1. TENIS
OINARRIZKO ARAUTEGIA
■ JOKALEKUA
23,77 X 8,23 metroko laukizuzena da. Erdian, sare batek bi zatitan banatzen du jokalekua.
■ SAREA
Sarearen altuera ezberdina da erdian eta alboetan;erdian baxuago dago, 0,914 metrora hain
zuzen.
■ PILOTA
Pilotaren diametroak 6,35 cm-tik 6,67 cm-ra bitartekoa izan behar du.
Pisua, berriz, 56,7 gramotik 58,5 gramora bitartekoa.
Pilota 254 cm-tik askatuta 135 cm-tik 147 cm-ra bitarteko botea egin behar du.
■ ERRAKETA
Erraketaren markoak, kirtena barne, ezingo du 81,28 cm baino gehiagoko luzera izan; zabalera,
berriz, gehienez 31,75 cm-koa izango da.
Bestalde, erraketaren sokek luzeran ez dute 39,37 cm baino gehiago izan behar; 29,21 cm-ko
zabalera dute.
■ JOKALARI KOPURUA
Banaka edota binaka joka daiteke.
Binaka jokatuz gero, aldaera batzuk daude, besteak beste, sarea luzeagoa da eta jokalekua
zabalagoa; pilotak alboko azken marraraino egin dezake bote.
■ PARTIDUAREN HASIERA
Aldea eta sakea zozketaren bidez aukeratzen dira. Zozketan irabazle suertatzen denak sakea
edo pistaren aldea aukeratuko du.
■ SAKEA
Sakatzaileak bere oinak atzealdeko marraren atzean eta erdiko marra eta alboko marraren
artean izan beharko ditu. Sakatzaileak pilota gora bota eta jo egin beharko du lurra ikutu baino
lehen.
■ OIN-FALTA EDOTA "FOOT-FAULT"
Jokalariak sakea egitean ezingo du atzealdeko marra zapaldu, zapalduz gero faltatzat joko da.
Pilota jo ondoren sar ditzake oinak pista barruan.
■ BESTE FALTA BATZUK
· Jokalariak sakea egitean pilota jotzen ez badu, faltatzat hartuko da.
· Sakatzaileak ezingo du sakerik egin beste jokalaria prest egon arte; baina pilota itzultzen
saiatzen bada, prest zegoela kontsideratuko da.
■ BIGARREN SAKEA
Falta baten ondoren, sakatzaileak beste sake bat egiteko aukera izango du. Bigarrenean berriz
huts egiten badu, falta bikoitza izango da; beraz, tantoa beste jokalariaren alde izango da.
■ "LET"
Pilota, sarearen zinta ukitu ondoren, laukian sartzen bada, sakatzaileak beste bi aukera izango
ditu. Jokalari batek bestea prest egon aurretik egiten badu sakea, berriro atera beharko du.
■ NOIZ ALDATZEN DIRA ALDEZ JOKALARIAK?
Jokalariek lehenengo eta hirugarren jokoen ostean aldatuko dute pistaren aldea, hortik aurrera
joko bakoitietan aldatuko dute eta baita set berriaren lehen jokoaren ostean ere.
2. ■ NOIZ GALTZEN DU TANTOA JOKALARI BATEK?
· Pilotak norberaren gorputza jotzen duenean, bai sakean bai jokoan zehar.
· Sakean, falta bikoitza egiten duenean
· Pilotak bi bote egin ondoren itzultzen badu.
· Pilota jokoan dagoela, jokalariak sarea edo postea ikutu edo beste aldea zapaltzen badu.
· Pilota oraindik beste jokalariaren aldean dagoela, bolea joz gero.
· Jokalari batek pilota jotzeko erraketa botatzen badu.
■ PILOTAK MARRA GAINEAN EGITEN BADU BOTE,
KANPOAN ALA BARRUAN?
Marra zapaldu badu, ontzat ematen da.
■ NOIZ IRABAZTEN DU TANTOA JOKALARI BATEK?
· Pilota, sarea edo zutoinak ukitu eta gainetik pasatu ondoren, pistaren barruan jausten bada,
jokalariak tantoa irabaziko du.
· Jokalariak jotako pilotak aurkariaren pista barruan egiten badu bote, nahiz eta kanpotik
barrurantz eta sarearen zinta baino baxuago joan.
· Pilota boleaz jo ostean, nahiz eta erraketa sare gainetik beste aldera pasatu, sarea ukitzen ez
badu, jokalariak tantoa irabazi egingo du.
· Jokalariak jo ondoren, bidalitako pilotak lurrean dagoen beste bat jotzen badu, kolpatu duenak
irabaziko du tantoa.
■ JOKOAREN PUNTUAZIOA
Jokalari batek lehenengo tantoa lortuz gero, 15 puntu izango ditu; bigarrena eginez gero, 30
hirugarrena lortuz gero 40 eta laugarrena lortzen badu, jokoa lor lezake. Horretarako, beste
jokalariak 3 tanto baino gutxiago izan beharko ditu eginak; hau da, 40-30 joanda aurretik
doanak tantoa eginez gero jokoa eskuratzen du. Bestalde, bi jokalariek hiruna tanto egiten
badituzte, berdinketa edota “deuce” egingo dute. Berdinketa hori apurtzeko jokalariek bi tanto
jarraian egin beharko dituzte eta lehenengoa egin ondoren jokalariak abantaila lortuko du.
■ SETaren PUNTUAZIOA
Sei joko lehenengo egiten dituenak SETa irabaziko du, beti ere gutxienez bi jokoko aldearekin
irabazi behar dela kontuan izanda; esaterako, 6-4. Batzuetan, SETa luzatu egiten da bi jokoko
alde hori lortu arte, adibidez, 8-6. Beste batzuetan, berriz, jokalariek seina eginez gero, bi
jokoko aldea lortu beharrean, tie-break-ajokatzen dute SETa erabakitzeko.
■ "TIE-BREAK-aren" GARAPENA
· Zazpi tanto lehenengo egiten dituenak, bi tantoko aldearekin, irabaziko du SETa. Seina eginez
gero, aipatu aldea lortu arte jarraituko da.
· Jokalariek sei tanto jokatu ondoren eta tie-breaka amaitzen denean aldatuko dira aldez.
· Sakearen ordena: lehenengo sakatzen duenak sake bakarra izango du; ondoren beste
jokalariak bi sake egingo ditu jarraian eta hortik aurrera bina sake bakoitzak txandaka.
■ SET-KOPURUA
Gizonezkoetan gehienez bost SET jokatuko dituzte eta emakumezkoetan gehienez hiru.
■ ATSEDENAK
· Aldez aldatzean jokalariek minutu bateko atsedena dute.
· Tanto batetik bestera gehienez 25'' izango dituzte pilota berriz jokoan jartzeko.
· Lesio baten ondorioz, partida gehienez 5' eten daiteke
· Hirugarren SETaren ondoren, gizonezkoetan, eta bigarren SETaren ostean,emakumezkoetan,
jokalariek 10 minutuko atsedena dute.
· Partida hasi baino lehen jokalariek bost minutu dituzte berotzeko.
4. Oinarrizko kolpeak
Gehien erabiltzen diren kolpeak dira:
- Drive edo kolpe zuzena: Pilota gure eskuinaldetik datorrenean, eskuinez jotzen dugu, kolpe
zuzena emanda. Ezkertia izanez gero, pilota ezkerraldetik kolpatuko dugu.
- Errebesa: Pilota gure ezkerraldetik datorrenean, eskuinez kolpatzen dugu, baina, oraingo
honetan, erraketaren beste aldearekin. Ezkertia izanez gero, pilota eskuinaldetik kolpatuko
dugu.
- Bolea: Bote egin aurretik jotzen dugu pilota; normalean sarearen ondotik.
- Sakea: Pilota atzealdeko marraren ostetik jartzen da jokoan.
- Errematea: Pilota gure gainetik datorrenean jotzen dugun kolpea da; normalean ez diogu
pilotari bote egiten utziko.
■ Kolpe bereziak:
Oinarrizko kolpeetatik abiatuta lortzen diren kolpeak, besteak beste:
- Globoa edo lob: Kolpe loratua. Helburua pilota beste jokalariari buruz gain pasatzea da.
- Dejada: Sare ondoan uzten dugu pilota. Helburua, beste jokalaria atzealdean dagoela
aprobetxatuz, pilota motz lagatzea da.
- Bote azkarra: Pilotak lurrean bote egin bezain laster jotzen dugu.
■ Egoeraren arabera:
- Errestoa: Sakeari erantzutea.
- Passing-Shot: Pilota, bote egin ondoren kolpatzen da, sare ondoan dagoena arraseko pilota
batekin gainditzeko asmoz.
- Kontra-dejada: Dejada bati beste dejada batekin erantzutea.
■ Efektuaren arabera:
- Kolpe planoa: Erraketa gerriaren altueran eta zuzen jarri ondoren lortzen den kolpea.
- Kolpe moztua: Erraketa sorbaldaren altueran eta sokak pixkat gora begira jarri ondoren
lortzen den kolpea. Erraketa pilotaren azpitik sartu eta efektu berezia lortzen da.
- Kolpe liftatua: Erraketaren mugimendua goitik beherakoa eta berriz gorakoa da. Erraketa
pilotaren kanpoko albotik sartzen da efektu berezia lortuz.
■ Pistaren eremuaren arabera:
- Atzealdeko kolpeak: Pistaren atzealdetik jotzen diren kolpeak, normalean pilotak bote egin
ondoren.
- Erdialdeko kolpeak: Pistaren erdialdetik jotzen diren kolpeak dira. Normalean eraso kolpeak
izaten dira.
- Aurrealdeko kolpeak: Sare ondotik jotzen direnak, hau da, boleak eta erremateak.
5. KOLPE ZUZENA
■KOLPE ZUZENA EZAUGARRIAK
· Eskuinez zein ezkerrez jo daiteke.
· Kolpe hau pilotak botea egin ondoren jotzen da; horregatik, atzeko kolpetzat hartzen da, nahiz
eta jokalekuaren edozein lekutatik jo daitekeen:aurrealdetik, erdialdetik edo atzealdetik.
■NOLA MUGITU OINAK ETA ERRAKETA
Tenisean garrantzitsua da oso:
· Pilota jo baino lehen:
- Pilotaren zain egoteko izan behar dugun postura.
- Pilotaren bila joatean egin behar dugun mugimendua.
· Pilota jotzean garrantzitsua da:
- Garaiz gelditzea eta postura egokia izatea.
· Pilota jo ondoren:
- Ahalik eta azkarren bueltatzea hasierako posiziora.
Beraz, ez ahaztu zaindu beharreko xehetasunak direla. Adi zuzenketak egitean!
■ KOLPE ZUZENAREN FASEAK
Kolpea prestatzerakoan, pilotara nola jarri eta erraketa nola mugitu ikus dezakegu:
1. Hasieran, erraketa atzerantz eramatearekin batera, sorbalda biratu egingo dugu. Jarraian,
ezkerreko oina gurutzatu eta kolpea joko dugun aldera mugituko gara.
2. Erraketa atzerantz daramagu.
3. Fase honetan, atzetik aurrera daramagunean hartzen du erraketak abiadurarik handiena.
4. Inpaktua:
- Momenturik garrantzitsuena da.
- Fase honetan norabidea, abiadura eta efektua ematen dizkiogu pilotari.
- Hasiera batean, gorputzaren pisua atzeko hankan dago, baina pilota ukitu bezain laster,
aurreko hankara igarotzen da.
5. Bukaeran, erraketa atzetik aurrerantz eramatean, pixkanaka abiadura galtzen du eta azkenik,
soin-enborraren ondoan, aurrealdean eta goian geratzen da.
■ NOLA HELDU ERRAKETARI
Sakean bezala, kolpe zuzenean ere,“eskumazko ekialdekoa” izeneko heltzeko era erabiliko
dugu.
Gogoratu bi modu daudela heltzeko era honetara iristeko:
1. Lagun bati eskua emango bagenio bezala helduko diogu kirtenari.
2. Eskuineko eskua soken gainean ipiniko dugu eta ezkertia izanez gero ezkerreko eskua;
beherantz eraman eta heldulekuari helduko diogu.
6. ERREBESA
■ NOLA MUGITU OINAK ETA GORPUTZA
Tenisean garrantzitsua da:
· Kolpea eman baino lehen:
- Pilotaren zain gaudela izan behar dugun postura.
- Pilotaren bila goazela egin behar dugun mugimendua.
· Kolpea ematean:
- Garaiz gelditu eta postura egokia izatea.
· Kolpea eman ondoren:
- Ahalik eta azkarren itzultzea hasierako posiziora.
■ ERREBESEKO KOLPEAREN FASEAK
Kolpea prestatzean pilotara nola jarri eta erraketa nola mugitu ikus dezakegu puntu honetan:
Esku bakarrez
Bi eskuez
1. Hasiera: sorbaldak bira bat ematen du; une berean, erraketa atzera eraman eta ezkerreko
oina kolpearen aldera mugituko dugu; ondoren, pilotatik hurbilen dagoen oina ,kasu honetan
Eskuinekoa, gurutzatu egin behar da eta kolpearen aldera eraman.
2. Erraketa atzerantz daramagu.
3. Fase honetan, atzetik aurrera daramagunean hartzen du erraketak abiadurarik handiena.
4. Inpaktua:
· Unerik garrantzitsuena da.
· Fase honetan norabidea, abiadura eta efektua ematen dizkiogu pilotari.
· Hasiera batean, gorputzaren pisua atzeko hankan dago, baina pilota ukitu bezain laster
aurreko hankara igarotzen da.
5. Bukaeran, erraketa atzetik aurrerantz daramagunean, pixkanaka abiadura galtzen du eta
azkenik, soin-enborraren ondoan, aurrean eta goian bukatzen du. (Kolpea horrela bukatzen ez
badugu, pilotaren norabidea edota kontrola galduko dugu).
7. ■ NOLA HELDU ERRAKETARI
Gogoratu, kolpe zuzenean eta sakean “eskumazko ekialdeakoa” izeneko heltzeko era
erabiltzen genuela.
Kasu honetan, errebeseko kolpean, bi modu ezberdinez egin daiteke kolpea, esku bakarrez edo
bi eskuez.
Esku bakarra erabiliz gero, “errebesezko ekialdekoa” izena duen heltzeko era erabiliko dugu.
Era honetara heltzeko bi modu daude:
Kolpe zuzenaren heltzeko eratik abiatuta eta erraketari sendo helduz, kirtenari heltzen dion
eskua gorantz edota ezkerretarantz jiratuko dugu. Horrela, hazkozkorrak kirtenaren goiko
aldean geratuko dira.
KOLPE ZUZENA
ERREBESEKO KOLPEA
Begira iezaiozu aurreko marrazkiari eta frogatu ea ondo heldu diozun erraketaren kirtenari.
Marrazki honen bidez ikus daiteke zein ezberdintasun dituzten, heldu-kerari dagokionez, golpe
zuzenak eta errebeseko kolpeak.
Errebeseko kolpea bi eskuez emanez gero, horrela heldu beharko diozu erraketaren kirtenari:
Eskuinarekin kirtenaren beheko aldeari heldu, mailu bat balitz bezala, eta ezkerrarekin
kirtenaren goiko aldeari, bostekoa luzatzen ari zaigun lagun bati helduko geniokeen bezala.
Gogoratu golpe zuzenerako ere horrela heltzen diogula erraketari, baina eskuineko eskuarekin.
Oso garrantzitsua: bi eskuek jarraian joan behar dute, hau da, elkarren artean hutsunerik utzi
gabe.
8. BOLEA
■ OINEN ETA GORPUTZAREN MUGIMENDUAK
Tenisean garrantzitsua da:
· Kolpea eman baino lehen:
- Pilotaren zain egoteko izan behar dugun postura.
- Pilotaren bila goazela egin behar dugun mugimendua.
· Kolpea ematean:
- Garaiz gelditu eta postura egokia izatea.
· Kolpea eman ondoren:
- Ahalik eta azkarren itzultzea lehengo posiziora.
■ BOLEAREN FASEAK
Kolpea prestatzerakoan, pilotara jartzeko modua eta erraketa nola mugitu ikus dezakegu:
Bolea zuzena
Bolea errebesez
9. 1. Atzeko kolpeetan bezala, sorbaldak eta soinenborra diagonalean biratu behar ditugu.
Zergatik? Boleak erasorako kolpeak direlako eta pilota aurrean dagoenean jotzen saiatu behar
dugulako.
Bestalde, erraketaren burua atzeko kolpeetan baino altuago kokatzen da, batez ere sarearen
gainetik edukitzeko.
2. Erraketa atzerantz doa. Kolpe hau jotzeko daukagun denbora laburragoa denez, erraketaren
mugimendua motzagoa da atzetik jotzen diren kolpeetan baino. Komenigarria da erraketa
sorbaldaren altueratik ez pasatzea.
Era berean, garrantzitsua da erraketaren burua beti kirtena baino altuago izatea.
3. Erraketa atzetik aurrera doa. Erraketaren burua altuago dagoenez, mugimendua ia beti goitik
beherakoa izango da. Mugimendu hau kanpotik barrurakoa da. Erraketaren kirtena erraketaren
sokak baino aurreraxeago dago.
4. Inpaktua.
Boleetan inpaktuaren eremua gorputzetik hurbilago dago, besoa ez baitago hain luzatuta,
flexionatuago baizik, gutxi gorabehera "V" baten irudia eginez. Horren eraginez inpaktuaren
eremua altuagoa da atzeko kolpeetan baino.
5. Bukaera.
Bolearen bukaera atzeko kolpeena baino baxuxeagoa da, erraketaren mugimendua
beheranzkoa eta motzagoa izanik.
■ NOLA HELDU ERRAKETARI
· Bolea zuzena jo behar badugu, “eskumazko ekialdekoa” izeneko heltzeko era erabiliko dugu.
(sakean eta kolpe zuzenean bezala).
· Bolea errebesez esku bakarrez jo behar badugu, “errebesezko ekialdekoa” izeneko heltzeko
era erabiliko dugu. Errebesa bi eskuez egiten badugu, berriz, beheko eskua mailu bat hartzen
dugunean bezala eta goiko eskua, aldiz, “eskumazko ekialdekoa” helduera erabiliz, baina
ezkerreko eskuaz.
Garrantzitsua: Hasi berriei heltzeko era aldatzea zaila egiten zaie, alde batetik, ohiturarik ez
dutelako eta, bestetik, bolearekin ari garenez, erreakzionatzeko denbora laburragoa delako.
Horregatik, aldaketa hori ekiditearren, bi boleak egiteko Kontinental izeneko heldukera erabil
dezakete.
Nola heldu erraketari? Mailu baten kirtena izango balitz bezala.
10. SAKEA
· Oinarrizko kolpea da.
· Kolpe honen bidez jartzen dugu pilota jokoan.
· Atzeko marraren ostetik egin behar da derrigorrez, beti gurutzatuta, eta botea erdiko marra
txikietatik alboko marraraino bitartean egin behar du.
· Buruaren gainetik nahiz azpitik egin daiteke -bolea bat izango balitz bezala-, baina ez dago
pilotari botea ematen lagatzerik sakatzailearen aldean.
■ SAKEAREN FASEAK
Pilotara nola jarri eta oinak nahiz erraketa nola mugitu ikus dezakegu puntu honetan.
· Sakean beste kolpeetan baino fase gehiago izaten dira, sei hain zuzen ere, garrantzi
handikoa izateaz gain, konplexua ere badelako.
1. Hasieran, gorputza kokatzeko sarea izango dugu erreferentzia.
a) Soin-enborra alde batera jarriko dugu. Oinak ere alde batera jarriko ditugu, honako era
honetan: aurrekoa,diagonalean, sareko zutoinari begira; atzekoa, atzeko marrari begiratuta,
harekiko paralelo jarriko dugu (ikus marrazkia).
b) Erraketa soin-enborraren aurrean kokatzen da, gerri parean.
Garrantzitsua: gorputzaren pisua bi oinetan orekatuta gorde behar da.
2. Erraketa atzera eta pilota gora.
a) Erraketaren burua behera eramango dugu,pixkanaka, gorputzaren ondotik.
b) Atzeko hankaren ondora heltzen denean,erraketaren burua altxatu egingo dugu gorputzaren
atzetik.
c) Une berean, pilota gora botako dugu bi besoak koordinatuz.
3. Ukondoa flexionatu. Ukondoa sorbalda parean flexionatu behar da.
4. Buklea.
a) Erraketa goitik behera eramango dugu, bizkarraren ondora
b) Ondoren, erraketa prest daukagu berriro goitik datozen pilotak jotzeko
c) Mugimendu hori beti da behetik gorakoa.
5. Kolpea edo inpaktua.
a) Pilota beti aurreko oinaren aurrean joko dugu, 10-30 cm-ra gutxi gorabehera.
b) Nola jarri erraketa: erraketaren burua heldulekua baino askoz gorago jarriko dugu, ia
lurrarekiko bertikalean. Garrantzitsua: ahalik eta altuen jo behar da sakea egitean.
c) Besoa eta erraketaren angelua: jotzeko unean, ukondoa luzatuta izango dugu eta
eskumuturra sendo.
d) Tenisean hasten direnentzat, komenigarria da eskumuturra sendo jartzea.
Zertarako? Pilota hobeto menderatzeko.
.
6. Kolpearen bukaera.
a) Behin pilota jo eta gero erraketaren mugimendua beheranzkoa da eta pixkanaka abiadura
galduko du.
b) Erraketa: aurreko hanka eta aske dagoen besoaren artean geratzen da amaieran.
c) Gorputzaren pisua aurrerantz doa; ondorioz, oreka gordetzen saiatu beharko dugu.
11. ■ NOLA HELDU ERRAKETARI
Sakea egiteko “kontinental” edo “eskumazko ekialdekoa” heltzeko erak erabiltzen dira.
Erraketari lepotik heldu behar diogu aske daukagun eskuarekin. Ezkertiek eskuinez helduko
diote lepotik eta ezkerrez heldulekutik. Erraketaren kirtenak lurrarekiko perpendikular egon
behar da; burua, ostera, kirtena baino altuago eta beheko zatia gerrira begira.
Bi era daude erraketari heltzeko:
1. Eskua zabalik utzi soken gainean eta pixkanaka goitik behera bajatuz, heldulekura iristen
denean, orduan heldu.
2. Lehengo moduan, hartu erraketa lepotik eta lagun baten eskua izango balitz bezala,
heldulekuari beste eskua emango diogu. Erraketari heltzeko modu honek sakerako ez ezik
kolpe zuzena eta bolea zuzena jotzeko ere balio du.