segundo egon daitezke gehienez 
defentsan ari den taldearen zonan. Erasoan ari den taldeko jokalari bati hiru 
segundoko zigorra ezarriz gero, defentsan ari den taldeak berreskuratzen du 
baloia. 
2. Bost segundoak 
Baloia daukan jokalariak bost segundo ditu baloia taldekide bati pasatzeko edo 
bote egiteko. Defendatzaileak ez badio uzten bost segundo horietan pasatzen, 
arbitroak arau haustea seinalatuko du eta defentsan ari den taldeari emango 
dio baloia. 
3. Zortzi segundoak 
Bere defentsako pistan baloia duen taldeak 8 segundo ditu erasoko pistara 
iristeko. Talde batek baloia duela esaten da beraren jokalarietako batek baloia 
eskuetan daukanean edota harekin boteka ari denean. Une horretantxe hasiko 
da kontatzen arbitroa 8 segundoak, ez lehenago (baloia ukitu baina helduta ez 
edukitzeak ez du balio, jokalariak bere menpean eduki behar duelako). 
4. Geldotasuna / hogeita lau segundoak 
Talde batek denbora jakin batean jaurti behar du saskira; ez du balio 
saskiratzen ahalegindu gabe jokatzeak. 
· hogeita lau segundo: erasoan ari den taldeak hogeita lau segundo ditu saskira 
jaurtitzeko. Araua ez du arbitroak zaintzen, ohar hartzaileak baizik. 
Arazoak: saskira jaurti eta baloia oraindik airean dagoenean seinala daiteke. 
Hori gertatzen bada eta baloia saskian sartzen ez bada, baloiaren jabetza 
defendatzaileentzat izango da; saskian sartzen bada, ordea, saskiratzea 
baliozkoa izango da. 
5. Driblin bikoitza (dobleak) 
Baloidun jokalariak bote egin, eta gero gelditu egiten bada, ez dauka berriro 
bote egiterik. Ikus dezagun jokaldia irudiz irudi: 
· Jokalari batek baloia hartzen du eta bote egiten du. 
· Jokalaria gelditu egiten da, baloia eskuetan duela. 
· Berriro bote egiten du = driblin bikoitza (dobleak)
6. Urratsak 
Araua ulertzeko aurretik eman behar den definizioa: Pibotatzea. Pibotatzea da 
baloidun jokalariak oin bat joko eremuaren gainean tinko jarri eta gorputza oin 
horren gainean mugitzea. Oin horri pibotatzeko oina deituko diogu. 
Hortik abiatuta normalean gerta daitezkeen jokaldiak aztertuko ditugu. 
a. 
Baloidun jokalaria baldintza batekin mugi daiteke: baloiarekin bote egin behar 
du pibotatzeko oina mugitu aurretik. Irudika dezagun jokaldia: 
· Jokalariak baloia dauka. 
· Jokalariak oin bat mugitzen du; orduan, mugitzen ez duen oina pibotatzeko oin 
bihurtzen da. · Jokalariak bote egiten du pibotatzeko oina mugitu aurretik, eta 
hortik aurrera boteka mugitzen da = legezkoa. 
· Aurrena pibotatzeko oina mugitu, eta gero bote egiten badu = urratsak. 
b. 
Korrika doan eta baloia jasotzen duen jokalariak, korrika eginez jarraitu nahi 
badu, bote egin behar du baloia jaso ondoren, bigarren urratsa egin aurretik. 
Irudika dezagun: 
· Jokalaria korrika ari da eta baloia airetik doakio; baloia hartzen duenean bi 
gauza gerta daitezke: lehenengoa, oin batek ere ez du lurra ukitzen; bigarrena, 
oin bat lurra ukitzen ari da. · Lehenengo kasuan urrats bat egin dezake, eta 
gero bote egin; bigarrenean, berriz, bertatik egin behar du bote, beste oina 
lurrean ipini aurretik. Horrela egiten badu = legezkoa. 
· Baldin eta, lehenengo kasuan, bi urrats egiten baditu eta gero bote egin = 
urratsak; bigarren kasuan, berriz, urrats bat gehiago egiten badu eta gero bote 
egin = urratsak. 
c. 
Baloidun jokalari batek, saskiari bizkarra emanda dagoela, bere gorputzarekin 
iskintxo egiten du -eta hori egitean pibotatu egiten du- bere defendatzailea 
engainatzeko eta baloia saskiratzeko. Beste oina mugitu aurretik bote egin 
behar du. Edo beste modu batera esanda, iskintxoa gorputzarekin egin behar 
du, ez oinekin: 
· Jokalaria saskiari bizkarra emanda jartzen da, baloia eskuetan duela. 
· Gorputzarekin iskintxo egiten du eta oin bat mugitzen du gorputzaren norabide 
berean. Beste oina pibotatzeko oin bihurtzen da. 
· Gero beste aldetik ateratzen da boteka, pibotatzeko oina altxa aurretik = 
legezkoa. 
· Pibotatzeko oina bote egin aurretik mugitzen badu = urratsak. 
d. 
Jauzi egiten duen jokalariak baloia askatu egin behar du bere oinek lurra berriro 
ukitu aurretik. Ia beti saskiaren azpian gertatzen zaie jokalariei: jauzi egiten 
dutenean lehenago ikusi ez duten defendatzaile batekin topo egiten dute, eta 
hura ikustean, izututa, ez dute saskira jaurtitzen, eta baloia zeini pasa ere ez 
dute inor aurkitzen. 
7. Jokalekuan atzera 
Arauak galarazi egiten du talde bat aurrealdeko pistara iritsi denean, berriro 
atzealdeko pistan jokatu ahal izatea.
FALTA EDO ZIGORRAK 
Falta pertsonalak: Jokalari batek, arautegiaren legeak errespetatu gabe, 
aurkakoaren progresioa (botea, pasea edo jaurtiketa) mozten duenean, falta 
pertsonalaren bitartez zigortuko da . Zigorra, aurkako taldeari jaurtiketa libreak 
emanez gauzatzen da eta gainera, falta bakoitza akumulatu egiten da. Horrela, 
bosgarren falta egiten duen jokalariak partidua utzi egin beharko du, eta bere 
postua, bere taldeko ordezko jokalari batek bete beharko du. 
Oinarrizko zigor hauek ezar daitezke: 
·Saskira jaurtitzen ari ez zen jokalari bati eginez gero: alboko sakea. 
· Saskira jaurtitzen ari zen jokalari bati eginez gero: jaurtiketa libreak 
jaurtitzailearentzat, nondik jaurtitzen ari zen kontuan hartuta (biko jaurtiketa 
bada, bi jaurtiketa libre, eta hiruko jaurtiketa bada, hiru jaurtiketa libre). 
Jaurtiketa sartzen bada, saskiratzea baliozkoa izango da (bi edo hiru puntu), 
eta beste jaurtiketa libre bat emango zaio jaurtitzaileari. 
· Baloidun taldeko jokalari batek egiten badu falta, orduan baloia galdu eta 
beste taldearen eskuetara pasatzen da. Hemen inoiz ez da jaurtiketa librerik 
egiten; alboko sakea egiten da beti. 
· taldeak lau falta pertsonal baino gehiago badauzka, bi jaurtiketa libre 
emango zaizkio beti,falta egiten dioten jokalariari. 
Kiroltasunaren aurkako falta 
Jokalaria baloiarekin jokatzen saiatzen ez denean egindako falta da 
(zangotrabatzea, elastikotik heltzea), edota aurkako jokalariari ukipen bortitza 
egiten zaionean (jokalari bat saskirantz doa eta kolpe gogorregia ematen diote 
baloia saskiratzeko modurik izan ez dezan). 
Honela zigortzen da: falta egin dioten jokalariari bi jaurtiketa libre + alboko 
sakea ematen zaio. Falta egin diotenean baloia jaurtitzen ari bazen, hiru 
jaurtiketa libre izango ditu, baldin eta hiru puntuko zonatik jaurtitzen ari bazen. 
Saskiratzea lortzen badu baliozkoa izango da eta jaurtiketa libre bat + alboko 
sakea edukiko du. 
Falta teknikoak 
Jokoaren izaeraren kontra doazen jokabideak zigortzen dituzte falta hauek. 
Baloiaren jabetza galtzea eta aurkakoari jaurtiketa librerako aukera ematea da 
zigorra . Bestalde, hauek ere falta akumulagarriak dira . 
Falta deskalifikatzailea. 
Falta teknikoaren bertsio larriagoa da. Zigortu beharreko jokabidea muturrekoa 
denean edota behin eta berriz gertatzen denean falta teknikoa seinalatu 
beharrean falta deskalifikatzailearekin zigortzen da hura. 
Haren zigorra da bi jaurtiketa libre + alboko sakea, eta kiroltasunaren aurkako 
faltan azaldutako aldaera berak ditu.

More Related Content

Saskibaloiaren oinarrizko arautegia

  • 1. SASKIBALOIAREN OINARRIZKO ARAUTEGIA JOKO EREMUA Joko eremua 28x15 metroko zoru gogorreko eta oztoporik gabeko laukizuzena da. Erdian, marra batek bi zatitan banatzen du joko eremua . BALOIA 75-78 cm-ko diametroa duen baloi berezia da jokoko mugigaia . Saskiratze uztaian bi baloi juxtu sartzen dira . JOKALARI KOPURUA Taldea pistako bost jokalarik eta beste hainbat ordezkok osatzen dute . Partiduan zehar, baloia jokoan ez dagoenean, eta epai-mahaikoei abisatu ondoren egiten dira aldaketak. SASKIRATZEAK Bi taldeen helburu nagusia aurkakoaren saskian baloia sartzea da . Saskiratzeen balioa desberdina da kasuen arabera: * Saskiratze arrunta: bi puntu. * Jaurtiketa librea: puntu bat, jaurtiketa libreko marratik eginiko saskiratze bakoitzeko . * Hiruko saskiratzea: 6'75 metroko marra baino atzeragotik sartuz gero, hiru puntu. PARTIDUAREN IRAUPENA Partidu batek, baloia jokoan ez dagoen denbora deskontatuz, 40 minutuko joko erreala du. 40 minutu hauek, 10 minutuko lau zatitan banatzen dira eta bi eta hirugarren zatien artean 10 minutuko atsedenaldia dago. Partidua berdinduta bukatzen bada, 5 minutuko luzapena jokatu behar da. JOKALARIA BALOIAREKIN * Jokalariak, eskuarekin jokatu behar du baloia eta ezin du hankaz edo ukabilez jo . * Baloia duen jokalaria, bote eraginez soilik desplaza daiteke. * Baloiari bote eragin gabe, gehienez bi urrats eman daitezke. Gehiago emanez gero, baloiaren jabetza aurkako taldeak hartuko du. * Jokalariak, baloiari bote eragin ondoren bi eskuez hartzen badu, ezin izango dio berriro baloiari bote eragin; derrigorrez, baloia jaurti edo pasatu egin beharko du, bestela, dobleak deituriko falta seinalatuko zaio.
  • 2. ARAU HAUSTEAK ETA FALTAK Saskibaloiko arbitroak txilibitua jo eta jo aritzen dira partida hasi eta bukatu arte. Txilibitua joz seinalatzen dutena bi multzo oso ezberdinetan banatzen da: faltak eta arau hausteak. Bi kasuetan, arau haustea edo falta egiten duen taldeak baloia galtzen du, eta beste taldeari eman behar dio, horrek alboko sakea egin dezan, edota, falta jakin batzuetan, jaurtiketa libreak egiteko eskubidea dauka beste taldeak. Bi multzoen arteko aldea hauxe da: jokalari batek gehienez falta kopuru jakin bat egin dezake, eta kopuru horretaraino iristen bada partidatik kanporatua gelditzen da; arau hausteek, berriz, ez dute mugarik, haiek egiteagatik ez baita inor kanporatzen. HAUSTEAK 1. Hiru segundoak Arau interesgarria dugu hau, prestakuntza mailetan sarri zigortu behar izaten dena. Erasoan ari den taldeko jokalariak hiru segundo egon daitezke gehienez defentsan ari den taldearen zonan. Erasoan ari den taldeko jokalari bati hiru segundoko zigorra ezarriz gero, defentsan ari den taldeak berreskuratzen du baloia. 2. Bost segundoak Baloia daukan jokalariak bost segundo ditu baloia taldekide bati pasatzeko edo bote egiteko. Defendatzaileak ez badio uzten bost segundo horietan pasatzen, arbitroak arau haustea seinalatuko du eta defentsan ari den taldeari emango dio baloia. 3. Zortzi segundoak Bere defentsako pistan baloia duen taldeak 8 segundo ditu erasoko pistara iristeko. Talde batek baloia duela esaten da beraren jokalarietako batek baloia eskuetan daukanean edota harekin boteka ari denean. Une horretantxe hasiko da kontatzen arbitroa 8 segundoak, ez lehenago (baloia ukitu baina helduta ez edukitzeak ez du balio, jokalariak bere menpean eduki behar duelako). 4. Geldotasuna / hogeita lau segundoak Talde batek denbora jakin batean jaurti behar du saskira; ez du balio saskiratzen ahalegindu gabe jokatzeak. · hogeita lau segundo: erasoan ari den taldeak hogeita lau segundo ditu saskira jaurtitzeko. Araua ez du arbitroak zaintzen, ohar hartzaileak baizik. Arazoak: saskira jaurti eta baloia oraindik airean dagoenean seinala daiteke. Hori gertatzen bada eta baloia saskian sartzen ez bada, baloiaren jabetza defendatzaileentzat izango da; saskian sartzen bada, ordea, saskiratzea baliozkoa izango da. 5. Driblin bikoitza (dobleak) Baloidun jokalariak bote egin, eta gero gelditu egiten bada, ez dauka berriro bote egiterik. Ikus dezagun jokaldia irudiz irudi: · Jokalari batek baloia hartzen du eta bote egiten du. · Jokalaria gelditu egiten da, baloia eskuetan duela. · Berriro bote egiten du = driblin bikoitza (dobleak)
  • 3. 6. Urratsak Araua ulertzeko aurretik eman behar den definizioa: Pibotatzea. Pibotatzea da baloidun jokalariak oin bat joko eremuaren gainean tinko jarri eta gorputza oin horren gainean mugitzea. Oin horri pibotatzeko oina deituko diogu. Hortik abiatuta normalean gerta daitezkeen jokaldiak aztertuko ditugu. a. Baloidun jokalaria baldintza batekin mugi daiteke: baloiarekin bote egin behar du pibotatzeko oina mugitu aurretik. Irudika dezagun jokaldia: · Jokalariak baloia dauka. · Jokalariak oin bat mugitzen du; orduan, mugitzen ez duen oina pibotatzeko oin bihurtzen da. · Jokalariak bote egiten du pibotatzeko oina mugitu aurretik, eta hortik aurrera boteka mugitzen da = legezkoa. · Aurrena pibotatzeko oina mugitu, eta gero bote egiten badu = urratsak. b. Korrika doan eta baloia jasotzen duen jokalariak, korrika eginez jarraitu nahi badu, bote egin behar du baloia jaso ondoren, bigarren urratsa egin aurretik. Irudika dezagun: · Jokalaria korrika ari da eta baloia airetik doakio; baloia hartzen duenean bi gauza gerta daitezke: lehenengoa, oin batek ere ez du lurra ukitzen; bigarrena, oin bat lurra ukitzen ari da. · Lehenengo kasuan urrats bat egin dezake, eta gero bote egin; bigarrenean, berriz, bertatik egin behar du bote, beste oina lurrean ipini aurretik. Horrela egiten badu = legezkoa. · Baldin eta, lehenengo kasuan, bi urrats egiten baditu eta gero bote egin = urratsak; bigarren kasuan, berriz, urrats bat gehiago egiten badu eta gero bote egin = urratsak. c. Baloidun jokalari batek, saskiari bizkarra emanda dagoela, bere gorputzarekin iskintxo egiten du -eta hori egitean pibotatu egiten du- bere defendatzailea engainatzeko eta baloia saskiratzeko. Beste oina mugitu aurretik bote egin behar du. Edo beste modu batera esanda, iskintxoa gorputzarekin egin behar du, ez oinekin: · Jokalaria saskiari bizkarra emanda jartzen da, baloia eskuetan duela. · Gorputzarekin iskintxo egiten du eta oin bat mugitzen du gorputzaren norabide berean. Beste oina pibotatzeko oin bihurtzen da. · Gero beste aldetik ateratzen da boteka, pibotatzeko oina altxa aurretik = legezkoa. · Pibotatzeko oina bote egin aurretik mugitzen badu = urratsak. d. Jauzi egiten duen jokalariak baloia askatu egin behar du bere oinek lurra berriro ukitu aurretik. Ia beti saskiaren azpian gertatzen zaie jokalariei: jauzi egiten dutenean lehenago ikusi ez duten defendatzaile batekin topo egiten dute, eta hura ikustean, izututa, ez dute saskira jaurtitzen, eta baloia zeini pasa ere ez dute inor aurkitzen. 7. Jokalekuan atzera Arauak galarazi egiten du talde bat aurrealdeko pistara iritsi denean, berriro atzealdeko pistan jokatu ahal izatea.
  • 4. FALTA EDO ZIGORRAK Falta pertsonalak: Jokalari batek, arautegiaren legeak errespetatu gabe, aurkakoaren progresioa (botea, pasea edo jaurtiketa) mozten duenean, falta pertsonalaren bitartez zigortuko da . Zigorra, aurkako taldeari jaurtiketa libreak emanez gauzatzen da eta gainera, falta bakoitza akumulatu egiten da. Horrela, bosgarren falta egiten duen jokalariak partidua utzi egin beharko du, eta bere postua, bere taldeko ordezko jokalari batek bete beharko du. Oinarrizko zigor hauek ezar daitezke: ·Saskira jaurtitzen ari ez zen jokalari bati eginez gero: alboko sakea. · Saskira jaurtitzen ari zen jokalari bati eginez gero: jaurtiketa libreak jaurtitzailearentzat, nondik jaurtitzen ari zen kontuan hartuta (biko jaurtiketa bada, bi jaurtiketa libre, eta hiruko jaurtiketa bada, hiru jaurtiketa libre). Jaurtiketa sartzen bada, saskiratzea baliozkoa izango da (bi edo hiru puntu), eta beste jaurtiketa libre bat emango zaio jaurtitzaileari. · Baloidun taldeko jokalari batek egiten badu falta, orduan baloia galdu eta beste taldearen eskuetara pasatzen da. Hemen inoiz ez da jaurtiketa librerik egiten; alboko sakea egiten da beti. · taldeak lau falta pertsonal baino gehiago badauzka, bi jaurtiketa libre emango zaizkio beti,falta egiten dioten jokalariari. Kiroltasunaren aurkako falta Jokalaria baloiarekin jokatzen saiatzen ez denean egindako falta da (zangotrabatzea, elastikotik heltzea), edota aurkako jokalariari ukipen bortitza egiten zaionean (jokalari bat saskirantz doa eta kolpe gogorregia ematen diote baloia saskiratzeko modurik izan ez dezan). Honela zigortzen da: falta egin dioten jokalariari bi jaurtiketa libre + alboko sakea ematen zaio. Falta egin diotenean baloia jaurtitzen ari bazen, hiru jaurtiketa libre izango ditu, baldin eta hiru puntuko zonatik jaurtitzen ari bazen. Saskiratzea lortzen badu baliozkoa izango da eta jaurtiketa libre bat + alboko sakea edukiko du. Falta teknikoak Jokoaren izaeraren kontra doazen jokabideak zigortzen dituzte falta hauek. Baloiaren jabetza galtzea eta aurkakoari jaurtiketa librerako aukera ematea da zigorra . Bestalde, hauek ere falta akumulagarriak dira . Falta deskalifikatzailea. Falta teknikoaren bertsio larriagoa da. Zigortu beharreko jokabidea muturrekoa denean edota behin eta berriz gertatzen denean falta teknikoa seinalatu beharrean falta deskalifikatzailearekin zigortzen da hura. Haren zigorra da bi jaurtiketa libre + alboko sakea, eta kiroltasunaren aurkako faltan azaldutako aldaera berak ditu.