2. Zer da software askea? Baldintza batzu betetzen dituen softwarea da. Ingeleraz free software, baina free aske bezala, ez doakoa.
3. Software askearen askatasunak Programa edozein helbururekin (pribatua, hezkuntza, publikoa, komertziala, eta abar). erabiltzeko askatasuna. Programa nola dabilen ikasteko askatasuna eta zure beharretara moldatzeko askatasuna (iturri-kodea beharrezkoa da).
4. Software askearen askatasunak (2) Kopiak banatzeko eskubidea, auzokoa lagundu dezakezularik. Programa hobetzeko eta hobekuntzak argitaratzeko eskubidea (iturri-kodea eskuragarri), komunitatearen onurarako.
5. Software askearen etika eta balioak Software askearen oinarrian honako balioak daude: Eskuzabaltasuna: lan boluntarioa egiten da eta emaitza guztion esku dohainik jartzen da. Elkartasuna: teknologiaren zabalkundea bultzatzen da, adibidez baliabiderik ez duten herrialdeetan Erantzukizun soziala: egindako lana gizartean eragin positiboa dauka Talde lana: garatzaileek elkarrekin egiten dute lan software konplexua sortzeko.
6. Software askearen etika eta balioak (2) Segurtasuna eta lehiakortasuna: egindakoa erakusteak, akatsak gutxitzea eta hobekuntzak ekartzen ditu. Gardentasuna: denon begi bistan dago zer egiten duen softwareak. Pribatutasuna: softwarea irekia denez, esandakoa soilik eta ez beste ezer egiten duela ziurtatzen da.