2. EHUNDURAK edo TESTURAK
Azal baten itxura da testura. Elementu plastiko bezala, plano baten
adierazkortasuna aberas dezake ala konposizio baten ardatz nagusia
izan daiteke.
Azalak material edo gai ezberdinez osatuta daude eta laua, zimurra,
latza, leuna, hotza, beroa, izan daitezke.
Badira testura naturalak eta artifizialak (gizakiak sortuak).
Hautematen ditugun zentzumenen arabera, bisualak eta ukipen-
testurak.
Definizioa
Testurak
Motak
3. Testura naturalak
Gizakiak sortu ez dituen gauza guztienak dira: harriak, enborraren
azala, hostoak,
Itxura bereko testurak bereizten laguntzeko koloreak lagundu
dezake: limoi eta laranjaren azalak, adibidez.
Argiak objektuen testurak areagotu ditzake, zeharka edo trabeska
bada testura askoz hobe kusiko da.
Testurak
4. Testura artifizialak
Gizakiak sortutakoak. Naturalak imitatu nahian, dekoratzeko edo
sentsazio plastikoak transmititzeko. Baita funtzioi batekin sortuak
ere, zapataren zola adibidez, ez irristatzeko.
Testurak
5. Testura bisualak
Ikusmenaren bidez jasotzen direnak. Bolumenik ez dute, asmatu,
kopia eta sinplifikatu daitezke.
Paperean edota argazkigintzan egiten direnak testura grafikoak
dira.
Testurak
6. Testura bisual motak
- Ornamentalak: dekoratzeko. Adibidez,
oparitzeko paperak, enpapelatzekoak, oihalak
izaretarako
Testurak
- Ustekabekoak: kasualitez, txiripaz,
deskuiduan, ustekabeak sortuak.
- Mekaniko-digitalak: Arkitekto eta
diseinatzaileek erabiltzen dituztenak.
Digitalak ordenagailuz eginak eta mekanikak
xafla itsasgarrietan inprimatuak (binilo)
7. TESTURA BISUALAK SORTZEKO PROZEDURA ETA TEKNIKAK
1 Eskuz, mekanikoki edo ordenagailuz egindakoak: elementu edo
motibo bat marraztu, sortu, eta behin eta berriro motiboa errepikatu
testura bisuala bihurtu arte.
Testurak
8. 2 - Igurtziz: azalera zakarren gainean
papera jarri eta arkatzez, argizariz,
igurtzi.
igurtziz
9. 3 Estanpatuz (inprimatuz): aurretik tindatutako kautxuzko
zigilu batekin azalera batean inprimatu, estanpatu.
Testurak
estanpazioak
10. 4 Arrastoak: margotutako azalera harraskatu, arrastoak utziz.
arrastoak
Testurak
12. Ukipen-testurak naturan
- Natura testuraz beteta dago. Gehienak majikoak dira, baina
areago mikroskopiotik ikusiak.
Testurak
1
7
1 burruntziaren hegala
2 korala
3 odolaren eritrozitoak
4 burruntziaren begia
5 gatza
6 nenufar
7 belakia
8 kuartzo
9 likenak
3
8 9
65
2
4
13. UKIPEN-TESTURAK SORTZEKO PROZEDURA ETA TEKNIKAK
1 Tolestu, zimurtu.
Material bigunak,
papera, kartoia, oihalak.
Bolumen gutxikoak dira
testura mehe hauek.
Prozedura asko dago papera, kartoia, buztina, plastilina, igeltsua, eskaiola, xaboia,
egurra, kortxoa, polispana, eta horrelako materilak erabiltzen baditugu, tolestu,
moldeatu eta zizelkatu daitezkeelako. Prozedurak eta teknikak:
Testurak
14. 2 Materiala kenduz.
Materiala kentzeko taillatzeko edota modelatzeko tresneria beharrezkoa da:
iltzeak, gubiak, zizelak, zotzak, puntzoiak, makilak, orraziak, guraizeak, eskuak, .
Kontu handiz bestelako tresneria ere posible da: labanak, cutters,
Testurak
15. 3 Materiala erantsiz:
Forma ezberdineko materialak gehitu oinarri bati, lekeda edo kola egokia
erabiliz: bolatxo, makarroi, zereal, lekaki, arroza, petatxu,
Testurak
16. 4 - Inprimatze.
Indarrez, aztarna, marka edo arrastoak utzita material bigun eta malguetan.
Tresnak: aurreko diapositiban esandakoak, giltzak, kateak, matxardak, tapoiak, ...
asko.
Testurak
17. TESTURAK ETA
EMOZIOAK
Objektuen testurek eragina dute
gizakiaren emozioetan.Testuren
nolakotasunen pertzepzioak
emozio eta sentsazio ezberdinak
sortzen dituzte (erakarpena,
higuina, nazka, samurtasuna,
hoztasuna, berotasuna, )