1. TABAKALERA
Lehenik arratsaldeko bigarren orduan Anarekin elkartu
ginen, eta Castillo Blanco-ra joan ginen, lehenengo saioan
horrea joango ginela erabaki genuelako.
Castillo Blanco-ra iristean, borobil batean eseri ginen eta
taldeak egin genituen. Talde bakoitzari gauza bat eman zion
Anak(kamara, ahots grabagailua, lupak, kataloxak eta boltsen
artean). Guri (gure taldeari) grabagailua eman zigun, eta
esplikatu egin zigun zer egin behar genuen grabagailuarekin:
-Soinuren bat grabatu behar genuen (gutxienez 3 soinu).
Castillo Blanco-tik bueltaka hasi ginen eta azkenean soinu
hauek grabatu genituen:
-Umeak parkean jolasten.
-Iturri bateko ura lurrera erortzen.
-Txakur baten arnasketa eta bere jabea hitz egiten.
-Hostoak zapaltzen
Gero soinuak grabatzeko denbora bukatu zenean, berriz
joan ginen gelditu ginen tokira. Denak elkartu ginen eta zer
aurkitu edo zer argazki atera genituen esan genun...Adibidez
kataloxak zitun eta zer aurkitu zuten kontatu ziguten, beste
talde batek lupa bat zeukan eta esan zigutean pasada bat zela
dena ain gertutik ikustea. Bostak iritsi zirenean ikastolara
bueltatu ginen.
Bidaia horrek balio izan zigun Castillo Blanco-tik ideiak
hartzeko eta beheko Jakintzako pasabidean ideia horien
antzekoak egiteko: Lasaitasuna, paisai berdeak...